65urtetan ELLA-STV-ren alde


2021eko uztailaren 28an
Manu Robles Arangiz, ELA-STV-ren lehendakariari elkarrizketa

Manu Robles Arangiz
65urtetan ELLA-STV-ren alde
Aurtengo uda eguzkitsu honen goiz garbi hoietako batez, Lapurdiko Ipar-Ekialdera jo dugu, Bastitidako Kantonamenduan aurkitzen den Bezkoitzera. Hementxe bizi da bere bere sendiarekin Manu Robles Arangiz ELA-STV-ren lehendakaria.
Bezkoitzeko gain ikuskarri honetan « Leku-eder » deritzan baserri hormatsuan dago Manu, Leizarraga idazlearen baserria aurrez-aurre.Larogeita hiru urte beteak ditu Manuk, hala ere aitton mehar, bizi eta urduria agertzen zaigu. Gu beregana hurbildu gatzaizkion unean besarkada bat belarrondo biltzen ari.
Robles jaunak badaki elkarrizkrizketatzeko asmoz joan natzaiola. Nik ezer galdetzerako berak esan dit".«begira zeinen leku ederrean bizi naizen. Gure etxez zuten menperatu «Leku-eder».e honetan, naziak burrukatzeko hauzo-lagunen bat sor ak l tu genuen. Nazi indartsu haiek ere ez zuten menperatu "Leku-eder"
-- Ederki Manu jauna. Hemenaldiko bizitza Aonetan amaika modutako borroka egin beharra izan duzu. Noiz eta non jaioa zaitugu?
-- Ahaztu ere egin zait oraintxe, noiz jaio nintzen. Ni begoñatarra nauzu. Begoñako Errepublika zaharrean 1893.an jaioa. Urte sail ederra herbestean igaro ondoren aurten ikusi dut berriro neure jaioterria... Nork ezagutu gaurko Begoña eta Santutxu? dena etxez betea, aurpegi ezagun bat bera ere ez dut sumatu.
-- Zure gaztaroan, nolakoa zen Bizkaiko giro politikoa?
-- Politika kontutaz jabetzeko, egokiera aproposa izan nuen neure gaztaroan. 13 urte besterik ez nuelarik, Euskal Batzokian pintxe lanak egiten hasi nintzen. Batzoki honetara biltzen ziren Julio Erezuma, Sabinea lagun itza1a eta Koldobika Arana, beste batzuen artean. Politikari buruzko .solasaldi asko egiten zuten. Han oso garbi hitzegiten zen abertzaleen artean. Ni, haiengana hurbiltzeko irrikiaz egon ohi nintzen. Haiengandik ikasi nuen amaika gauza jakingarri!
Baina politikazko giroari buruz egin didazu galdera. Erantzungo dizut. Zaude...
Bizkaiko langileriaren mugimendua erabat sozialisten esku zegoen. Sozialista hauek, espainiarrak izanik ere, ongi jokatu zuten Bizkaiko industriatzearen hastapen latz haietan. Langile klaseari zerbitzu ona egin zioten eta kapitalismoaren diru-egarri asekaitzari buru egiten zioten gogor borrokatu beti ere. Adibidez, hor ditugu lekuko, 1890 eta 1903an egin ziren lanuzte orokorrak.
Gauzak honela zeuden bitartean, Sabin Aranak bere lehen aldizkaria plazaratua zigun: «Bizkaitarra eta geroxeago «Baserritarra» ere bai. Sabin, oso garbi eta gogor hitzegiten hasi zen. Ondoko hitzok lekuko: «Todos sabemos hoy que el pobre es inhumanamente explotado y tratado como bestia por industriales y comerciantes, mineros y propietarios».
-- Nola erantzun zuten talde politikoek?
-- Sabinen hitz eta jokabide sutsua bezain gardenak, etsaigo batu eta indartsu bat sortu zuen. Aranaren aurka, bidenabar Euskal izaeraren aurka, ezkertiar nahiz eskuindar eta erdikoak, orok BATU egin ziren. Erdaraz esaten bezala «Frente común» bat egin zuten.
Hemendik aintzinera sozialisten erakunde orok, euskal izate beraren aurka etengabeko erasoa egin ziguten.
-- Gaztetan burdin 1anean hasi zinela entzuna naiz. Geroago ordea, Euzkadi egunkariko linotipilari agertzen zara. Nola?
-- Berez arrantzaleengandik natorkizu. Nere gurasoek, ni ere mariñel izatea nahi zuten. Hartan trebatzeko ikasketa zenbait ere egin nuen, baina hura guztia ez zen nere gogokoa, eta utzi egin nuen bertan behera. «Mariano Corral» zeritzan lantegian sartu nintzen ajastadore gisa, Mugica-Salazar karrikan berau. Lantegi honek bazituen garai hartan 200ren bat langile.
Lantegiko iangileen arteko giroa erabat ugetista zen. Ez harritu honela badiot, ez naiz batere gezurti: langile hauek nagusia euskal langilerik ez hartzera bortxatzen zuten.
-- Eta, zu, nolatan giro itogarri haren erdian?
-- Guztia bazeneki! Ni, ordurako, nere lagun ituarte eta Etxeberriarekin batera Arrigorriaga, Abando, Begoña eta beste herrixkatan aurreskua eta honelako Euskal dantzak egiten hasia nintzen; gure gazte denborako erromeria haiek erabat herrikoi izan ohi ziren. Horrelako «nabarmenkeriak» ez ziren oharkabean gertatu; berehala «abertzale-razistatzat» epaitu ninduten ni ere. Lantegian sabotajeak, egurkadak eta zer ez zidaten egin? Handik aguro alde egin beharrean arkitu nintzen, hobeki esan ihesari eman nion.
-- Burdin lanari utzi eta linotipilari?
-- Bal. Ordurako P.N.V.-k «Euzkadi» egunkaria plazaratzeko asmoak harturik zituen. Neri, harpideak egiteko kargue eman zidaten. «Euzkadi-ren» harpide eta azionista nauzu beraz. 1931. arte egunkari honetako linotipilari nauzu, geure gorabehera guztlak tarteko ditugularik.
-- Giro gogor honetan jaioe dugu beraz ELA-STV. Sasoi hartan, beharrezko Ikusten ahal zenuten Euskal sindikato baten sortzea?
-- Oso beharrezkoa ere. 1909an hasi ginen ELA sortzeko urratsak ematen. Koldo Arana zen Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria. Honek 1anqile askorekin hitzegin ondoren, Euskal "indikato bat sortezko ahalbideak urratu zituen. Handik bi urtetara sortu zen ELA, 1911. urtean.
-- Ugetekoekin zer diferentzia zenituzten?
-- Era guztitako bereizkuntzak. Sozialistek ez zuten gure gauzarik batere onartzen. Burlatzen ziren gure hizkuntzaz, ez zuten errespetatzen Euskal Herriaren erlijio sena. euskal langileari lagundu ez baina kalte eta oztooo egiten zieten. Garbi dago: 1911. urtean ELA sortu zen, UGT-ek Euskal langileei ezeren aurrerapiderik eskaintzen ez zioíako.
-- Hasera zaila izan zuen, zuen sindikatoak. Hori kolorea zuela ere esan izan da.
-- ELAk oso hasera qoaorra izan zuen. Bere lehenbiziko urteak oso neketsu eta tamalak izan ziren. 1911. urteko abenduan. Gasteizen sortu aenuen delegazio bat; baina urte bete bat baino lehenago, sozialisten erasoz Itxi baharra gertatu zitzaion. Hala ere 1936garrengo guda etorri arte. ELAk lan izugarria zein zuen Euuskal Herrian. Orotara 100.000 aldekide inguru bildu ziren ELA-ra.
Sindikato horia zela? Sindikato horiak, beti ere, nagusiak bere langileak zaintzeko sortuak izan ohi dira. ELA behin ere ez da izan horietakoa, bere kondaira lekuko.
-- ELA, alderdi politikoetatik independiente ibili ahal zen?
-- Gure sindikatoa beti bere buruaren jabe izan da. Ni neu beti alderdikoa izan naiz, sekula ez komuniokoa, baina elkarren artean beti independentzia bat eduki izan dugu. Bigarren gerrate nagusia bukatu zenean, Euskal gobernuak kartera bat eskaini zidan. Ez nuen onartu, zeren ordurako ELAko lehendakari bainintzen. Gaurregun ere, ELAren sindika1istarik gehienak inongo alderditan sartu gabe daude.
-- ELA berritua agertzen zaigu. Zein mailatan dago gaurregun?
-- Isilpetik irteten diren erakunde quztien antzera ELA ere moteldua aqertzen da. Urrats haundiak eman dituau azken bi urteotan, lende ona arkitu dut Hegoaldean. Araudiak eta Estatutoak egiten ari gara gure sindikalistek onar ditzaten. Urrian Batzarre Nagusi bat eratuko dugu. Ni orain arte egin den guztiarekin oso pozik nago. ELAk berriro ere bere Burua jasoko d!ien uste osoa dut.
-- ELAren estalpean sindikalista ez diren taldeak ere agertu dute beren burua. Ez dea?
-- Gure sindikatoa, Munduko Erakunderik indartsuenetako elkarteetan sartua dago. Beraz mundu quztiak daki qu sindikalista qarela. Ez navte batere kezkatzen beste aainontzekoek. Denhoraz denak garbituko dira. Euskal langileak badaki ELA beti sindikatoa izan dela, eta gero ere halaxe izango dela.
Besterik gabe amaitu dugu gure solasaldi hau. Manuren erantzunak nahiko garbiak direlakoan eskaintzen dizkiegu geure irakurleel.
Anatsan

Manu Robles Arangiz
16-17

GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaELA
PertsonaiazROBLES-ARA1
EgileezANATSAN1Ekonomia

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude