"Badut Itxaropenik Eusko Sindikalgintzan"


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
CIOSL elkartearen idazkari ordekoa den John Vandervekeni elkarrizketa.

John Vanderveken Euskalerrian
"Badut Itxaropenik Eusko Sindikalgintzan"
Oraindik orain gure lurralde honetara etorri berria zaigu John Vanderveken CIOSL elkartearen idazkari ordekoa. Berak, bere joan etorrietan, halako mahai inguru bat egiteko bidea eman digu, eta bete betean galdera mordo bat egiteari ekin diogu.
- Oraindaino, gure herrialde honetan ez dugu zu bezalako mailako jaun baten bixitarik izan. Zergatik eta zertara etorri zara Euskal Herrira?
- Nazioz gaindiko sindikatoen elkarteko idazkari naizenez pozik etorri nair zuen lurralde honetara. Zuen arteko euskal sindikalgintzaren berri bagenuen. Izan ere ELA dugu CIOSL elkartearen sortzaileetako bat. Harremanik bagenuen, baina eurek deitu gaituztelarik, pozik azaldu naiz hemengo sindikalisten kezkak, lanak, eta egoerak ikustera. Gure elkarte honek 50 miloi sindikalista biltzen ditu eta euskaldunak barne ditugu, beste ehunen bat herritako langile taldeekin batera.
- Zein dira zuen helburu eta kezkarik nagusienak?
- Guk sindikalgintzaren ardazpean lanean ari gaituzue. Gure komuga nagusirako baldintza beharrerkoena hauxe da: herri eta lurralde guztietan sindikalgintza askatasunez sortu, indartu eta osatzeko bidea izan dadila. Guk elkarte bakoitzaren nortasuna errespetatzen dugu, gu ez gara zuzenean tokian tokiko sindikal arazotan sartzen. Guk helburu nagusienei begira, askatasunez eta demokraziaren girotan eta legeetan jokatzen dugu.
- Eusko langileen etorkizuna gogoz eta begi onez ikusten duzulako etorria ahal zaitugu, ala, beste zenbait jenderen jokabidearen antzera, oportunismo hutsez baliatuaz?
- Ez naiz nere kabur etorri, bestek deituta baizik. Guk badugu hemengo langileriarengan uste onik eta itxaropenik. Ez dugu paternalismoz Jakatu nahi, baina bete betean gure aldetik laguntza bikain bat eskaintzeko prest gaude.
- Espainia estadu aldetik bai ahal da elkarte nagusi horretan beste sindikatorik? Nola ikusten duzu zuen babespean dauden sindikato hauen arteko harremana?
- Helduleku asko ditu zure galdera pare honek, eta ahalik eta zehazkien erantzuten saiatuko naiz. Lehenengo galderari baiezkoa eman beharrean naiz, beste sindikatorik ere bai bait da gure elkartean, espainiar sozialisten sindikatoa U.G.T. deritzan sindikatoa, alegia. Historian zehar talde honek ere izan du arrakastarik eta gure elkarte barruan daude.
- Baina hain herri desberdin eta Jokabide bereziak izanik, nola ikusten dituzu elkarren arteko loturak?
- Zoritxarrez, munduan zehar zatiketa eta ezin konpondua asko dago.
Badaude erdibiturik dauden komunidadeak, arazo larririk sortarazi dezaketen artesiak. Txipre eta turkoen herri zatiketak, arabe eta israeldarren artekoak eta, hor dauzkagu bizi bizi. Baina gu, sindikalistak garenez, tokian tokiko erakundeak eta herrian herriko sindikatoak errespetatzen ditugu
Orain artean, horrelako zatiketak direla eta, ezdugu etsaigorik sortu, herri bateko eta besteko langileriari erantzun nahi diogu.
- Euskal sindikalismo bat ongi ikusten duzu, beraz?
- Horrela izan ez balitz, ez nintzen honuntz etorriko. Honera lanera etorri gara, egoera Ikustera, geure arteko harremanak estuagotzera. Jendea eta erakundea martxan ikusten ditut, eta badut honen etorkizunean itxaropenik. Luzarorako isiltasuna, gau iluna, gorde behar izan dutela ohartzen gara, baina indarrik badagoela garbi dago. Eta pozgarriena, lehengo zaharrekin egungo gazteak elkarturik eta bat eginik ikusten ditut. Hau da geroaren ezaugarririk bikainena.
- Nolako inpresioak jaso dituzu Euskal Herrian izan dituzun harremanetan?
- Benetan herri berezi bat zeratela ohartu naiz, eta hemengo jendeak maila horretan laguntza baliagarririk eskaini dit. Europan ere badira estadu berean sartutako herri desberdinak, baina beste konponbide bat Izan dute. Zuen egoera berezia da eta harreman hauen bidea gero eta hobeto konturatu naiz horretaz. Harremanak eta elkarrizketa ugari behar da Europan zehar ezaguna ezezik, zuen arazoa konprenitua izan dadin.
- Zer eskatuko zenioke eusko sindikatoari?
- Bertako militanteek erantzun didate ongienik. Euskal Herri osoko langileria dute gogoan, langileri guzti horri ateak zabaldu nahi dizkiote, langile bezala euren erakunde sindikal egokia izan dezaten. Zabaltasunez ikusi ditut eta biderik egokiena hori dela deritzait. Sigla horien barruan beste xede eta jokabiderik izan bada ere, orain sindikato bezala ongi jokatu nahia ikusten dut. Garbi dago, ELA sindikato bezala jaio zen eta hortik, sindikalgintza bidetatik, jo behar du erakunde honek bere egiazko eginbidea beteko baldin badu. Eta hortik doala ikusirik benetan pozik nago.
- Eta gogoangarri izan zaizun beste zerbait?
- Lehengo zaharrekin batera ezker gogoz ikusi ditut gazteak, eta elkarturlk gainera ideolojiaren zabaltasun eta pluralidade bati leku emanaz. Eta elkartasun horretan, burdingintzako egurrezko, kimikako federazioak ikusi ditut. Lege arazoak eta borroka gorabeherak konpontzeko ere bideak zabalduak dituzte. Langile kezkak mugitzen ditu eusko sindikalistak.
Lanpetua ikusi dugu idazkaria, beste eginkizunak ongi bete nahi ditu. Geure aldetik eskerrik beroenak emanaz agurtzen dugu.
M. Ugalde
9

Gaiez\Ekonomia\Sindikalgin\Sindikatua\ELA
Pertsonaiaz\VANDERVEKE1
Egileez\UGALDE1\Ekonomia

Azkenak
2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-etik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


2024-11-21 | Julene Flamarique
933 nobedade eta 200 ekitaldi Durangoko Azokaren 59. edizioan

Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-21 | Sustatu
Sei urte bete ditu gaur Mastodon.eus-ek

Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


Eguneraketa berriak daude