Gure euskal-mixioak


2021eko uztailaren 27an
Joxe Mari Landa euskal-mixiolariari elkarrizketa.

Gure euskal-mixioak
Joxe Mari Landa, urte mordo bat egona da Los Ríosi izeneko euskal-mixioetan. San Jose eguna mixio hoien eguna dugunez, berarengana jo dugu.
-- Joxe Mari, zer dira Euskal-mixioak?
-- Duela 28 urte Gasteizko Elizbarrutiak bere gain hartu zituen lurraldeak eta gerora hartu dituenak dira izen hori hartzen duten lurraldeak; Eta, ongi dakizun bezela, orduko Gasteizko elizbarrutiak hartu zituela esateak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Arabak hartu zituela beren gain esan nahi du. Hiru probintzi honek orduan Gasteizko elizbarrutian sartzen baiziren.
-- Eta gertakizun hori, Joxe Mari, ze neurritakoa izan zen garai hartan?
-- Gertakizun harigarria eta ez-ezaguna ordurarte kristaudian. Artean ez zen ohiturarik elizbarruti batek bere luzapen bezala lurralde bat har zezan kristautzeko. Hargatik eragozpen haundiak izan zituen gure ekintzak, askorentzat berriegia eta arriskutsua zelako. Baina eragozpenak eragozpen, aurrera egin zuen gure langintzak eta Ecuador-en hasi zena, gero Afrikara zabaldu zen. Hargatik gaur Afrikako Angolan, Rwandan eta Zairen baditugu gure mixioak; eta Amerikan bertan, Ecuador-koaz gainera, Brasilen eta Venezuelan ere baditugu.
-- Eta, Joxe Mari, zer lan-mota egiten duzue lurralde hoietan?
-- Lan egiteko modua asko aldatu dute mixiolariek. Bi modu ezberdin hoien artean, hitz batean esateko, Kontziloa dago.
Kontzilio aurreko lana, orain arte elizgizonek gure parrokietan egin izan dutena bera zen. Zera alegia: Elizak, eskolak eta abar egin eta jendea kristautasunean eskolatu. Gaur ez da elizetarako bakarrik balio behar duen etxerik egiten, beste mila gauzetarako ere balio dezaketenak baizik;
Erlijio erakusketa berriz, horixe zen, erakusketa. Gaur Ebanjelizatze lan bat egiten da. Giza-askatasuna erabatekoa neurri harturik egiten da lan.
Gizonaren era bateko promozioa du oinarri eta jomuga. Lotura guztietatik askatu egin nahi da gizona. Jendearen eta herriaren izatea errespetatuz gizona gizonago eta herria herriago izan daitezen giroa aldatu eta hobetu nahi da.
Lehen baino talde lan haundiagoa egiten da. Bertako jendea egin nahi da arduradun, buruzagi, eragile eta mezulari. Hoien esku utzi nahi da lurralde haietako martxa.
Hango jendeari entzutera eta hango egitera behartzen du mixiolaria jokabide honek. Herri bakoitzeko kultura eta ohiturak haintzakotzat hartzera eta bereganatzera alegia.
-- Askatasunaren ebanjelioa hotsegiten ahal duzue?
-- Gizonak gizon izateko dituen eragozpenen aurka borroka egitera behartzen du mixiolaria fede. Gizona gizonagotzen lan egiten du.:Batez ere mixiolari sekularren bidez egiten du lan hau.
Ezjakinei argi egiteko gizon azkarrak toki guztietan dira.. Zurrupatzaile asko da bazterretan. Eskolak, ikastetxeak, kooperatibak, eritegiak eta abar jasotzen eta antolatzen saiatzen gera. Egiten diren lehen zerrenda osoa ezin daiteke hemen aipa. Baina gizona askatasun bidean hartzeko eginahalak jotzen dira.
-- Hemen bertan bada lanik aski.
-- Jesusen Berri Ona .gizon guztientzat da eta gizon guztiei hotsegin behar zaie. Gizona ez daiteke bere larru azalean bildurik bizi. Herria ere ez. Munduko gizon eta herri guztiei lotu behar zaio. Toki itxian gordetzen dena ito egiten da. Jakina, urrutiagora begiratze honek ez du bertakoaz ahazteko eta ez arduratzeko aitzaki izan behar. Bertakoaz ajolagabea denak ez du urrutikoaren egiazko ardurarik. Baina munduko penaz eta argiaz aserik denak, are eta sakonkiago hartuko ditu bertakoak. Askatasuna, egia, zuzena, bakea, elkartasuna eta senidetasuna Ebanjelioaren muina dira. Mundu esoari hotsegin beharreko Berri Ona da hau gurtia.
Euskal Mixioen eguna dugu San Jose egunez. Euskal Herria hil ala biziko borrokan dabil. Nahiko arrotz gertatzen zaizkio mixioak Herri honi une honetan. Dena den, beste lekutan ere borrokan dihardutela jakiteak ez dio kalterik egingo,
Elizalde
13

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolBesteak
PertsonaiazLANDA1
EgileezELIZALDE1Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude