Euskal Mendizaleen,Federazioa


2021eko uztailaren 27an
Euskal Mendizale Federazioko Zuzendaritza Batzordeko idazkaria den Joxe Martin García Garmendiari elkarrizketa.

Euskal Mendizaleen,Federazioa
Otsailaren 1ean berritu zen Euskal Mendizale Federazioko Zuzendaritza Batzordea. Berritze honetan, ANTTON BANDRES tolosarra aukeratu zen Lehendakari. Lehendakariak ordea, talde bat behar du inguruan eta ANTTON BANDRESen ingurukoak ia denak goiherritarrak dira; hoietatik beasaindar. ANTTON BANDRESek berak ere, Beasainen dihardu lanean Kontsultorioko Sendagile taldearen barruan. Bestalde, beren biltoki berria ere Beasainen jarri dute. Guzti honek baduke, noski, zerbait idazteko hainbat arrazoi. Horregatik bada, Federazioko idazkari berriarengana jo dut. JOXE MARTlN GARCIA GARMENDIA dugu berau. 31 urte ditu eta 15 bat urte zituenez gero, mendiz mendi dabilela kontu.
Pirineoetan zehar ezezik, Cantabrica mendikatean eta Frantzia, Suiza nahiz Italiako ALPEtan hainbat eta hainbat ibilaldi egina. Ama euskalduna duen arren, Beasaingo kale giroak ez zion lagundu euskaraz mintzatzen eta gaur ikasten diharduen arren, erdaraz egin behar izan dugu gure solasa. Ondoren datorrena beraz, nere itzulpena da.
-- Zorionak lehenik, Euskal Mendizaleen erakunderik gorenean toki bat hartzeagatik. Esango ahal zenidake nolaz gertatu den hori, eta Euskal Mendizaleen Federazioko Zuzendaritza Batzorde berria, nortzuk osatzen duzuen?
-- Federazio honen Lehendakaritzarako 3 kandidato zen hasera batetan. Bi bizkaitar eta ANTTON BANDRES. Auteskunde garaian ordea, bi kandidato geratzen ziren: JESUS DE LA FUENTE Bizkitik eta ANTTON BANDRES Gipuzkoatik. Gipuzkoako ordezkaria gertatu zen aukeratua 500 bat autarki edo botoren aldez. Auteskundeetan, Federazio honetan dauden bazkide guztietatik (19300 bat) % 10ek eman behar zuen iritzia. Emateko garaian ordea, nahiko hutsune nabaitu zen, Bizkaiko zenbait elkartetatlk bereziki.
Zuzendaritza Batzordea
Lehendakari: ANTTON BANDRES ZARAGUETA
Lehendakoriorde: XABlER ZEBERIO SUKIA
Idazkari: JOXE MARTIN GARCIA GARMENDIA
Diruzain: FERNANDO TERRADIDILLOS ANDRES
Kontaduriko: FERNANDO LABOR- DE ABASOLO JOXE MARI REBOLLAR MATXAIN
Teknika Zuzendari: GREGORIO ARIZ MARTINEZ
PIRENAICA aldizkariko Zuzendari: KAXIMIRO BENGOETXEA BUSTO
Refugiotako Ordexkari: JUAN BERASATEGI BERASATEGI
Ibilaldi eta LehIaketetako Ordezkari: JOSE LUIS AIERDI JOXE ANTONIO MADARIAGA
Hauk dira Zuzendaritza Batzordearen oinarria osatzen dutenak, nahiz eta oraindik Lehendakariaren iritzira erabakitzeko geratu zenbait kargu, hala nola: Mendi Skiko Talde Ordezkariak, Kaxetaritza eta Zabalkundeko Kontseilariaa, Gizarte' Harremanak, Probintzietako Ordezkagitzak, Espeleologia Ordezkariak, e.a .e.a.
-- Dirudienez, Batzorde hau, Goiherriko Mendizalez osatua dago.
-- Horrelaxe da. Esan ere, esan daiteke, Zuzendaritza Batzorde honen oinarria, ia dena Goiherriko Mendlzalez osatua dela.
-- Non jarri behar duzue, Euskal Mendizale Federazioaren bulego berria?
-- Federazio honen bulego berria, Beasaingo HOTEL RESIDENCIA URTEAGAK alokatu digun behe geletan Izanen da. Bere kokatxea, egokienetakoa iruditzen zaigu bere zcregina ongi bete dezan. Lerro hauen bidez, Ostatu horretako Zuzendaritzaren harrera ona eskertu nahi genuke. Gure eskerrik beroenak hor kokatu ahal izateagatik.
-- Zer esan nahi du zuretzat, E.M.F.ko Idazkari izateak?
-- Beste edozeinek bezalaxe, Idazkaritza karguak ere, lan asko egitea eskatzen du lehenik eta une berean gozetasun handi bat sentitzen da haurtzarotik gustatu eta praktikatu den gai batetan zerbait landu ahal izatean.
-- Nola ikusten duzu Euskal Mendizaletasuna?
-- Euskal Mendizaletasuna (hegoaldekoa) Espainia Estatuko onenen mailan aurkitzen dela uste dugu, kalitatearl dagokionez. Bazkideei dagokienez berriz, Espainia Estatuko lehena da bere 20.000 inguru bazkidez. Ondoren Catalunya datorke 15.000 bazkidez. Gure ustez, zenbait laguntza eta bultzada behar ditu (gaien aldetik) nazioartean ezagunagoa izan dadin.
-- Zer helburu dituzue lehen mailan, E.M.F.ko Batzordean?
-- Eginkizunik nagusienak hauk dirateke: Lehenik, Pirinoetako Piedrafitan egiten ari den Refug1oa egiten jarraitu, eta mendizaletasuna maila eta alor guztietan zabaldu ibiltatariak ugal daitezen. Baita, Haurren Mendizaletasuna bultzatu eta alor guztietan landu ere.
-- Zer harreman dituzue beste Federazioekin?
-- Beste Federazioekiko harremanak, beti ohi bezalakoak ditugu; jatorrak.
-- E.M.F.ak, zer du ikustekorik esate batetarako, Everesta joan zen TXIMIST taldeaz edo eta Goi Menditan ibili diren beste talde batzuekin?
-- E.M.F.ak, ez du zerikusirik eta dena du zerikusi TXIMIST TALDEKOEKIN. Ibilaldi handi hartarako diru laguntza, entrepresa partikular batek jarri zuenez (TXIMISTEK) ez du zerikusirik. Bestalde ordea, ibiltarl guztiak dira Federazio honetako bazkide eta bakoitza bere alorrean, onenetakoak gainera, beraz, alde honetatik badu zerikusirik.
-- E.M.F.ak, antolatzen ahal du ikasketarik, mendizale den gazteriarentzat?
-- E.M.F.ak, eskalada ikastaroak, bide bilatze edo orientazio Ibilaldiak, Ski ikastaroak, e.a. antolatzen ditu bere Probintzietako Ordezkaritza nahiz berorietako zenbait batzorderi esker. Batzuetan baita E.N.a.m. - GA.M. eta abarren bidez ere. Ikastarook urteoro antolatzen dira.
-- E.M.F.ko edozein Batzordek ukan dituen eginkizunetatik at, ba ahal du zeregin bereziren bat oraingo Batzorde honek egin dezan?
--Galdera hau, gure eginkizunak zehaztu ditugunean erantzun dugulakoan gaude. Halere, Federazioaren buruan dago, gure probintzietan sortzen ari den mendizaleen belaunaldi berria bultzatzea eta indartzea, haitz-tontor zenbaitetara Ibilaldiak antolatuz, ze hauk ezinak izaten baitira gaztearen sakeletik egin ahal izateko...
-- Ekintza, helburu, eginkizunez, e.a., mintzatu gara, baina noski, hauk denak egiteko dirua beharko duzue noski. Zer moduz diru alorrean? Nondik sortzen duzue?
-- Federazlo honen diru multzorik handiena -- bakarra ez esatearren --, bazkideen urteko txartel ordainketa- tlk dator. Txartel bategatik ordaintzen denaren zati bat, eskualdeko Federazioak (gurea kasu) geratzen du, beste zati bat Estatuko Federaziora doa, beste bat Mutua Asegurora, e.a., e.a. Txartel bakoitzetik gutxi gora behera 4l bat pezeta gelditzen dira eskualdeko Federazloan (gurean) bere gastuetarako. 4 Probintzietan ia 20.000 bazkide ditugula kontuan harturik, asko ez bada ere, zerbait egiteko hainbat badugula esan behar. Otsaileko hil honetan, etortzekoa dugu Espainiako Federazioko Lehendakaria. Gure Bulego berria ikusi, zenbait ikusmolde elkarri agertu eta abar... Itxaro dezagun guzti honetatik zerbait onik ateratzea.
-- Beste zerbait ba ahal duzu Euskal Mendizaleentzat eta Euskal Mendizaletasunarentiat?
-- Nire ustez, esanarekin zerbait baino gehiago esan da. Oraingoz eta aipatu Lehendakariaren etorreraren zain gaude eta geure artean Batzordea, Ordezkariak e.a. osatzen ditugunean egin behar dugun bilerak ere, zenbait ikusmolde, helburu, jomuga eta xede erabakiko du. Besterik ez. Bukatzeko, Mendizale sendi handi hau agurtu nahi dugu eta ez dezala zalantzarlk izan Inork guri deitzeko nahiz ikustaldi bat eglteko, edozein arazo eta edozertaz izan arren. Federazlo hau, guztientzat eta guztiei irekia egonen da.
-- Eskerrik asko eta Euskal Mendizaletasuna sendotzen jarrai dezazuela aurrera!
Murumendi
32

GaiezKirolaMendizaleta
PertsonaiazGARCIA1
EgileezMURUMENDI1Kirola

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude