"Salleko Adiskideak" Dantzataldea


2021eko uztailaren 23an
"Salletar Anaidiko" Romualdo anaiari eta "Salleko Adiskideak" dantzataldeko Mª Jeus eta Joakini elkarrizketa.

"Salleko Adiskideak" Dantzataldea
Badugu herrian izen hori duen dantzatalde bat azken urteotan. Zenbait aldiz dantzatzen ikusiak ditudan arren, banuen jakin minik talde honi buruz. Bestalde, herrian ez ditugu samaldaka, (zoritxarrez) horretako taldeak. Horregatik bada, interesgarri iruditu zait talde honen berri Z. A.-ko orrialdeetan ematea. Beren berri jakin ahal izateko, Santa Maria kaleko etxape batetara jo dut, Romualdo (Salletar Anaidikoa) lagun harturik. Argi xume batzuen pean, han aurkitu dut hamabosteko bat zoruko hautsak astintzen. Romualdo Anaiak, bi gazte aurkeztu dit berehala: Mª. Jesus eta Joakin. Hirurengandik jaso ditut ondoko xehetasunok:
-- SALLEKO ADISKIDEAK, gaztetxoen dantzatalde bezala ezagutzen dugu. Zenbat gaztetxo biltzen du une honetan eta nola banatuak?
-- 55-60ren bat gaztetxo biltzen du une honetan. Horietatik 30eko bat 13-14 urtekoak eta gainontzekoak 6tik 9ra bitartekoak. Mutilak 22 edo... gainontzekoak neskak. Gainera, 10 txistulari ere baditugu.
-- Zenbat denbora da hasi zinetela eta nolaz?
-- Orain 4 urte edo... hasi zen taldea mutil hutsez. Neskak, orain urte t'erdi edo... erantsi ziren. Loinazko San Martin Ikastetxeko Zuzendariak, herri-gauzak eragin nahirik hartu zuen asmoa eta lehen ikasle izanengan erantzun ona bilatu zuen... -- dio Romualdok --.
-- Nortzuk dituzue Irakasle?
-- Une honetan hiru hauk ditugu: Martin Iraola, Mª. Jesus Alvarez eta Mª Karmen Huizi, baina laugarren bat ez dugu aipatu gabe utzi nahi, Raimundo Gamaio alegia. Orain soldadu den arren, taldeari eragin handia emana da urteotan.
-- Dantza mota asko dantzatzen ahal du talde honek?
-- Bai. Euskal Herriko probintzia gehienetakoak dantzatzen dituzte gaztetxoek. Guztira 30ekoren bat bai...
-- Ez da gutxi, alajaina... Eta, irtera asko egin ahal duzue?
-- Ez. Oso gutxi. Herrian, urtean behin edo beste. Guk askoz ere gehiago nahi genuke. Kanpoan berriz, Legazpia, Andoain, Ormaiztegi, Olaberria... eta ez dakit bestetan izan garen... Ez gara oso ezagunak nonbait eta deirik ia ez dugula jasotzen kontu...
-- Honela prestatzeko, zenbat denbora ematen duzue ikasten eta iaiotzen?
-- Asteko bospasei ordu sartzen ditugu. Udan gutxiago agian, hilabete oso bat jai eta... bestela ere guttiago.
-- Zer helburu duzue aurrera begira?
-- Taldeari eutsi eta ugaldu ahal bada. Oraindaino, saiatu gara dantza bera ez ezik, dantzaren jatorria, dantzatzen den lekua eta abar... zerbait adierazten.
-- Zer eragin du dantzak euskaldungoaren barruan?
-- Euskal kontzientzia batetara bultzatzen du. Dugun zerbaiten jabe egiten da gaztetxoa. Denak ez dira euskaldunak, baina ez direnengan ere beti sortzen du gutartze bat. Bestela ez luke zentzurik.
-- Dantzatik at, beste xederik ba ahal duzue euskaldungoaren barruan?
-- Honekin zerikusia duen zerbait hain zuzen: Txistularitza. Beste bi sail txistua ikasten ari dira asteko hiruzpalau orduz.
-- Zer esan nahi diezue Z. A.-ko irakurleei?
-- Lehenik, honen moduko edozer ekintzetan gertatu ohi denez, diru falta ohi dugula geurekin. Ikastetxeak lagundu digu, baina batzutan, norberak bere jantziak egin behar izan ditu. Azkenaldi honetan, gurasoak eta apur bat kezkatu direlarik hobeki goaz... Dena den, dei diezagutela non-nahitik, ez gara garestiak eta. Bazkari eta bidaia izanez gero... (urrutira joan behar denean) eta zertxobait geu hobetzen joatearren izanez gero..., baina azkeneko hau ez da ezinbestekoa eta berriro diogu: Dei diezagutela. Zuri berriz eskerrik asko berri emateagatik.
-- Ez da zeri gazteok. Ekin eta jarrai. Lanerako sena baduzue eta hortik iraun. Beasainen euskal alor guztiek behar dituzte zuek bezalako langileak. Aurrera bada herria eta herritarrak euskalduntzen.
27

GaiezKulturaDantzaDantzariak
GaiezKulturaDantzaTaldeakSALLEKO AD1


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude