Oskarbi Ere Etengabeko Lanean "Olentzero" Eta "Hitz Urri Batzuk" Bi L.P. Berriak


2007ko otsailaren 21ean
Koldo Romerori (Oskarbi taldearen gidari) elkarrizketa

Oskarbi Ere Etengabeko Lanean "Olentzero" Eta "Hitz Urri Batzuk" Bi L. P. Berriak
Abenduak 13rako prestatua dago Oskarbiren bi L.P. berri hauen aurkezpena. Ezaguna dugu Oskarbi, ezagunak Euskal Herrian zehar erakutsi eta azaldu dituen lanak. Hamarren bat urte badira Oskarbi abestaldea plazaratu zela eta geroztik amaika saio, kantaldi eta jaialdi,eskainia du gure eusko lurraldean.
Ez dugu oraindik bi disko berri hauk entzuteko egokierarik izan, baina benetan irrikitzen gaudela, zai zai jarriak gauzkala esan beharrean gara.
Xehetasun gehiagoren berri jakin neharik, Oskarbi taldearen gidari, arnasa eta eragile dugun Koldo Romerorena jo dugu. Lantegian, lanpeturik ikusi dugun arren, patxaran, ezeren presarik gabe, bere barne sentipenak hitz jario mamitsu batez erakusten zizkigularik, erantzun digu Koldok.
-- Bi disko berri hauen emaitzak lanik asko eskatu ahal dizue?
-- Guk geure lana ez dugu diskoak argitaratzearren morrontzan egiten. Guk, abeslariak garenez, abestu egiten dugu, eta abesti mordo bat prestatuak genituelarik diskoak prestatzeari ekin genion. Lana neketsua izan da. Gogorrak izan dira azken sei hilebete hauk Oskarbirentzat, baina argitara azaldu zaigu lan guzti honen fruitua.
-- Zuzenean bi disko berri haundi hauen aipamena egin aurretik, nola definituko zenituzke Oskarbi taldearen karakteristikak?
-- Ez pentsa gero hitz bitan adieraztea erraza zaidanik. Halaz ere, nolabait adiraztearren, euskaldunen euskal kanta lantzen duela esan dezaket. Kanpora begira hainbat lan egin dugu geure taldeari begira. Azkue, Aita Donosti eta lehengo kantak bildu dituen zenbait autoren sailetan gogor ibiliak gara lanean. Gure egarria asetzeko iturburura, jatorrizko euskal abestietara jo dugu. Berauen inguruan talde bikain bat egin dugu.
-- Baina Oskarbik egungo momentu eta uneari erantzuten ahal dio ? Lehengoari begira ez ote ditu egungo arazoak bazterturik uzten?
-- Oskarbi, gure ustez, gaur gaurko abestaldea da eta hortik jokatu nahi du. Baina gure egungo lana ez da behin ere baikaina eta emankorra izango lehenarekin elkartuz gaurkoa lantzen ez baldin badugu. Gaurregun krisia izugarrian bizi gara sail guztietan. Gure Herriarentzat hain garrantzizkoak diren egun hauetan nondik nora jo ez dakigula aurkitzen ote garen beldur naiz. Eta abesti sailetan ere ez dago arinkeriaz jokatzerik. Gu bagara nor, badugu gure aboskera, badugu traAizioa, badugu geure geurea den iturria.
-- Bai, bai. Baina egungo morrientuak eskatzen duenari begira...
-- Gaurko egoerak, gaur har dezakegun astinduak, gure inguruan sor daitekeen enbatak, ongi sustraiturik jokatzea, zainak ongi finkaturik izatea eskatzen digu. Guk ez dugu zirkustantzia bati, edo momentu koiuntural bati bakarrik erantzungo dion abestirik egiten. Bapateko horiek, sarritan, bere eragina gogoan hartuz ere, berehala igarotzen dira, modatik pasatzen. Jakineko une bati ezezik, gure herriaren norabideari erantzunaz jokatu nahi dugu. Abeslarien eta herriaren artean etenik sortu gabe.
-- Besterik aipatuko ahal zeniguke Oskarbi taldeaz?
-- Ekipoan lana egiten dugula. Lana, lan neketsua benetan, elkarturik eta barne giroan egiten dugula, protagonismo osoa talde bezala daramagula. Herritar garenez kantatzen dugula.
-- Zer da disko berrihauetaz esan dezakezuna ?
-- OLENTZERO diskoa gabon kantaz osaturiko disko bat da. Hirurehundik gora dira horretarako aztertu ditugun kantak. Aukera lan bat egin behar izan dugu, eta Gabon jaiei begira, oraindaino egina gogoan hartu nahi izan dugu. Ilusio haundiz landu eta osatu dugun diskoa da. Harrera on bat izango duelakoan gaude. diskoa, berriz, beste estilo batetakoa da. Lehengo kantak eta Gandiaga poetaren lanez borobildua da. Neronek esan dezakedana baino garrantziskoagoa da herriak berak erakus dezakeena. Herriaren hildotik jokatu nahi dugu, Herriak bere esanetara gauzka.
Eta Koldo Romerok berriro geure egoeraren arazoari heltzen dio. Diskoak izan dezakeen harrerak baino une honetan asmatu beharrak, euskaldunok geure aukeratan asmatu beharrak gehiago kezkatzen du. Ez ditu salmenta goseak, kritikaren aipu ohoretsuak, entzulearen eskuzartak, bere onetik ateratzen.
Oskarbitarrak lanean ari dira, amaigabeko, etengabeko lanean. Euskal Herrian sortu eta desegin izan diren abestaldeak gogoan hartuz, hamar urte luzetan diharduen Oskarbik, kantatuz ezezik, iker lanean diharduen Oskarbik, badu meriturik, bere goi mailak hori erakusten digularik.
LUIS BARAIAZARRA
29-30

Gaiez\Kultura\Musika\Musika mode\Taldeak\OSKARBI
Gaiez\Kultura\Musika\Argitalpena\Diskoak

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude