Joseba Sarriegi Mintzo


2007ko otsailaren 21ean
Joseba Sarriegiri elkarrizketa.

Joseba Sarriegi Mintzo
-- Olinpiadak direla eta ez direla, hizpiderik sortu da. Nola dakusagu arazo guzti hau?
--Olinpiada, hasera batean, garbia eta benetan kirol girokoa bazen ere, gaur-gaurkoz gauzak nahiko nahasirik daude. Kirola, eta olinpiada tarteko, izena eta izanaz nahasten dira. Politika ere tartean da. Zenbait estatuk, egiazko kirola lantzeari baino garrantzi haundiagoa ematen dio bertan lor dezakeen resultadoari. Egiazko kirolaren eginkizunari baino medailari gehiago begiratzen zaio. Alderdi honetatik, atletismoan adibidez, oso marka altuak jarri dituzte; munduko hamabi markarik onenak sarturik dauden neurriko markak. Eta, horrela, ez da haruntz jende askorik joango.
-- Markaren bidez halako maila bat erakutsi nahi da, baina errealidadean bai ahal da horrelako egoerarik, kategoriarik?
-- Ezta urrik eman ere. Hemen halako laguntza berezirik jasotzen dute figura gisa dabiltzanak, kirola mailan nagusitasuna erakusten dutenak alegia.Eta horiek aurrera ateratzearren, bai, zerbait egiten dute, baina baserik gabeko etxe eta montajea dela esango genuke. Diru guztia, elite hori gorenean edukitzeko erabiltzen da, eta gainontzekoak amolai.
-- Olinpiadara doazen atletak afizionadoak ala profesionalak dira?
-- Horietan ez da alerik ere profesional ez denik. Afizionado bezala agertzen baldin badira ere, deporteari eskainitako jendea da eta bertatik bizi dena. Espainiako estatuak berak, federazioen bidez eta abar, diru laguntza ematen du jendea horretara presta dadin. Eta gainontzeko herrialdeetan ere beste horrenbeste gertatzen da.
-- Nola dakusazu Euskal Herriko deporte giroa. eta etorkizuna, bereziki atletismoan?
-- Makal eta ahul dakusagu atletismoa azken urte hauetan. Horrelako egintzak indartzeko laguntza ofiziala behar da. Eta zoritxarrez, propagandak besterik dioen arren, ofizialki ez zaio laguntza haundirik eskaintzen. Instalazio berriak egiteko, adibidez, laguntzaren erdia iristeko terrenoak eskaini behar zaizkio Delegazio Nagusiari. Zenbait kondizio beteaz dirua ematen du.Esate baterako terrenoa hogei eta bost urtetarako eskaintzen du. Eta terrenoak, beste eginkizunetarako erabiltzen da. Terrenoari aberastasuna atera nahi zaio, ez egiazko zerbitzuaren eginkizuna. Eta gauzak horrela daude.
-- Eta beste mailatan...
-- Deporte mailan, lanik gehiena haur eta gaztetxoekin egiten da. Hor bai dago geroko landarearen hazia. Eta hamazazpi urte bitarteko deporte eginkizunak Frente de Juventudes delakoak kontrolatzen ditu. Bere esanetara eta aginduak beteaz ematen dira pausoak. Eta Euskal Herrian instituzio horrek ez du batere harrera onik izan gure artean.
-- Eta deporte taldeek izateri ahal dute diru laguntzarik?
-- Beharrak baino askoz txikiagoak. lkusi ez dago talde hauen egoera, errifak, zozketak, sozioen laguntza eta abar jasoaz. Ordu asko eta neke asko jasan ondoren, prueba askotara nork bere sakelatik ordainduz joan behar du. Organigramak eta eskemak ez dira hain txarrak nahiz eta, kalendarioak eta besteak hor nonbait eginak han. Baina, laguntza gehiagorik gabe nola horretara iritsi?
-- Zu Irunen eta ikastolan ari zara lanean. Orain arte esandako guztiak, laguntza falta eta abar. Irunen ere sumatzen ahal duzu?
-- Udaletxean halako diru laguntza bat, milloitik gorako eskaintza behinik behin jaso dugu. Baina terrenoaren arazoa dago. Pistak non egingo ote dira? Playaundin? Gauzak oso aidean daude eta etorkizuna nahiko ilun dakusagu. Aurrezki Kutxetara egindako bisitak, Federaziora egin ditugun deiak, oraindik ez digu ondorio onik eman. Deportearen arazoa aurrera ateratzeko elkarte bat egin dugu, ADI deritzan taldeari. Denok elkarturik zerbait lortuko dugun itxaropena badugu.
-- Kirolak eta deporteak hezi eta edukatu egiten ahal gaituzte?
-- Deportearen inguruan dabilenak, batez ere deporterik egiten duenak daki honen berri. Zoritxarrez deportearen inguruan futbolak du nagusitasuna, baina ez kirol egintza bezala, ikuskizun bezala baizik. Gorputzak sendotu eta indartu egiten du kirolak. Osasuntsua da eta beharrezkoa. Horretaz gainera, norbera bere markak superatzen ahalegintzen da atletismoan. Lehen edo bigarren gelditzeak ez du hainbesteko axolarik, nork bere burua superatzeak baizik.
-- Gure herriaren egoera zapalkuntza ikusita, eta deporte gauzatan ibiltzea ez ote denbora galtzea izango?
-- Herri indartsuak pertsona osatuak eta erabatekoak behar ditu. Eta deporteak honetan laguntzen digu, pertsona bezala ere osatzen. Horretaz gain, kirol giroan ere era askotako jendea ibiltzen da, batzuk epelak eta besteak borrokalariak. Beraz, kirolak lagun diezaguke dudarik gabe.
-- Eta azkenik, bukatzeko, topiko gisako galdera bat. Deportean zabiltzatenok ikusten ahal duzue kinielen dirurik?
-- Guk geuk ere geure buruari galdera hori bera egiten diogu. Astero astero hainbeste miloi sartzen direlarik, non eta nola erabiltzen da diru hori? Dakienak erantzun dezala eskatzen dut, ni ez bai naiz gai.
-- Ikastoletan ongi lantzen ahal da atletismoa?
-- Zoritxarrez, ikastolak txiro eta behartsu daude. Ez dago instalaziorik, ez dago lanerako egokitasunik. Lehendik Ikastolak garesti jotzen baldin badu, beharrezkoak ditugun tresnak eskura ezkero are garestiago Joko luke. Gogorik ez da falta, baina laguntza behar.
Mikel Ugalde
22

Gaiez\Kirola\Atletismoa
Pertsonaiaz\SARRIEGI1
Egileez\UGALDE1\Kirola

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude