Euskaraz Teknikoa


2021eko uztailaren 19an
Joxe Ramon Etxeberriari elkarrizketa.

Joxe Ramon Etxeberria
Euskaraz Teknikoa
Euskara kulturaren; arlo guztietan sartu behar dela ez du Inorttok ukatzen. Literatura, Historia, Soziologia... dira gure hizkuntzaz gehien ukitu diren gaiak. Teknika aldetik, berriz, hasten ari garela esan genezake. Orain arteko saiakerak, 1935 eta ; 36an Aramaioko G. Jauregik atera zituen bere Pisia eta Kimia direlako liburuak lekuko, jario erdian uharte bat bezala gelditu baitira. Azken honetan, aitzitik, indarra helburu konkreto baterantz zuzentzen ari da. Asko jokatzen ari gara euskalduno geure kultura dela eta. kultura dela eta. Euskal Unibertsitatea gaur ikastoletan dabiltzan neska-mutikoen jomuga izan behar da. Baina helburua lor dadin, bidea, lehendabizi egin eta ondoren landu egin beharko dugu.
Tekniko arloan arinki murgiltzen den gazte bat J. Ramon Etxeberria dugu. Berak inork baino hobeki hitz egin diezaguke gai honetaz, euskara tekniko arloan eta Euskal unibertsitateari begiratuz, hain zuzen. Berari beraz, galdera hauk egin dlzkiogu:
- Zein duk J. Ramon Etxebarria?
- Duela hogeita zazpi urte Gernikan jaiotako mutil (edo gizon?) bat nauk.
Hala ere, neure burua eibartartzat jotzen diat, bertan iragan baititut neure gaztaroko urte gehienak.-Orain Bilbon ezkondurik niagok eta alabatto pare bat diat. Industri inginadoretzari buruzko ikasketak eginak zitiat-eta "Teknika Energetikoak" deituriko espezialitatez berezitu ninduan- Irakaskuntzan saiatu izan nauk, Santutxuko Ikastolan, inginadore eskolan eta unibertsitatean hain zuzen. Orain Lejoako unibertsitatean ari nauk lanean, fisika azaltzen. Euskal arloan, hiru taldetan saiatu nauk eta saiatzen nauk lanean: Bizkaiko.alfabetatze taldekoekin, Iker taldean eta, Anaitasuna aldizkarian.
- Ia hamabostero, Anaitasunan, irakurri ahal izaten dugunez, hire lanak -tekniko arloa ukitzen dik. Zerk bultzatu hau bide hori aukeratzera?
- Niri gai teknikoak, edo, zehazkiago esateko, zientzi gaiak gustatzen ziaizkidak. Hortaz egin nitian ikasketak, eta hortaz egiten diat lana. Ikasten ari nintzelarik, euskal aldizkariak irakurtzen hasi ninduan. Eta euskararen egoeraren makala ikusteaz batera, pentsatzen hasi ninduan (eta horrela ere oraindik pentsatzen diat) ezen-euskararentzako salbabide bakarra, gaur eguneko bizitza modernorako egokitzetik zetorrela, eta ez bestela. Bizitza modernoan zientzi gaiek gero eta garrantzi handiagoa diate. Beraz, hor hutsune handiak zirela somatzen hasi ninduan, baina ez ninduan ausartzen ezer idaztera- Halako batetan, Anaitasuna aldizkarian (218. zenbakian preseski) Patxi Urtiaga izeneko idazle batek - gero-jakin dudanez, izen hori ene adiskide baten gaitzizena zuan - erlatibitate-teoriaren gorabeherak erabiltzen zituen artikulu bat argitara zian. Huraxe zuan, ni zirikatzeko behar zen bakarra. Eta erlatibitate teoriari buruzko artikulu bat prestatu nian. Artikuluak harrera ona ukan zian erredakzio kontseilukoen artean, eta zenbait adiskidek gehiago idaztera bultzatu nlndiaten. Orduan zientzi dibulgaziozko artikuluak interesgarri ziratekeela pentsatu nian. Geroztik, bidea eginez joan duk
- Guztiok dakigunez, euskaraz egindako hiztegi tekniko baten beharrean aurkitzen gaituk. Ahaleginak egin ditut hori lortzeko baina, oraingoz, ez duk ezer atera. Noizko?-.
- JAKIN taldearen antolakuntzaz,, urtebete diaramaguk lanean Elhuyar taldekoek eta Bilbokp Unibertsitateko batzuk. Fisika eta Kimikari buruzko hiztegi berezi bat egiten ari gaituk. Ez duk hiztegi soila .izanen: hitzen azalpenez gain artikulu bereziz hornitua egonen duk. Lanaren parte haundi bat eginik diagok, baina oraindik asko falta duk; beste urtebeterako lana badiagok gutxienez. Eta ondoren, inprimategi lanak. Beraz, itxaron egin beharko diagu oraindik.
- Euskera lantegietan sar dadin, zer egin beharko litzateke? Esan nahi diat, alegia, katalogo mailan...
- Lantegietan sartzea? Izatez, zenbait tokitan, euskara erabilia duk langileen artean, lanari buruzko edozein arazo adierazteko. Baino kanpora begira egiten den guztia (zenbait salbuespen txiki kenduz), erdaraz egiten duk. Katalogoaren arazoaz galdetzen didak. Bere garrantzia duen arazo bat dela uste diat. Dena dela, azken helburua, euskara lantegian eta bizitza arlo guztietan erabiltzea duk. Horregatik, luzetxeago mintzatuko nauk hortaz. Helburu hori lortzeko, prozesu luzea egin beharko diagu. Lehenik eta behin, oinarrizko azpiegiturak finkatu behar zitiagu. Euskal Herria oraindik analfabetua duk euskaraz, eta horregatik era guztietako alfabetatze kanpainak antolatu beharko dituk. Jendea alfabetaturik egon dadinean, bestelako modu batez ekin ahal izanen zaiok euskararen erabilpen ofizialari. Bitartean lantegiek euskaraz ateratzen dituzten eta atera ditzaketen katalogoek, ene ustez, prestigiatu egiten diate euskera; eta horregatik, onuragarri direlakoan niagok. Baino ez diate problema konpontzen. Modu berean, jendearen aurreko lan guztietarako (telefonistak, saltzaileak, publik erlazioetakoak, bankariak eta beste asko), lanegiek gehiago exijitu beharko likeate euskera jakitea. Eta batzu hasiak dituk horrelakoak egiten. Dudarik ere ez, Euskal Herrian euskera ingelesa baino garrantzizkoagoa eta premiazkoagoa duk; Lanpostu askotarako ingelesa ezagutzea eskatzen duk; euskara ezagutzea, ordea, ez. Nola uler daiteke horrelakorik? Zenbait enpresari hortaz kezkatzen hasia duk. Baina, gutxi, (gutxiegi) dituk horrelakoak oraindik Dena dela, hortaz, enpresarien mentalitatea aldatu beharra diagok (enpresa moduaz sartu gabe). Enpresariek errentagarritasunean pentsatzen diate soilik. Eta euskara errentagarri ez delakoan, ez diate euskararekin kontatzen. Euskaldunok eman behar zioagu euskarari balio praktikoa, kasu hontan, merkatal balioa, alegia; eta hau, euskeraren erabiltzea ahal dugun neurrian exijituz, eta erabiltzearen alde egiten diren ekintzak txalotuz.
Hontaz bukatzeko, ohartto egin nahi diat, hor zehar ikusirik ditudan zenbait katalogori buruz. Batzu oso ongi diatzirik diaudek (gutxienak); beste batzuk, ordea, penagarriak dituk euskeraren aldetik. Hortaz kontzientziatu egin behar diagu jendea, publikoki ezer argitara aurretik, ongi prestaturik eduki dezan, hortarako Euskaltzaindiari kontsultak eginez edota gai horri buruz euskaraz tekniko edo trebe direnekin mintzatuz.
- Nondik abiatzen haiz hire hitz teknikoak erabiltzeko? Zein duk hire oinarria?
- Informazioa behar duk lehenik eta behin, edozein lan serio eta patxadazko egiteko. Guti badira ere, badituk euskal hitz teknikoei buruz aurrekoek eginiko zenbait lan. Hauk ezagutuz joan behar diagu aurrerantz.
Edonola ere, hitz tekniko guztiekin ezin daitekek bide berbera erabil. Horregatik, lehenik eta behin haien klasifikapena egin behar duk. Labur esanda, bi multzo nagusi eginen zitiat hemen.
Hitz teknikoen arteko batzuk, aurretik diaudek lehengoa euskera zaharrean; hauk eguneroko eta aintzinako teknikekin zerikusirik dutenak ohi dituk. Hauk ezagutzeko, aurretik eginda dauden lanak eta hiztegiak kontsultatzen zitiat: J. San Martinek Eibarko hitz teknikoei buruz eginikoak, Azkue eta Lhandehen hiztegiak eta beste. Mujikaren hiztegia ere erabiltzen diat; baina han agertzen diren hitzak hartu aurretik, Azkue eta Lhanderen hiztegian birkontsultatzen zitiat. Oso erabilgarria duk, modu berean -- eta asko erabiltzen diat-- Elhuyar taldekoek eginiko hitz teknikoen bilduma.
Beste hitz tekniko asko eta asko (zientzi alorreko gehienak) internazionalak dituk ene eritziz. Internazional bezala zeintzu har eta zeintzu ez har erabakitzeko, zazpi hizkuntzatan datorren hiztegi tekniko bat diaukaat, eta hartaz baliatzen nauk. Horrez gain, ingeles hiztegi tekniko bat ere erabiltzen diat.
Hitz Internazionalak hartzean, euskal fonetik 1egeetara egokitzen zitiat. Hortaz, atzizki internazionalen euskal formari buruzko lan bat eglna diaukata. Lan hori-Euskaltzaindiko bigarren mailako euskal irakasle titulua lortzeko prestatu nian, eta zenbait adiskiderekin komentatua, aztertua eta kritikatua diaukaat.
- Bakarrik egiten duk lana, ala, aitzitik, talde baten barruan mugitzen al haiz?
- Artikuluak neuk bakarrik preatatzen zitiat. Baina argitaratu aurretik, beti kontsultatzen zitiat Anaitasuna taldeko batzurekin, eta honela hitzen formarik egokienaren aukera taldean egiten dugula esan behar. Dena dela, artikuluez kanpoko lan gehienak taldean egin zitiat eta horrela jarraitzen nauk. Ezer aurreratzeko, guztiz beharrezkoa ikusten diat lana taldean egitea. Hori dela eta, zenbait taldetan ari nauk lanean.
Hitz teknikoen gorabeherak aztertzerakoan, Zeruko Argia aldizkari hontan Bilboko Eskola deiturikoaren zenbait idazlerekin batera jodatzen diat. Zenbait izen ematekotan gutienez hauk aipatu behar zitiat: I. Berriatua, X. Kintana ;., J. Tobar, J. Iturbe, eta beste asko. Horrez gainera, Donostiako Elhuyar taldekoekin ari nauk, lanen distribuzioa eta antolamendua prestatzeko batez ere. Hauen aldizkaria euskara teknikoak behar duen oinarrizko azpiegitura prestatzen ari dela, dudarlk egiten ez dudan gauza bat duk.
- Euskal Unibertsitateari begiratuz, nolakoa duk gaurko azpiegitura edo Infraestrukturaren egoera?
- Neuk ulertzen dudan eta nahi dudan Euskal Uniberteitatea lortzeko -- hots, benetan euskalduna izan dadin unibertsltatea lortzeko --, oraindik urrats asko eman beharko diagu. Lokalik eta ekonomi mediorik ez edukitzeaz galn, oso euskal irakasle gutxi diagu; eta euskal testurik, bat ere ez.
Eta horik guztiok prestatzeko, urte asko iragan beharko duk. Bestalde, alferreko lana ikusten diat goiko mailatik hastea, behekoak ez dltugun ar tean. Lehenik EGB eta BUP direlakoen azpiegitura prestatu behar diagu. Hortan ari gaituk eta zenbait gauza lortu diagu. Baina gogor jarraitu behar diagu bide hortan aurrera, zeren etxeak - nik dakidala behintzat -- behetik gora egiten baitira
Halaere, horrek ez dik esan nahi, gorako mailetako lanik egin behar ez dugunik; ez eta antzekorik ere. Izatez, guztiak dioak batera. Baina esan nahi dudana, zera duk, nekez eduk dezakegula Euskal Unibertsitaterik euskal ikasle eta irakasleak eduki arte, eta hauk beheko mailetatik pasatu behar dutelarik, behe mailetako euska-ikastetxeak behar ditugula aurretlk-
Edonola ere, Udako Euskal Unibertsitatea diagu. Urtero antolatzen dugun hamabost egunetako unibertsitate hortan, lan beharrezkoa eta garrantzitsua egiten ari garela uste diat. Unibertsitate horrek espero eta desio dugun euskal unibertsitatearen hazia izan behar dik.
-Unibertsitatea lortzeko urrats asko eman behar dela esan duk. Aipa itzak, bederen, lehenengoak.
-Galdera honi aurreko erantzunarekin erantzun zioat neurri batetan behintzat. Zertxobait gehitzeko, Mitxelenak arrazoi pixka bat duela uste diat. Hark dioenez, «txoria eskuan behar diagu», hau duk, unibertsitate sail guztiak Euskal Herrian eduki behar zitiagu. Horrek zerbait lagun ziezagukek Helburua, noski, ez duk hori, baina...
- Zeredozer gehiagorik aipatu nahi al duk?
- Euskararen infraestrukturaren kasua hainbat aldiz aipatu dugularik, nik geure belaunaldiaren kasua nola lkusten dudan azalduko diat. Ene ustez, - oraindik ere urte pila batetan, gure eginkizuna Infrestruktura hori prestatzea Izanen duk, zorioneko egunen batetan gure atzetik datozenak euskal munduaren eraikuntzan saia ahal daitezen. Guk infraestruktura hori prestatzen dugun neurrian, gure ondotik datozenek eraikl egin ahal izanen diate euskal unibertsitate hori. Dena dela, daramagun martxan segituz, eta gure ondorengoek gure zuzia itzaltzen utziko ez dutelakoan, esperantzaz betea nagoela esan behar diat. Azken batez, erdietsiko duguna gure lanaren fruitu Izanen duk. Lanean ari gaituk; eta lanean jarraitu behar diagu, langintza hortan Jende berria eta numero handitan bilatuz. Hori eginez, arazo honen konponketa denbora kontua baino ez duk.
J. Ramon Etxebarrla, izen bat euskal ortzean, gaurko izen bat bihar-etzirako. Bere lan, kezka eta erltziak azaldu dizkigu. Eredu bat guztiondako. Jarraitu gogor Joxe Ramon!
Mendiaga
22-23

GaiezHizkuntzaEuskaraTeknikariak
PertsonaiazETXEBERRIA4
EgileezMENDIAGA1Hizkuntza

Azkenak
2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


Emakume* Abertzaleen X. Topaketa egingo dute azaroaren 16an Laudion

Egun osoko egitarauarekin elkartuko dira, eta Euskal Herria feministaranzko bidean, nondik, nora eta nola trantsitatu nahi duten zehazten jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dute.


Antena 3 telebistak Donostiari buruz egindako erreportaje “arrazista eta sinplista” salatu dute

Antena3 telebista kate espainiarreko Espejo Público saioak erreportaje sentsazionalista bat eman zuen asteazkenean, Donostiako ustezko segurtasun faltaren inguruan eta fokua gazte magrebtarretan jarriz. Erreportajea publikoki salatu du Kaleko Afari Solidarioak (KAS)... [+]


“A”, Arabako familia-upategien ardoa bereiziko duen marka berria

ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteko upategiek ekoitzitako ardo botilek bereizgarri propioa izango dute uzta honetatik aurrera. Markaren sustapen kanpaina ere egingo dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan. Kontsumitzaileei lagundu nahi diete Arabako ardoak eta... [+]


Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba arrakastatsua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


Eguneraketa berriak daude