AZPEITIARRAK ARGENTINAN


2021eko uztailaren 16an
AZPEITIARRAK ARGENTINAN
Herriko Bestaburu hauek lagun eta adiskide zaharrak ezagutzeko eta agurtzeko oso egokiak izan ohi dira. Urtero izaten dugu geure arteko herritarren bat ezagutzeko egokiera. Eta aurten zein izango eta hara, Alberto Rafael Nazabal Buenos Airesetik etorri!. Aspaldion gure herritar hau, hementxe ikusteko bagenuen gogorik! Eta hara aurtengoan non agertu zaigun hirurogeita bi urte Argentinan igaro ondoren. Bejondaizula Nazabal jauna, Ongi etorria izan zaitezela Azpeitira!
Nazabal jauna, 1913an irten zan Hego Ameriketara gaur lau seme-alaban guraso da. Abuztu honen zazpian beteko ditu 73 Ameriketara urte; baina begiratu batetara berrogeita hamar baino gehiago dituenik ez du agertzen. Hirurogeita bi urte luzetan herbestean bizitu arren, euskara ederra du bere ezpainetan. Nola mintzatzen zaigulako gero!
Azpeitian ateak zabaldu berri dituen Iraurgi bazkunean gaude gure "amerikanoarekin" elkarrizketan. Hementxe bere alboan ahozabalik e.a irrika biziz, Nazabalen kontuak entzuten ari gara, Amezua argazkilari trebea Jon Etxeberria beizamatar gazte argia, Xabier Arozena langile joria eta lerro hauek idazten ari den, delako Anatsan bera. Nazabal jaunak ezertan hasterako bere sakela ireki eta eskupeko bat eman digu Zeruko Argiarentzat. Guk ezer galdetzen hasi orduko, hara beronek esan:
Poz haundia neukan Z. Argiako norbait ezagutzeko eta batipat zu, gure herriko herriak idazten dizkiguzulako. Han, Buenos Airesen, jende askok irakurtzen du Z. Argia, pozik irakurri ere!
Nazabal jauna, Argentinako berriak ematen hasi baino lehenago, galdera bakar bat egin nahi dizut. Hirurogeita bi urtetan zeure herritik landara bizitu ondoren, nolakoa iruditu zaizu Azpeitia? Ze sentitu duzu zure bihotzean zeure jaioterrira iritxitzeaz?
-Negarrez lagun maitea, NEGARREZ egon naiz ordu luzetan. Loiolak emozio haundi bat egin dit. Baina negar egin dut batez ere, neure lagun azpeitiarrak, Argentinan bizi direnak eta bizi izan direnak, gaur hemen ikusi ezin ditudalako. Nola ahaztu neri Ildefontxo Gurrutzaga bat, eta berau bezala bere jaioterriara etorri gabe beste mundura joanak. Azpeitia asko hazi da, edertu egin da. Zelai luzea oso apaina arkitu dut, baita Madalena ere; baina Eskustak negargura emar dit. Gure gazte edo haurtzaroan Urola eta Hibai ederratik amorrai bizi-biziak eramaten genituen. Begira egon naiz, eta txal buru eta ezkalu bat ere ez dut ikusi. Zikindu dira hemengo hibai ederrak.
--Gure azpeitiarra, euskaraz barra-barra mintzatzen ari. Adiskide, Argentinako Euskaldungoaz zerbait esan iezaguzu.
--Gutxienean izan ginen. Buenos Airesko Laurak Bat elkarte ezagunean, ikastola bat antolatu dugu, asteko jakineko egunetan euskaraz ilrakasteko asmoz; haraxe biltzen gara, zahar eta gazte, injinadore, mediku, langile eta beste. Saninazioz, Aberri egunez eta beste edozein ospakizunetan bi mila euskaldun baino gehiago elkartzen gara. "Euskaltzale" izeneko bazkun bat ere badugu; neu naiz bertako lehendakaria. Elkarte honetan 300 bazkide baino gehiago gara. Beste Batzoki bikain bat ere badugu, Lomasen berau. Eta honelaxe, liburuak, diskoak, aldizkariak eta argitaratuaz, indartzen eta oinarritzen ari gara Argentinako Euskaldungoa.
Hango espetxeratuen alde lan asko egiten ari zaretenez gero, zuen Erakundea zer-nolakoa den adieraziko ahal diguzu?
Ezertaz mintza banadi, honetaz egingo nuke zuzenki Elkarte hau, honela deitzen da: "Secretariado de Ayuda Cristiana a las Carceles" 1958an sortu genuen, beronen eragile nagusia Azpiazutar Iñaki apaiza duzue.
Nola laguntzen diezue espetxeratuei?
Era askotara laguntzen saiatzen gara. Hango presuek, erabat jota irteten dute beren zigorraldia bukatu ondoren. Askotxok dokumentaziorik ere ez dute izaten, beste asko noraezean gelditzen dira. Bakoitzari arropak eta hamabost eguneko bazkari eta afariak ordainizen dizkiogu. Lantegi bat, lanegin dezan arkitu, osasunez nolabait dabilenari gaixoetxe bat egokitu, beste askori berriz beren etxeetara itzultzen lagundu, trena eta gainontzeko laguntzak emanaz.
Jende askori laguntzen ahal diozue?
Igazko urtean 1800nen bat bale banatu genituen. Honek, gutxienik, beste hainbeste laguni lagundu geniela esan nahi du
Era guzietako presoei laguntzen ahal diozue?
Bai, guk kolore guzietako jendeari laguntzen diogu, era honetan ez dugu batere bidegabekeriarik egin nahi.
Zuen Elkarte horrek zer laguntza jasotzen du?
Gure "Secretariadoa", Argentinako gobernuaren lege-babesean dago badu, han esaten diogun "personalidad juridica" delakoa. Peronen gobernuak, igazko urtean 60 miloi pixu eman zigun, Fundacion Banco Frances-ek beste miloi bat eta gero, guztion artean, ongile eta arpideen artetik, diru asko geureganatzen dugu. Baina, halare, dena behar izaten dugu. Gisa honetako lan batek diru asko eskatzen du
Nazabal jauna, azkenik, bukatzeko, Argentinan bizi zarenez gero, eta Abuztuaren 21 ean berriro haruntz itzuli behar duzunez, zer deritzazu Euskara Batua izeneko honi ?
Sinets iezadazu, guretzat beharrezkoa da gure Euskara maite honen batasuna; han oso pozik gaude eta eskertzen dugu hemen egiten ari zareten lan bikaina
Eskerrikasko Nazabal jauna, Zeruko Argiaren izenez ere, eskerrak
Jon Etxeberria, Anatsan, Nazabal jauna eta Xabier Arozena.
10

GaiezGizarteaEuskal dias
EgileezANATSAN1Gizartea

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude