Kooperatiba mugimendua Euskal economiaren inguruan


2021eko uztailaren 20an
Jose Maria Ormaetxeari elkarrizketa Euskal Kooperatibagintzaz

Jose Maria Ormaetxea mintzo
Kooperatiba mugimendua Euskal economiaren inguruan
-- Hainbat entrepresa tradizional kooperatiben konpetentziaren kexa dira. Kooperatibek ekonomi abantailu batzu omen dituzte, eta baita entrepresa pributuek izan ez dituzten kreditoak ere. Horrez gainera, premioak "bota" egin omen ditu inoim, merkatuan sartzeko. Zenbaterainoko izan daiteke zilegi konpetentzia mota hori?
-- Salaketa guzti hori, kooperatiba mugimendua ondo ikusten ez duen sektore batek zabaldu du, eta ez da egia.
Ehuneko 6 Laguntza Ofiziala
Gobernuaren dirulaguntza ofizialari bagagozkio, guk orain arte egin ditugun inbertsioak (inmovilizado fijo), hamabost mila miloira iristen dira, lortu ditugun laguntzak bederatzirehun miloi baino izan ez direlarik, hau da, ehuneko 6 bataz beste. Haatik, Gipuzkoan, "Acción Concertada", delakoa lortzen duten laupabost siderurgi industria handi hoiek, bederatzirehun miloi haina eskuratzen dituzte bakoitzak.
Gertatzen da kooperatibari ematen zaizkion diru-laguntzak zabalkunde eta oihartzun gehiago izaten dutela. Eta oihartzun hau Ministeritzara ere iritsi da. Oraintsu, ministroaren aginduz xehetasun guztiak eskatu dizkidate, gainerako espainiar probintzietan diru guztiak Arrasatera, Gipuzkoara, etortzen direla uste baitute. Datoak ikusi ondoren, ordea, ministroak berak esan du, hemen beste inon baino lanpostu gehiago sortzen direla, eta proporzioz inon baino laguntza gutiago jasotzen ari garela.
Prezioak botatzen direla ere ez da egia. Esan beharrik ere ez, kooperatibak ez direla dirua galtzeko sortuak. Mundu kapitalista batetan ari da, eta merkatu-ekonomia ireki batetan. Beraz, bizi egin behar du, iraun, eta irabazpide batzu lortu behar ditu lanpostu berriak sotzearren. Hala ere, teknologia aurreratuago batez prezioak murriztu ahal baditzake, hori beste kontu bat da.
Kualifikapen Guti
-Teknologia hurreratua diozu. Hala ere, oraie arteko abiadari bugugozkio, behintzat, kooperatiba mugimendua entrepresa kapitalistaren bekatu berean erori da: kualiftkapen handi gabeko lanpostuak ugaldu, eta inmigrazioa
-- Mugimendu guzti hau 1955 urtean sortu genuen Gasteizen, eta 1956an Arrasatera etorri ginen. Hogeitaka urteotan lehenean diraute sortzez geroztik beti defendatu izan ditugun parametroak, dela langileen defentsa, dela kolektibitatearen defentsa, dela Euskal Herriaren defentsa. Hala ere, helburuak aldatu ez badira ere, hoik lortzeko medioak eta entrepresa barruko faktore asko aldagarri dira, ez baitira, berez, geldirik gera daitezkeen arloak.
Zentzu honetan, guk lehenengo entrepresak eraiki genituenean, ez genezakeen pentsa inmigrazio problemaz. Ez genuen kontutan hartu, lanpostu berriak sortu-ala, etxegintzan ziharduen etorkin hainbat kooperatiba entrepresetara pasatuko zenik, eta haiek etxegintza pasatuko zenik, eta haiek etxagintzan utziriko zuloak, beste etorkin batzuk beteko zutenik. Problema hau, bestalde, gizalege hutsez aztertuz gero behintzat, arbuiagarri ez dena.
-- Hogei urte pasatu dira, ordea.
14.000 Langile
-- Bai, hogei urte. Eta 1956. urtean hasi ginen 23 langileok 14.000 bihurtu gara gaur egun. Zifra honetara iritsiz gero, ohartzen gara ohartu, Euskal Herriko langilegoaren parte handi bat garela, Gipuzkoan gehienbat, eta gure jokabideak herri mailan ondorioak dituenez, ezin gaitezkeela eragin hori kontutan harto gabe jarrai, eta are gutiago Herriaren barne-oreka, etnikoa zein antropologik.oa, arriskutan jar.
Hauk honela, oreka hori defendatzeko, giza erlazioak ahalik eta onenak izan daitezen, eta goi teknologiazko eskulana lortu nahirik, iadanik burutua dugu 1980, urtean amaitzeko den epe luzerako plangintza bat. Asmoon arauera, lau urte barru gure teknologia bertako gizonak lan dezakeen gorena izango da, eta giza hazkuntza berriz, soziologi oreka ez bortxatzeko neurrikoa.
-- Gai honi jarraitum, nola laburtuko aenuke kooperatiba mugirnenduak Euskal Herriko ekonomiaz plantéaturik duen politika?
Euskal Herriari Atxikia
-- Aldez aurretik esan beharra dago, Lan Kide Aurrezkiaren politik ekonomia Euskal Herriari mugatua zaiola. Orain arte, gure esperientzia Gipuzkoan hedatu da batipat; inbertsioetako ehuneko 72 Gipuzk.oan egin dira, ehuneko 19 Bizkaian, eta gainerako ehuneko 9 Araba eta Nafarroan.
Hemendik aurrera gure politika Euskal Hcrriko lurraldeen arteko oreka lortzeari begira burutuko da, eskualde behartsuenak landuz, Nafarroa eta Araban gehienik. Horrez gainera, hiriburuetan dugun presentzia gehitu beharra dugu, urria baita. Gure plangintza industri entrepresa berriak muntatzean oinarrituko da lehenik, entrepresa inguruko hazkuntzaren motor gisa suertatzen denez gero.
Gainera, nekazari industria, etxagintzak, elebiko irakaskuntz kooperatibak, zerbitzu mailako erakundeak eta beste ditugu gogotan. Bai eta, azkenik, astiari.buruz ere, lanorduetatik aparteko denborari buruz alegia, zerbait egin nahi genuke.
-- Gorago edota sakonago begiratuz, ordea, Eaakd Herriarekiko problematika osoari buruzko plan orokorrik ez ote?
Politik Aldakuntzen Arauera
-- Euskal Herriaren problematika aztertzean, eta Lan Kide Aurrezkiak izan dezakeen eragina aipatu,, nabari da planteamendu honek erantzun desberdina izango lukeela baldin galdera orain dela hogei urte egin izan balitz, gaur egitén baldin bada, edota bost urte barru egingo bada. Zeren, guztiok espero baitugu, politik egoera aldatuko dela, eta aldaketak berak Lan Kide Aurrezkiaren jokabide guztiz desberdina erakarriko duela.
Edozein ekonomia zein giza ekintzaren barne-egituran, politik planteamendu bat suma daiteke. Beraz, politik instalapen desberdin batetan, autonomi errejimen baten inguruan zein autogestiozko erakunde bizkorrago batzuen ondorioz, Lan Kide Aurrezkiak orain arte azaldu ez duen bezalako konportamendu guztiz desberdina agertaraz dezake.
Hitz batez esanaz, Lan Kide Aurrezkiaren noizbaiteko planteamendu berrien ardatza, euskal autogobernu edo foralitate baten ondorioz izango litzateke posible. ,Artean, lehen esandako plangitza da gaur balio duena, entrepresa dinamika bat landuz eta euskal eremurik behartsuenei ekinez.
-- Euskal Herriko eremurik behartsuenak aipatu dituzu. Eta Ipar Euskal Herria
-- Bai... jende askok galdetzen dit hori, eta, egia esan, ez dut jaki- ,ten zer esan... ez da erraz. Sarri aipatu izan dugu ipar Euskal Herria gure batzarreetan ere. Hainbat oztopo bada. Aldez aurretik erakunde problema dugu, hura hemengo ihau ez bezalako beste estatu bat baita. Iharduteko orduan bi esta'tu izatea, batetik eta kooperatiba- legeria desberdina izatea bestetik. Eta honekin ez nuke nahi atxakia errazik azaldu, eta gero gutiago azken erabakia eskeini. Soluzio bila ihardun behar genuke, agian... baino hegoa aldean ere horrenbeste zeregin dugularik! Besterik litzateke baldin hemengo problemak gainditurik bagenitu. Dena den, ez da ahazturik edota baztertutirk dugun arazoa.
-- Zer esan Hego Euskal Herriko deskapitalizazioaz?
-- Datoei bagagozkie, egia da azken urteotan espainiar estutuko rejio batzuetan inbertsio azelerapena Euskal Herrian baino handiago izan dela. Arrazoiak? Bi eratakoak izan daitezke: koiunturalak eta estrukturalak.
Inbertitzeko gogorik ez
Lehenengo motakoari buruz, ezin uka azken hiru urteotako egoera larria. Azken honek ere zerikusi haundia du inbertitzeko orduan, honelakoetan ilusio eta baikortasun askobehar baita.
Arrazoi estrukturalei bagagozkie, berriz, kontutan hartu behar da beste rejio batzu Euskal Herria baino maila beherago batetan daudela, eta hutsetik hasten denaren azelerapena beti dela proportzioz goian dagoenarena baino azkarragoa. Nolabait esateko, Alemanian autopistaz ibiltzearen gehitzea ehuneko 2 izan zen iaz, Euskal Herrian, Bilbotik Behobiarakoan, ehuneko 24 gehitu den artean.
Euskal Komunitatea Inbertitzen Ari
Baina kooperatibagintzari dagokionez, iaz 3.600 miloi peseta inbertitu genuela esan nahi nuke eta aurten 3.000 miloira iritsiko garela uste dut, zerbait gutiago, beraz. Dena den, kooperatiben inbertsioak bestelako entrepresenak baino goragotik arituko direla uste dut. Eta ez finantziabide gehiago dugulako bakarrik, politika bezela erabaki dugulako baizik, eta herriak beharrezko ekonomi medioak eskaintzen dizkigulako. Izan ere, urtero, Lan Kide Aurrezkiaren pasiboa 4.000 miloiz gehitzen duen komunitate bat badago eta atzetik datorkigun bultzakadak behartzen gaitu inbertitzera, komunitate horren onetan
-- Deskapitalizazioaren hauzia apur bat gehiago zehaztu nahirik. Euskal Herria posizioak galtzen ari da ala ez?
-- Gai honetaz bada hor zehar ideia bat aski zabaldua. Jendea betiko leloa errepikatzen ari da eta nik, egia esan, ez dut horren erraz sinesten, hots, Espainiar Estatuak, Euskal Herriarekikoak izan behar luketeen inbertsioak beste area batzutara bideratzen diharduela.
Nik ez dut esaten hori egia ez denik, baino ez nuke gutiespeneko zentzuz erabili nahi, eta are gutiago demagogikoz. Uste dut, Euskal Herrian lehen baino gutiago inbertitzen bada, orain arteko autarkiari nahi haina inbertitu duen oligarkia zezenari adarrak ikusten hasi delako dela.Europar merkatua gero eta hurbilago ikusten denean, konpetentzia zaila, ez dela horren erosoa entrepresari izatea, eta baita ere ETA-ren mehatxuak gainean ere, ba... inbertsioak gutitzera datoz. Bestalde, Gobernua estatu barruko eskualdeen arteko desberdintasunak gutitzeko politika praktikatzen ari da, eta banketxeetatik biltzen dituen errekurtsoak eremu behartsuagoenetan barreiatzen hacia
Ez Ote Gara Euskaldunak Gauza?
Euskal Herriko inbertsioak gutitzea boterearen erabakiagatik bakarrik dela esatea demagogia iruditzen zait. Zeren kooperatibek inbertitzen baitugu --aurten mila lanpostu berri sortuko ditu-- eta inork ez digu kontrakorik esaten. Zergatik ez dute besteek beste hainbeste egiten? Nork bere arrazoiak izango ditu, baina atxakia bezala beti estatuari errua botatzea... hori guzti hori ipuina da!
Euskal Herrian bederatzi aurrezki kutxa daude , eta bozpasei banku ez nolanahikoak.
Guztiok elkartuko bagina, ez ote ginateke aski eta nahiko Euskal Herriko problemak konpontzeko? Non dira euskaldunak, beti goitik etorri behar duen soluzioaren zain egon gabe? Ez ote gara guztion artean beharrezko finantziabideak lortzeko? Botere zentralari errua erantziz, geure problema konpontzen al dugu? Hauzia hor da, eta soluzioa, neurri haundi batean gure eskuetan. Eta ez interes eta arrazoi ekonomikoengatik bakarrik, bai eta politikoengatik ere.
-- Ondorioz, nola ikusten duzu euskal entrepresaren etorkizuna?
-- Euskal entreooresa, oro har, planifikapen oso baten premian dago. Entrepresa berrien hazkuntzan nabaritzen den anarkia, nor bere alde sakabanatuz egiten ari diren alferrikako ahaleginak, entrepresen kokatzearen desegokitasuna, erakartzen ari garen ekologia desoreka . Herrian jaiotzen den gizakumea eta egiten ari garen entrepresa motaren ARTEKO deslotura... horra, entrepresariei nahita ez leporatu behar dizkiguten hobenak. Edozein era, molde, tankera eta planteamendutako entrepresak egiten ari gara, non, noiz eta zertarako pentsatzeka.
Bertakoari Dagokiokeen Entrepresa Mota
Haatik, hemen sortu behar den entrepresak homogeneoa izan behar du, eta bertako gizonari dagokiokeena, neurri gabeko inmigrazioa erakarri beharrean. Dagoen euskal entrepresak egin behar duena zera da, hots, gurea bezalako herri bati dagokion entrepresa mota aztertu, teknologia era, prezisio maila, lanpostu bakoitzeko inbertsio maila, jakintza maila eta bestelako datoak ezagutu, euskal entrepresak nola izan behar duen hildoa markatuz.
Ekologi oreka alferrik galtzen duten entrepresak egiten baditugu eta peoitza behar duten eratakoa, ondorioak ezin kaltegarrioagoak izan daitezke, ekologi desoreka bera baino askoz larriagoa giza desoreka suertatu suertatuko delarik. Gauzak orain arte bezela jarraitzen badute, denbora guti barru profesional eskoletatik ateratzen diren teknikariek kanpora joan beharko dute, kanpoko kulifikapen gutiko eskulana, ordea, hona etorri.
Honegatik, bildur gabe esan behar da, euskal entrepresari batek eremu haundiak behar baldin baditu, eta kulifikapen gutiko eskulana entrepresa entrepresa bera eraman beharko duela status hori gertatzen den tokira, eta ez, ordea, hango gizonak hona ekarri, zeren azken batean, etorkinak ere askoz zentratuagoak daude beren sorterrian eta beren pentsamoldeko gizartean.
Lau Urte Barru 20.000 Langile
-- Problematika guzti hau entrepresari izateko gogo guti sumatzen den garaian ez ote da suertatzen ari?
-- Entrepresa-gizonak ez da Euskal Herrian falta izan. Hemendik kanpora egin diren Desarrollo Poloetan ez da, egia esan, arrakasta handirik nabarmentzen. Dirua eraman daiteke, baina ez, ordea, gizona. Inon entrepresari bokaziorik izan bada, hemen izan da. Eta inon entrepresarekiko integrazioa posible bada, hemen da, kooperatibal lekuko.
Orain arte entrepresari onak izan direnei jarri dezatela eskatuko genieke, eta jarraitzeko gogorik ez dutenei, ez dezatela gazteen iluziorik oztopatu eta posibilitaterik moztu. Aurrera jarraitu behar dugu. Eta ez naiz baikorra, baina 1980. Urtean 20.000 langile izango gara kooperatiba mugimendu barruan. Pausuz pausu nork bere saila landu behar du.
36-38

GaiezEkonomiaKooperatibaKooperatibi
PertsonaiazORMAETXEA1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude