Arrasateko Ikastolaren Asmoak


2021eko uztailaren 23an
Arrasateko Ikastolaren Batzordearen partaide bati elkarrizketa

Arrasateko Ikastolaren Asmoak
Edozein arlotan gaurregun plangintza bat egiten da. ikastolari buruz ere horixe egin du Arrasateko Ikastolako Batzordeak. Epe Luzerako Plana (E.L.P.) egin du batipat. E.L.P. egin du batipat. E.L.P. honetan Eskola Aurreko (E.A.) eta E.G.B.ko helburuak eta jokabideak zertu eta erabaki dira etorkizunari buruz.
Arrasateko haur guztietatik 75 % euskaratu nahi da datozen bost urtetan.
–Eskola-aurreko plangintzaz zertxobait?
–Haurrak 3-6 urtetako tarte honetan bere barnea moldatzen du, eguneroko esperientziaz aberasten. Beraz, esperientzi hau ahal den hoberena izan dadin aheleginak egin behar ditugu. Nola moldatuko gara bide hau eramateko? Guri iruditu zaigun aproposena hauxe dugu: E.A ko gelak hauzoetatik atera eta ikastola-baserri antzekostan koka, inguru aberats batetan eta izadiarekin harremanetan haurraren Izaera eta nortasuna pizkor daitezen.- 1976-77 ikastarorako lehen Ikastola-baserri hau martxan jarri nahi genuke. Hau da, ba, gutti gora behera E.A.-ri egin dugun plangintza.
Eta EGB-ri dagokionez?
Puntu honen gain E.L.P-k askoz helburu apalagoak ditu. Oraingo martxan jarraitu nahi genuke, beraz, urte bakoitzeko bi gelakin, hamasei unidade osa arte. Baina, helburuak nahiz eta apalagoak izan, beharrak gorriagoak ditugu. E.G.B. guztia Gaztelunondoko ikastolan daramagu eta guztiok dakigunez ikastetxe hau ez da gurea, Udaletxearena baizik. Bestalde, gauza jakina, Gazteluondokoan E.G.B. -ko lehenengo bost urteak emateko ez dago lekurik. Zalantzarik gabe, guttienez, beste sei gela behar dugu eta honetaz gainera legeak eskatzen dituen baldintzak bete nahi baditugu baita bi laborategi (Fisika eta Kimika), liburutegi bat eta batzar gela bat ere.
Dakusakegunez, hune honetan ikastolak duen beharrik handiena aipatu duguna da. Beraz, hau kontutan harturik Batzordeak plan berezi bat asmatu du; hona hemen, ba, punturik garrantzitsuenak:
E.G.B.-rako gela beharrak osatzeko ikastetxe berria eraiki, ondoko zerbitzuekin:
6 gela
2laborategi (Fisika eta Kimika)
1Batzar gela-
lkastetxe hau, planoan ikus dezakegunez, Gazteluondon, oraingo aida menean eginen litzateke. Hurbiltasunez aparte, badu proiekto honek beste abantail bat: Jolas leku ugari.
B.–Oraingo Gazteluondoko ikastetxearen berriztapena. Etxe eder eta sendoa izanik, berriztatuz gero beste itxura bat hartuko luke eta, gure ustez, merezi du. Puntu hau aurrera eramateko Udaletxearengandik lortu behar duguna zera da: urte batzuetan ikastola hau geure eskuetan utz diezaigula, S. Franzisko gelekin egin den erara.
D.–E.A.-ko gelak baserri-ikastoletara eramateko lehen esperientziak egiteko, baserri eta landak erosteko Jestioak egiten hasi.
–E.A.-n herriko haurretatik 75 % lortzen baduzue, bost urte barruan gai izanen ahal zarete guzti hoiei E.G.B.-a emateko?
–Galdera honi erantzun diezaiogun, hiru puntu gogoan hartu behar dugu. Alde batetik gure plangintza honek bere helburuak lortzen ditu, asmo guztiak kunplitzen dira, hain zuzen. Beste batetik, elebitza edo bilinguismoari buruz ateratako lege edota planak kolejioetan praktikan Jarriko direlakoan gaude. Eta hirugarrena, eta gure ustez garrantzi handikoa, lehenengo bi baldintzei lotura bat ematen zaie. Hau da, ikastola eta kolejio hoien arteko harreman estuak sor daitezela beharrezkoa dela.
E.A.-ri laguntza ederra eskain diezaioke Ume-Zaintzak. Eta hildo honetatik lan egiten ari da.
E.G.B.-ri dagokionez, berriz, Kolello de la Merced eta San Viator direlakoekin harremanetan Jarri gara halen helburuak, elebitzarl buruzkoak, noski, nolakoak diren jakiteko. Eta kolejio hauen zuzendaritzek Jakin erazi digutenez lan hori gurekin batera egiteko prest daude.
Hitz batez, hiru puntu hauk kontutan harturik gure haurren etorkizuna garbi ikusten hasi dela esan dezakegu.
–Asmo hauk praktikara eramateko diru beharrean aurkituko zaretela ez du inork ukatuko. Finanziabidetan, nolako urratsak emanen dituzue, dena behar den bezala egiteko?
–Bai, Ikasketa sakon bat eginik dugu eta bertan dakusakegunez plangintza guztia aurrera joan dadin hogei miloi behar dugu. Diru hau kreditoz lortuko da, baina kreditoakmilol behar-dugu, baina kreditoak, laupabost urtetan amortizatu behar dira. Beraz bono emisio bat atera da. Emisio honen xehetasunak ikastolako harpidedun eta lagun guztioi bidaliko zaizkIo eta erantzunak baikorrak izanen direla uste dugu.
–Besterik ba ahal duzue esateko?
–Gauza bat garbi gera dadila nahi genuke: ez gabiltzala lujo mailan, behar beharrezko den mailan, behar beharrezko den milan, baizik. Lotsatzekoa da: Euskal Herriko ikastolarik handienetakoa izanidk Arrasateko gure hau, bilutsik aurkitzen da, infraestrukturari dagokionez: ez dugu ezer gurea denik. Beti beste erakunderen laguntzaz mugitu gara eta gure indar berezkoaz ibil gaitezela garaia iritsi dela iruditzen zaigu. Honexegatik, herriaren, gure eta gustion laguntza eskatzen dugu.
Hau idatzi dugunean harpidedun bakoitzak bere eskuetan izandgo du Batzordeak bidalitako harpidea. Helburu ausartak...baina ederrak eta beharrezkoak.
MENDIAGA
15


GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkasketa plOHO
EgileezMENDIAGA1Gizartea

Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude