Euskal sindikalista batekin elkarrizketan


2021eko uztailaren 27an
Ramon Arrasate sindikalistari elkarrizketa

Euskal sindikalista batekin elkarrizketan
Ramon Arrasate, Donostiako Hotel Monte Igueldo ko langilea, sindikalista, eta konbenio berri honen elkarrizketetan, Batzorde Mixtoan partaide izan dena. Hau dena dela-eta bererengana jo dugu eginiko lanaz iritzi bat eman diezagun eta bidenabar, Euskal sindikalista bezala zer bide ikusten dituen azal diezazkigun. Hona bada, elkarrizketa:
Z. ARGIA.-- Konbenio honen eztabaidatzeari maiatzaren inguruan ekin zenioten. Ordutik hona, Hosteleriako langileek kontzientzia hartzearen bilakaera azkar jasan dute, baina esanen ahal zenidake zein nolakoa zen sail horretako langileen egoera konbeniorako elkarrizketak hasi aurretik?
R. ARRASATE.-- Beti ere oso nabari izan zen gure egoera. Alokairu arazoan, erabat oínarrizko dena, sekulako desberdintasunak ziren bata besteen artean batez ere kategoria zatiketa zela bide. Hain zuzen ezin konta ahala kategoria zen, eta honela nagusiek nahi zutena egin zezaketen, kontrola oso zail gertatzen bait zen guretzat.
Bestalde « enlaze »en hautatzeak ukaiten genituelarik, kategoria apaletako jendeak ez zuen inoiz postu horietara sarrerik izaten, agian informazio falta erabatekoagatik eta egiazko sindikal praktikarik egiten ez zelako. «Enlaze» postuak beraz, ordezko ez zen jendeak betetzen zituen, gehienetan kamarero zirenak, eta bide hatez goi-kategorietan ari zirenak.
Problema latza, portzentaiarena izan ohi zen zeren "enlaze» horiek zuten postuagatik, ez bait zuten portzentaia sistimarekin bukatzeko ez asmo ez eta interesik.
Egia esan, zerbaitek gelditu erazi baldin badu Hosteleriako langileon erantzuna, portzentaia sistimak egin du, langileon artean sortzen zuen zatiketa eta eztabaida zela bide. Hemen, begien bistan ikus dezakegu "vertical»-aren eta entrepresarien joakoa.
G.-- Portzentaia sistimak, kalte handiak ekarri ditu langileentzat beraz. Azkeneko konbenioa erabat berriaren arauera, portzentaia sistima deuseztatzea lortu duzue. Baina sindikal praktika baten bidean, zein duzue egungo egoera; zein irtenbide dakusazu?
E.-- Langileon parte hartzea ez da benetazkoa izan, ordezkariak ez bait dira sekulan egiazko ordezkari izan. Hosteleriako langile gazte batzuren artean pentsatu genuen Hosteleriak, beste edozein sailen pareko bihurtu behar zuela eta bestelakoen antzeko estrukturatze maila bat lortu behar zuela.
Mementuon, nolabaiteko ordezkaritzatasuna badugula esan dezakegu, gure lanleku bakoitzetako batzarretan hautatuak izan bait ginen, eta honexek halabeharrezko erantzukizun bat eskatu zigun errepresentatzen genituen langileen aurrean.
Horregatik konbenio berri honetan aipatu diren pundu guztiak langileon batzarre nagusietan eztabaidatuz egin ditugu.
Nahiz-eta oraingoz, Hosteleriako langileon artean, erabateko kontzientzia hartze zabal bat eman ez baldin bada ere, esanen nuke egiazko ordezkari sistima batetan, beste edozein sailetako langileen politik-laboral kontzientzia, laster lortuko dugula guk ere.
G.-- Zein izan da, aurreko urteetan egtniko konbenioen eta aurtengo honen arteko desberdintasunik nabariena?
E.-- Desberdintasuna erabatekoa eta gainera salatzailea Izan da. Esan daiteke «bertical»aren bidez egiten diren elkarrizketa guztietan berak erabili egiten dituela, eta inoiz ere ez da elkarrizketa rurenik eta egiazkorik izan entrepresari eta langileon artean.
Aitzitik, «bertikal~ etik at egin ditugun elkarrizketetan, kontrakoa gertatu da, hots, aurpegiz aurpegi mintratu gara elkarrekin. Hemendik atera ondorloak...
G.-- Esanen ahal zenidake langile euskaldun bezala zein alternatiba hautatu duzun?
E.-- Euskal langile klasearen partaide naizenez, garbi dakusat, demokratiko izanen den sindikalismorako bidean, langileontzat eta langileon eskutan ukanen dugun sindikatoa eraiki behar dugula. Honekin esan nahi dut langile oro batu beharko ginatekeela Euzkadiko langile klasearen xede, interes eta eskubideak, -- gureak beraz -- lortzeko eta defendatzeko.
G.-- Eta Hosteleriako arlo konkretuari atxikiz, zer posibilitate erreal eta praktiko dakusazu?
E.-- Aurretik kontuan hartu behar dugu Hosteleriako langilegoa oso aldakorra dela eta beronexegatik askotan zail dela klase kontzientria garbi bat atxematea. Zentzu honetan, bada desfase handi bat arlo honen eta bestelakoen artean, industriako sailetakoekin adibidez.
Bestalde zail da sindikal praktika zabal baten desarroilatzea eta hedatzea, konkretuki Hostelerian bederen, gorago aipatu arrazoin horiengatik. Hau dena dela-eta, sail honetan oso beharrezko dugu sindikal demokrazia batetarantz egiazko azeleratze bat, mementu honetatik aurrera eta berehala!
Estepan Aldamiz-Etxebarria
11

GaiezEkonomiaerbitzuakKomertzioa
GaiezEkonomiaSindikalginSindikalist
PertsonaiazARRASTE1
EgileezALDAMIZ1Ekonomia

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude