JAZAR taldeari elkarrizketa
JAZAR
"Jazar" Ipar Euskal Herriko erakunde bat da. Donibane Lohitzunen inguruetan finkatzen da. Bere helburua, Ipar aldeko herriaren suspertzea eta jabetzea da. nahiz eta Hego aldeko jendeari bere laguntza sekula ez uka.
"Euskal Indariei galdezka" argitaratu genunean- 700garren zenbakian hutsune haundi bat nabaritu zitzaigun. Agertzen genituen iritzi guztiak Hego aldera, bereziki, begira emanda zeuden. Horregatik, gure Herriak Ipar eta Hego alde bat dadukalako, eta bi alde hoien askatasuna eta batasuna lortu arte libro ez delako izango, Iparreko taldeen pentsaera eta ekintzari buruz zenbait argitasun ematea pentsatu dugu.
Asmo honekin, harremanetan jarri ginen JAZAR taldearekin, eta elkarrizketan aipatu genituen puntu nabarmenenak azaltzen saiatu gatzaizkizue.
-Nondik, nola eta zergatik sortu zen Jezar?
- Lehenengoz harreman pertsonalak genituen. Gehienak Enbatan sartuta geunden. Beste batzuk, sindikatoen barnean lan egiten zuten. Enbata kulturaren alde lan egiteko sortutako erakundea zen, bereziki. Bakoitzak bere ideologia edo pentsakera zuen. Eskuindarrak, sozializanteak eta 'sozialistak bat eginik lan egiten genuen. Enbata gobernuak (frantsesak, noski!) debekatu zuenean, normala zen bezala, denok sakabanatu ginen.
Zenbait talde berri sortu zen ("Amaia"kulturaren alde lan egiteko-; hortik sortu zen "Mende Berri". "Aski", troskistak eta ezkermuturrekoak osatutakoa. "Euskal Gogoa", ikasle eta kulturaren alde borrokatzen zena; Hego aldeko jendearen alde ere lan asko egin dute; "Secour Basque"gero "Herriaren Alde"- hortarako zen... manifestazioak, txartelak, jaialdiak. H.A.S., Hego aldean E.A.S. zeritzana, gaur egun E.H.A.S. talde politikoa...} "Jazar" Donibane Lohitzunen sortu zen. Puntu konkreto batengatik. Alkateak nahi zuen egin industri toki bat. Hortik sortu zen.
Sozial eta nazional arazoek elkarturik izan behar dutela pentsatu dugu guk beti. Ezin dezakegula sozialismo baten alde borroka egin gure Herriaren zapalkuntza ahazturik. Ez eta askatasuna lortu gizarte ekonomiko hontan. Denok ezin ginen sindikato baten barnean egon - bulegoetan lan egiten genuelako; lantegi - Erakunde zabal bat egitea pentsatu genuen orduan.
- Esaten duzuenez, "Jazar" erakunde bat da, ez indar politikoa. Zergatik?
- Herriak problema asko ditu, indar politikoek, orain arte sortutakoek behintzat, salatzen ez dituztenak. Problema hoiek, Herriaren sufrimentua osatzen dute. Abertzale sentitzen garenok herriaren sufrimentu hori -sozial eta nazional aldetiksentitzen dugu. Horregatik, "Jazar" erakunde bat bezala sortu zen; bide baten bila dabil, eta azterketa eta ekintzarako tal de bat da. Gure herriari indibidualista deitzen zaio, eta benetan indibidualista da, bainan ez sortzez edo jaiotzez hala delako egoerak hala bihurtzen duelako baizik.
Indibidualista izanik, nahiko konserbatzailea ere bai, beldurragatik-pentsa, hemen erosten edo alkilatzen diren pisu gehienak hauteskunde denboran lortzen direla... horra nondik aukeratzen diren etxe bizitzak- Sozialista hitzak ikara ematen dio; komunistak are gehiago. Aukeratutako bide bat eskaintzen badiozu, ihes egingo dizu, ziur! Bainan berak izan behar du, bere problemak konpontzen dituena. Erakunde zabal bat hobeto onar dezakeela pentsatzen dugu.
- Zein dira Iparreka problema nagusiak?
- Denak. Ez harritu. Gure aldeak problema guztiak ditu bere gainean. Bereziki, langabezia. Herriak kanpora irten behar du lana aurkitzeko. Ezin dezake hemen topatu. Ipar Euskal Herriak jasaten duen egoera ez dela Parisek Baiona zapaltze hutsaren ondorio bakarrik, garbi ikusten dugu. Klase borroka garbi azaltzen da gure herrian. Langabetuak ahal duena egiten du. Hiru aterabide eskaintzen zaio: hemendik irtetea; edozein lan hartzea (posibilidade horl ez da oso erraxa) ; lanik gabe gelditzea. Udan lana aurkitzea -bi hilabetetan, ez ahaztu- eta gero elurretara edo beste zenbait zerbitzuko tokietara joatea izaten da gure emazte askoren irtenbidea. Gobernuak "Turisrnoa" bidaltzen digu. Eta ez nolanahiko turismoa. Aberatsa, bera. Horregatik, gure arrantzale eta herritarrak bizi izan diren zenbait etxe bota dituzte, eta "apartement"ak egin. Dirudienez, herritar jendeak leku onean-itsasoaren ondoan, edo eguzkiak jotzen duen tokian...-bizitzeko eskubiderik ez dadukagu. Honela, herria desegin dute. Langabetuak, lan bila irteten direlako. Hemen bizi garenok, gure hauzoan bizi izan diren jendearekin harremanak ezin ditzakegulako lortu, beste puntu batean bizi bait dira. Hola gehiago ulertuko duzue gure "indibidualismoa"
- Etxeak aukeratzea hain zaila ahal da?
- Diruduna baldin bazara ez. Apartamentuak lortuko dituzu. Ukan bi hilabete pasako dituzu, eta gero, zeure herrira berriro joaten zarenean, itxita utziko duzu. Bestela, guk, herritarrok, zikindu egingo dizugu. Etxe horren jabeak ez daduka interesik neguan guri alkilatzeko. Udan diru pilo ederra irabazi bait du. Begira, ni hanzo baten bizi izan naiz txikitatik. Gure etxeak nahiko zaharrak dira. Gehienak bota zituzten. Nere hauzokideek ez ziren etxe bizitzaren jabe. Nere haurtzaroko lagun bat ere ez da bizi, gaur egun, gure hauzoan. Inorekin ez dut, iadanik, harreman sendorik...
- Zergatik ez dira sortzen lan postu berriak?
- Parisek ez du nahi honuntza industriarik ekartzerik. Nahiago du, frantses burgesiak, hemengo langileak hara eramatea. Buruhauste gutxiago eta irabazi gehiago eman diezaioke burgesiari. He- mendik hainbeste jende atera delako, hemen lan posturik ez dagoelako, gure borroka ez da Hegoan bezain indartsua. Pentsa, gazte gehienek kanpora ihes egiten dute, asperturik. Ipar Euskal Herrian bizi den jende askok eta askok 60 urtetik gora du -funzionarioek, jubilazioa hartzen dutenean, honuntza bidaltzen dituzte- Ezin espero borroka haundirik jende hoien aldetik.
Hala eta guztiz, zenbait ideia badago, gure herrian lantokiak sortzeko. Nahiz eta Parisek, eta Turismoaren negozioan sartuta daudenak, oztopo haundiak jarri- Orbegozo, Hego aldeko enpresak, lantoki bat nahi zuen sortu hemen. Lan garbia (montaje), zikinkeriarik zabaltzen ez duena. Mila postu berri sortzeko modua. Ba, Iturralde jaunak, Donibane Lohitzuneko auzapezak, ezetza eman zuen "lan gehiegi sortuko du, eta horrek desekilibrioa ekarriko du gure artera. Kanpotik etorri beharko dute langileek eta... hobe da poliki poliki joan, eta hemengo gauzak bete. Orbegozo aspertu zen, eta gu lantegi gabe gelditu ginen.
Orain, industri zona hori aurrera eramateko pausoak ematen ari dira. Sain Martin jauna -Chanbre de Commerceko lehendakaria, eta "Izarra" enpresako jabea- eta Haritschelar jauna dira "Asotiation pour un nouveau departement"eko buruzagi eta idazkari. Gaur egunean ere, Paur (Bearne) da gure Departamentuko hiriburua. Hauek, Baiona nahi dute hiriburu bihurtu Hola industriak sortu bait ditzakete.
Sain Martinek jokabide hau hartu du" Industria behar dugu, eta Hego aldetik ekarri behar dugu". Hortarako, Hego aldeko indu'striarekin harremanetan jartzeko behar duen gizona aukeratu du: Joseba Agirre. Honen bitartez "Esmaltaciones San Ignacio" deritzan entrepresa gure tartean izango da, denbora gutsi baino lehen. Estaduak ez du onartu hauek hasi duten bide hau. "Ez dugu behar horrelako gauzarik. Harremanak Paris eta Madrilen artean sortu behar dira. Baiona-Bilboko harreman hoiek ez digute balio". Bainan gizon hauen ideiak aurrera doaz.
Beste problema haundi bat ere badugu. Estaduak eta udaletxeak "prima" batzuk ematen dizkiote henen jartzen den zenbait entrepresari. Guk "lantegi piratak" deitzen ditugu. Bost urte baino lehen, bere patrikak ondo bete dituztenean, joan egiten dira, tangabezia haunditurik...
- "Jazar"ek turismoaren egoera aako aztertu du...
- Ipar Euskal Herriko politikazko textoinguruan eta konsomazione sailei gagozkielarik, turismoa da garrantzitsuenetarik eta irabazi harrigarrienen iturburu. Ekonomia mailan, turismoaren garrantzia aski ahula izanik, bere izakera aztertzeak politiko borrokarako gai eta pundu interesgarri anintz eskain diezaguke eta kapitalist zapalkuntzaren agergarri nabarmenetarik gerta daiteke.
Bi arrisku ikusten ditugu: ekologiakeria eta arrazakeria. Gure taldearen xedea ez da naturaren eta toki zoragarrien zaintze soila. Ez dugu turisma mamu tzar bat bezala ikusten, ez eta berez gauza kaltegarritzat hartzen. Ez dugu gure taldearen ekintza turismaren ekologia soilera mugatu nahi eta gutxiago, bistan dena, turisten kontrako etsaigoa eta etxezalekeria kutsua duten ekintzetan erori. Gure xedea kapitalist sistimak hemen daraman martxa eta bilakaera konprenitzea eta konpreniaraztea da. Turismoa noren onetan muntatua ote da? Eta nor izorratzen ote du? Gure lana, jendeari guzi honen berri ematea da. Jendea hurbilenetik hunkitzen duten gaiak hedatuz, e.a... Egun indarrez inposatzen zaigun ekonomiko bilakaera motatik at bada bertze soluziobiderik gure ustez, gure herriarentzat egokiagoak eta erosoagoak litezkeenak hain zuzen. Guzi hau jendeen artean hedatzen datza gure lanik nagusiena.
Ondorio nagusiak adieraziko ditugu :
1.- Turismoa, ekonomia sail nagusitzat inposatzen zaigu eta horrela ezin diezaioke Ipar Euskadiko jendearen lan behar eta eskeari erantzunik eman.
2.- Lur eta etxeen sal erosketaren jokuak tokiko langileak HLM eta toki desegokiagoetara igorzen ditu. Hona heldu diren turista langileek ere ez dute itsas ertzeko bizitegietan egoteko ahalmenik ez eta laket itsas ontzietara e,a. ere.
3.- Klaseko turismoa honek kultura eta hizkuntzaren deseuskalduntzea laguntzen du. Alegia, turismozko hiru hilabete horik tokiko kultura herrikoi eta euskalduna urrunduz kanpotik ekarririko kultura burges bat nagusitzen baita haren tokian. Deskulturatze hau urtean zehar garbiki nabari da eta euskaldungoaren nortasun galtzea laguntzen du. Langabeziaz hemengo gazteak herria utzi beharrez aurkitzen dira eta haien hutsa betetzera heldu zaizkigu erretretatu eta jende aberats horietatik... Gure kulturarekin deus ikusterik ez duen "bitxikeria" erakusten zaio udatiarriri, kultura egiazkoa dela erranez...
- Zein da, gaur egun, zuen helburu nagusia?
- "Herrian bizi nahi dugu". Hau da gure helburua. "Gure" herriko jendea "gure" herrian bizitzea. Guretzat Bearnen biziizea, lan egitea, ez da gure herrian bizitzea. Horregatik ez gaude ados estadu frantseseko sindikato eta erakunde politikoek hartu duten bideekin. Beraientzat berdin zaio Euskal Herrian ala Bearnen bizi- dena "Frantzia" da- Guretzat ez. Lehengo hilean egin genuen manifestazioa, Baionan eratua eta hemengo zerbait erakunde abertzalek izenpetu, -E.H.A.S., Mende Berri, JAZAR, e.a.- jokabide horrekin antolatua izan zen. Enbatak "gochiste" zela adierazi zun. Ezker muturreko talde frantsesek ere, kaso hontan, ez zuten elkartu nahi izan- egun berean Bordelen eratua izan zen manifestazio handi bat "Vivre au pays" lemaz; talde eta erakunde frantses guztiak, gutxi asko, honen alde zueden-. Baina guk, lehen esan dugun bezala, gure herrian bizi nahi dugu.
Pilar Iparragirre
26-27
Gaiez\Politika\Euskal Herr\Taldeak\Besteak\Jazar
Egileez\IPARRAGIRR1\Politika