Euskal Herriaren Historia

Federiko Zabala, "Euskal Herriaren Historia" liburuaren idazleari elkarrizketa.
Euskal Herriaren Historia
Lur Ekonomiatik Merkantilismora. Histori-zaletasuna. Euskal "Berdintasuna"

GERO eta JAKIN euskal argitaretxeek Federiko Zabalaren Euskal Herriaren Historia delakoaren bigarren alea -Lur Ekonomiatik Merkantilismora- agertarazi dute berriki, elkar-lanean.
Federiko Zabala Alzibar Tolosan jaioa dugu 1916 urtean. Batxillera Ordurako ikastetxean egin zuen, eta Lege Ikasketak, berriz, Zaragozan. Horrez gainera, zenbait histori-ikastaro ere egin zuen Zaragozako fakultate berean.
1940 urtean ekin zion zenbalt artikulu idazteari, Donostiako "El Diario Vasco" delakoan lehenik eta "La Voz de España" izenekoan gero. Ondotik, R.S.V.A.P. elkartearen boletinean ere idatzi izan du, histori pertsonalez batipat.
1954 urtean, Caminos bajo la lluvia deritzan nobela argitara eman zuen. sasoi bateko Plazaolako trenari buruz moldatu eta egokitua.
1 969an, Juan Garmendia Larrañagarekin batera, Tolosako Monografia osatu zuen.
1971 urtean, Euskal Herriaren Historia delakoaren lehen alea atera zuen (Etor-jakin, eta orain, berriz, bigarrena. Bestalde, AUÑAMENDI editoriala erdal edizioa argitaratzen ari da bere aldetik.
Guzti honetaz, eta Euskal Herriko Historiaz bereziki, Zabala jauna mintzo zaigu Tolosako bihotz bihotzean, Kale Nagusian hain zuzen, Juanito Garmendia, Periko Elosegi, Agirre sendagilea eta beste hainbatekin lagunarteko berriketan aurkitu dugularik.
Federiko Zabala, trakets asko baina euskaraz mintzo da. Hala ere, bere obraren itzulpena inork egin behar izan dio.
Bere Obra
-Ikus dezagun, lehen-lehenik, zertan den zure historia, zenbaitek esan duenez, euskal historiarik zehatzena.
-Euskal Herrlko Historiaren sintesia bat da. Euskeraz eta erderaz agertzen ari da. Euskal argitaraldia hiru aletan azladuko da. Lau edo bostetan, ordea, erdarazkoa. Orain arte bi ale atera dira argitaraldi bakoitzeko. Euskarazkoa aurretik doa, ale lodiagoak baitira.
-Nola berez genitzake obraren hiru aleok?
-Lehena, Lur Ekonomia dugu, IV mendean hasi eta XIII arte. Bigarrena, Lur Ekonomiatik Merkantilismora, hau da, XIII eta XYI mendeon artekoa. Hirugarrena, azkenik, XVI' mendetik aurrera.
Lur Ekonomia
-IV mendean hasten zara. Eta-lehenago?
-Bueno, IV mendean hasten dela diot, aurrez egitan dato guti bait dago historia zehatz bat harian konta ahal izateko. Izan ere, IV mendetik atzera bagoaz laster asko prehistoriarekin topo egingo dugu,. Barandiaran eta beste hainbaten azterketekin hain zuzen. Honetaz esan beharra dago, euskal prehistoria euskal bistoria baino landuago eta ezagunago dugula, ez baita hartaz ekipo on. bat baino gehiago alferrik aritu.
Zein litzateka 1ur ekonomia delako aro honen gertakeririk garrantzitsuena?
-Mugaz barru aztertuz gero,aro hau artzain eta nekarari kulturaz oinarritierik dugu, baserria, jabegoa etab. Lur ekonomia honetan bi zutabe ditu gizarte erakundeak: bata, odoaren ahaldetasunak sortzen duen klana, eta hauzogoa, bestea. Klanak mamituko du gizarte antolaketa, eta hauzogoari babesa eskainiko dio. Hauzogoa, berriz, aintzinako euskal gizartearen instituzioetan oinarrizkoenetako bat da. Euskal Herria politika erakunde honen gain dago tinko. Klan eta odol-ahaidetasun zentzu hoiek sortaraziko dituzte gero, erdi aroan, taldeen arteko burruka eta haserraidiak.
Hau guzti hau euskal mugaz barru. Mugaz kanpo, aldiz, bisigodu eta arabiarren kontrako erasoak aipagarri. dirateke garai honetan. Araba eta Nafarroako hego aldean kokatzen dira gehienbat burruka hoik, Zangoitze eta Iruiñetik zehar, Lizarra eta Gasteizera doan sasi-muga baten Inguru-minguruan. Burrukaldi hautatik militar erakunde batzuk moldatzen dira, gero Nafarroako Erresuma sortaraziko dutenak.
Merkatalgo Ekonomia
-Lehen aipatu ditugun leinu eta taldeen arteko burrukaidiek berezten dute, alde batetik, merkatalgo garai hau.
Merkatalgoaren hedapenak, burdi.;nolak eta bestek ekonomi hazkunden bat lortarazten dute. Eta hazkunde honen inguruan, lur ekonomiarekin zerikusirik ez zuen gizarte mota berri bat sortzen da: merkatarlak, olagizonak etab. Jende mota berri hau hiribilduetan kokatzen da.
Giza-aldaketa giro honetan, Ahaide Nagusiak eta hirietakoak burrukatzen dira. Ahaide Nagusiak nekazari mundua errepresentatzen dute. Hirietakoek, aldiz, gizarte berria. Hiritarrak ateratzen dira garaile. Garaipen honetatik Euskal Herriko historiarekiko ondorio guztiz garrantzitsuak ateratzen dira.
Ondorioak hiru mailatan aipa daitezke, hots, politik, ekonomi eta gizarte mallan. Politikaz, foruak taxutzen dira. Ekonomiaz, nekazarienganako hirien nagusitasuna. Eta, giza mallaz, guztion berdintasuna, foruen arauera guztiok aitonensemetzat proplo izendatuz.
Nafarroako Erresumaren politik egiturari bagagozkio, azken euskal errege izan zen Antso Indartsu VII hil zenetik, Castillako Fernando Katolikoak Nafarroa menperatu arteko epea: osatzen du bigarren garai honek.
III Alea
-Eta zertaz izango da hirugarren alea?
-­Hirugarren alea, XVI mendetik XV111-aren azkenerarte, bi partetan berezi ahal izango dugu. Lehena ekonomiari buruz, laborantza, artzaintza, industria eta merkatalgoa azalduz. Bigarrena giza-historiari atxikia, klase berrien sorrera, eta foru politik errejimena aztertuz.
-Nola daiteke historia, horrela, batpatean, XVIII mendearen azkenetan amaitzea?
-­Bai, asmoa hiru aletakoa zen hasera, baina orain ikusten dugu ez dela posible Euskal Herriaren historia bat XIX mendearen aurretik amaitzea, karlistadak, foruen galtzea eta ondorengoak aipatzeka. Laugarren ale bat izango da segurutik.
Histori-Zaletasuna
-Euskaldunok atzera sarri begiratzen dugun Herri bat gara. Arbasoen lilura handia da gure artean. Hala ere, orain dela hamar-urte edo arte ­herri xume mallan behintzat­ folklore aztarren eta prehistori ikerketetaraino ablaken zen gure begirakunea. Gaur egun ez doa, ordea, gure bista horren urruti. Honuntzago finkatzen da gazteon zaletasuna. Historia ia gertatu berriak kezkatzen du gaurko jendea. Zer inasatu da?
-Bai, histori-zaletasuna gero eta handiago da, euskal historiaz konzientziatze bat nabari da gure artean. Jendéa gero eta jakitunago dugu histori galez, eta jakintza hau, malla orokor batez aztertuz baino, mendeak eta gertakariak zehaztuz datorkigu. Bestalde, zer esanik ere ez, gertakariak zenbat eta hurbilago historian barrena, hainbat eta eraginkorrago direla.
Gaur egun, euskaldun asko eta asko da Euskal Historia aztertzen ari dena. Estudiante askok eginik du hainbat tesia Euskal Herriko historiaz. Katedratiko eta irakasle mailan ere euskaldun mordoxka dugu. Ez dut esango Euskal Herriko Historiari buruzko kongreso bat moldatzeko aukeran gaudenik, katalanak bezalatsu, baina bai gutienik, bilerak, ihardunaldiak, asteren bat edo horrelako zerbait.
Arazo honek, Euskal Unibertsitatearen beharra gogorarazten digu. Ez Euskal Herrian kokatua legokeen unibertsitatea, euskal kulturari buruz zuzendu egon behar lukeena baizik, dela historiaz-dela hizkuntzaz dela beste edozenbat disziplinaz. Honek intelektual hazkunde ikaragarria erakarriko iiguke.
Interpretazio Kontua
-Kaleko jandearen zentzutan, 1/2historia+ hitza-.gertatuaren+ seinale da, eta 1/2egiaren+ sinonimo. Histori gertakariak modu bakar batez izanik, no1a daliezke horrenbesteko interpretazio desberdinak?
­-Historia ez da zientzia zehatza. Noski, historilariak behar du objetibo izan.Baina gizakume da, bere ideia eta grina bereziekin. Eta gertakarien interpretazioak desberdinak izan daitezke, zein politik edota sozial ikuspegiren arauera aztertzen diren.
Euskal Berdintasuna
-Eta, zorioneko euskal 1/2igualitarismo+ horretaz zer?
­-Euskal "Berdintasuna" hor dago. Uka ezina da. Gipuzkoako eta Bizkaiko foruek aipatzen dute. Baina, kontuz, berdintasuna bai, bai gizarte mailan eta balta legearen aurrean ere, baina honek ez du esan nabi diruz guztiak berdinak zirenik.
Euskal Berdintasuna delakoaren balioa neurtzeko orduko garaia behar da kontutan hartu. Ez ahaztu, Euskal Herrian XV mendearen azkenean edo XVI haseran azaltzen dela "berdindatun" hori. Sasoi haretan ez zegoen beste inongo estatutan berdintasun susmorik ere. Castillan zein Frantzian, kargu publikoak nobleziaren eskuetan zeuden, gutiengo baten aukeran. Gipuzkoan eta Bizkaian, ordea, edonor izan zitekeen.
-Eta Araban eta Nafarroan?
-Bi hauk muga-probintziak ziren. Hainbat burruka egin behar izan zuten kanpotik zetozten erasoaldien kontra, eta zenbaitek lurra lantzea utzi zuen harmadari ekiteko. Militar kasta bat sortu zen, noblezia mota bat alegia.
Edozein modutan, Gipuzkoa eta Bizkaiari buruz behintzat, berriz diot euskal berdintasuna aztertzeko nahita nahi ez behar dela garai haretako giroa ezaqutu. Mendebaleko mundu zibilizatuak ez zuen parekorik lortu Frantziako iraultza arte, XVIII menderarte hain zuzen.
Euskal Herria demokrazia isla bat zen garai haretan. Egiaz, euskal berdintasun batez hitzegin daiteke. Jakina, orduko euskaldunak ere, besteak beste, aingeruak ezik gizonak zirelarik.
L. A. ARANBERRI
22-23

GaiezGizarteaHistoriaBesteak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakEntzikloped
PertsonaiazABALA3
EgileezARANBERRI1Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude