JEAN LOUIS DAVANT


2007ko otsailaren 21ean
JEAN LOUIS DAVANT
Euskara Euskaldunek dugu salbatuko. Ekonomiaz gauza esan daiteke
Guillaume Eppherre zenak Euskaltzaindian utzitako lekurako Jean Louis Davant izendatu zen. Hori dela eta astindu gogorra eman nahi izan zion norbaitek. Halere zutik geratu zen Davant-en jatortasuna.
HERRIA astekariaren irakurleentzat mintzatu da oraindik orain. Z. Argiaren irakurleei ez diela, hor agertuak gaitzik egingo uste dugu. Ipar aldeko euskaldunak ezagutzea on zaigu.
Zoritxarrez, zenbait hitz aldatu beharrean eta zenbait lerro kendu beharrean aurkitzen gara. Barka biezagute irakurleek eta Davant-ek.
Nun da xuxen zure sortetxea? Eta zer dira zure etxekoak?
-Ziberoko Urrusioi-Larrabile dago ene sortetxea, etxondoa Zabalaenia. Laborari-artzainak dira ene aitamak, bai eta anaia gehiena bere lagunarekin, hots "Zabalain" familiakoak.
Zure eskolak nun egin dituzu? Eza ote osoki frantsesez?
Herriko eskolan ibili naiz sei urtez, gero beste hainbestez Mauleko kolejio libroan. Bigarren batxilerra Uztaritzekoan egin nuen. Laborantzako injinergoa Angers-eko Unibersitate katolikoan. Horik guziak frantsesez, bistan da. Bainan Urrustoier katixima euskaraz genuen denbora hartan; eta Mauleko kolejioan astean ordu bat euskaraz hartzen ginen, tenorez kanpo, aita Charritton gaztearekin. Ate bat ireki ziguten hor ikasiek.
Nun bildu duzu zeure euskal kotsua?
Errotik euskalduna da sendimenduz ene familia. Baina herritik urrun, Frantzia behere hortan nintzon gehienik ohartu gure izaite eta nortasun bereziaz. Hortan lagundu ninduten, ustekabean, hango lagunek: denbora batez, hurak bezala frantsesa izan nahi nukeen, Euskalduna geldituz bizkitartean. Baina berek, ene berezitasunaz parreginez zala, berezia nintzela erakutsi zidaten.
Ber denboran, Euskal-Herriaz liburu batzu irakurri nituen eskolako liburutegian: horietan gure nazionearen aurpegia hobeki ezagutu nuen, historia bat bagenuela ikusi nuen...
Zer eta nork lagundu zaituzte?
Euskaldun Gazterian aurkitu nuen, duela 15-20 urte, euskal sendimendu azkar bat, nahiz ideien aldetik ez zen oraino abertzalegoan argi eta garbi finkatua. Gero 27 hilabetez Algerian soldadu egon nintzen (58-60) beste asko bezala: horrek ene sendimenduak azkartu zituen, eta begiak ireki.
Gu ere kolonizatuak bezala ginela ohartu nintzan, gure nortasunean ukatuak, nahiz Algerianoak baino aberatsago garen, eta ber denboran Europear xuriak izanez, hobeki tratatuak. Itzuli nintzelarik, sortzen ari zen Enbata kazeta: hortan aurkitu nuen abertzaletasun garbi bat, ongi finkatua.
Zure bizko laguna euskalduna egin zenuen. Zu bezala euskalduna naski!
Euskalduna hautatu nuen emaztea. Amikuztarra da, etxetiar alaba, zortzi haurretarik bigarrena. Zazpi urtez sehi edo neskame egona da Parisen. Euskal-Etxearen eraikitzean parte hartu zuen: erospena beste gazte batekin zinatu zuen (gaur etxe horren buruzagi den Domecq, azpandar semearekin). Aita gazterik galdu zuen ene lagunak. Bizitzen ikasia da... Gero Euskaldun-Gazterian idazkari (segretario) bezala ari izan da eta han genituen ezagutzak egin. Bi alaba ditugu.
Hots! Familia euskaldun baten ohantzea. Zuen bi alabak, ikastolan hasirik, giro onean haziak izanen dituzue.
Euskaraz ari gara familian, bistan da. Bainan ez da zenbaitzuek -eta bereziki jaun erretor batzuek- uste luketen bezain erraz: haurreri beti gerta egin behar zaie, nahiz ikastolan ibiliak diren, zeren orotan erdara hutsa dario. Beraz diogu euskararen salbatzeko ez dela aski familia.
Denetan behar du bere leku euskarak: eskolan, kazetetan, radioan, telebistan, administrazionean, elizan, katiximan... Hori ukatzern dutenek, haurrik ez dute, edo zertaz ari diren ez cdakite. Mementoan beharrik hor dugu ikastola.
Zure euskaldungoa ez da noski, literaturan gelditzen.
Politikatik pasatzen da, nahi ala ez, euskararen geroa, gainerateko guziena bezala. Euskara lagundu behar du gobernuak: hasteko, frantsesaren pare sartu behar luke eskolan eta guzietan. Baina holakorik egiten ahal ote du euskalduna ez den gobernu batek? Duda dut. Orain arte zer egin du?
Beharrezkoa balin bada politika euskaltzale bat, aski ote da? Segurki, frantses (eta espainol) gobernua euskararen alde hertsa dezagun. Bainan atera bide osorik ez da ikusten alde hortarik. Azken finean, euskara Euskaldunek dugu salbatuko, guhauk eskuetan hartuz. Ekonomiaz edo bizipideaz gauza bera esan daiteke. Politika abertzale bat behar dugu, euskal botere baten erdiesteko.
Hortakotz Enbatan ari izan naiz 13 urtez, eta orain Herriko Alderdi Sozialistan (H.A.S.-en) nago. Azken hau sozial edo gizarte mailan hobeki finkatua da: laborari gaztetan eta langilerian du konfiantxa.
Politika hori ez delarik delarik denen guztokoa, ez dautzua kalte eta traba egiten?
-Denen gostukoa litekeen politikarik ez da. Baina duela 10 urte, zakarkeria bat bezala ikusia zen euskaldungoa, gaztetan arrakasta izpirik ez zuen... 20 urte barne hil beharra zela zioten Baionako jaun batzuek! Gaurko gazterian den sua ikus bezate .. Su hori abertzalegoak du piztu.
Abertzale honi traba ekartzen dakonetz euskal politikak: bai frango. Luzeegi liteke kondatzea. Bainan ikus dezagun bestaldeko haurrideek zer pairatzen duten, bereziki egun hautan... Bizia osorik emaiten dute heiek. Guk, orainokoan, biziaren parte bat. Beraz ez dugu negarrik egin behar.
-Baina zure ideiak "alderdi" batean ezarriz eta biharko Euskal Herriari pentsatuz, zer daukazu lehen, "Alderdia" ala Euskal Herria?
Alderdia baino lehen Euskal Herria eta Euskal Herria baino lehen Euskaldunak... Euskaldunen zerbitzuko tresna bat da Euskal Herria, eta bien esku makilak zaizkit Alderdiak: H.A.S. eta besteak. Hargatik, uste dut langileriaren eskuetan dagoela euskaldungoaren geroa: langileak baitira gaurko Euslaldun gehienak.
-Zure girixtino sentimenduak ere ez baitituzu gordetzen, zer da zuretzat Eliza?
--Kristoren segitzaile garenen mugimendua da, guretzat, Eliza. Ez da agintzeko egina, baina gisa batera edo bestera pobre esta behardun direnen zerbitzuko. Buruz beheiti joaiten ari da azken mende hautako urgulu haundi hura.
Baina ber denboran, mundu pagano batean gaude berriz edo beti, lehenbiziko giristinoen denboran bezalaxe. Heien izpiritu kartsu, maitakor eta urrbila behar genuke, munduaren arraberritzeko barnetik, eta ez gainetik.
--Eliza horri eman diozu zure denboratik eta garretik, laiko bezala naski!
-Bai. Enbatari bezain beste denbora -eta bereziki igande frango- eman diogu emazteak eta nik C.M.R. edo Herri-Ekintza izeneko Eliza-mugimenduari. Zazpi urtez horren buru egonak gara (1962-1969) ipar Euskal-Herriko. Orain horren kide eta laguntzaileak gara.
bestalde, haur batzuei astean behin katixima ematen die emazteak: hortan euskaraz ari den bakarra da Hazparne guztian!
Kristau izaiteaz ahalgerik ez dugu, bistan da: bestenaz ez luke balio.
Nola da zuentzat esan hau: euskaldun fededun?
---Euskaldun eta Fededun: bi gauza berexiak dira horik, nahiz azken mende hautan usu elgarri lotuak ikusten ditugun. Aitzinetik luzaz pagano egonak dira Euskaldunak. Gaur berriz, sineste gabeko Euskaldun onak badira: behar bada kristauetan baino gehiago, eta frangotan kartsuagoak. Gu, bizkitartean, euskaldun eta fededon gara ber denboran.
Konprenitzen ez duguna: giristino askoren epeltasuna, eta ez bakarrik euskaldungoari dagokionez. Sozial kundean berdin da. Liburu sainduak ere dio: "Epelak goiti botatzen ditut". Gizonaren eskubideen alde jokatu behar luke, nehork baino gehiago, kristau batek. Ezin ukatuzkoak dira populuen dretxoak eta aure kasuan -Euskal-Herriaz ari garenez geroz- Euskaldunen zuzenak. Nolaz bazter utz ditzakegu giristinoak, izan gaiten Euskaldun ala Frantses?
Nola ikusten duzu zuk zure (akademiako) euskaltzain lana?
--Oraino ez dakit xeheki. Hiiabeteko biltzarrak Donostian egiten dira. Joaitetik baztertu nau, orain arte, kolejioko lanak. Gainera, menmento hontan hobe dut naski mugaren ez pasatzea... Baina zabalduko da noizbait aroa... Multzoan lan egitera usatua naiz, talde batean behar den diziplinari -demokraziaren araberako diziplinari- ohitua. Euskara batuaren alde eta euskararen arraberritzean aitzina ari gogo dut. Sail horietan, Ziberotarra naizela ez dut ahantziko: funtsean, hortako izendatua naiz. Gainera, Euskaltzaindian sartzea ez da ohorezko medaila bat: jakitatezko lan bat egin behar da han.
HERRIAK
12

Gaiez\Hizkuntza\Euskara\Erakundeak\Euskaltzain
Gaiez\Hizkuntza\Euskara\Normalkuntz\Prozesua
Pertsonaiaz\DAVANT1

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude