Ikastolak Hamaika urte


2021eko uztailaren 28an
Ikastolen elkarteko Joxe Antonio Zalduari elkarrizketa.

Ikastolak Hamaika urte
Joxe Antonio Zaldua mintzo
Atzo jaio zela badirudi ere, 11 urte ondo beteak ditu ikastolak. Nafarroako, Arabako, Bizkaiko, Lapurdiko, Zuberoako eta Nafarroa-Behereko ikastolen zehaztasun haundirik ez dugu kopuru eta dato aldetik, ikastolaz egin den azterketa Gipuzkoetakoera mugatu bait da alabeharrez.
Oraingoz, Gipuzkoako ikastolen berri emango dugu, beraz.
78 ikastola dira Gipuzkoan. 20.000 neska mutikok ikasten dute ikastola hoietan. 650 irakasle ari dira ume hoiek eskolatzen eta hezitzen. 13.000 guraso eta beste 8.000 laguntzaile edo bazkide dira ikastolarekin zerikusia dutenak.
11 urte hauetan ikastolaren barru.an eta Ikastolen Elkartearen barruan sarturik dugu Joxe Antonio Zaldua. lkastolan sortzen parte hartu zuen gizon hau ikastolaren jaiotzaren eta hazieraren lekuko dugu.
Indartzen Eta Haunditzen
Ez genuen hil nahi. Euskaldun iraun nahi genuen. Amets egin genuen: IKASTOLA. Amets bat besterik ez zen. Ez genekien jaio bezain azkar hilko bazen ere. Halere lanari ekin genion, ameslarien ametsez beroturik.
Baina ametsak esnaera txarra du: buruhausteak, beldurra, larria, ikara, denetetik sentitu dugu. Ez da, ordea, amets huts bilakatu. Amets hura hezurmamitu egin da. Amets txorotzat edo txoroen amestzat jo zuten ikastola hark gaurregun errespetoa eta itzala jarri ditu nonahi.
Ostikoka hartzen zen haur txiki hura gaur ez daitekeela ostikoz nolanahi jo ohartu dira. Nork pentsa, hamar urteren burura, ministro batek gurekin horretaz hitzegin nahiko zuela? .
-- Zertxobait zehaztu egidazu lehentxeago aipatu didazuna.
-- 1964-65garren Ikastaroan 520 hagr bakarrik ziren Gipuzkoako ikastoletan 1974-75garren ikastaraan 17.971 haur ziren. Ikastaro berri bakoitzean 2.500 haur gehiago ditugu, beraz. E.G.B. bukatzen ari den neska-mutiko gutxi da, gaurregun, ikastoletan. 382 ikaslek bukatu zuten iaz. Baina hemendik 4-5 urtetara E.G.B. egindako 2.000 inguru aterako dira ikastoletatik Gipuzkoan. 1970garrena arte Eskolaurrean zen haurrik gehiena: geroztik, ordea, E.G.B.sailean da gehiena. 6 urte arteko haurrekin bakarrik ez gara ari, beraz, lanean.
-- Aurrera begira zer espero duzue?
-- Ikastolen Elkarteak eskaturik Siadecok egin azterketan etorkizunaz ere iritzi batzuk ematen dira. 1980garren urtera arte zer martxa eramango duen aztertzen da. Onerako aldaketarik balitz are eta martxa hobea hartuko luke ikastolak. Politika aldaketarik ez bada ere hau egingo da ikastola. Eskolaurrean -- 3, 4 eta 5 urtekoak -- ia 9.000 izango ditu 1980garrenean. E.G.B. egiten berriz, ia 20.000.
-- E.G.B. bukatutakoan zer?
-- Euskaldunon helburua euskal unibertsitatea lortzea da, noski. Sei urte bitarteko haurrak hartuz hasi ginen. Baina sei urte betetakoan ez genituen erdal eskolara bidali. E.G.B. osoa ematen zuten ikastolak eraiki ziren. Unibertsitatea urruti zer artean. Gero eta hurbilago dute, ordea, orduan ikastolan hasi ziren haurrek. B.U.P. euskaraz emango duten ikastetxeak behar ditugu. Eta hori martxan jarri nahiaz ari gara orain.
-- Ikastolan E.G.B. bukatu dutenek horretarako balio duten ala ez ere jakin beharko da, noski. Baita gurasoek aurrera ikasten lagundu nahi dieten ala ez ere.
-- Beste edozein ikastetxetan haina edo gehiago ikasten dute ikastolako neska-mutikoek. Jakite maila neurtu daitekeen eran neurtua izan da ikastolan. Hiru sikologok egin zuten lan hau. Kolegiorik onenean bezain aurreratuak daude ikastoletan. Gurasook, gaurregun, ez dugu horretaz bat ere kezkarik. Batxillerrari ekiteko gai dira, beraz, gure seme-alabak, Bestalde, gurasook ere laguntzeko borondatez beterik gara. Siadecok egin itxudioari jarraiki 3.217 neska-mutil izango ditugu B.U.P. lkasten 1980garren urtean. F.P. egiten, berriz, 530.
Elebitasuna
-- Zertan oinarritzen du Siadecok geroari begira duen uste hori?
-- lkastoletako gurasoak oso pozik dira ikastolan beren seme-alabei ematen zaien hezieraz eta irakaskuntzaz.Baina ikasketak herri-minak, euskalzaletasunak sortuak dira. Euskara maite duten gurasoek bidaltzen dituzte seme-alabak ikastolara. Euskara lantzeak eta ikasteak ez dituela ezertan atzeratu ikusi dute gainera. Euskal ikastetxe batean jarrai dezatela beren seme-alabak ikasten nahi dute, beraz.
-- Bilinguismoaz edo elebitzaz zer iritzi duzue?
-- Gaztelaniaz eta euskaraz, bi hizkuntzatan, mintzatzen trebeak izan daitekela gure seme-alabak nahi dugu. Bi hizkuntzadun izan daitezela nahi dugu. Eta ikastolan betetzen dugun hau beste ikastetxe guztietan ere bete dadila eskatzen dugu. Egiazko bilinguismoa ez da euskaldunok euskara eta erdara, biak jakitea. Euskal Herrian bizi garen guztiok jakin behar ditugu bi hizkuntzak. Gure Herria ez da bi hizkuntzaduna hori egiten ez den bitartean. Erdaldun euskararik ez dakiten bitartean euskaldunok erdaraz mintzatzera behartzen gaituzte. Egoera honetan euskara da beti galztaile. Egoera hori onartzen duen guztiak Euskal Herriaren heriotza onartzen du. Irakaskuntza maila guztietan eta administrazio leku guztietan euskara erdararen pare jartzen denean izango da gure Herria bi hizkuntzaren jabe. Egun haretan euskaraz denok konprenituko diogu elkarri. Erdaraz mintzatzen garenean ez diogu elkarri konprenituko, batzuk gaztelaniaz eta besteak frantsesez mintzatuko bait gara. Baina garbi gera bedi: bilinguismoa ez da euskaldunok erdaraz ere jakitea eta hitzegitea. Euskararik ez dakitenek euskara ere ikastea eta mintzatzea eskatzen du elebitzak.
-- Haurrak bi hizkuntzatan eskolatzeak bere gorabeherak sortuko ditu, noski.
-- Medrilgo haurrei eta Extremadurako herri txiki beteko haurrei ez omen dago berdin eskatzerik:, Biak erdaldunak izanik kultura eta hizkuntza aldetik alde haundia omen dute. Bi hizkuntza batera eta nahasian ikasi dituen haurrak are eta alde haundiagoa izango du. Ikastoletan gainditu ezinezko zailtasun eta zaputzaldi haundirik ez dugu ezagutu. Halere, hor bada zer azterturik eta zer erabakirik. Symposiun bat, ikastaro bat, ari gara antolatzen. Aurtengo udan egingo da. Ume mordoa da ikastolan. Esperientzia bat aztertzeko garaia heldu da. Ez gara teoria hutsetan sorgin-kiribilak egite ihardungo. Arazo berdina duen herri asko da munduan. Eta azterturik du batek baino gehiagok arazo hau. Guk ere azter dezagun.
Ikastola Gutxiesten
-- Esan eta idatzi diren bi esaldi gogoraziko dizkizut: Ikastola "solución privada a un problema público" idatzi da batetik; bestetik berriz, beste eskoletan irakatsiko den euskararen ondoan zer da ikastolan irakasten dena ?
-- Ikastolaz jabetu nahi zuen jendearen éerreminak esan erazi du hori; Sasi-iraultzaileak eta eskuin itsuak aho batez mintzo dira askotan. Eta hemen ere gauza bera errepikatu dute. Herriak sortu ditu ikastolak, arrisku artean eta izkutuan. Euskal Herriarl dagokien eskolarik ez zelako sortu .zituen. Herriaren esku balitz agintea beste eskola guztiak ere euskaldun lirateke. Eroak ere badaki ikastolekin bakarrik .ez dugula erantzun oso bat. Baina ikastolak sortu ez baziren lehenean jarraituko genuen. Ikastolei esker hasi dira beste eskoletan ere euskara sartu nahiaz edo gutienez, behintzat, itxura egiten. Ikastolak beharturik hartu ditu zenbait jendek erabaki eta jokabide berriak. Geuk uste dugun eta askok nahi luketen baino indar haundiagoa dute ikastolek.
-- Eskolak estatuarenak edo pribatuak izan ohi dira.
-- Ikastola ez da ez estatuarena eta ez pribatua. Ikastola herriarena da. Euskal Herriari dagokion eskola bakarra ikastola da. Beste guztiak Euskal Herria erdalduntzeko ezarri diren eskolak dira, euskaldunon diruaz baliaturik gainera. Bi zerga edo inpuesto aldi ordaintzen ari gara ikastoletako jendea: herriarenak ez diren eskoletarako gogoz kontra eta herriarenak direnentzat geure borondatez. Ikastolak, beraz, ez dira garestiak. Beste eskolek garestitzen dute irakaskuntza. Herri diruaren biltzaileek alderantziz banatzen badute hori ez da gure errua. Ikastoletan dohan irakasten ez baldin bada ez da ikastolen erruz.
11 Urtetako Aurerapenak
-- 11 urte hauetako aurrerapenik haundienak zein dira zure ustez?
-- Gaurregun ikastola ea da hain erraz ihartu eta gal daitekeen landarea. Ez da aurrerapen txikia. Seguridade haundiagoz joka dezagun, beraz. Estuasuna eta larria lagun txarrak dira. Estuasunik eta larririk aski pasa dugu. Nolanahi desegin ez daitekeen gorputza hartu du ikastolak.
Erakundeaz aparte, euskarak balio duela irakaskuntzarako ikusi da garbi. Euskararen alderdi hau oso gutxietsirik zen euskaldun askoren artean. Euskara beste edozein hizkuntza bezala gai da eskolarako. Horretan ziren irudipen txar guztiak kendu dira.
Ikastolari esker euskarazko analfabetoak gutxitu egin dira. Euskaraz Idazten eta irakurtzen dakien gazte , mordoa dugu lehenengo aldiz Euskal Herrian. Ez da alderdi makala.
Bi hizkuntzetan eskolatzeak ea du ezeren atzerapenik, zenbait gaitan aurrerapena baizik. Horretan ziren beldurrak ere uxaturik ditugu,.Beste eskoletan ikasitakoen pare .dira batxillerra,.egiten ari direnak. Jakite mailan , ez dira murritzago geratu, aberatsago bezala baizik.
Hezierari gagozkiolarik, berriz, nortasun haundi .bat hartu dute ikastolan ibili diren neska-mutikoek. Irekiak dira. Ariazoitien eta eztabaidatzen badakite. Guk ez bezalako heziera hartzen dute. Eta hau bai dela urrez ordaindu ezin daitekeen zerbait. Askatasun giro jator batean hazten dira. Ez dira gu bezala beldurpean hazi.
Alderdi on asko aipa nezake. Nere uster baikorrenak eta nabarmenenak direnak bakarrik azaldu ditut. Urratsik nabarmenetarik bat agertu gabe ezin naiteke gera. Neska-mutilak batera eskolatzeak eta hezitzeak on haundia egiten die haurrei eta gaztetxoei. Aintzidari izan dira horretan ere ikastolak. Naturalidade haundiz hazten dira era honetan. Guraso artean eta herrian sortu duen giroa ere ez da ahaztekoa.
Etorkizunari Begira
-- Aurrera begira, zer?
-- Irakaskuntza osoa euskalduntzeko plangintza bat egin behar. da. Horietan dihardu Siadecok Lan Kide Aurrezkiak eskaturik eta babesturik. Euskararen egoera soziologikoa aztertu behar du horretarako, Euskal .Herri osoari begira egin behar da, noski, plangintza hau
Bestalde B.U.P; eta F,P. mailako ikastetxe batzuk eraiki beharra dago bailaraka ikastolatik ateratzen den jendearentzat.
Euskal Herriko lkastolen Elkarte bat antolatu behar da. Halako batasun bat beharrezkoa dugu
Azkenik eskuartean dugun zenbait lan burutu behar dugu.
Azkenik eskuartean dugun zenbait lan burutu behar dugu. Udalekuak eta testugintza hobetu behar ditugu, besteak beste.
Herrialde
-15-17

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
PertsonaiazALDUA1
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude