Patxi Aizpurua. Solasaldi Bat


2007ko otsailaren 21ean
Patxi Aizpuruarekin Ikastolen Elkartearen Batzaren Talde Eragileari buruz
Patxi Aizpurua. Solasaldi Bat
Zorionez gure artean baditugu, herriminak bultzaturik isilka, apal-apal lanean gartsu ari diren euskaltzale aipagarriak. Galdera eta aitzaki epelik gabe laguntza unetan esku eta patrika jator erantzuten dutenak. Hauetarikoa dugu Patxi Aizpurua (Iparragirrekoa).
Adiskidetasuna gorazarre-bide erraz bihur daitekeela zioen, oraintsu, euskal gizon ospetsu batek. Baina, zurikeria bazterturik beste asmo batek narama lantxo hau egitera. Lagun zaharra dut, bai, Patxi; une atsegin eta larriak igaro ditugu biok, hitz guttitan, ondo elkar ulertzen duten hoietarikoak gara. Bolada luze hontan, Ikastolen Elkarte Batzak duen Talde Bateragilekoa denez, hor dabil buru-belarri, dituen eginkizunak bete nahirik; Badu galtzak bete lan. Ta gai honetaz Deban ezer gutti aipatzen zaigunez, jendea Elkarte horretaz zerbait bederen jabetu dadin Patxiri zuzentzen dizkiot galderak:
Noiz eta nola Talde Bateragileko?
Urte bi daramatzat. Ikastolak aurkezturik, bailadakoek talde Bateragilearen ordezkari aukeratu ninduten.
Lehenago Elkarte hortan iskanbila ugari bazen; orain, giro aldaketa nabari da ez dea?
Bai, egia esan, urte txarrak izan dira talde Bateragilean. Etsairik okerrena barruko borroka zen. Gaur talde bat dago, eta, esan nahi dizut, benetako taldea dela.
Lan-sailak nola banatuak dituzue?
Pedagogia, Lege, Diru, Udaleku, Kirol, Seguru eta abar ditugu.
Zeintzuk oraingoz, helburu nagusiak?
Testugintza. Batzuk eskuan ditugu, besteak argitara-etxean; Irailerako, denak aterako dira. Testu eta irakurgaiak, ezin uka, euskal kulturgintzarako aurrerapen handi direla.
Zertan dira Bateragile eta Ikastolen Harremanak?
Hirurogeita hamar ikastola dira eta bat edo beste kenduz gero, denekin harreman onak ditugu
Talde bateragileak, zenbait sailetan bereziki, irakasle taldekin ariturik lan egitea premia handiko dela agiriko denez, zerbait honetaz?
Badakit garrantzi handikoa dela hori. Uste dut, irakasleak talde Bareragilekoak izan behar dutela.
Lan izugarria duzuenez, inor bai "liberatua"?
Bai, lana ugari dago eta hiru "liberatuk" dihardute Ikastolen Elkarteko Bulegoan; idazkaria egun osoan eta, neska bi, erdizka.
Datorren ikastarorako, testu liburu gertuketaz, zer diozu? Ikastolak nola erantzungo ote?
-Orain arte bakoitza bere gisara ohitua dagoenez baliteke, hasera, askorentzat gogorra izatea. Baina, hori behar bebarrezkoa dugu. Egia esan, beldur piskat badizut.
Uda garaian haurrekiko heziketa eta giroa eten ez dadin antolatzen dituzuen udalekuak, non eta nola moldatuak dira?
Udalekua Iratxen (Lizarran) eratzen dugu. Aurten hiru taldetan zazpireunda berrogeita hamar haur, hirurogeita hamabost begiralerekin izango ditugu.
Diru kontuan, nola zabiltzate? Zer laguntza duzue?
Beste hainbatentzat bezala, arazo hau zaila zaigu. Jakineko diru-iturri bakarra Ikastolak ordaintzen dutela dugu. Gero, laguntzaile batzuen emaitzak batez ere Lankide Aurrizkiarena; honi esker testuak argitaratuko ditugu.
Ikastolen oinarrizko heziketa eginik, lehen ikasleak atera dira. Hurrengo maila, batxiler edo profesionala denez, ahalik azkarren honi heldu eta girotu beharra dago. Zer! diozu hontaz?
Honetaz badirudi jendea keztatua dagoela. Aurten, oraindik erantzunik ez badute ere, lau, bost ikastolak batxilerra emateko baimena eskatuta dute. Profesional bideari zailagoa deritzat, baina zerbait egin beharra dago.
Jendeagandik hurbil izateko bailadaz bederen, elkar hizketak premiazkoak zaizkizue; zertxobait egin ondoren, utzi duzuela dirudi. Zergatik hau?
Ez, hori ez dugu utzi. Agirian da, jendearengana hurbiltzeak duen garrantzia; behin edo beste egin ez badugu, ezin genuelako izan da.
Ikastolak Euskal Herri osoan bikain erro ditzagun, beharrezkoa zaigu erakunde trinko bat. Ba ahal duzue harremanik beste eskualdetako elkarte, erakunde edo ikastolekin?
Denon kezka da hori, ze euskal erakunde eskasia dugu. Euskal Herrian Euskaltzaindia eta Gipuzkoako Ikastola Elkarte Batza dira bakarrak, hauek sendotu eta indartu, egin behar ditugu. Talde Bateragileak baditu harremanak Bizkai, Araba eta Nafarroako Ikastolekin eta denon gainean dago Euskal Federazio edo Konfederazioa.
Ikastola arazoak kezkatzen gaituenok esker-ona zor diegu Patxi eta talde Bateragileko bere lagun guziei eta, bestetik, gure arteko erabaki unetan hauek duten ikuspegi zabala kontuan izatea oso mesedegarri izango zaigula uste dut.
IDIAKEZ
8

Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Eskolak\Ikastolak\Konfederazi\Besteak
Pertsonaiaz\AIZPURUA4

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude