Euskaltzaindian Sartzeak Poz Haundia Eman Dit


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Juan Garmendia Larrañaga euskaltzainari elkarrizketa
Juan Garmendia Larrañaga
Euskaltzaindian Sartzeak Poz Haundia Eman Dit
1926garrengo uztailaren 12an jaio zen Juan Garmendia Larrañaga tolosarra. Merkatal istudioak egin zituen. Real Sociedad Vascongada de Amigos del País"-eko bazkide da.
Denbora asko ez dela euskaltzain laguntzaile izendatua izan da. Euskal-Esku-Langintzari buruzko lanez eta liburuez da ezaguna euskal alorrean. Ihauteriaz ere badu liburu bat.
Gaztelaniaz eta euskaraz argitara ohi ditu bere liburuak. Arabako esku-langintza du, gai honetan, bosgarren liburua. Auñamendi argitaldariak argitara du.
Euskaldunak, han eta hemen, esku-lanaz utzi dituen aztarrenak biltzea oso atsegin zaio.
Ondoan du beti lagunen bat. Ez da harritzekoa eta, Federiko Zabalarekin aurkitu
–Araban aurkitu dituen aztarren batzuen berri jakin nahirik hurbildu gatzaizkio Joanitori Baina Euskaltzaindian sartzeak eman dion bihotz kilimaz zertxobait aztertu gabe ezin, bada, egon
–Hara, esan dit. poz haundia eman dit. Eta honetaz hizketan hasi garenez gero, neure eskerrik beroena agertu nahi nioke Euskaltzaindiari nere lana gogoan eta haintzakotzat hartu duelako. Berri hori zabaldu bezain azkar, honela galdetu zidan norbaitek: "herria" ala "erria" idatziko huke hik? Badakik, ongi aski, nola idazten dudan. Baina ni ez nauk hizkuntzalaria, ni ez nauk ortografian maixu, ni etnografian ari nauk, erantzun nion. Iraila gaztelaniaz nola idazten den galdetu behar nion "septiembre" ala "setiembre". Nik etnografi aldetik lagundu niezaioke Euskalizaindiari. Eta horretarako aukeratu nauela uste dut, gainera. Beste gaietarako badu ni baino jakintsuagorik. Herriaren ahotan aurkitzen dudan bezala jasatzen dut nik euskal hitza. Hori da nere lana.
–Euskara galdurik den lekuetan euskarazko hitz asko aurkitu ahal duzu?
–Bai, beti aurkitzen dira banakaren batzuk. Lanabesari edo tresnari euskaraz deitzen zaio, oraindik ere zenbait lekutan. "Eskuara" deitzen diote Ullibarri-Aranan eskuareari oraindik ere. Esku-langinizaz batera hitza bera ere galdu egiten da. Biak jasatzen saiatzen naiz. Geratzen diren apurrak jaso egin behar dira. Honela jakingo dute gure ondorengoek aurrekoen berri. Euskal Herria ez da gaur goizean sortua. Nora joan behar dugun jakiteko nondik gatozen jakin behar dugu, nere ustez. Teknika munduan sortu ziren euskarazko hitzak jasatzea ere beharrezkoa zaigu. Teknika berrietara haiek nola molda edo nola berriak sor jakiteko, bide bat izan daiteke zenbait aldiz.
–Araba aztertu duzu oraingoan
–Bai, baina ez Araba osoa. Arabako hiru herri batez ere: Santa Kruz de Kanpezo, Ullibarri-Arana eta San Bizente Arana. Kaixuletak xibak, errotatxoak, "tarria" trabak eta zipotzak aurkitu ditut. Zurgiñak, uztargileak eta abar.
–Horretan diharduen jende asko geratzen ahal da?
–Ez, oso gutxi. Santa Kruz de Kanpezon baziren 1920garrenean hamabiren bat kaixuleta-egile. Gauregun bi bakarrik ari dira horretan. Xibak, errotatxoak, "tarriak", trabak eta zipotzak egiten ari direnak ere bi besterik ez dira. Hoiek ere utzi samarra dute langintza hau. Makinaz egiten da gaurregun dena. Eskuz ari denak ezin du makinaz ari dena hautsi. denbora asko ez dela hil zen ingurumari haietako azken txalmagilea. 1930garrenean bost duro kobratzen omen zuen txalma bakoitzeko, 600 pezetaraino jaso omen zituen 1966garrenean egiten zituenak. Astoa baino langile bizkorragorik eta indartsuagorik bada gaurregun. Eta txalmak astoari jartzen zaizkio.
-Txalmak, uztarriak, xibak eta abar ez dira hain ezezagunak oraindik ere. Jolaserako edo apaindurirako bederen, kalean ere ikusten dira. guretzat hain ezaguna ez den zerbaiten berri jakin nahi genuke.
-Irulea da aipagarrienetako bat. Irulearen inguruko sorgin kontuak ere jakingarriak dira. "Sorgin afaria" deitzen zitzaion, haria egiten zuten emakume haien gauerdiko afariari. Goruan edo kiloan haria egiteke geratu zen lihoa erre egin ohi zuten larunbatetan ohera aurretik, sorginek akelarrera eraman ez zezaten. Eguberri goizean egindako hariari "sorgin-hari" deitzen zitzaion. gipuzkoako Elduaienen gertatutakoaren berri ematen digu D. Joxe Migel Barandiaranek. Sorgini bazela eta ez zela ari omen ziren hango iruleak Hala kantatzen omen zuten gauez agertu zirenean: "Ez geala, bageala, hamalau mill hemen geala".
Ullibarri-Aranako irulea ezagutzeko zoria izan dugu. Petra Beltran de Heredia duzu berau. Beste bost ezagutu omen zituen herri hartan. Artzaiak ardiari mozten dion artilea erosten dio lehenik. Albergan garbitu eta etxe inguruan, eguzkitan, lehortzen du. Artilea ondo lehorturik duenean, makilez astintzen eta harrotzen du. Ikustekoa da irulea artilea egiten. Argi eta bizkor ari ohi da. Zerbaitegatik dio esaera zaharrak: "Edale on gitxi irule on, irule on gitxi edale on".
Petra Beltran de Herediaren mozkin apala, , jertse eta galtzerdietarako erabiltzen da.Galtzerdi pare batentzako haria egiteko bederatzi ordu egin behar du goru edo kiloan lan. Doi-doi egiten du, gaurregun, bere aintzinako bezeroentzat adina artile.
-Ohitura harrigarririk?
-San Bizente Aranako "Maiatza". Ullibarri-Arana eta Aldatik aurrera jo eta handik zazpi kilometrotara San Bizente de Arana aurkituko duzu. Alda, Orbiso, sabando eta Oteo herriekin ditu bere mugak San Bizente Aranak. "Maiatza" edo "El Mayo" deitu ohitura aurkitu dugu herri honetan. Aintzinako erromatarrek udaberri jainkosari egin ohi zioten festaren aztarren bat da. Negu beltz eta hilaren ondotik udaberri alai eta bizia dator. Jai alaiez ospatu ohi zen maiatza. Enparantzan ipini ohi zuten zuhaitz tantaiaren hondoan egin ohi zuten maiatza osoan dantza eta festa. Indian, Fenizian, Grezian eta Israelen ere ospatzen zituzten jaiok. Eskea ere egin ohi zen. Emalearen borondateari zegokion bertsoaz amaitu ohi zen. Zurrari eta zekenari honela kantatu ohi zioten:
"Utzan, utzan ixillirik.
Orrek eztin dirurik.
Zakut zar bat or diaraman
Zorri zuriz beterik".
San Juan bezperara pasa da, honelako zerbait herri askotan. San Bizente Aranan Maiatzako santa Kruz arratsaldean ipini ohi da pago-tantaia. Bertako erretoreak bedeinkatu ohi du. Zutitu aurretik atsaskaria egin ohi dute. Tantaiaren muturrean beste adar bat ipini ohi dute zeharka, gurutzearen tankera izan dezan. Hortik bi metrotara argizarizko beste gurutzetxo bat ezartzen diote. Irailaren 14ean, Santa Kruz egunez, kentzen da tantai hori. Herritar guztien artean banatzen da surtan erre dezaten.
Kristautasuna baino ñehenagokoa baldin bada ere, kristau kutsuz kutsaturik heldu da guregana. Leku askotan da soro eta zelaietan gurutzeak jartzeko ohitura. Gogoan du oraindik ere San Bizente Aranoko jendeak: "maiatza-zuhaitza" ipini gabe geratu ziren urtean, harri erauntsiak txikitu zituen bazter guztiak.

Erronkari aldean dabil orain, Joan Garmendia, aztarren bila. Zenbat denbora, zenbat atzera-aurrera, zenbat diru, aztarren bat aurkitzeko eta gordetzeko. "Pazientzi ikaragarria behar da, ez diruari, ez denborari, ez beste ezeri begiratu behar zaio", esan digu Juanitok.
ERRIALDE

Kaixuleta eta kaixuleta egiteko tresnak.
Haria egiteko irulearen tresnak
"Maiatz-zuhaitza"
1

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
GaiezKulturaKultur ErakEuskaltzain
PertsonaiazGARMENDIA10
EgileezHERRIALDE1Hizkuntza

Azkenak
2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude