Euskal Literatura Numerotan

Euskal Literaturaren Lehen Estadistika egin du Ibon Sarasolak
Euskal Literaturaren Lehen Estadistika
Euskal Literatura Numerotan
Durangoko Liburu eta Disko Azokari buruzko informazioan barrena aipatu zen bezalaxe, liburu erabat interesgarri eta garrantzitsua gero, Ibon Sarasolak azken honetan eskaintzen diguna.
Lan objetiboa, ezein guti bezalakoa. Ibonek estadistika eta portzentaien hoztasunaz euskal literaturaren ikuspegi kuantitatibo bat azaltzen du, irakurleari nork bere ondorioak ateratzeko aukera utziz.
Azterketarako muestrak biltzean, hiru epe hautatu ditu egileak, epe bakoitzeko bi urte kontutan hartuz: gerraurrekoa (1934-35), gerraondokoa (1962-63) eta gaur egunekoa (1972-73).
Hitzaurre labur labur baten ondotik, Liburu Produkzioa, Euskal-Liburugintzaren gai-klasifikazioa eta bere eboluzioa eta Idazlegoaren Estruktura epez epe gonbaratzen ditu, epe bakoitzeko ezagugarriak, literatur sailen abiada, idazleen estatua, adina estudio mota eta beste hainbat xehetasun elkarri parekatuz.
Hasiera-hasieratik nahiz gainerako kapituloetan, Ibon zein material eta kriterioz baliatzen ari den aipatuz doakigu, datook eta berauek sortarazten dituzten ondorio garfikoak hogeita hamar koadrotan adieraziz.
Euskararen Batasunaren Egoera eta Euskal Literatura Zaharreko Liburugintza direlakoek osatzen dute gure artean antzekorik ere ez duen lehen saio hau. KRISELUk argitara eman duen liburuxka hau, inork laburtu eta aipatzeko baino irakurle bakoitzak nork bere azterketa egiteko gehiago da.
Gure aldetik pare bat koadro azaltzen dugu, kazetari lantxo honek tokiz eta helburaz bere mugak dituenez gero. Bata hiru epeok elkarrekin parekatzén dituena geuk egindako montaje bat da, zenbait dato adiaraz-erraz han hemenka bilduz. Bestea, euskararen batasunari buruzkoa, egileak burututako hogeita hamar hoitatik aukeratutako bat da, hauzi konkretu horretan guztiz esankorra delakoan.
Egilea Mintzo
Bat ezezik, bestelako koadro guztiak ere zein baino zein esankorragoak dira. Batek ez daki zein litzatekeen denetarik adiarazgarriena, eta egileari berari galdetzea erabaki dut, telefonoz baino ez bada ere:
–Behar bada, saiolariak horren gazteak izatea. Euskal Herriko saiakera egileen adin-erdia kontutan hartzen badugu, agian munduko gazteenak ditugu. Ez da batere normala saioak horren idazle gazteek egitea. Honek zenbait problema planteatzen dik hizkuntza ondo ez menderatzea landutasun faltarena etab
–Hire liburuan nolabait aipatzen duk, euskal literaturak, alderdi kuantitatibo batetan, goi muga jo duela. Saturazio batetara iritsiak garela, alegia. Zer esan nahi duk?
–Ba, horixe, egoera aldatzen ez den artean behintzat urtero koprodukzioa nekez galduko dela. Nere teoria hau bazirudik balextu dela. San Martinen datoei buruz, 1974 urtean argitaratu ziren liburuak 1973koak baino gutiago izan zituan.
–Zergatik egin duk lan ikaragarri hori, literatur-zaletasunez abertzaletasunez, hire ikasketarako baliagarri delako ala... ?
–Lehen eta behingoz, lan objetibo eta numerozale naizelako. Nik neuk galdu samarra ikusten diat neure barua baldin numero konkretu batzuk aurrean ez baditut. Susmoak eta usteak baino datoak nahiago zetiat. JAKINen zerbait aterata nian lehendanik, eta haren arrakasta ikusiz gero
–Zenbat ordu egin duk horretan?
-Puff...ez zekiat...pilo bat
–Hori ez duk, horratik, numerozale baten erantzuna...
–Zer esango deuat ba... Denborarik gehien pentsatzen behar izan diat, kalean, etxean eta non-nahi. Konta ezin haina. Muestrak lortzea eta materiala finkatzea izan duk luzeena. Manterola liburutegian, San Martinekin kartaz, Uda Unibertsitatean... Liburua idaztea baino aldez aurretik prestatzea izan duk askoz ere zailago. Hirurehun... laurehun ordu? Gutienik... auskalo zenbat!
–Antzeko zerbait gehiago egingo ahal duk?
–Egiten ari nauk. Euskaldunok zenbat garen Irizarrek bildu dituen datoez baliatuz eta hoitan oinarrituz, euskaldun urbanoa non dagoen kokatua aztertzen ari nauk, bost mila biztanletik gorako herri multzoak kontutan hartuz. Euskalkien kokatzea eta baste hainbat ondorio aterako dituk.
–Noiz hator Barzelonatik?
–Gabon aurretik, San Tomas egunerako, agian.
L.A. Aranberri
7

GaiezKulturaLiteraturaBesteak
EgileezARANBERRI1Kultura

Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude