Telesforo Monzon Herriarekin


2021eko uztailaren 28an
Telesforo Monzoni elkarrizketa. Gipuzkoaren ordezkari eta Euzkadiko gobernuko Ministroa

Telesforo Monzon Herriarekin
Gobernuko Ateak Parez-Pare Zabal Ditzala Leizaolak.
"Bergarakoa naiz eta oso Bergarakoa. Bergara dut bihotzean eta buruan nahiz eta 40 urte hauetan handik kanpora bizi" esan digu Telesforok.
1904. abenduaren lehenean jaio zen Telesforo. Bere arbaso guztiak bezalaxe Olasa dorrean jaio zen. Gipuzkoaren ordezkari izan zen Madrilgo Gortean eta Euzkadiko Gobernuko ministro. Donibane Lohitzunen bizi da eta bere etxea euskal-etxe bilakatu da.
Harrera gozoa eta alaia egin digu Telesforok. "Hara nik hitz emana dut askatasunik ez den lekuan ez dukala idatziko. Beste oatzuk ere etorri zaizkit elkarrizketa bat egin nahirik, baina ezezkoa eman diet.
Baina Zeruko argiari nola uka? Hemendik aurrera beste jokabide bat hartu beharko dut", erantzun digu zertara hurbildu gatzaizkion agertu diogunean.
Poesiak Abertzaletutako Poeta
- Egia esan ez dakit nondik has. Zure hartzarotik eta gaztarotik has gaitezke, behar bada.
- Borroka giroa bizi nuen nik neure etxean. Askainera ihesi etorritako aitajaun Santakuztar bat banuen. Santa Kruz apaiza gauez heltzen bazen ere, badaezpada ere, beti etxeko leiho bat zabalik edukitzen zuen. Artean ez zen ETArik, baina begira gorabehera hoiek noiztik hasiak diren. Era guztietako jendea biltzen zen gure etxera: abertzaleak, karlistak, foruzaleak. Lardizabal, Gipuzkoako Buru Batzarreko lehendabiziko lehendakaria; Tirso Olazabal; D. Jaime honen etxera etortzen zen; Julio Urkijo eta abar. 10en bat urte nituen nik orduan, hamalauko gerratearen aurretik zen, hain zuzen ere. Orduantxe hil zitzaidan aita ere, gabon gauaz pianoa jotzen ari zela. Nere txikitako oroitzapenak hoiek dira.
Gero Madrila joan nintzen abogadu ikastera. Oso ikasle txarra nintzen, izugarri txarra, karrerarik ere ez nuen bukatu. Ni jatorriz españolista nintzen. Baina denetarik entzun bait nuen nere etxean eta borroka haundi bat bizi nuen neure barruan. Ni oso gaztea nintzelarik karmelita sartu zen Avilan nere arreba bat. Hamaseigarren mendeko Avila ezagutu nuen. Zoragarria, Kastilla barruan sartu zitzaidan guztiz. Bergara eta Avilaren artean izugarrizko borroka sortu zitzaidan barruan. Biak batera nahi nituen. Baina ezin. Bata ala bestea hautatu behar nuen. Engracio de Aranzadiren "La Nación Vasca" irakurri nuen 22 urte nituela. Madrildik Bergara nentorren batean korapilo horrekin nentorren. Bietarik bat aukeratu 'behar Ekainean zen. Gatzagan. Artalde bat zetorren. Neska gazte bat artzai zuela. Laino zegoen. Neska kantari ari zen. Ez dakit zer geratatu zitzaidan une hartan: "Abertzale naiz", ohartu nintzen.
Eta euskara ikasteari ekin nion. Sukaldean eta jolas garaian euskaraz nintzatzen ginen haurrak etxean. Gure aitak erdaraz ari ginela sumatu izan balu munduaren azkena zela pentsatuko zukeen. Baina saloian, serioski, gizonezkoen eta emakumezkoen artean hitzegiterakoan erdaraz hitzegiten zen. Halako batean erabaki nuen behar nuela euskaraz benetan ikasi. Haur denborako euskara hura bakarrik ez nuela aski eta euskara jantziago bat ikasi behar nuela erabaki nuen. Ateneora joan nintzen. Ruiz de la Escalera Maidagan jaunak irakasten zigun. Gero Tolosa ondoko Urkizura joan nintzen, Isaak Lopez de Mendizabalek aurkitutako baserri batera. Euskara ikastera baserri batera joan nintzelako burutik nahastua nintzela pentsatu zuen batek baino gehiagok. Orain edonork egiten du hori, baina orduan oso gauza bitxia zen. Garai hartan ezagutu nituen Euskal Pizkundeak eman zituen gizonik haundienetakoak: Lizardi, Lauaxeta, Aitzol, Markiegi, A. Labaien, Orixe eta abar.
Jose Antonio Agirrerekin Topo
-Euskaraz ikasten hasi zinenean egin zenuen topo euskal ikazleekin. Eta politikoekin, noiz?
- Diktaduraren garaia zen. Aldi hartan egiten zen lehen euskal jaia zen. Seguran.Lauaxetari saria ematen zioten. Laborda, Bergarako apaiz batekin topo egin nuen. "Aizu Telesforo, esan zidan, badakit baserrian zarela euskara ikasten. Ez zara bakarra. Joxe Antonio ere Bergarako zure hauzoan euskara ikasten ari da". J oxe Antonio?"Bai, bai. Abertzale egin da, guztiz abertzale da. Lehen ere bai, baina orain euskaraz ikasten ari da".
Bergara joan nintzenean han ikusi nuen Joxe Antonio. Elkar besarkatu genuen. "Señorito" honek jarraituko ote du? pentsatu ote zuen susmoa dut, "jarraituko duzu'. esan bait zidan. Nik mindurik hala erantzun nion : "eta zuk"?
Geroztik gure bizitzak bat izan ziren.
Errepublika heldu zenean, golpez eta hasera haseratik, plazaratu zen Jose Antonio Agirre. Euskal Herriak bazuen bere liderrra. Zergatik? Hiru gauza zekazkien:
1) euskara ikasi zuen eta euskaraz mintzatzen zitzaion herriari
2) Abertzaletasuna orduan ere erdibituta zegoen. Komunioa eta partidua Agirrek batu zituen. Horrek itzal haundia eman zion
3) Txokolate fabrika bat zuen Bizkaian, Getxon. Inork behartu gabe, bere borondate hutsez, langileen aldeko legeak jarri zituen. Krstau izateak, abertzale izateak eta oso soziala izateak eragin zion horretara. Sozial ikara haundikoa zen, aurreratuena bera zen.
Behar bada ez zen intelektual haundia izango. Baina gizona zen, gizon osoa.Herriak eta Jose Antoniok bat egin zuten.
Euskal Alderdian
- Bide bat hautatu beharra izan zenuen, noski.
- Barruko borroka erabakia nuen, abertzalea nintzen, euskara era landu nuen. Partiduren batean sartu behar nuen. Alderdiko bi lagun etorri zitzaizkidan. "Bilbora joan behar duzu beste bi lagunekin" Baina nora?"Euzkadira". Muxika bergararra. Barojaren libururen batetik ateratako gizon batekin, dena amets, dena indar, dena irudimen zen gizon batekin joan behar nuen. Harentzat gaixoak eta eriak ez ziren dena. Kanpaien eta herrietan sartzen ziren zaldien hotsak bakarrik entzuten zituen hark.
Durangora heldu ginenean, hura sorpresa! Plaza Jendez bete-betea ikusi genuen. Halakorik ez nuen sekula ikusi. Ikurrin bat ikusi nuen. Ez dakit nondik atera zuten, kutxapetik edo. Haren aurrean pasatzen ziren neska eta mutil gazteak isik-isilik ikurrinari muin emanaz. Zornotzan ere gauza bera ikusi genuen.
Euzkadira heldu ginenean lehen aipatu midiku bergararrak militarki "Bergara a la orden" esan zuen. "Esperen ordenes" esan zuen besteak. Eta halako batean paper bat eman zigun. "Bergara se posesionará del Ayuntamiento, declarará la república vasca, se incautará de las armas de los somatenes y tomará Placencia". Midikuak irakurri zigun eta "Tomará Placencia" basoerdi bat hartzea balitz bezala irakurri zuen. "Bergara a la orden" eta berebilean sartu ginen. Bergara eta Plazentziako bidegurutzean hala esan zigun; "Vamos directamente a Bergara o tomamos de paso Placencia". Guk, badaezpada ere, Bergarara joatea erabaki genuen.
Honelaxe hasi ginen politikagintzan.
- Zer urrats egin zenituzten?
- Lehenik herria.abartzaletu. Bigarrenik. Errepublikak irekitzen zituen zirikituez baliatu. Herrian egin behar zen lan bat, bestea berriz, Madrilen. Madrilen egin lanean meriturik ez dut nik. Basterretxea, Leizaola, J.A. Agirre eta abar ibili ziren. Irujo, Altzeta eta ni, esate baterako, herria berotzen ihardun genuen. Jose Antonio Agirrek, aldiz, bi lanak egiten zituen. Denbora hartan abertzale izateko jelkide behar zen izan. Partidua ez zen partidua izan, herri bat izan zen, ibilian zebilen herri bat. Gaur aukera haundiagoa du abertzale batek. Abertzale eta marxista, abertzale eta liberala, abertzale eta sozialista demokrata izan daiteke gaurregun.
6 urte haietan abertzaletasunak indar ikaragarria hartu zuen. Jelkidetasunaren urre-garaia, partiduaren urre-garaia izan zen hura. Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan pil-pil zegoen jendea. Pentsa ezazu herria nola zegoen: toki hatean 30.000 lagun biltzen ziren mitina entzutera, bestean 40.000, bestean 50.000.Ezkiogan ere 50.000 lagun biltzen ziren : "Odola, odola, badator odola". Zer mistika zegoen garai hartan ikusten duzu. Beinola Isaak Lopez Mendizabal eta biok gasolinarik gabe geratu ginen bidean. Atitobus bat zetorren ikurrin haundi batekin mitin batetik."Gasolina" oihu egin genien. "Hori, hori, askatuta" erantzun zigun mutil batek. Honela ibiltzen ginen herriz herri, batean mitina egin, bestean batzokia zabaldu.
- Euskal Herrian beste partidurik ere bazen. Nolako harremanak zenituen?
- "Entre la libertad y la Revolución" liburua irakurtzekoa da. Orduko egunkariak eta aldizkariak ere irakurtzekoak dira. Nere iduria hauxe da eta hauxe diot geroari begira. Euskaldunon alde atera dira beti españolak oposiziñoan egon direnean. Baina agintea eskuratzen zutenean asko moteltzen zen adiskidetasuna. Ezkerrekoek agintzen zutenean "trogloditas, cavernícolas, capitalistas, reducto del Vatieano" ginen. Eskubitarrek agintzen zutenean, berriz, "Judios, masones, rojos, separatistas, rojo-separatistas y vendidos a Mosc".
Ezkertarrek agintzen zutenean nahiko zuten estatuoa eman, askatasuna eman, baina nola eman troglodita batzuei ? Eskubitarrek ere borondate ona izango zuten, noski. Baina nola askatasuna eman Moskurekin harremanak dituztenei ? Oposiziñoak agintea hartzen duenean "paradisoan zaudenean oroit nitaz" gogorazi behar zaio.
Gerrateko Filosofia
- Loretan zen arbola gerrateak zapuztu zuen. Gerrateaz, zertxobait 7
- Gure gerlako filosofia oso gauza inportantea da, nere ustez, Besteak ere odola eman zuten eta ez dut gutxietsiko, eskertzekoa bait da. Baina gerlari benetako nortasuna eman ziona Euskal Alderdia izan zen.
Bi jokabide garrantzizko aipatu nahi nituzke gerrari buruz. Mendearen haseran Europan gertatu zen iraultzarik haundiena gure jokabidea izan zen. Partidu kristau bat, partidu katoliko bat, Espainiako gotzai guztien aurka, eskubitar guztien eta dirudun guztien aurka jarri zen. Erdaraz esaten den bezala"lo peor de cada casa' ko jendearekin elkartu zen: sindikalista, anarkista, komunista eta sozialistekin, alegia. Europak ez zuen konprenitu. Guri inguratzen zitzaigun guztiak beti galdera berdina egiten zigun: "cómo siendo católicos han podido ir con los comunistas ?". Agirrek belarria esan ohi zidan: "Telesforo, diskoa jarriko ahal diegu". Gainera ez zen gizon bat jarri, talde bat jarri, herri oso bat baizik.
Bigarrenik gerla egiteko modua aipatuko nuke.Gerra ez dela honela irabazten esango didazu. Baina nik egia zor dizuet. Guk, etsaiak salbatuz egin genuen gerla. Guk mendian, trintxeretan, ahal bezainbat jende hiltzen genuen. Jakina ez zen guk asmatutako gerla, bortxaz ezarritakoa baizik. Denak egin zituzten lotsagarrikeriak. basakeriak.. eskubitarrek eta ezkerrak.. Baina basakeria bat egindako abertzale bat ez duzue ezagutuko. Gerlan hiltzen genuen, baina atzean ez. Azkeneko momentuak ziren. Artxa'ndan zeuden gudariak, abioirik gabe, harmarik gabe, erretzen, azkenetan. "Zuek hemen geldi zaitezte, gu gartzeletako jendea salbatzera goaz" Eta halaxe egin zuten langilez jantzi, gartzelan sartu, etsaiak hartu handik eta beren lagunetara pasa. Eta berriro mendira borrokara, elkar hiltzera. Horrela ez dela gerrarik irabazten esango didazue. Baina hori horrela zen.
Hain gizonki jokatu zuen Herri honek zer esker izan du gero ? Etsaiak salbatzeko herrian geratu ziren mutilak garbitu egin zituzten. Usurbil lekuko. Eta gaurko gazteriak jakin egin du hori eta gaurko gazteriak beste jokabide bat hartu du. Honetaz gero esan dezadan garbi neure iritzia: Zeharo, arras, guztiz, ados naiz gaurko gazteriarekin, gaurko gazteria abertzalearekin eta burrukariekin.
1836garrenean gudarien ondoan izan nintzen, gaur gudarien ondoan nago. 36garrenean presoen ondoan nintzen, gaur ere presoen ondoan nago. Neretzat gerla bakar bat baizik ez da.Gerla hori bukatu egin behar da. Buka daiteke bihar bertan. Seguru naiz.Euskal erresistentzia ez da inoiz gaur bezain indartsua izan. Harremanetan hasteko gaur bezain prest ez da sekulan izan. Baina denek jakin behar dute -- eta hitzak ondo neurtuz esaten dut -- bai Europak, bai Espainiak, denek jakin behar dute preso guztiak kalera artean eta Euskal Herriari bere buru-jabetza aitortu artean, hemen, jaun-andreak, pakerik ez dago.
Batasunik Ez. Elkartasuna Bai
- Inoiz baino indartxuago garela diozu. Bestalde ordea, inoiz baino alderdi eta zatiketa gehiago dago.
- Zuk diozuna egia hutsa da eta horrek bi alderdi ditu. Alde batetik eragozpen haundi bat da, baina bostetik aberastasun ikaragarria. Gaur abertzaletasuna horri eskerrak, lehen sartzen ez zen toki askotan sartzen da. Gaur, beraz, euskal problema aberastu eta sakondu egin da.
Lehen batasun haundiagoa zen. Gaur hamar lagun biltzen diren lekuan hamar iritzi desberdin 'agertzen dira. Gauzak aurrera eramatea zailagoa da, sintesia lortzea zailagoa da, noski, baina aberastasun ikaragarria denik ezin uka. Atzokoarengatik gaurkorik ez nuke trukatuko nik.
Nere kantuari Batasuna izena jarri nionean gaizki jarri niola uste dut. Elkartasuna ezarriko nioke geur. Ez dut uste batasuna behar dugunik. Elkartasuna behar dugu, behar dugu elkar-aditzea. Eta nik usantzen dudanez, orain urte bete edo bi urte baino askoz hurbilago dugu gaur elkartasuna.
Abertzaleen programa minimoak eta sukursalisten maximoak ondo aztertzen baldin badituzu hor bada programa minimo bat egiteko oinarririk, ez etzirako (politikan ez bait da etzikorik) baina bai biharko programa bat egiteko. Hurbiletik urrunera hasi behar dela esan nuen lehen ere Zeruko Argian. Ez da dudarik, gu Eibarreraino goaz. Inor ez dadila engaina. Gu, askatasuna lortzera, Euskal Herria batzera eta euskaldun egitera goaz. Frantziako agintaririk haundiena aurrean baldin badut ere garbi esaten diot nik : guretzat Baionatik hasi eta Ebroraino ez da herri bat baizik eta gure nahia eta esperantza Euskal'Herri askatu eta euskalduna egingo dugula da.
Baina Maltzagaraino bidelagun izan nahi duena zergatik baztertu behar dugu ? Maltzagaraino iristeko Lizarragako Estatutoaren antzeko zerbait onartzeko gai direla uste dut Euskal Herrian diharduten alderdi guztiek. Lehenbizi alderdi abertzaleok egin behar genuke bat, Eibarreraino iritsi nahi dugunok. Gero Maltzagaraino iritsi nahi dutenak hartu georokin.
Euskal Gobernua
- Elkartasunaz mintzatu zara, Euskal Gobernuak bai ahal du honetan zerikusirik?
- Neretzat oso delikatua da horretaz hitzegitea. Baina momentu honetan ezin daitekeela zeharka ibili iruditzen zait. Gauzak argi eta garbi jakiteko eskubidea badu Herriak.
Nik ohorerik jaso baldin badut nere bizitzan, ohorerik haundiena Euskal Gobernuko ministro izana izatea da. Neretzat oroitzapenik haundiena Gernikako egun hura izan zen, Ez zait sekulan ahaztuko. Baina gauza bat esan behar diot Leizaola jaunari. Nik zenbaterainoko errespetoa eta adiskidetasuna diodan badaki berak ondo. Eta ez da hitz diplomatiko bat, berak badaki ongi egia dela. Munduak presentatu dizkion momenturik zailenetan ikusi dut nik Leizaola jauna. Eta gizonki eta apalik, nik baino bulartsuago jokatu zuela aitortu behar dut. Berak eman izan zidan bai buruz, bai gizatasunez eta bai kementasunez exemplu. Emoziño guztiarekin eta zor diodan aitormenez esaten dut hori.
Baina gizon horrek ez duela gaur berak bete dezakeen egitekoa eta berak bete behar lukeen eginbeharra, betezen uste dut: besoak zabalik dei bihozkor bat egin Gobernutik kanpora dauden alderdi guztiei, abertzaleengandik hasita noski, baina guztiei. Jaunak, Euskal Gobernuak 36garrenean, Euskal Herri osoaren izenean hitzegin zezakeen, faxistak kanpo. Gaur indar berriak sortu dira, Gobernuko ateak parez-pare zabaltzeko garaia da; ez eregaluz eta limosnaz. Denei hotsegin, denen artean programa bat egiteko, gaurko helburuekin.
Hori egin dezake, egiten ahal du. Egin dezala eskatzen diot eta eskatzen diogu. Nik, behintzat, indar guztiz eta bihotz osoz segituko diot. 36garrenenan gauza haundia izan zena gaur gauza koxkor bat da. Gudariak kanpoan utziz, presoak kanpoan utziz, erresistentzia kanpoan utziz gauza koxkor bat litzateke. Horrela izatekotan ni ez natzaio jarraituko. Ez eta ez.
Nolako Eibar
- Abertzaleok Eibarreraino iritsi nahi dugu, baina iritsi aurretik jakin nahi genuke nolatsuko Eibar izango dugun.
(Telefonora deitu diote une honetan. Orain badut erantzune asmatzeko beta, esan digu Telesforok, umoretsu eta adarra joaz).
- Gure herria soizialk.i zer izango den Herriak berak esan behar du. Ez dut uste, beraz, guk gaur herriaren etorkizuna hipotekatu dezakegunik. Bakoitzak herriari zer proposatzen dion esan behar du. Erabaki herriak erabaki behar du.
Nik hontan garbi esango dizut, nik neuk zalantzarik txikienik gabe eta zeharo gaitzesten dut kapitalismoa. Zeharo, guztiz eta zalantzarik txikienik gabe gaitzesten dut Espainiak Euskal Herrian daukan oligarkia. Oligarkia hori xehatu, desegin eta suntsitu egin behar dugu. Hori egiten ez baldin badugu berak txikituko gaitu. Horra garbi esan, jakin nahi duenak jakin dezan.
Hortik kanpo ni ez nabil teoria baténtzat herri baten bila. Herri batentzat bide baten bila nabil, ni. Bide baten edo gehiagoren bila, Txapela batentzat gizon bila ez nabil ni, gizon batentzat txapela bila baizik. Euskal Herriak gaur sozial-molde bat behar izatea eta bihar beste bat gerta daitekeena bait da. Nere oinarritzat herria eta herria bakarrik hartzen dut eta momentu bakoitzean nere iduriz herri horrek, herri horren egorak, beharrek eta problemek eskatzen duten soluziñoa ematen saiatuko naiz.
Etengabeko iraultza egin nahi dutenei errespeto osoa diet. Gure herriarentzat onuragarria izango da gainera. Baina nik neuk ez diot bortxaz herriari teoria bat ezarriko. Norbaitek etengabeko iraultza hori egin nahi baldin badu nik onartuko dut talde hori, baina ez diot lagunduko bortxaz ezartzen.
Venezia-Erreferenduma
- Eibarreraino iristearekin zerikusirik badu Veneziako Bienalak.
- Veneziakoa ? Urrats bat izan dela uste dut. Besterik ez. Euskal Herria, oraingo honetan, zeharo Nazio berezi bezala presentatu dugu. Onartu ere halaxe onartu da. Borroka luzeak eta gogorrak egin behar izan dira horretarako. Gure aurretik, geu hara heldu baino lehen, bidea zabal.zen ibili zirenak badute merezimendurik. Hurrengo urteetarako bide hori zabaldua geratuko dela uste dut, Venezian behintzat. Noiznahi eta nonahi kantuan esaten dudana egia bilaka dadin :"Ibiltzen aspaldi ikasia dugu, otsoak eskutik hartu gabe".
- Eta laster omen dugun erreferendumari zer irizten diozu?
- Erreferenduma ? Baina zer erreferendum? Madrildik proposatzen digutena? Baietz esaten baduk, belarrondoko bat; eta ezetz esaten baduk bi ? Hori bait da, Euskal Herriari gaur hautatzeko ematen zaiona. Ezetz ematen baduk bukerrarekin hago; eta baietz esaten baduk Madrilgo Gobernuarekin.
Joko zikin horretan ez gaitezke sar. Ez eta ez. Gure erantzuna hau da: "atera itzazue lehenik preso guztiak kalera. Gero mintzatuko gara". Baina erantzun hau Euskal Herri osoak eman behar lioke, egun horretan, Madrilgo Gobernuari. Honelakoetan ez elkartzekotan, noizko gure Elkartasuna ? Noizko burua? Noizko abertzaletasuna ?
- Morroi zintzo bat bezala agindutakoa egin eraziz ibili zaitut denbora guztian, Telesforo. Nahi duzuna esateko, eskatzeko eta galdetzeko aukera ematen dizut. Esatekorik baduzu?
- Bai. Zeruko Argiari zor haundia eta zaharra diola Euskal Herriak. Eta hau ez da loxintxa. Egia baizik. dijoazkio, beraz, nere errespetozko goresmenak ere.
Bere Batzarre Nagusia laster egitekoa omen duen "Jel Alderdiari", bererriz, abertzale mota guztien elkartasunaren aldeko urrats sendo eta luzea egin dezala, eskatuko nioke. Horixe da, egun, Euzkadi osoak bereziki eskatzen diona ere.
Zenbait gauza esanik ditut lehen ere. Baina hauxe gogoan hartzea nahiko nuke : "Zutitu bedi Euskal Herri osoa presoak kalera atera arte"
- Barkatu, Telesforo. Azken galdera duzu, Hego Euskal Herrira joateko asmorik bai ahal duzu?
- Gogo haundia dut. Pozik hitzegingo nieke kanpotik etorri direnei, Txiki zenaren lagunei: "gure herria zuena da, elkarrekin egin behar dugu lan denok". Baina preso eta atzerriratu guztiak etxeratu arte ez naiteke joan. Dena den laster izango naazue zuen artean, gelditzen zaigun azken zubia pasatzeko garaia ia heldu bait da. Borroka irabazi dugula uste dute.
Herrialde
16-19

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakJaurlaritza
PertsonaiazMONZON1
EgileezHERRIALDE1Politika

Azkenak
Paris 2024, Errusiaren kanporatzearen eta Israelen kirolaren bidezko zuriketaren artean

Su-eten Olinpikoaren urraketak Errusia 2024ko Pariseko Jokoetatik kanpo uzteko balio izan du, baina ez Israelekin gauza bera egiteko, hasieratik oinarri politikoa izan duen lehiaketa batean parte hartu ahal izan baitu.


2024-08-02 | Euskal Irratiak
Euskarabentura, 160 gazte euskaldun bildu dituen “esperientzia izugarria”

Uztaila osoan barna Euskal Herria trabeskatu duen espedizioa burutu da jada. Euskal lurraldeko eta diasporako 160 gaztek parte hartu dute aurtengo edizioan, Atharratzetik Getxora.


Inaugurazio erromantiko-berantiarra

Musika Hamabostaldiak 85. edizioari hasiera eman dio, orkestra handi batekin eta inaugurazio baten mailako programarekin.


2024-08-02 | Axier Lopez
Lizarrako alkateak (UPN) Raimundo el Canastero taldea salatu du txosnen debekuaren aurkako abesti baten harira

Udaltzaingoak ostegunean deklaratzera deitu du Raimundo el Canastero taldeko abeslaria, Lizarrako jaietan txosnak debekatzearen aurka sareratu duten abestiagatik. Ondoren, aske utzi dute, baina ikerketak aurrera jarraituko du. Sarean zentsuraren aurkako eta elkartasun mezuak... [+]


Pablo González kazetaria aske utzi dute, Polonian bi urte eta erdi kargurik gabe espetxeratuta egon ondoren

2022ko otsailaren 28an atxilotu ondoren, aske utzi dute bere aurkako frogarik eta bistako epaiketarik gabe. Bizkaiko kazetariaren talde juridikoak informatu du “preso dauden hainbat kazetari libre uzteko” Errusiak eta Poloniak adostu duten trukeagatik geratu dela... [+]


413 milioi euroko isuna jarri diote Booking multinazionalari Espainian

Booking enpresa multinazionalari "nagusitasunezko posizioan bi abusu” egitea egotzi dio Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak. Batetik, Espainiako Estatuan dauden eta erreserben bitartekotza-zerbitzuak erabiltzen dituzten hotelei ekitatezkoak ez diren... [+]


Prep, GIBaren aurkako beste hesi bat

Estrategia eta neurri ugari daude GIB birusari aurre egiteko; horien artean Prep esposizio aurreko profilaxia. Birusarekiko esposizio arrisku handia dutenek eskatu dezakete.


Hamaseko buru politikoa hil dute Iranen, eta Israelek eskualde mailako gerra elikatzen jarraitzen du

Hamas, Iran eta beste hainbat eragilek Israeli egotzi diote erasoa, baina oraingoz ez du egiletza onartu. Horrez gain, Hezbollahko agintari garrantzitsu bat hil du Israelek asteazkenean Beiruten, eta ostegunean Israelgo Armadak ziurtatu du Hamaseko buru militarra hil zuela Gazan... [+]


Frantziak Marokorekin bat egin eta Mendebaldeko Sahararen gaineko soberania aitortu dio

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Marokoko Mohamed VI erregeari gutuna bidali dio babesa adierazteko.


Pistola faltsu batekin Donostian atxilotu duten pertsona migratzaile talde bat ari zen mehatxatzen

“Haiengana zuzendu eta haiei apuntatzen die”, informatu du Irutxuloko Hitzak. Astearte gaueko 21:30etan atxilotu zuten gizona, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.


Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako zentroari Gasteizko Urrezko Domina ematearen aurka mobilizatuko dira oroimenaren aldeko elkarteak

Abuztuaren 5ean emango dio domina zentroari Gasteizko Udalak, eta abuztuaren 2rako elkarretaratzea eta prentsaurrekoa deitu du Memoria Osoa plataformak. Martxoak 3 elkarteak salatu du “planteamendu diskriminatzailea” eta “irakurketa partziala” egiten... [+]


2024-08-01 | Sustatu
Zer egin Elon Musken Grok adimen artifiziala ez elikatzeko (aukeran)

Elon Musken proiektuen artean bada adimen artifizialeko bat ere, Grok, eta horretarako Musken jabetzako X edo Twittereeko erabiltzaileen jarduna ari dira baliatzen, LLM edo hizkuntza eredua handitzeko eta entrenatzeko. Izatez, Twitterreko zure ezarpenetan sistema hori... [+]


2024-08-01 | Gedar
Ehunka kolono sionista oldarka sartu dira presondegi batera, hainbat torturatzaile babesteko

Bederatzi militar sionista atxilotu dituzte, Sde Teimango kartzelan preso palestinar bati egindako torturengatik; besteak beste, metalezko barrak sartu zizkioten ipurtestetik. Kolono "zibilen" eta soldaduen protestak piztu dira torturatzaileekin elkartasunez, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude