Hilario Azkarate'gaz Elorrion


2021eko uztailaren 16an
Hilario Azkarate pelotariari elkarrizketa
Hilario Azkarate'gaz Elorrion
Zugaitz eder oien aspian edo Bar "El Fronton"'eko toldopean jarrita, Elorrioko pelotazale eta gizon zintzo zan Kerejeta'tar Justo jaunaz (G.B.), orain urte pillotxo bat dirala, egunero, nebazen amabi urte inguruko mutiko bi, antxe txokoan sartuta, pelotan, tarrasean, ordua jo ta gero ariñiketa baten-a perrotsa! marianistetako ikastolara, izerdia ta putsa eriotela eltseko: Arbulu'tar Kepa eta Azkarate'tar Hilario.
Arbulu'tar Kepak, gaxo gogor batek jota, itxi egin bear izan eutson bere pelota jarduna; baña barruko ar orrek ez deutso oindiño pelotaleku ingurutik alde egiten ixten eta or daukagu gaur, ez Elorrion bakarrik, baizik bai Bizkaian eta Gipuzkoan be, txapelketa antolatzalle bikaiñenetako bat.
Hilario, barrez -parkatu- ez neban uste iñoiz orrenbesteraño elduko zanik... Bada Ariño anaiak ere, bertan sasoian, eta bertan pelota-lekuan erakusten eueskuen euren etorkizuna... baña Hilario iraupen aundiko mutilla izan ...da...
Emen bera aurrean: ezkultura baterako bizkar zabal kementsuaz, karakter gogorren ezaugarri beren ezpañ, begi ta bekokiagaz, euskaldun baserri gizonen egoera lasaiaz, barriro be, laugarren aldiz, Garzia Ariñokaz, aurrez aurre atsena jokatzeko zai...
Eta, Elorrion Hilariogaz izketaldi bat izatea gura dabenak, ze esanik bez, "Jakobanera" jo bearra izango dabela: an dauka etxetik kanporako saltsatxoa, an musaldiak, an bere lagun eta lagun-kontrarioak, an Mari etxekoandrearen zirikaldi eta urteera zorrotsak, baita be "amama" Jakobaren txuleta ederrak, an bata bezteai adar jotseak, eta atsenez baita be, bere sekretu edo ixil-goraberatako "esfinge" bat dirudin etxegizon mardoa, batozko illuneko Fidel; eta au bitarteko dogula... (15 pake-urte: bere amabostgarren ezkon urtebetetseari txanpanaz igurasitxo bat emoten deutzagun bitartean) or gure galdera-erantsunak:
-Gente askori kostatzen zaie merezi dozun malla gañera jaso-eraztea. Zergatik deritxozu izan daikela: edo isparingiak bear dan aizea emoten ez doutsuelako, edo partidu asko larri samarrian irabazi dozuzelako, edo itxura eskasa, ezker motela edo beste batzuk aña "teatru" erabiltzen ez dozulako?
-Ze esango deutsut ba... Goazen zatika: lenengo ta bein, beintsat, nire izena isparingietan ondo erabili dabe eta geineai ezkerrak emon bearrean nago. idazleak euren bereziko ikuste bat izatea, bat bestea baño begi obeaz artsea edo partidu baten gañian euren aparteko iritxia emotea, ori bereskoa da eta periodista oiek, nik uste dot, sarritan piper-min edo gatz apur bat ipintsera joaten dirala...
Eta, zer partiduak larri xamarrian irabazi arren! Emen balio dabenak, arek atsenengo espriñak balio dau. Txirrindulari aundienak be zelan irabazten dabe ba? Ortxe, errueda erdiagatik eta. Egin bear dana da, lenengo jarraitu, neurria artu eta gero taka! atsenean burpillaldia emon eta 22ra eldu. Nik neuk badakit beste batsuen aña "teatrukua" ez naizenik. Soldautsan be, jakingo bazenuke, kapitain bategaz neureak eta bi ikusten nebazen defileak eta pausoak an danen aurretik emoten eta galantak entsun be bai. Galeriarako pelotaria ez naz eta ortara jokatu be ez dot egiten, baña atsenengo ondarra be batu eta, gura badozi, neure zakartasunaz eta neure beartasunaz beste batzuk baño uts gutxiago, beste batsuk baño egipide seguruagoa izan neike. Irabaztera jaoaten naz eta ez argazkiak edo erretraztuak ateratsera...
-Sarri ibilli izan da errian olako burrundaria sor bat: Garzia Ariño ta zu ez zariela ondo konpontsen. pelota lekutik kanpora euki al dozue eztabaidan bat edo zeozegatik bai ala zagoz eurakas minduta?
-Bai zera...orreik jardunak dira, besteik ezer ez. gertatzen dana da, sarritan alkarren jarraitzalleak izaten dabe euren asarreak eta orreik nasten gaitue. Barruan betik asarre eta kanpuan ondo eta pelota-lekutik kanpora be izan doguz geure burrukalditxoak, baño musian edo tutian, eta betik lagun.
-beste sekretu bat ere badozu: Zure anai Andresek emoten deutsun ezkutuko edaria jakin daiteke sorginkeriren bat dan edo ez? Au adieraztea, bear bada, kontrarioarentsako aurrerapide bat izango ote litzake?
-jakin, beintzat, bada ezpada, iturri nausiko ura ez dala (Elorrioko iturri nausiko urak, jakingo dozu, kaskatera joten dabela, esana da).
Uratsa, axe, uratsa dala ipiñi, gero, emen Fidelek botatzen deutsozan koñak oneneitako tantakatxo batsugaz eta irabaztea gura deuztanak badaki zer egin: uratsa, uratsa edan. (Aparia aurrera doanez, umorea ere neurrian).
-Guipuzkoako isparingiak gogor jardun eben atanillori, esateko, txiripa" bategaitik irabazi ziñutzala, zein da zeure iritxia?
-Atsera- "Marchatras" emotea gatxa dala eta ankea sartu eta ateratzea ere bai. A jarri eben irabazle berezia eta gero, gerokoak... zeozer esan behar Ezkuan mintzea ez sa suerte txar bat; ori da "pulmoietan" aizea faltatsea lez eta nekatzea suerte txartzat ez da artzen... or bakotxa al dabenaz. Atsen-ondorena garbia izan zala uste dot.
-Entzun dogu aurten "txapel bi" ipintzeko asmotan zabiltzala.
-...?
-bat danok dakiguna: joan zan urtean galdutakoa, ta ondo galdutakoa, barriro bururatzea.
-Eta bestea?
-Bestea, orrenbeste maite dozun auzoko eta auzoan asiera emon deutsozun etxe edo txalet barriari aurten txapela edo tellatua ipintsea eta gero... tran la la ra, tran la la ra...
-Tira, tira! Ori ez zazu jarri. Nik, neuk alegiña egingo dot eta itxaropen osoa daukat, esan Jaungoikoaren laguntasunaz, Elorriora aurten, barriro, txapel nausia ekarteko, baño beste ori... ori ez da nere arazoa. Bilboko aizpurua Jaunari galdetu: a da kontratistea ta.
-Ta gerokoa?
-Axe partidu latsa!
-Atseneko kexka bat azaldu eraztera noa: betik erabilten dozu zeure inguruan kerizpe bat, erderaz, "eminencia gris" esango neutsakena?
-Juanitogaitik esango dozu ez ta? Banengoan ba. Eta zer? txarto da ala, aldamenean maisu edo irakasle bat erabiltea? Jakiñean egongo zara ba benetako irakaslea dala...
-Orduan orrek jokua "planifikau" egiten deutsu...
-jakinekoa da! Eta galtzen dodanian ez nau aspiratzen, beste batzuk diruagatik edo guradanagatik egiten daben lez eta irabazten ba dot... lengo lez. Bada Fideli "esfinge" dala esan badeutsozu, au ez gutxiago.
-Baña, ez pelota-lekura bakarrik: or zure begiko dozun auzo erretaraño ere jarraiten ote detsun nago kerizpe orrek...
-Ez esan kerizpea argia danari, e?
Eta Fideli errematea ipintsen deutso: Ori garbi dak: Biarko egunez, an, andra biak brixkan itxi eta... eurok ortik zear joateko.
-Tira, tirok!
-Eta Zeruko Aargian arpidedun al zara?
-Bai,gaurtik aurrera, eta bide batez bere irakurle danari agur bat.
7

GaiezKirolaPilotaPilotariak
PertsonaiazAZKARATE1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude