Inglaterrako Bigantxak... Eta Baserriak


2021eko uztailaren 16an
Martin baserritarrari elkarrizketa.

Inglaterrako Bigantxak... Eta Baserriak
Inglaterrako bigantxak, iritxi berriak dira, gure artera. Zabalegik ekarri ditu, edo nahiago baduzue Aurrezki kutxa munizipalak, edo nahiago badute esne kontrola daramaten baserritarrek ekar erazi dituzte. Nahi duzuena.
Lehenxeago Holandatik ekarri zuten beste talde bat; eta berriz ere, Holandatik ekartzekoak omen dira. Hemengo baserritar bi izan ziren bigantxok aukeratu eta erosten. Holandan ere hoietxek berak izan ziren. Banuen gogoa hango zenbait berri, hoietakoren bati galdetuz, Jakiteko. Lehen ez nuen egokierarik izan. Oraingoan Martin harrapatu dut. Hona hemen egin dizkiodan galderak eta eman dizkidan erantzunak.
-- Inglaterran ze aldetan ibili zineten?
-- Londrestik ipar sartaldera 400 bat kilometro. Paraje hotza da neguan. Gu han izan ginenean, urtarrilean, 4 gradu hutsaren azpitik. Halere, 2.800 k. korritu genituen kotxean behitegiak ikusten.
-- Ze tamainatako baserriak?
-- Banakako baserriak, familia batenak, 80-100 hektarea lur ditu bakaitzak. Behiak ere inguru hortan, 100 bat behi; gutxiagokoak ikusi genituen, baiña bai 120 eta 160koak ere. Denetan, bi gizon, aita semeak.
-- Ez al da behi gutxi horrenbeste lurrentzat?
-- Bai; baiña loo esnebehiez gainera, beste hainbeste bigantxa edo gehiago dauzkate haundixeago edo txikixeago.
-- Hinnbesterentzat nola egin ganadu jateriak?
-- Behiak larrean ibiltzen dituzte eta belarra zuloan sartu.
-- Lurrik jiratzen al dute?
-- Ganaduak dauden alderdi hoietan, lur gutxi ageri da, jira eta erabilia. Ongarria bai erruz. Belaze bazterretan sekulako zaku pillak ageri ziren, eta ondoko belarra, oso fiña zegoela, zirudien.
-- Neguan nola bazkatzen dituzte?
-- Belar zuloetatik behiek berek Jaten dute nahi hainbat, egun guztian libre. Belar pilla, lurrean taketak sartu eta oholez eta plastikoz isten dute egiterakoan; orain neguan, saihetseko oholak kendu eta ganadu asko izan arren denak kabiltzen dira jaterakoan.
-- Zuloko belarraz gainera?
-- Lastoa ematen zieten, lasto luzea. Azpitarako ere lastoa zeukaten tripa azpitaraino. Ganadutegl hauetatik urruti gabe laborantzako lunak baitaude eta, dirudienez, merke eta ugari etxeratzen dute lastoa,
-- Belarrik ez al dute ontzen?
-- Han ez zen ikusten belarrik onduta,
-- Nolako ikuiliuak ikusi zenituzten?
-- Ganaduak adarrik gabe, denak libre. Tejabana haundi batzuk, alderdi bat zabalik dutela, azpian zementoa eta egunero garbitzen zuten tokian pornal gainean ezer ez. Behien etzalekuetan, kubikuluetan, bakarrik daukate lastoa. Tratarearen aurrean pala bat eta harekin garbitzen dute egunero. Edota behiak dabiltzan tokian lastorik badago, noizik eta behin bakarrik, ateratzen dizkiete azpiak.
-- Hortaz aparte?
-- Hortaz aparte behiak jeizteko sala. Hamar behi jazten dira batera, eta haiek jezten ari diren bitartean, beste 10 barrura sartu. Esnea zuzenean 3.000 litroko depositura joaten da eta handik kamioiak bonbaz kargatu eta eramaten dute egunaren edozein ordutan.
-- Zenbat litro esnebehiko?
-- Guk ikusi genituenak 5.000-6.000 litro urtean ematen zuten behiek. Behi bakoitzeko 14 litro egunean urte guztian.
-- Honera etorri diren bigantxak, ere, hainbeste emango al dute?
-- Nik baietz uste. Guk han bigantxak erosterako, bere aurreko hiru jenerazioen kartak, ikusten genituen, eta denak, tamaina hortakoen umeak dira.
-- Ez omen ziren ba, Irunen, denak konforme?
-- Badakigu hori eta nik banuen bildur. Guk bigantxak, eman dezaketen esneari begiratuta, aukeratu genituen; eta hemen, haundi txikiari begiratzen zioten. Guk gerokoari eta hemen oraingoari.
-- Lehen Holandatik ekarri zirenak berdinagoak eta 10.000 pezta merkeago omen ziren.
-- Bai, baina inglesak esne gehiago ematen duten fama dute, eta munduko merkatuetan garestiago saltzen dira. Hori esan ziguten hemendik abiatzerako. Araban badaude, bai inglesak eta bai holandesak, dauzkaten ganaduzale batzuk, eta haiek, hala esan ziguten: ganadu berdina inglesa izanik, 10.000 pezta gehiago pagatzeko kezkarik, ez izateko.
-- Beste ze alde dago Holandatik Inglaterrara?
-- Baserri txiagoak Holandan. Inglaterran 100 behi bezala, Holandan 50 behi, gu ibili ginen alderdietan behintzat. Lurrak ere 30-40 ha. eta belarra asko ontzen dute, zulora sartu ere bai baino.
-- Beste alderik?
-- Holanda gazte gutxi. Inglaterran, berriz, saillean, baserri guztietan. Bietan etxe bizitza oso txukunak eta ikuilutik aparte
-- Besterik?
-- Holandan kilo pentsua eta litro esnea prezio berdinean daude. Inglaterran, berriz, esnea garestixeago, pentsua baino.
Holandan baserritarra, industriako langilea baino arlotexeago dagoela esaten zituten, estu xamar dabilela diruz. Inglaterran, berriz, diruz ondo zeudela, esaten zuten, lana dela desberdina. Baiña lnglaterran berak aitortzen zutenez, gobernuak lan asko egin du ganaderitza gaurko mailan jartzeko.
Holandan maizter asko dago eta Estaduaren maizter dira gainera. Inglaterran etxe jabeak topatu ditugu denak.
-- Beste zerbait jakingarririk?
-- Bai. Holandan belarra ensilatzeko ez dute zulorik egiten. Lurraren gainean egin pilla, zapaldu ondo, plastikoz tapatu eta kitto. Hori hemen ere egin daiteke eta badira egin dutenak.
-- Azkenik zer esango zenieke Inglaterrako bigantxok etxera eraman dituztenei?
-- Handik ekarritako bigantxei, kanpora ez ateratze ezkero, gutxienez illea mozteko. Han 4 gradu utsetik behera zeuden, eta hemen, 16-18 gradutan egon beharko baitute ikuiluan eta beroegi da hoientzat.
-- Eskerrik asko Martin. Hurrengora arte.
Jose Alkiza
11

GaiezEkonomiaLehen sektoAbeltzantza
EgileezALKIZA1Ekonomia

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude