Zestoako Euskal Zinema Amateur Topaketa


2021eko uztailaren 27an
Zestoako Euskal Zinema Amateur antolatzailei (Xabier Unanue eta Martin Ibarbia) elkarrizketa

Zestoako Euskal Zinema Amateur Topaketa
Antolatzaileak Mintzo
Lehen Esukal Zinema Amateur Topaketa martxan dugu iadanik. Zestoan eratuko, urtarrilaren 6,7,8 eta 9an. Zestoarrek hitza bete dute.
Iazko martxoan Eibarren eratu zen euskarazko sozial komunikabideei buruzko lehen jendaurreko elkarrizketan, euskal zine amateur lehiaketa bat sortarazi beharra salatu zen. Geroztik, hurrengo hilean, apirilean, Zestoako I Zinema Astean zehar, euskal zineari buruzko bigarren jendeaurreko elkarrizketa muntatu zen, eta, Xabier Unanuek, Zestoako Zine Club taldearen izenean, Eibarko enbidoa jaso zuen, hots, 1976 urtean zestoarrok euskal zinema amateur lehiaketaz arduratuko zirela. Gertakari guzti haien lekuko aparta izan genuen Z.ARGIA.
Kazetaurreko Aurkezpena
Urriaren 6an eratu zen Zestoako "Gure Txokoa" Elkartean. Bertara deituak ziren euskaraz berri emateko prest egon ohi diren komunikabideak. Ez zen, ordea kazetarien aldetik harrera onegirik suertatu. Aldizkariok beste gai batzuri atxikirik dihardute aspaldio. Kultur arloak bigarren mailan geratu dirateke. Ekilibrioa ezin mantendu nonbait.
Aukezpenaren onodtik, Xabier Unanue eta Martin Ibarbia arduradunak genituen. Xabier, duela hamalau urte Zestoako Zine Forun saioak sortu zituztenetariko bat dugu, eta Zine Club taldearen zuzendari. Horrez gainera, herriko kontzejal guraso elkarteko, Z. ARGIAko idazle... eta zerbait gehiago ere, segurutik.
Martin Ibarbia beasaindarra, berriz, zine mundutik hurbilago ari da, han-hemenka hitzaldiak eta zine-forum aurkezpenak eginez. Bikote ona lotu zaio lanari, lehen Euskal Zinema Amateur Topaketa honetan.
Topaketa, Ez Lehiaketa
Z.A. -- Zergatik "Topaketa" izena, eta ez, ordea, haserako "lehiaketa"?
M.I.-- Lehiaketa bat egitea harrokeria ez ote zen izango pentsatu dugu. Lehiaketa batek "irabazle" eta "galtzaile" batzu erakartzen ditu. Ez dugu uste izan, gaurko lanak hortik jo behar duenik.
X.U.-- Bestalde, lehiaketa batek montaia serioagoa behar du, bai araudi, bai epai-mahai eta baita baimen ofizialak lortzearen aldetik ere.
Z.A.-- Zeintzu lirateke topaketa honetaz burutu nahi zenituzketen helburuak?
X.U.-- Zinea egiten ari den jendea bada Euskal Herrian. Non agerturik ez du, ordea. Topaketa honetaz posibilitate hori eskaini nahi diegu.
M.I.-- Gainera, nork bere aldetik dihardu, gainerako zinezaleekiko harremanik gabe. Jendeak elkarrekin topo egin lezala nahi genuke, elkarren berri jakin eta besteen esperientziak eta obrak ezagutu.
Z.A.-- Baina, horratík, euskal ainemarik ba ote da?
X.U -- Egia esango badugu, Euskal Zinemarik ez da, eskola edota mugimendu bezala, behintzat,. Filme solte batzu daude, baina ez Euskal Zinerik.
Z.A. -- Eta filme hoik, "euskal" filmeak ote?
M.I.-- "Euskal" zein edo zer da? Arazo honek eztabaida asko sortarazi du, eta ez zinegintzan bakarrik. Noiz da obra bat euskalduna... egilea Euskal Herrikoa denean, euskaldun denean, euskaraz delako, edota euskal problematika bat azaltzen duelako?
Z.A.-- Galdetzeko nahiko gara gur,uen erantrunak galderak baino nabiago genituxke...
Euskal zinea euskaraz
X.U.-- Martin eta biok luzaro mintzatu gara honetaz, eta gure jarrera guztiz garbia da: euskal zineak euskaraz behar du izan. Hortik gorako pausoak matizapen kontua dirateke.
M.I.-- Eta hau ez diogu guk bakarrik. Aurtengo otsailean Bilbon eratu ziren "Primeras Jornadas de Cine Vasco" direlakoetan iritzi berdinera heldu ziren. Olea, Merikaetxeberria, Rebollo, Bakedano, Oteiza eta beste hainbat eta bainbat zinegile eta zinezale bildu ginen. Ez ginen guztiok bat etorri, baina euskal zineak euskaraz behar zueh maioriaz azaldu zen.
Z.A.-- Zer diote honetaz katalan eta gailegoek?
M.I.-- Katalanak zer esanik ez. Orensen eraturiko espainiar estatu barruko nazio zine agerketan, berriz, nazio bakoitzak nork bere hizkuntzaz egin behar lituzkeela filmeak proposatu zen, nahiz eta gero subtituluak jarri. Nazio zentzu handia nabarmendu zen Orenseko ihardunaldietan.
Nazio Zinea
Z.A.-- Z. ARGIA honetan azaldu izan da inoiz Almeriako zine independienteaz zerbait. Zaragozan ere eratu izan dira era bonetako bilerak. Zer jarreratan daude?
M.I.--Almerian zein Zaragozan giro guztiz ezkertiarra nabaritu izan da, baina ez dira, ordea, nazionalitateen zapalkuntzaz ohartu, agian problema hori bizi ez dutelal o. Orenseko ihardunetan, aldiz, aintzindari azaldu dira gailegoak zine nazionalaren hauzia aztertzean.
Z.A.-- Zestoako topaketareb oinarriek, biztan filmeek easkaraz beharko dutela izan eslzatzen dute. Lanak bidaltzeko epea bi bilabetekoa baixik ez da. Epe labur bonetan euskarazlzo filnierik sortuko ote?
X.U.-- Lehen urte hau, lehenengoa denez gero, orain arteko produkzioaren bilduma izan daitel-e. Datorren urteko topaketak urtebeteko epea eskainiko du. Aurtengoan, ordea, orain arteko guztiek partu har dezake te.
Z.A. -- Baina easkaraz ba al dago iadanik ezer eginik.?
M.I.-- Ez balego ere, nahi izanez gero, bi hilebetetan hogei minututalo filme bat egin daiteke. Bestalde, dagoeneko gaztelaniaz buruturik daudenei euskarazko banda magnetikoa sartzea ez da beste munduke gauza.
Konsekuente Jokatu
Z.A.-- Topaketa honen sabalkundea euskara hutsean egin duxue.Bai oinarrien moldaketa eta baita kazetaurrekoa ere. Erdaraa ez ote zabalkunde hedatuagoa?
X.U.-- Hau ere asko pentsatu dugu. Noski, guk geuk zabalkundea egitea nahi dugu, eta honegatik hots egin dizuegu kazetariei. Baina, esan bezala, gu euskal eta euskarazko zine baten atzetik gabiltza, eta konsekuente jokatu behar dugula iruditzen zaigu. Bestalde, badirudi, euskal zinegintza baten barruan murgiltzeko prest egon daitekeen zinegileak, gainerako euskal komunikabideen kerri ere jakinean egon behar duela.
Z.A.-- Zer holako harrera espero duzue?
Ez Goaz Numeroa Egitera
X.U.-- Ez da erraz aurrez jakitea. Dena den, .gehiegirik ere ez zaigu komeni. lau eguneko programa burutu baitugu egileek beren filmeen aurkezpena egin ahal dezaten.
M.I.-- Nahiz eta lehen urtean guti etorri, berdin zaigu. Dozena erdiren bat aski da hasteko. Euskal Herriko zinegile amateurrek beren obrak publikoki azaltzeko urtean behin badutela aukera Zestoan, hauxe da guk nahi duguna. Ez goaz numeroa egitera.
Z.A.-- Egileak beren filmeak aurkeatuko dituztela ulertu diogu Xabierri...
X.U.-- Bai. Ez dugu nahi filme emate soila egitea. Egileek beren azalpen eta xehetasunak ager ditzatela nahi dugu. Egile eta ikusleen arteko komunikapen bat lortu nahi dugu

Kazetaurreko mahaia
Martin Ibarbia, Xabier Unanue, Julian Aranguren
Xabier Unanue
23-24

GaiezKulturainemaTopaketak
PertsonaiazUNANUE2
PertsonaiazIBARBIA1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude