Joan Mari Torrealday kazetariari elkarrizketa
Joan Mari Torrealday 1976 "Kirikiñoa"
Joan Mari Torrealdayek aurtengo "Kiriño" kazetari saria irabazi du. Ez gara, orain, hemen, Joan Mari nor eta zer den azaltzen hasiko. Sari honen auarretik ere irabazia zuen iadanik postu berezi bat euskal kazetaritzaren barruan. Saria ez dator, beraz, ezer berririk argitzera, jakineko konstatazio batzu finkatzera baizik. Bestalde, Joan Marik kazetaritzaren abiada bizkorra dastatu zuenerako, arras landuxeak zituen artikulugintza eta saiakera ere.
Izan ere, Torrealday ez da, ez, kazetari peto-peto bat.Zirunstantziek, une konkretu batetako egoerak, erakarri zuten euskal kazetaritzara. Ez du, horregatik, paper txarrik egin. Horra bere etengabeko lan oparoa ANAITASUNA hamabostekarian zehar. Eta areago, oro har, horra ANAITASUNA kazeta bera ere, zein handi batetan aldakuntza berritan haren eskutik murgildurik.
Euskal Kazetaritzaren Urteak merezimendu handiko "Kirikiñoa" plantatu digu. Berorrekin mintzo gara, buruz buruz, Tolosan, JAKINeko bulegoan.
Kazetaritzaren "Medium"a
-- Zertan dugu gaur egun euskal kazetaritza?
-- Etengabeko prozedura batetan ari gara, noski. Hiru epe edo idazkulturgintza modu bereziko nituzke: aldizkari-errebistena, editoriale-liburuena eta astekari-periodistena, Honen garrantzia, bakoitzak erabiltzen duen medium edo emangailu honetan dago, McLuhanek egin ohi dituen analisien arauera. Medium desberdinak kultur eta gizarte funtzio desberdina du, noski. Ez da kasualitate, beti denak batera egon arren, horietako bat garai konkretu zenbaitetan munta bereziarekin agertzea, Holaxe orain kazetaritzarena.
-- Medium hori orain hasi al da euskal kazetaritzan lehendabizikoz nabaritzen?.
-- Egia .esan ez da orain lehenengoz gertatzen ari. Oso fenomeno adierazgarria da joan zen mendean ipar Euskal Herrian Hiriart-Urruty eta haiena. 1886 urtean "La Réveil Basque" aldizkaria sortzen da, eta haren ideologiaren kontra 1887 urtean EUSKALDUNA euskal astekaria argitaratzen. Lehendabizi motel samar hasi zen, baina, gero, hiruzpalau urtetan 1700 harpidedunetik 7000 izatera iristen da.
Kazetaritzak Giro Pluralista Bat Behar Du
Kazetaritzak,beraz, bere sorkuntzan giro berezi bat behar du. Giro politiko bizi eta pluralista bat. Alde honetatik, uste dut, gure gaurko giro honek baduela besteldeko harekin kidetasunik.. Hain zuzen, egoera nahiko estabilizatu batetik -- edota zapalkuntza nahi bada deitu -- irekitzera joan da, eta orain ari dira aldizkariak bizitzen.
-- Eta gerra auretikoa?
-- Gerra aurretiko euskal kazetaritza ez dut ondo ezagutzen. Zalantzarik gabe bazegoen. Hogeita hamar aldizkari edo bazeuden. Baina gerra ondoko kazetaritzak ez du batere berezitasunik izan. Gizarteari ezin ziolako erantzun, behar bada. Ezer esaterik ez zen.
Onduan, ANAITASUNAn nik aspaldi idazten nituen artikuluek ez zuten kazetaritzarekin zer ikusirik. Alkoholismoari buruz, elizaren dotrina sozialaz ez dakit zer... eta. Momentuko gertakariei zuzenki lotu gabe. Eta Z. ARGIA ere era berean zebilen.
-- Noiz hasten da euskal kazetaritza egiazki planteatzen?
Autonomiarekin Batera
-- Uste dut, oraintxe, autonomiarekin batera, euskal kazetaritza planteatzen hasi baino ez dela Euskal Herrian.
Zenbait epe bereztekotan zera esango nuke: 1950etik 1965era aldizkarien momentua izan zen gure artean. Orduan sortu ziren "Euzko Gogoa", "Jakin", "Karmel", "Olerti"... Eta seminarioetan, "Cobos", "Laiaketa", "Erein"... guztiak aldizkari gisa, pentsamenduari eta hizkuntzaren aurrerapenari lotuak. Geroxeago sortzen dira editorialak. Editorilen fenomenoa oraina da. "Lur", "Irakur Sail", "Jakin", "Etor-Gero"... guztiak 1969-1973urtekoak dira. Garai honetan kazetaritza ez da oraindik erabat bere eginkizun sozialean sartzen.
Kazetaritzari zuzenki dagokionez, 1976 urtea Euskal Kazetaritzaren Urtea izendatzean Z. ARGIAk egiten duen garraisia guztiz inportantea dela iruditzen zait. Optimismoaren aldetik, jakina, euskal kazetaritza haurtzaroan dagoelá oraindik, eta urterik urte kate bat dela, baina urtean planteamendu berriak egiten dira, eta kontutan hartzeko fetxa izango dugu. Honelatsu, kazetaritza geroz eta inportanteagoa izango dugu. Hala beharturik gainera, giro sozial politiko bat erantzun behar izango dion neurrian.
Profesionalizapena Planteatzen Hasi
-- Kazetarien profesionalizapen eza dugu, behar bada, euskal kazetaritzaren akatsetariko bat. Nola plantea daiteke hau Euskal Kazetaritzaren Urte honetan? Zenbaterainoko da posible?
-- Pufff ! Planteatzen hastea da posible bakarrik. Oso jende guti dago barnean. Zuk badakizu zenbat firma desberdinez baliatu behar izan dugun. Gure plantilak, "staff" eta hoik, oso urriak dira. Jende guti eta dagoena espezialitate gutiz. Orain arte inportanteena euskaraz idazten jakitea zen, eta ez gai konkretu bat menderatzea.
Zu honetan kasu arraroa zara, baina orain arte aldizkarietan idatzi izan dugun gehienko idazle izatetik pasatu gara kazetaritzara. Haseran saikeraz luze idazten genuen gauza berbera laburtzea, kazetaritza zela uste genuen. Eta ikaragarri kostatzen zitzaigun ! Ez genuen ordea, planteorik aldatzen, eta ezta hizkuntza direktorik erabiltzen ere.
Hizkuntzaren aldetiko tradizio falta ere badugu. Saiakeraz,zein poesiaz hizkuntza landuxea dugu. Kazetari hizkuntza literaturarekiko "senide urruna" da, ordea. Bestalde, guk ezagutu izan dugun "txokokeriak" ez du zer ikusirik kazetaritzak behar duen hizkuntza "standard" delakoarekin. Eta honen beharrez, oraintsu arte pentsatu ere ez da egin.
-- Eta zer esan euskal kazetaririk gehienok jasaten dugun titulu ezaz?
Kazetari Titulua Desakralizatu Egin Behar Dugu
-- Bada, bai, euskal kazetaritza bideratzeko etorkizun hurbilen tituluen beharra, eta, luzagora, bada euskal kazetaritzaren eskola baten beharra ere. Normalizapen bat lortu beharra badu. Noiz eta nola egin zenbait azterketa egin da. Ezer guti oraindik, ez dut uste hemen aurreratzerik merezi duenik.
Dena den, kazetaritzaren titulua desakralizatu beharra dago. Oraindik orain, Europa prentsako buru bat Barzelonako "La Vanguardia"n egon da, eta harriturik geratu da Espainiako "Asociación de la Prensa" delakoaren jarreraz. Haren ustetan, Espainiako kazetarien elkarte honek mesede baino kalte gehiago egin dezaioke kazetaritzaren askatasunari. Esan beharrik ere ez, prentsako ministerioa politiko bat dela, eta kazetaritzari laguntzeko baino gehiago kontrolatzeko dela.
Beste estatu batzuetan kazetari eskolak egon badaude, baina titulu bat lortzeko, ez beharrezko. Tituluak, Frantzian esate baterako, kazetak berak eman ohi dizkie kazetariei, espezialitateen arauera. Eta ezin uka formula hau askoz ere sanoagoa denik.
-- Euskal kazetaritzak ekonomia salbaturik al du ?
-- Gure iturburuak bi eratakoak dira:.harpideenak eta propandarenak. Bi hautan dago gure jokoa. Harpidedunak gehituz doaz ANAITASUNAren kasuan behintzat, eta orobat gertatzen ari dela uste dugu gainerako euskal kazetetan ere. Giro irekitzen den neurrian euskal irakurlea gehituko dela iruditzen zait.
Ekonomi arloa ez dugu salbaturik
Larriago dirudi propagandaren arazoa. Alde honetatik ekonomi arloa ez dugu salbaturik. Are gutiago erdarazko "euskal" aldizkariak sortzen hasi direnez gero. Ez ahantz merkatu bera dugula guztiontzat, eta orain arte euskarazko aldizkari bati publizitatea emateko baliagarri ziren arrazoirik nagusienak -- abertzaletasuna eta kali.tatezko publikoa zaintzea -- erdarazko aldizkari hoitan aurki daitezkeela neurri handi batetan, euskarazkoena baino errentabilitate komertzial handiagoz, gainera. Eta, gaurkoz, publizitaterik ez bada, politizatze;. da euskal aldizkari bati gera dakiokeen bide bakarra.
-- Talde politiko bati atxikitzea azkena dateke, ordea, benetan egiazko kazetaritza aske bat finkatu nahi badugu... Irtenbide tristea ez ote?
Publizitateak Ere Baldintzak Jartzen Ditu
-- Tristea, noski baina besterik ba al dugu ? Publizitateak ere baldintzak jarri ohi ditu, eta baldintzapen hoik hasiak dira iadanik zenbait aladizkarirtan nabarmentzen.
Gure arteko kontraesanak gero eta nabariago ikusi ahal izango ditugu.Publizitatea zentsura jartzaile gerta daiteke, aldizkari bati emanez eta beste bati ukatuz.
Eta aldizkari bat publizitatea ez galtzearekiko jokoa egiten hasten baldin bada, "La Voz de su amo" delakoan bilaka daiteke... Problema politikoa bitara ager daiteke.
Batetik hainbat planteamendu politikogatik kazeta batek bere publizitatea gal dezake. Bestetik, publizitaterik lortzen ez duen kazetak nahi eta ez atxiki behar dio talde politikoren bati, tirada oso handia ez baldin badu behintzat.
-- Eta irakurlearen aldetik?
-- Ni ANAITASUNAko irakurleaz mintza naiteke gehienbat. Guri beti edaten digute ez digutela irakurtzen.. edozein modutan, globalki harturik, irakurlearen irudia nahiko zera ikusten diat... irakurle gaztea, problematika batez arduratua, sartua... ez getthoko irakurlea, baina ezta herri-herria den irakurlea ere. Ene ustez, tarte handia dago hizkuntza jakin dakiteken artean eta gero gauza hauk lantzeko prest dagoen jendearen artean. ANAITASUNA, asko eta asko, alfabetatzeko ikasaldietan zabaldu ohi da. Bizkaian irakurgai bezala erabiltzen da. Hau garbi ikusten da gure kasuan.
Giro Soziopolitikoa Laguntzeea Dator
-- Alfabetatzea aipatu duzunez, eta euskal irakurlego orokorrari dagokiokeenez, alfabetatze kanpainek segurta ote dezakete euskal kazetan irkurlego potenzial bat?
-- Oraindik euskal irakurleria gehitzea posible da gure artean. Alfabetatzearen aldetik etorriko dena da hori. Ez dirudi irakurleak gehitzeaz problema ikaragarririk izango dugunik. Giro soziopolitikoa laguntzeradatorrela ere ematendu.Behar bada, irakurle problema, gaurko gizarte dinamika bati ekiten ez dion aldizkarietan gerta daiteke, baserri giro batetan geratzen direnen artean etab.
Bestalde. irakurleari buruz, Euskal Herria nahiko urria dela kontutan hartu beharra dugu. Honetaz jabetzeko nahikoa da ikustea datozen aldizkari berri guztiak irakurle mota berarentzat burutuak direla. Hau da, irakurle diferentziaturik ez dugu. Eman dezagun, etxekoandreentzat aldizkari bat ez dela posible, eta gazteentzako aldizkari bat ere ez da nonbait posible. Inork ez bide du ikusten merkatu posible bat hor. Bataz beste irakurle nahiko amorfo bat badugu, eta ez dakigu zer irakurtzen duen eta zer ez duen irakurtzen.
Motibazioen Aldetik Asko Irabazi Dugu
-- Behar bada euskal irakurleak zer irakurtzen duenaz analisia bat egiteka dagoen arren, zenbait kazetaren kasutan tiradak ia doblatu egin direlarik, motibazio desberdinak suposatu beharko al ditugu?
-- Jakina. Azken urteotan motibazioaren aldetik asko irabazi dugula uste dut. Lehen gehiago zen "laguntzearren", eta orain, jendea interesatu egiten da. Testoari lehen baino garrantzi gehiago ematen zaio. Z. ARGIA nahiz ANA1TASUNA kioskot .", saltzen dira. Guk., egia esan, ez genuen espero ANAITASUNA Bilboko kioskotan salduko zenik.
-- Euskal irakurlegoa gehituz doa, motibazioen aldetik irabazi egin dugu,euskal kazetak kioskotan saltzen dira...baina beren burua autofinantziatuko duten zenbat euskal kazetarentzat dago toki Euskal Herrian?
Ez Da Posible Aldizkari Bakarra
-- Honetaz iritzi asko dago. Daudenak gehiegi ez ote diren... bat bakarra eta bera ona komenigarriago ez ote... Egia da, bi eta hiru aldizkari jasotzen dituen harpidedun asko dela, hala ere, ez dut uste posible denik, eta ezta komenigarri ere, bat bakarrarekin geratzea.
Ditugunei buruz zerbait esango badut, Z. ARGIA dugu tradizioz, talde gisa eta irakurleari begira"euskal kazetaririk orokorrena, informatiboaena eta masiboena. Behar luke ahalik eta independienteen jarraitu, berrien tratamendu bereziarekin.
GOIZ ARGI ez dakit zer esan. Besteekiko haustura bat bada hor, hizkuntzaz, ideologiaz. Talde bati erantzungo dio, noski, baina aldatzen ez baldin bada ez da masiboa behintzat izango.
ANA1TASUNA "INformaeión General" delako kualifikapena lortzekotan ari da, eta datorren urtean astekari bihurtuko. Ereduren bat aipatzekotan, ANAITASUNAk TRIUNFO gisa izan behar luke, Z. ARGIA baino sakonago, dossier gehiagoz, ideologikoagoa, eta ez hainbeste irakurlerentzat.
-- Guzti hau erdarazko kazeta berri hoiekin kontatu gabe...
Gurea Momentu Politiko Batek Erabaki Dezake
-- Hoien irakurlegoa ere gehituz joan da orain arte, baina badaiteke gauzak argitu-ala gutizen hastea ere. Alde batetik, orain hirurak irakurtzen dituena bat hautatzera iritsiko da segurutik. Bestetik, egia esan ez dut garbi ikusten kazeta hauen jokoa. Laguntzera omen datoz, bai, lagundu bai, baino nola? Zelan eta zertan konkretatzen da beren laguntza ? Gurea momentu politiko batek erabaki dezake, ez aldizkari batek. Edozein modutan, bilingue agertzea ez dadila juztifikagarri izan behintzat.
-- Bilingue izate honekiko zenbait jarrera erabat bitxi da gero. Esate baterako, hainbat kexa da euskarazko lan guti argitara dutelako. Beste hainbat, ordea, beldur da euskaraz gehiago idazten duten neurrian euskarazkoen konpetentzia ez ote diren gertatuko. Nola uler kontraesan hau?
-- Kontraesan hau areagotu egiten da, baldin kontutan hartzen badugu orain arte ideia batez nahiz bestez mintzatu izan direnak euskal idazleak izan direla gehienbat.
Gezur Handi Bat Bizi Dugu
Dena den, badirudi gezur handi bat bizi dugula momentu honetan. Gauzak luzera argituko dira, zeren uste baitut euskal idazleak, talde mailan bederen, ez direla beste aldera pasatuko.
-- Eta prozedura guzti honetan zer toki geratzen zaigu, orain arte euskal kazetaritza puntu honetara erakarri dugunoi?
-- Ezin ditzakegu kasu guztiak globalki har. Transizio garai bat bizitzen ari gara, eta oraindik zati batetan berdintsu jarraitu beharko. Ez dut uste oraindik euskal kazetaritza borondate oneko kazetaririk gabe funtziona dezakeenik.
-- Eta zure kasuari zehazki dagokionez ?
Tenperamentuz Gehiago Dagokit Kultur Arloa
-- ANAITASUNAren Zuzendaritzatik erretiratzekotan ari naiz. Jakin kultur eta saio aldizkariari lotzeko asmoz. Nik neuk hobeto ikusten dut neure burua kultur mundu horretan, prentsarenean baino. Tenperamentuz gehiago dagokitkultur arloa.
Guk ANAITASUNA zerbitzu moduan hartu genuen, koiuntura txar batetan hots egin baitziguten hangoek, eta horregatik, ANAITASUNA bideratu dugula uste dugunean, normalizatu dugunean, beste óatzuen eskutan uzten dugu, laikoen eskutan, hain zuzen, bidezko denez. Zuzendaritzatik erretiratzeak ez du kazetaritzatik erretiratzea adierazten, noski.
-- Amaitzeko, hitz gutitan nola laburtuko zenuke zure lana ANAITASUNA barruan?
-- Lehengo karga ideologikoa arintzen saiatu naiz. Eta berriak eta datoak ematen ahalegindu.
27-29
GaiezKomunikabidKazetariak
GaiezKomunikabidSariak
PertsonaiazTORREALDAI1