Itziar Aizpurua Mintzo

Burgosko epaiketari buruzko elkarrizketa Itziar Aizpuruari

Zazpi Lurteren Ondotik
Itziar Aizpurua Mintzo
Burgosko Hauzikoetatik Amnistiaz Atera Den Bakarra
Deba. 1969ko. martxoaren 8an. Goizeko zazpietan ate joka ari dira Labatai taberna gaineko lehendabiziko pisuan. Ate joka baino, atea bota nahian, inork ez baitu, antza, aterik ireki nahi.
Etxe barrukoek nora ezean dihardute, Aizpuruatar gurasoak zer egin jakinezta. Suhia, berriz, nondik ihes egingo. Azkenik, leihoa ireki, eta kaleruntz sei metro inguruko saltoa egiten du, orkatila hautsiz. Boza bat entzuten da: «Ahí va uno!». Etxe guztia, kale eta teilatuz, metrailetadun zibilez inguraturik dago. Jokin Gorostidik eskuak jasotzen ditu, «piparik» ez duela adieraziz.
Tartean, etxe barruan sarturik da iadanik zibil eta polizia mordo bat, alaba horma kontrara jaurtiz eta aita joaz. «No peguen a mi marido!». «Cállese, encubridora de terroristas! ».
Telefonoa ebaki eta, aita, Xabier eta itziar seme-alabak eta beronen senarra deteniturik eramaten dituzte. Amak eta alabarik gazteenak leihotik ikusten dute nola eramaten duten familia guztia. Aita eta 17 urteko Xabier semea hamabost egun barru etxeratu ziren. Jokin eta Itziar senar-emazte gazteak ez, ordea.
Den dena Estazio aurrean gertatu da, Eibarrera doazen langileak aho zabalik begira daudela. Makinista ere trena utzi eta kalera atera da. Inor ez da mugitzen. Trena ez da denboraz irtengo.
Operazio guztia Bilboko Saiz polizi buruzagiaren ardurapean eratu da.
Hainbat urte gero, «El problema de ETA no tiene solución policial sino política» esan zuen berbera. Gaur egun polizia utzi, eta entrepresa pribatu batetan lanean ari dena.

Zenbait hilabete lehenago, 1968ko urrian, poliziaren eskutan eroria zen Jose Mari Dorronsoro. Azaroan Arantza Arruti, eta 1969ko urtarrilean, berriz, Izko eta Lopez Irasuegi, Arantzaren bila Iruineko presondegira inguratu zirelarik. Ondoren Larena, eta, martxoan, Gorostidi eta Itziar Aizpurua, esan bezala. Geroztik, «Picos de Europa»-ko Mogrovejon eta Bilboko Artekalean, Uriarte, Onaindia, Gesalaga, Abrisketa, Etxabe, Arana eta Jone Dorronsoro erori ziren.
Hamalau hauek, Antton Karrera eta Kalzadarekin batera, elkar ikusi zuten 1970eko abenduaren 3an, Burgosko Judizio ospetsuan, eta 1971ko urtarrilaren 11an elkarrengandik aldendu.
Karrera eta Gesalaga Burgosen bertan
utzi zituzten. Etxabe eta Kalzada apaizak Zamorara bidaliak. Larena eta Abrisketa Alikantera. Gorostidi Cartagenara. Izko, Lopez Irasuegi eta Jose Mari Dorronsoro Cordobara eraman zituzten. Onaindia eta Uriarte Caceresra, non Zalbide lehendanik bakar-bakarrik zegoen. Jone Dorronsoro eta Itziar Oizpurua Alcalara, eta baita Arantza Arruti ere, Burgosko epaiketatik libro atera arren, TOP-ekoa kunplitzeka baitzuen.

Geroztik, bost urte terdi luze pasatu dira. Ez asko, agian, gertakari guzti hauen berri egunkariez halamoduz jakin ahal izan zuen kaleko irakurle arruntarentzat. Baina bai, denbora hau bere baitan sufritu behar izan duenarentzat.
Garai haretako lekuko aparta dugu oraintsu atera berri den Itziar Aizpurua debarra. Itziartxok, gogotan ditu gertakari haitako zertzelada guztiak.
Izenak, fetxak eta datook borborka darizkio, bart gauean gertatu izan balira bezalaxe.
Indultoa, Eta Eskasa
Zazpi urte elkar ez ikusi arren, Itziartxo beti bezain alai eta maja aurkitu dut. Honela mintzo natzaio, eta ez lausenguka hastearren, ez, egia baino ez delako baizik. Berak, ordea, barre egiten du, burua instintiboki mugituz, bereak eta bi pasatzera ohiturik dagoen pertsona bezala.
Itziar, 1969ko erorketakoetatik amnistiaz atera den bakarra da, Antton Karrera kunpliturik atera baitzen duela zenbait hilabete. Ezin bestez, amnistia da gaia, eta amnistiaz mintzo gara.
-- Jar ezaz ugero, hau ez dela amnistia izan, indulto bat baizik. Eta indulto eskas bat gainera. Orain arteko indultoak, guti zein asko, espetxeratu guztiei tokatu izan zaizkie. Azken hau, ordea, erabateko diskriminazioa egiten ari da.Horrez gainera, amnistiak, izatez, penalak kentzen ditu, edota kendu behar lituzke, baina praktikan, lehengo lege berberak diraute, eta reizidentzian gertatuz gero, atera garen guztiok espetxean aurki gaitezke berriz ere hamabost egun barru.
-- Nolabaiteko amnistia hau, "eman" baino, Gobernuak eskaini egin du. Hau da, espetxeratuek nahi (?) dutela eskatu behar omen dute?
-- Bai, eta barruan geratu diren guztiek ere eskatu dute, ez dezaten esan, behintzat, espetxetik ateratzerik ez dutela nahi. Baina, "Rebelión Militar", «Sedición», «Bandidaje y Terrorismo» eta horrelakoz epaiturik daudenak zer espero guti dute sasi-amnistia honetatik.
Sei Hilabete Elkarrekin
-- Zazpi urte honetan zenbat aldiz ikusi duzu senarra?
-- 1968 urtean ezkondu gintuen Mikel Atxagak. Hurren urtean erori ginen. Burgosko Hauzitegian aurrez aurre elkar ikusi baino ez, eta agurrik egin gabe elkarrengandik izkutatu ginen gero. Bost urte terdi honetan sei hilabete utzi gintuen elkarrekin, 1974eko abuztutik 1975eko otsailera arte. Gartzela ezagutu ez duenarentzat ezer guti, behar bada. Hala ere, asko guretzat!
Espetxe Barruko Lorpenak
-- Espetxe barruan aldakuntzarik ezagutu al duzu urteotan?
-- Espetxe aurreka giroa oraingoa baino zazkarroteagoa ren. Egurra hartu genuen, noski, baina egurra baino ez. Gero, sistimak finduz eta landuz joan dira. Guk ez genuen horrelakorik ezagutu.
Espetxe barruan, ordea, egoera hobeagotuz joan da. Gose-oporrak eta beste eginez, hainbat lorpen gureganatu dugu. Haseran, esate baterako, komunekin bateran egoten ginen. Gero, Alcalan behintzat, nahiko ondo, egia esan, gure liburutegi eta bestelako gela bereziekin.
-- Ez duzue, horratik, Euskal Herriko informazioarekiko etenik izan...
Komunikabide Eza
-- Hala ere, espetxeko problemarik handiena ez da janaria eta horrelakorik izaten, komunikabide falta baizik. Bisitetan euskaraz egiterik ez zen zilegi, eta senidekoekin erdaraz egin beharraz gainera, funtzionario bat musturretan izan ohi genuen, lapitza eta papera hartu eta gure beriiketa apuntatuz. Horrela, zertaz hitzegin gero?
Publikazioei buruz, berriz, euskal aldizkaririk ez genuen hartzen, eta erdarazkorik, Euskal Herriko notiziak kenduz gero. Euskarazko liburuak bi eta hiru hilabeteko zentsura pasatu ondoren.
Guzti honetaz nahiko diskriminaturik egon izan gara euskaldunok. Besteak baino estuago hartu izan gaituzte.FRAP-ekoak, esate baterako, gaizki ikusiak egon arren, guk baino erraztasun gehiago izan dute beti.
-- Atera berri zarelarik, Euskal Herrian zer nolako aldakuntzak sumatzen dituzu?
Klase Eta Herri Kont2ientzia Bada
-- Aldakuntra ikaragarria, egia esan.Herri mailan aldaketa handiak sumatzen ditut, kultur, politik zein langile arlotan.
Esate baterako, lehen Deba herri erdaldundu bat zen. Gu bezala Itziartik jatsitako familia batzu eta beste dozena erdi batek baino ez zuen euskaraz hitzegiten. Gaur, aldiz, gazteriak euskaraz hitzegiten du, eta ez dakienak nahia azaltzen du behinik-behin.
Horrez gainera, lehen lau lagun ginen lanean ari ginenak. Orain, berriz, eskakizun demokratikoak herri mailan egiten dira. Herri kontzientzia bat nabaritzen da, klase eta herri kontzientzia. Alde honetatik pozik nago. Amnistia ere ez da erregalu bat izan, Herriaren lorpen bat baizik.
Demokratik Askatasuna Bidean Euskaldunon Batasuna
-- Eta politik ideologiaz zer esan?
-- Erakundeak ugaldu egin dira, eta herriak ez daki nora jo. Giro nahasia dago. Nere iritziz indar guztien batasunera jo behar dugu, askatasun demokratikoak lortu arte. Espainian egiten ari direna egin behar dugu guk ere, bestela, batzen ez garen artean, jai izango dugu. Amnistia eta horrelako helburu baterakoiak behar ditugu. Gero ikusiko dugu nola jarraituko garen, baina, orain behintzat, elkartu. Hauxe izango da aurrerantzean nere lana.
-- Eta zeintzu dirateke Euskal Herriko indar eta erakunde hoik?
-- Diren guztiak. Euskaldun guztisn indarrak. Bertan sortuak eta kanpotik datozen arren Euskal Herrian lanean ari diren erakundeak.
Beste pausu bat gainerako nazionalitateen arteko elkartasuna litzateke. Hau zail ikusten dut nik, baina ahalegindu beharra dago. Ez dut uste nazio kontzientzia Catalunyan edota Galizian hemen haina landu denik. Hala ere, gure bideak hildo horretatik jo behar du.
Harrera Ezin Hobea
Elkarrizketa periodistikoak nonbait amaitu behar duen arren, ez da horratik elkarren arteko iharduna bukatzen, nahiz eta sarri asko hurbiltzen zaizkion bisitengatik ebaki egin beharra suertatu.
Izan ere, begi bistan da Deba herriak Itziarri egin dion harrera ezin hobea. Berak apal asko diostanez: "Harrera izugarri ona. Gehiegi behar bada, nik egin dudanarentzat" .
Baina, hori, ltziartxo, zuk ezik, Herriak epai beza.
L. A. ARANBERRI

Zutik: Larena, Onaindia, Ezezaguna eta Izko-Belauniko: Jokin eta Abrisketa
Onaindio - Zalbide - Uriarte
Santoyo, Lopez Irasuegi, Izko
10-11

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakEpaiketak
PertsonaiazAIZPURUA1
EgileezARANBERRI1Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude