Labur labur Juan Mari Bandres-kin


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Juan Mari Bandres abokatuari elkarrizketa

Labur labur Juan Mari Bandres-kin
Suarez eta konpainiaren gobenua martxan jarri denetik zenbait aldaketa eta promesa ikusteko aukera ul:an dugu. Alde batetik KODIGO PENAL delakoaren baitan zenbait aldaketa agian garrantzizkoak; bestetik Polizia harmatuaren eta Goardia zibilaren gainetik egonen den idazkari ordeko berri baten sortzea eta hirugarren Gobernuaren programari buruzko deklarazio bat. Hau guztia delarik, Juan Mari Bandres abokatuarengana jo dugu zehaztasun batzu emanen dizkigulakoan. Hor doa beraz, elkarrizketa:
-- Kodigo Penal delakoaren erreformatzea izan da Go- bernu honen lehcn ekintza. Bestalde kontuan hartuz ANTITERRORISMO dekretuaren 13 eta 14 artikuluak zutik dirauetela, zer irizten diozu aldaketa honi?.
-- Antiterrorismo dehretua, 1.975ko abuztuaren 26an agindu zen. 1.976eko otsailaren 18an berraztertu egin zen Garrigues ministroaren agintepean, zuk esaniko artikulo horik urtebeterako geratzen zirelarik; abuztuaren 26arte beraz, gauzak honelatsu jarraituz gero. 13 artikuluaren arauz pertsona 5 egunez egoneraz daiteke komisarian, Juezaren oiniritziarekin beste bost egunez luza daitekeela- rik epe hau. 14garrenak berriz zera dio: Beharra erabate- ko delarik inoren etxera sar daiteke polizia, Juezaeen bai- menik gabe. Beraz lege hauk gaur gaurlroz zutik diraute.
-- Konkretuki Kodigoaren erreformaz, zehaztasunik ema nen ahal didazu, bai zure iritziaz bai-eta zein arlok jarraitzen duen zigorturik jakin ahal izateko ere?.
-- Erreforma honi buruz garbi behar da erabat motz geratzen dela, eta oraindik ere zigorturik diraute beste esta- tu askotan normaltzat jotzen diren ekintza eta elkarteak. Zehazki honoko alderdi hauek daude bereziki zigortuak;
a) Morcl Publikoaren kontra jokatzen direnak; bai-eta pertsonaren kontra ekintza bat aurrera ateratzeko sortzen direnak ere.
b) Estatuaren Batasunaren kontra jokatzen direnak.
d) Subertsioan dabiltzanak edo-eta horretara bultzazen dutenak.
e) Totalitario diren Alderdiak, batez ere kolore jakin batetakoak.
Hnni buruz zerbait gehiago argitzea komeni litzateke: Delitua unibertsalki onartua delarik ez litzateke problemarik sortuko. Bai ordea moralaren kontzeptu aldagarriak e eztabaidatzen direlarik. Azkeneko hiru puntuak berriz anbiguoak dira oso; arlo horretan beraz, zer ikusi osoa Juaezarena izanen da, eman diezaiokeen interpretazioaren arauera.
Halaz guztiz ere, erreforma honen balioa hutsaren hurrengo gerta daiteke JURISDIZIO BATASUNA egiten ez baldinbada, hots, TOP eta militarren t tribunala bat egiten ez badira. Hain zuzen honek sor dezakeen sergutasunik eza izugarria da; eskatu eta exijitu beharrezko dugu tribunal espezialen deuseztatzea.
-- "Orden público"rako Idazkari ordeko bat izendatuko omen da, ministruen hilabete honetako 16an egin zen biltzarrean erbaki zenez.. Dirudienez hidazkari ordeko horrek DGS Polizia Harmatuaren gainetik izanen omen ditu botereak. Agian garrantzi handiko postua izan daiteke. Zer irizten diozu honi?.
-- Bi eratara uler daiteke hau. Agian "Cuerpo" bakoitzaren botereak mugatzeko eta kontrol bide bat izanez gero onuragarri izan daiteke. Haatik okerrerako gerta daiteke bi gorputzen artean koordinatze bide bat besterik bilatuko ez balitz, kontuak zorrotzago hartzeko asmoz edo-eta efektibotasun zehatzago óaten aitzakian.
-- Gobernuak berriki egin ditu bere programari buruzko deklarazioak, amnistia cre tartean delarik. Hitzetatik ekintzetara leize izugarria izan ohi da. Zer usain Jario deklarazio honi zuretzat?
-- Hasteko bederen gauza nabaria da l.apitalismoaren biderik ortodoxoenetik doala programa berria, halaz guztiz, hitz esperantzagarriak direla ezin ukatu. Segurutik, 1.936garrenetik honuntzako hitzik onenak izan dira baina gure Herria hitzez asperturik dago eta ekintza garbiak behar ditu. Joan zen egun batez, Zaroutzen hotzikara sortzen zuen pintura bat ikusi nuen horma batetan. Bertan burdinazko hesiaren barrenetik giza-itxura batzuk nabari ziren, azpian NOIZ ARTE ?esaldia irakur zitekeelarik eta hau da momentuan mundu guztiak espero duen cgiazko ekintza.
Eta gure Herriak espero duen amnistia berehalako askatasuna da, baina preso politiko GUZTIENTZAT, inor berezi gabe, eta desherriraturik dauden guztien bueltatzearekin, bai-eta legeak "terrorista"tzat dituenak ere. Gure Herriarentzat beste edonolako amnistia bat ez bai litzateke AMNISTIA izanen.
Agian, gure Herriaren eta ministru jaunen artean zulo handi bat dago; haiek amnistia barkazio bezala ulertzen bait dute eta guk oinarrizko jMtizia bezala.
Hala da bai Juan Mari eta laster ikuko dugu Gobernuaren hitzak gau erdiko ahuntzaren eztul gertatu diren ala ez.
Estepan Aldamiz -Etxebarria
4

GaiezPolitikaEstatuakEspainiaLegeakKode penala
PertsonaiazBANDRES1
EgileezALDAMIZ1Politika

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude