Bixente Aierberi Omenaldia


2021eko uztailaren 23an
Amezketako Bixente Aierberi omenaldia egingo diote mendizaleek
Bixente Aierberi Omenaldia
Ikaragarri Maite Ditut Mendizaleak
Altzoko Haundiaren herritik barrena Fernando Amezketarraren herrira jo dugu. Gorputz kankailuko gizon batek egin du ezaguna Altzo. Amezketa, berriz, ateraldi xelebrea besterik ez zuen beste gizon batek.
Gizon txintxo eta zerbitzari leial batek egiten du gaurregun famatua, besteak beste, Amezketa. AIERBENEAN bizi den Bixente Aierbek, hain zuzen ere. Aralar bidean dabiltzan mendizaleek maitea dute benetan.
Betidanetik dute mendizaleek sarrera etxe horretan. Hor aurkitzen zuten mendizaleek ostatu. 1952garrenean Euskal Herriko mendizaleen bazkunari eskaini zion. Geroztik mendizaleen aterpe izendaturik eta aukeraturik geratu zen.
Amezketako "Papeleran" egiten du lan Bixentek. Ez dauka saltzeko. Berea balu bezalaxe maite du.
–Laneko ordutan utziko ahal dizue gurekin hitzegiten ?
–Bai, bai. Inork ez digu konturik eskatuko.
–Mendizaleek omenaldi bat egin behar dizutela jakin dugu.
–Ez zaituztet ezagutzen. Zu behintzat ez zara gure etxean behin ere izan. Zu ez zara mendian asko ibiliko. Lodiegia zaude.
–Eta zu asko ibiltzen ahal zara?
–Bat ere ez. Behin bakarrik igo naiz Txindokira. Ez naiz mendizalea.
–Halere mendizaleen lagun
-Bai horixe. Ikaragari maite ditut eta ikaragarri maite naute. Oso jende jatorra da
–Mendian dabilen zenbaitek okerrak ere egiten omen ditu bada, ardi zintzarriak eta behor dunbak lapurtzen eta abarretan?
–Neuk ere entzun ditut honelako gauzak. Ez dakit hala denik Erositako prezioan saltzen dut. Nere etxean, behintzat, oso ondo portatzen dira denak. Nik ez dut ezeren aitzakirik mendizaleentzat.
–Jende asko ibiltzen ahal da zuen etxean?
–Mendizaleak? Erruz. Bataz beste, neguan behintzat, ehun mendizale sartuko dira gure etxean igandero. Leher gaizto egiten dugu hoiek zerbitu nahirik. Ez gara iristen. Maria, nere arreba, eta biok bakarrik gaude etxean.
–Gertaera harrigarriren bat edo beste izango duzu, noski.
–Hotzak izoztuta ekarri zuten behinola mendizale bat. Ez zuen arnasarik ere gure etxera iriti zenean. Medikuak hiltzat hartu zuen. "Hau ez da bizi", "Honenak egin du", esan zuen. Medikuak aldegin zuenean ohean sartu genuen. Botila beroz estali genion gorputza. Garrasika eta intzirika esnatu zen hurrengo goizean. Gaur oraindik bizi da. Donostiako Pujol zen gizon hura.
–Omenaldiaren pozean izango zara, noski?
–Poza eta kezka, biak ditut. Denei ez ote diedan nere esker ona agertuko, behar bezala, beldur naiz. Hainbeste jende izango da! Denetara iristen ez banaiz barkatuko ahal didate baldin bait ere.
Mariarekin
–Gure etxera joan gabe ez duzue joan behar. Eztarria urratzeraino hitzegin dudala, esan Mariari. Zerbait hartu gabe ez aldegin, esan digu behin eta berriz Bixentek.
AIERBENEA etxe puska da. Amezketako kale-kalean da. Taberna izan zen garai batean. Mendizaleen etxe bilakatu da gaurregun. Atea jo bezain agudo atera zaigu Maria.
–Zer nahi duzue?
–Ezer ez.
–Bai, bai. Zerbait hartu gabe ez zarete hemendik joango. Kafetxo bana bederen hartu behar duzue.
–Kafetxoarekin batera eta kafea ez zen alarguna mendizaleen argazkiz betetako album pila ekarri dizkigu.
–Ni ez naiz mendizalea. Behin bakarrik igo nintzen Txindokira. Igaratzara joaten ginen urtero San Migel ekartzen zutenean. Jakina gazteak ginen eta mutil usaian joan ohi ginen, aitortu digu.
Euskal Herriko mendizaleen biltoki gertatuko da Amezketa Azaroaren 30ean. Jaioz geroztik mendizaleen zerbitzuan ihardun den Bixonte Aierberi omenaldia egin asmoz bilduko dira.
Zorionak, Bixente eta Maria!
Mutiozabal
2

GaiezKirolaMendizaleta
GaiezKirolaBesteak
PertsonaiazAIERBE1
EgileezMUTIOZABAL1Kirola

Azkenak
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Eguneraketa berriak daude