"Bistan Ditugu Eskuindarren Mehatxuak"


2021eko uztailaren 20an
M. Castell abokatuari elkarrizketa

Castell Abokatua Mintzo
"Bistan Ditugu Eskuindarren Mehatxuak"
Euskal Herri santu honetan gora behera handiak ikusi beharrez bizi gara. Azkenekoa, Araluce, hiru polizia eta liaren txoferraren hiltzea izan da. Hau dela eta, Madrileko gobernuak neurri gogorrak hartuko dituela agindu du. Iadanak geure kaleetan ikusi eta sofritu behar izan dugu kontrol zorrotzik; bestetik, ez dira motz geratu eskuindarrak. Haatik, beharrezkoa dugu jakitea, zer neurritakoak diren gobernuak hartu erabai horiek, bai eta zein den egungo lege egoera gure gizarte honetan. Horretarako, lehen, J.M. Bandres abokatuarengana jo genuen bezalaxe, gaur M. Castells-engana jo dugu, ea zer infomazio damaigun.
G -- Antiterrorismo legeak zutik dirauela eta epea iragan abuztuaren 26an bukatu zitzaiola; alde batera zein bestera, esan daiteke, kalean halako iluntasun bat nabari dela arazo honen inguruan...
E -- Iragan otsailean Suarez gobernuak dekreto-lege bidez, Antiterrorismo legearen artikulu guztiak deuseztatu zituen, 13 eta 14 artikuluak izan ezik, urte baterako epe batez utzi bait zituen. Hain zuzen 13 artikulua, detentzio epeei buruzkoa da, non esaten da hamar egunez gorde daitekeela edonor komisaldegian. 14garrenean bitartez, berriz, etxeetan errejistroak egin daitezke inolako juezen agindurik gabe.
Lege aldettik sortzen diren iluntasun hauetan lege gizonak eta deretxoa bera, ez deus gertatzen dira. Oroitzen naizenez, badira bi kasu; lehena Suarez gobernuaren amnistia dekretoarena. Han ez zen eperik markatzen eta hau horrela denean, guk unibertsitatean ikasi dugunaren aurauera bederen, pentsatzen ohi da legea argitaratu eta hogei egunetara bihurtzen dela egiazko lege. Haatik, dekreto hura, hurrengo egunetik beretik martxan jarri zen nahiz legalidadetik at gertatu, politiko beharkizunak handiak zirelako.
Era berean Antiterrorismo legea, urte beteko epea markatu ziotelarik eta beste ezer esaten ez zen bitartean, herriaren fabore interpretatu beharrezkoa bait zen; praktikan ez dute horrela jokatu.
Momentu honetan bai Donostiako 300 lege-gizonek, bai juzgaduak eta bai judizial poliziak, begi bistan dituzte koakzioak, gauza eta etxeen hausteak baita pertsonen zauritzeak ere; oraingoz, abokatu bezala, egiteko gutti dugu, lege bidetik behintzat.
G -- Gobernuak esan duenez, antiterrorismo legeak ematen dizkion neurri guztiak erabiliko ditu terrorismoa deuseztatzeko. Honetarako zazpi neurri ezagutarazi zituen Araluce eho zuten egun berean. Praktikan zer irizten diozu guzti honi?
E -- Lehenik, garbi dago, gobernu-arduradun eta polizia erakundeei instrukziozehatzak emanen dizkietela aurreratzean zer jokabide izan jakin dezaten. Hemen sartuko dira daimen emateak bai eta bahitzeak. Gobernuaren neurri horietan ez da bestelakoen ezer berririk, berez lege arauak oso estuak bait ziren eta gehienaz piska bat gehiago estutzen saiatuko dira. Agian, legeok, "buker"edo eskuin-muturrari zuzenduak dagozte; gobernuak bere berrindartzearen aurpegi bat erakutsi nahi izan du.
Egia esan, egun bizi dugun egoeraren eta "Estado de excepción" delakoan bizi genezakeenaren artean, ez da desberdintasun handirik Egoera hartan pertsona bat nahi adina denbora deteniturik izan zezaketen; egungo honetan, gehienez hamar egunez egin dezakete hori, baina nahi izanez gero, militar juezari pasa diezaiokete eta detenituak berdin berdinean jarrai.
Abokatuontzat ekintzok legez kanpokoak dira, izan ere, komisartegian dagoen bitartean, nahiz jurisdizio nahiz bestean, detenitua leku berdinean bait dago. Legeari atxikiz, juezak "prisión preventiva" deklaratu bezain laster, detenitua gartzelara eraman behar bait da.
G -- Uztailean, Polizia Harmatu eta Goardiazibilen gainetik arituko zen Idazkari-ordeko bat jarri zuen gobernu honek. Gerztik zer egin du jaun honek? Praktikan garranfziarik izan ahal du? Orduan esaten zenez, klabe izan zitekeen postu hau, eta kontrolatzera zein berrindartzera etor zitezkeen bi polizia erakundeok.
E -- Nere ustetan postu hau ez da bi erakun.deok kontrolatzea etarri. Kontuan har dezagun, erakunde hauk disziplina handikoak direla. Behekoak goikoen kontrolpean daude ia beren bizitza pribatuan eta guztian; behekoek ezer gutti egin dezakete goikoek jakiteke.
Postu honen sortzeak garrantzia gehiago damaiotela erakundeon organizazitzeari esan nahi du, eta, beraz, biok, koardinatu beharrezko dituztela.
G -- Haatik, esan ohi da, Polizia Harmatua "Mfinisterio de gobernación" delakoaren eskutik dabilen bitartean, Goardiazibilak ejertzitoari baldintzapeturik daudela...
E -- Hau, propioki mintzatuz, ez da erabat egia. "Ministerio de gobernación" delakoak "dirección general" asko zuzentzen ditu, hala nola "Dirección general de sanidad.. de telecomunicaciónes," eta abar. Honela, bada, "Dirección general de la Guardia Civil" eta "Dirección general de seguridad". D.G.S.ek"Polizia Armada" eta "Cuerpo General de policia" (Komisariak)ditu bere azpian. Hemen dator gakoa: Goardiazibilak eta Polizia Harmatua Gobernu Zibilaren menpean daude zenbait ekintza arlotan, baina dixziplina, aszenso eta jurisdikzia kontuan Ejerzitoarein menpean. Bada beste talde bat, ejerzitoaz zer ikusirik ez dadukana hots, komisariena, nun bait daude BPS, BIE, OP, Pasaporteak eta abar.
Beno ba, ordezkari-ordeko berri hori, Direeeión general de la Guardia Civil eta D.G.S. ren gainetik izan da ezarria.
G -- Azkenik, egungo egoerari buruz? zerbait gehiago azaldu nahi ahal duzu?
E -- Begira! Nik esan dezakedana zera da: Madrileko gobernuak arau eta lege espezialik martxan jarri dituen bakoitzean, inoiz baino "terrorista" ekintza gehiago izan dela. Hain zuzen, azkeneko "Estado de exeepeión" izan zelarik, egun bakoitz ezkuin terroristen ekintza bat izatera iritxi ginen, etxe, denda, Herri eta kultur aretoak eta abarren kontra.
Orain ere...
Kontutan har, terrorismoa, herria beldurtzeko egiten den ekintza oro dela; azkenotan Gros, Egia, Alderdi-zaharra, kaia eta abar luze bat.
Momentu honetan, herri guztiari beren testimonioa aurkez dezala eskatu behar diogu horrenbeste kalte sortu dutenen kontra inbestigaziaa zabal dadin, oraintsu zenbait dendarik egin duen bezalaxe. Are gehiago, abokatuei nahiz Hauzo elkarteei konta diezaietela beraiei gertatuak.
Herri osoari dei egin diezaogun, ekintza bateratu bat aurrera atera dezan.0
Estepan Aldamiz-Etxeberria
13

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakLegeakLege Antite
PertsonaiazCASTELLS1
EgileezALDAMIZ1Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude