Txikiren Ama Mintzo


2021eko uztailaren 20an
Txikiren Amari elkarrizketa

Txikiren Ama Mintzo
Nuarbetik Zarautza jo dugu. Beste alarguntsa batekin hitzegin behar genuen hemen, Maria Antonia Manotasekin, hain zuzen ere. Yon Paredes, «Txikiren»ren, amarekin, alegia. Mikel, Diego, Guadalupe, Isabel, Kepa eta Fernando seme-alabekin bizi da.
«Ez daukat egun bat ere etxetik ateratzerik, egunero badatorkit norbait. Euskal Herri guztitik agertzen zait jendea».
Txikiren amak ez daki euskararik. Orain dela 13 urte etorri zen Zalamea de la Serena-tik Zarautza familia hau. Azkeneko biak bakarrik jaio ziren hemen. Baina Zarautz eta Euskal Herria ez dauzka saltzeko.
«Orain dela 13 urte heldu ginen Zarautza sosik gabe. Etxe hau hartu genuenean 1.500 pezta besterik ez genituen. Ate guztiak zabalik aurkitu izan dituku Zarautzen. Euskaldunak ezin eta hobeak dira, ona besterik ez digute egin.
«Txiki, berriz, beti euskaldunen artean ibiltzen zen. Euskaldunak zituen lagunik haundienak. Nik txikitako ohiturari jarraiki Juan hotsegiten nion askotan. Neri Jon esan, erantzuten zidan aldiero».
Ama hizketan ari zela Diego sartu zen tartean, 18 urteko semea. «Kanpotik etorri garenok badakigu zer egin behar dugun: hemengo egin ala bestela etorri ginen lekura joan, esan digu zorrotz.
-- Noiz egon zinen azkenekoz zeure semearekin? galdetu diogu Maria Antonia, Txikiren amari.
-- Irailaren 19an. Bost minutu egon nintzen hauzia bukatu zenean. Neure ondo-ondoan neukan sasi-hauzi hura egiten ari zitzaizkion bitartean eta ez nuen ikusi ere egiten. Halako batean bere arrebak Jon hotsegin zion. Jlrata keinu egin zigun begiz, ikusi gintuela adierazteko.
Hura ez zen legezko hauzia. Halakorik ez zaio inori egiten. Barzelonako lapurreta eta han hil zen ordena-zaintzailearen heriotza egozten zizkioten. Jon ez zen Barzelonan egun hartan.
-- Zer moduzko semea zen etxean?
-- Hura zen mutila hura! Dena maitasun, dena bihotz. Inoiz ez zidan zakarkeria bat era egin. Hil egin behar da halako mutila! Bi begiak gorritu zaizkio Maria Antoniari hitz hoiek ezpainetatik hasperanka jaulki zaizkionean. Eta bi malko haundi txukatu behar izan ditu.
-- Legetatik «heriotz-zigorra» kentzea zure esku balego kenduko ahal zenuke?
-- Bi aldiz pentsatu gabe. Ama baten semeari eta seme baten amari ez zaio honelakorik egiten. Gaiztagin haundi beldurgarria dela jakinik ere ez da hil behar. Hori azkenekoa da. Estuasun batean, tiroteo batean, norbait hiltzea ez da harritzekoa. Baina honela, hotz-hotzean, hil egin behar da gizona! Lehenik hauzi zuzen batean erabaki behar dira gauzak.
-- Hilko zutenik sinetsi aha1 zenuen inoiz?
-- Sekulan ez nuen itxaropenik galdu. Hil zutenean harri eta zur geratu nintzen.
-- Azken orduan zure semeaz esandakorik oroitzen ahal zara?
-- Ni ez nintzen semea ikustera joateko gauza izan. Mlkel, seme zaharrena joan zen. Hark daki orduan gertatu zena. Mikel, berriz, aste guztian kanpoan izaten da lanean. Euzko gudariak abestuz hil zela badakit. Hementxe daukat hil baino lehenxeago idatzi zuen eskutitza ere. Baina une hartan gertatu zenaren lekuko ez naiz. Eta neure beglz ikusi ez dudanik ez dut kontatu nahi.
-- Semea galdu zenuen. Geroztik bakean utzi ahal dizue?
-- Azkeneko bl hilabete hauetan bakarrik utzi didate bakean. Zerbait gertatzen den bakoitzean hemen dira etxea miatzera. Semea hil eta berehaIsxe etxeko atea txlkltu ziguten. Handlk laster po1iziak zirela esanaz etorri zitzaizklgun eta etxean sartu bezaln agudo pistolaz burua irekl zlguten nerl, bi seme-alabel eta Irakasle bati. «Cristo Rey»koak omen zlren. Seme bat kentzea nahikoa ez delarik geroztik ere ez digute bakerik ematen.
-- Otaegiren gorputza ekarri egin zuten, Barzelonan geratu zen zuenarena.
-- Ez ziguten utzi. Handik bizpahiru hilabetetara ekarriko genuela esan ziguten. Miloi bat kostako zltzaigula. Berehala ekln genion ekartzeko paperak eglteari. Urtea Joanda eta oraindik ez dugu ekartzeko baimenik lortu. Erdaldunak Izanik euskaldunekin bat egitea ez digute barkatzen.
--Joanak Joan eta paseak pasa, pozik ere izango duzu, noski.
-- Txikiren ama izateaz harro nauzu. Jendearen harrera ona pozkarri zait. Jende asko gogoratzen da. Baina aldegingo ez didan pena izango dut bizitza guztian.
-- 27an da urtemugako elizkizuna Zarautzen. Nolakoa izatea nahiko zenuke?
-- Elizkizuna egiten utzlko ahal digute, behintzat. Hileta bezaln ederra izatea nahiko nuke.
Jon Paredes Manotas 1954garrengo otsailaren 20an jaio zen Zalamea de la Serenan. Barzelonan hil zuten 1976garrengo irailaren 27an, 21 urte zituela. «Mañana cuando yo muera no me vengais a llorar, nunca estaré bajo tierra, soy viento de libertade idatzi zuen hil aurretik.
Helere, Barzelonako hilobi ondoan ez da Jenderik, lorerik eta ikurriñik falta.
5-6

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakTalde armatETAMilitanteak
PertsonaiazPAREDES1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude