Ikastolen Elkartea Ministroarekin


2021eko uztailaren 20an
Luis Mari Mujikari elkarrizketa.

Ikastolen Elkartea Ministroarekin
Diru aldeko arazoak haundiak ditu Ikastolek. Ikastolentzat kontuz ireki dute Madrilen diru-Iturriaren kanila.Otsailaren 12an Educación y Ciencia ko ministroarekin mintzatu zen Gipuzkoako Ikastolen
Elkartea. Elkarrizketerako modua Marzelino Orejak egin zuen. Xabier Aristegieta, lehendakaria, Xabier Agirre, Eujenio Arregi, Joxe Antonio Zaldua eta Luis Mari Muxika Joan ziren Elkartearen izenean, Escudero eta Aperribay lagun zituztelarik.
Elkarrizketaren haseran ikastolen aurkezpen egoki bat egin zion ministroari Manuel Maria Escuderok
Luis Mari Muxika dugu solasaldiaren berri-emale.
-- Zer moduz Madril aldean Luis Mari?
-- Oso harrera ona egin zitzaigun. Arretaz entzunak izan ziren guk esanak. Hogei minutuko hizketaldia zen guretzat gordea, baina ordu ta laurden luzatu zen.
-- Zer agertu diozue Robles Piquer, ministro jaunari?
-- Lehenik Ikastolen ekonomi egoera agertu genion. «Interes sozialerako~ eta subentziotarako Madrilera bidaltzen diren paperak erantzunik gabe geratzen dira zenbait aldiz. 1974garrenean sartuak dira eskabide batzuk. Beste batzuk 1975garrenean. Askok ez du oraindik erantzunik )aso. Gipuzkoako Ikastolei oztopo haundiak ipintzen zitzaizkiela. Bizkaikoei, berriz, are eta haundiagoak. Ikastolen egoeraz garbl hitzegln zitzaion.
-- Ikastolek badute diruzkoa ez den eragozpenik ere.
-- Bai noski. Euskararen egoera beltza azaldu genion. Etorkinak berak ehuneko 73 dira Euskal Herrian. Horrek lehenaz gainera Ikaragarri atzeratu du euskara. Bestalde, Iurrikararen antzeko astlndua hartu du bere barne izaeran. Erremedio oso onak egiten ez bazaizkio ez dezake luzaroan bizirik Iraun. Eta horren errua administrazioak Izango zuela esan zitzaion. Hizkuntzen alde eman diren bi legeak ere oao ahulak direla adierazl zitzaion. Diglosia batean bizi ginela. Euskara Irakaskuntzatik, komunikabideetatik eta administrazio lekuetatik erabat bazterturik zela. Gaztelaniak azpian harturik zeukala euskara.
-- Eskaera jakinik egin ahal zenioten?
-- Ofizial mailan sar zezatela euskara eskatu genion. Eta hasteko Escuela de Magisterio»n euskara Irakats zezatela. Izan ere ehunetik 85k ez dakite euskaraz maixuen artean. Irakaskuntza maila guztietan erdararen pare izan behar zuela euskarak esan genion. Euskalkien sakabanatze eta euskararen desegite honetan Ianerako egokiera eta indarra izan zezan EUSKALTZAINDIARI lege babesa eman ziezaiotela lehen bait lehen. Eta, azkenik, borondate oneko agerpenak egin zitzatela Euskal Herriarentzat, eskatu genion.
-- Erantzunik eman ahal zizuten?
-- Ikastolak diru aldetik, baimen aldetik eta abarretik zituen arazoak bere gain hartzen zituela agindu zigun. Euskararen egoeraz, berriz, asko harritu zen: «Asi que la aituación es desesperante?» errepikatu zuen hiru bider.
-- «Bai, bai; baina gero ez, ez dio kantuak.
-- Egia da, hitz ederrak askotan entzun ditugu. Guk, ordea, ez ditugu hitz ederrak bakarrik nahi. Eta oraingo honetan ez dut uste hitz hutsak bakarrik izan direnik. Elebitasunaren edo bilinguismoaren arazoa aztertzeko batzorde bat sortzekotan geratu zen ministroa. Ministerioko jendez eta Ikastolen Federazioko lagunez osatuko da batzorde hau. Zerbait bada, beraz.
Herrrialde
22

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakKonfederaziBesteak
GaiezGizarteaIrakaskuntzElkarteak
PertsonaiazMUJIKA2
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude