TXILLARDEGI MINTZO

Txillardegiri elkarrizketa ESB alderdiari buruz

Antimarxista eta sozial-demokrata omen.
TXILLARDEGI MINTZO
Euskal politik indarren egoera eta batasunaz
ESB-ko mahai batetan egin du Txillardegik, Hego Euskal Herrira etorriondoko lehen jendaurreko agerpena. Oiñatin egin ere, hirurehundaka entzuleren aurrean.
Iharduna amaitu bezain laster honako elkarrizketa azkarra izan dugu, bapatean, aldez aurretiko prestapenik gabe.
Alderdi edo talde politiko bat baino, Jose Luis Alvarez bera dugu protagonista.
-- Zuk bilatu ala berek bilatu zaltuzte, Jose Luie?
--...? Elkar bilatu dugu. Nik ETA 1967 urtean utzi nuen, ETAk Krutwig-en hildoa hartu zuenean. Geroztik, BRANKA-ren inguruan mugitu naiz, eta azken urteotan AINTZINA mamitu nahirik.
Hauk honela, BRANKA aldlzkaria berriro atera ala ez Donapaleun egin ziren biltzarreen ondotik, ESB-ren posibilitatea suertatu zen, eta hone hemen non negoen. EHAS-koa aurretik planteaturik nuen ordurako, eta azkenik bldezkoago iruditu zitzaidan momentu haretan ESB.
-- Herri mallan, Txillardegiren "inkonetantzia» aipatu izaten da Hara-hona omen nblltza, kriteriorik tinkatu gabe.
BETI UNEA BATEAN
-- Iritzi guztiak errespetagarri zaizkit, baina ni ez nago horrekin ados. Ni hamalau urtetan edo, ETAkoa izan nintzen. Gero utzi egin nuen, felipadaren kontra eta marxieta joerakoekin ez nentorrelako bat.
ETAren lehen asanbladatik, sozialismo askatu, autogestiozko eta humanista baten alde azaldu izan naiz, faszismo eta komunismoen kontra, bien artean diferentzia eginez, noski. Eta hau ez diot nik orain, orduko programa irakurri besterik ez dago.
Frente Nazional baten alde ere beti egon izan naiz, bai lehen eta bai orain. 4 ETAkoa izan nintzen luzaro, eta orain ESB barruan ari naiz. Bion artean sei-zazpi urtetan BRANKA ateratzen ihardun nuen, baina beti linea batean.
Ni ezik, ETA da aldatu dena, eta eskubide osoa izan du, eta du, noski.
-- Zer esan Txillardegiren antimarxismoaz?
-- Ez da hau, hemen eta hitz gutitan azaltzeko gaia. ZABAL aldizkariaren azken alean agertarazi berri dut neure posizioa,
XIX MENDEKO MODELUA
Marxismoak gauza onak eta txarrak ditu. Baina gaur egun «marxistatzat» jotzen duten hori ez naiz ni. Marxen modelua aproposena zitekeen XIX mendean eta barak ezagutu zuen gizartean, baina honek ez du frogatzen munduaren historia klase burrukaren historia denik.
Historiaren faktorerik nagusiena ekonomia dela segurtatzeka dugu. Badirudi, esate baterako, Erdi Aroan erlijio problemak ekonomiazkoek baino eragin gehiago zutela. Eta totemismoan eta milaka eta milaka urtetan, sexual arazoa, hginte egarria, nazio problema eta beste, nabarmen izan dira.
Lehen esan bezala, Marxen modelua aukerakoene izen zitekeen berak ezagutu zuen gizartearentzat, baina garai eta egoera guztietara eramatea extrapolazio bat izan daiteke. Nolabait esateko, gaur egun Euskal Herrian, nazio problema klase problema baino larriagoa dela uste dut. Honetaz badirudi Marx tronpatu egin zela.
-- Edozein modutan, ESB-ren barruan dauden batzuk marxistatzat azaltzen dute publikoki beren burua...
DOGMARIK EZ
-- Marxismoa kapitalaren kritikarlk zorrotzena den aldetik, ni ere marxista naiz. Baina instrumentu bezala, inola ere erlijio gisa. ESB-ren barruan, batzuentzat marxismoa fundamentala da, eta beste batzuentzat ez horrenbeste. Dena den, ESB bera, erakunde bezala, laiko da honetaz. ESB-k autogestiozko sozialismo bat proposatzen du, dogmarik gabe, askatasunezko gizarte anizkor batetan.
-- Txillardegi sozial demokrata omen?
-- Badakit deitura hori halako gutiespeneko zentzu batez aipatu izaten dela, baina neri ez dit adjetibu horrek ikararik ematen. Matizazio kontua izan daiteke, eta ez naiz lotsa.
JENDEA EZ DA STOKOLMOREN BILDUR
Sozial-demokrazia burgesiaren interesak zaintzea baldin bada, ni ez naiz sozial-demokrata. Bestalde, lotsatzen hastekotan, marxlsmo-leninismoak ere baduke zertaz lotsa izan. Stalinlsmoa, Bsrllneko hesla, Praga, Budapest, Dantzig, Juduen dlskrlmlnazioa, Rusia barruko barne-pasaportea, politik-psiklatrikoak etab, marxismo-leninismo horren barruan suertatu dira. Stokolmok ez du jahdea blldurtzen, Moskuk balzlk.
Frantzlan, esaterako, Andre Glusman, Edgar Morin eta beste, 69ko maiatzaren erreboluzioko leaderrak izan zirenetakoak, potroetaraino daude, eta, ezker berri baten bilakuntzan ari dira. Orobat, Fougeyroillas, Maurice Clave1, Sartre, Victor, Jean M. Benoist etab., zentzu batean antikomunistak dira,,ez soviet zaleak.
FRENTE NAZIONALA
-- Zertan dugu zuk horren sarri praposatu izan duzun Frente Nazlonal hori?
-- Frente Nazional horretan alderdi eta mugimendu abertzale guztiek hartu behar dute parte, hau da, PNV, ETA biek, EHAS, LAIA, EZKER BERRIA, ESB, ELA, LAB eta LAK direlakoek.
-- Eta Euekal Herrlan ari diren beete holk, PSOE, PCE, MCE, ORT eta beste?
-- Katalanek asmatu zuten «sukursallsta hltza, eta egia esan, ondo dagokle Izena, zentral baten esanak betetzen salatzen diren sukursalak direnez gero. Esanak esan, bistan da hoien firma eta merkatua Espainia dela eta ez Euzkadi. Eta ez naiz inor mesprexatzen ari, konstatazio bat egiten baizik.
-- Hala ere, hor daude, eta lndar bat dute Euskal Herrlan. Holk kontutan ez hartzea «chauvinismo» ez ote?
INDARTSUEN ALDEKO KONZESIOAK
-- Indarrik badutela ezin uka, noski. Baina uste baino gutiago, agian. Euskal Herriko problematikaz baliatzen ar1 dira, eta honek badu bere izena: oportunismoa.
Bestetik, Euskal Herriari buruzko konzesioak egiten ari dira, eta horren indartsu balira ez Iukete egingo. Konzesioak ez dira gizajoaren alde egiten, indartsuaren alde baizik.
-- Noizko KAS eta ESB-ren arteko batasuna?
-- Taktika mailan ezagun da KAS eta ESB-ren arteko iritzi desberdina. KAS-ek, alderdi politikoak eta talde harmatuak biltzen ditu bere barruan. Bistan da ezeln estatuk ez dezakeela horrelakorik onar, estatu burgesa nahiz komunista izan. EHAS-ek bestalde, estatu mugaren arazoa ez du zuhurkl planteatzen, eta hoik guzti hoik atxakia onak dirateke klandestinitaterik irten ez ahal izateko.
MAXIMALISMOAK UZTEKO GARAIA
Guk uste dugu, ordea, une inportate batetan bizi garela, denbora guti dagoela, eta rnomentu honetan maximalismoak alde batera utzi behar ditugula.
-- KAS beete ikuspegi batez oraintsu agertu blde da jerdauriean Iruinean...
-- Antza denez, politiko-militarrak . ohartu dlra, militarrek arrazoi zutela, politika eta burruka harmatua ez direla nahasi behar, alegia. Badirudi ere, ETA PM alderdi politiko bilakatzen ari dela.
PERTUR-EN ASMOA
Asmoa ez da berria. Perturrek horren berri eman zidan dueia zenbait hilabete Baionan. Langileen alderdi marxista abertzale bat eratzeko asmotan ari zen, nolabalteko euskal alderdi komunista bat, guztiz klase posizio batez.
-- Euekal Alderdl komunista hori eratuko balitz non geratuko litzateke LAIA2
-- LAIA eta pemekoak» oso hurbiletlk ari dira. Antzeko bidea daramate, bal, baina ez dira nonbait elkarrekin ondoegi konpontzen. Neurrl batetan ulergarri dateke, biok baitira ETA-ren seme. LAIA-ren etena oraintsukoa da oraindik, eta gauzek denbora behar dute bere senera itzultzeko.
-- KASen abladura benl honekin euskal mre bloü bataauna erraztuko al da?
-- Noskl. Irulneko agerpenaren ondotlk, badirudi KAS eta ESB elkarrengandik hurbilago daudela orain, eta bide honetan gero eta posibleago dela elkarrizketa onuragarri batzu lantzea.
-- Hala izan dadila. Herri abertzale arrvnta poztuko da, eta baita hobeto ulertuko ere.
Geure artean dugu iadanik Txillardegi. Ezein gutik suposa zezakeen honelakorik duela urtebete. Ezta berak ere iaz, aurtengo honetan GARAIA deritzan aldizkari batetan lan egingo zuenik, eta ezta Do-nostiako EUTG-eri Euskel Fonetika delako asignatura emango zuenik ere.
Baina berak amaitzeko esan zidanez: Gaur, nere postua hemen dago .
Luis A Aranberri
25-27

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakESB
PertsonaiazTXILLARDEGI
EgileezARANBERRI1Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude