Ernanitarren omenaldia aita Iturriaga'ri


2021eko uztailaren 23an
Zendoia'tar Aureliori elkarrizketa

Ernanitarren omenaldia aita Iturriaga'ri
Jatorri datorkigu euskal gaztedia.
Etzan arritzeko Iturriaga jatorrari, bere erriak, Ernani'k, -euskal- erri iaio onek, omenaldi bat erabakitzea. Gaurtik-gaur Ernani baitauka "Rebelde" alako itxure... sentidu onian noski. Jatorra, kutsu-galtze gabekoa. Eusktartasuna goi mailaraino erabili duena... eta halaxe etzan arritzekoa aita Iturriagari opa dioten euskal-jai alditxoa ain ondo eratzea "rebelde" batek biar zuen agur beroa eskaini zioten. Motelak eta odolgeldiak ginala erakus-arazi baitzigun bere prediku eta idaztietan. Eta geiago esango det, ereje bezala tratatuba izan zan, egizko kristautasunaren fabore gure izkuntzan jokatu bait zuen, bildurrik gabe eta orregatik, bai, desterrua ezagutu zuan. Euskal zale bikain ajtorriz, kristoren ideiarekin bat baino geiago astindu zuen bere esate zorrotz eta mardularekin... Alaxe Ernanira agertu nintzan. Aste osoa bait zuten Iturriaga goraipatzeko, gure izkuntzan. Eta neretzat esan nuben, zer edo zer ederki-lantxo bateko jasoko nuela. Alako gora-berak zirala ta, lagun, jarri zaitez "Aitor" teatroko tokitxo batean eta esaidazu zer izan dan umetxo hauen lana. Eta orduntxe bertan, auen jokaera ikusiaz, txurkaitzazu malkoak eta txaloak berotu ditzala, euskal- kabitxotik irten diren gaztetxo auek, beren txikitasunean, bereziko gizontasun bat agertu baitigute. Ortxe dituzu benetan aita Lekuonaren mende ainbeste gaztetxu. Ondik asiak beren etorrerazko euskeran eragingarri dala aitzallentzat. Lau mutikotxo oiek ez dituzte berrogei urte alkarrekin. Eta antxze dira lauak bur-belarri, bertso-ikasi batzuei buruz... Baino emen dezute aurrez aurre sendoia tar Aurelio mutikoa. Trebea bere saioetan. Bildurra artu nuen koskor onen aurrean.
-Nola diteke, erabaki sakon auek, kantuz, ain errez irauteak? Or baizan-bat. Bost-ajola dio. Puntoak txirtxilatzen ditu. Merezi bait du "profesionaleen" tartean sartzea. Etorrera bat baitauka nik ezin ulertua. Seriyo-seriyo inguratu zait. Zarauzko mutikoarekin etorri bait zaigu. Arzallus'tar Jose Maria Lasalle'tarren anaiak, txiki hauek eragingarriak, neregana urbiltzeko deitu dio.
-Izena?
-Zendoia'tar Aurelio.
-Itzegin zaidazu.
-Abestuz.
-A!...
-Tolaretxipi'k esan bait dit gaur bertsotxo bat kantatzeko. Eta oso pozik hasten naiz orain "ZERUKO ARGIA" jartzeko amaika urterekin asi naiz eta prest nago jarraitzeko. Bizi guztia emango det nik, gure euskera indartzeko".
-Txokala! Ume koxkor mardula. Egite orrekin joka dezazula opa dizut beti-betiko.
"Z. ARGIA'k" euskeraren alde joaktzen duen ezkero, bear baitu euskera erabiltzen dan tokien gora-berak. Eta Ernanirekin asi geran ezkero, hortxe billatu ditugu gure ondorenak: umetxoak, zarauztarrak bezala. Eta auetxe mordo eder bat konpondurik or atera zaizkigu ere "Aitor" Teatroan, gure izkuntzaren jaramona gallendurik bizitasun osoan.
Mariezkurrena'tar Maritxuk osatu ditu talde alai batzuek. Gure emakumeak gaur-gaurkoz, sendo eta trebe dakauzkigu "trintxeran". Ara emen aurrez-aurre poxpolin taldea: Elosegi tar Maria Luisa, Idarreta tar Iñaxi eta Larburu tar Itziarrek dakazkigu euskerazko olerki zati kutsuenak, aurrarentzat erabilliak. Ortxe dituzute, ernaniarrak Euskal erriari eskeini dioten poxpolin lore sorta ederra. Bejondeizutela!...
Ala ta, segi dezagun.
"Ito badakit-Etxaniz'tar Nemesio'k euskerara ipiñi diguela. Eta gañera gaurkoa ez baita. Nolatan ulertzen ez detana da, sustrai gabeko lantxo batek ain erakusgarria izatia. Euskerako gaiak, pikante xamartasuna palta duela? Antzerkiak, gaurko erara jarriak ez daudela? Baliteke. Eta "apunte" txiki auekin Etxaniz'tar Nemesio'k astindu zuen ain erorita genduen edertia. Bañan "intentzio" batzutik ez da goiko mallara pasa. Ezin dugu ere geiago esaktu, adiskideak! Bañan grina pixkaren bat sortuta balego, alako ondore berpizte garri bat nabaituko genduela teatro-anbientean.
Gai ezkaxa naiz izanik, ortxe genituen ernaniar taldekoak, jator, ernai, abots-onekoak, deklamazio griñari emanak bañan "artifizialidaderik" gabe. Bañan esaten det, Ez al da obea izango egite on bat aurkeztutzea, kutsu gabeko deklamazio on bat baino?
Ontan emen datorkit Periko Salegi. Aspaldikoa. Berogei urte Ernaniko antzezlarien buru. Jatorra, baiño "gaztatu" xamarra.
-Zenbat gazte eduki dituzu zure mende?
-Erruz. Baino gaztetasunak zearka naiz utzi, emen nago ulertzen dedadanez beintzat, gure euskal teatroari eusteko.
-Eibar'en izan zineten. Erabakiak ondo artuak al ziren?
Ez naiz "modernismoko" teatroaren zale. Uste dut gaurkoz, gurea bear dugula. Euskalduna ziaro. Goi-gorako bearra dala esaten dutenak, uste det ziur ez dabiltzala. Ara, esango dizut, naiz eta moteltasun guztiarekin gure obra bat eratu, gurea delako sendo eta zindo, errespeto guztiarekin goraipatu beharko dugu. Ez dezatela esan atzerritarrak bear dituguela. Emen mamituak, usaitzen ditugunak.
-Nerekein zera. Amerikanoen obrak ezagutzen al dituzu? Ain oraingoak diotenez, T. Williams'en lanak, komeni altzaizkigu?
-Amarretik bat jartzea komeni litzake. Besterik ez. Aski gera kanpotarren ajolagabekerien oiturak argitarazteko. Eutsi dezaiogun gureari. Zer iruditu zaizu nere taldeak egin duen lana?
-Ernaniarral euki dezakezute, bearra da eta, euskal-torkera berri bat. Baiño, egiñ-alean izan go altzinateke garrantzizko teatro lan bati buruz emateko?
-Eta nor zera, naiz "kapitalatik" etorria izan alako galdera oriek egiteko? Zer egin dezute zuek? Gure asmoa da lan egite. Geiago esango dizut. Zeiñ aitu naiko zenduke lenengo, "sesteto" bat edo "orkesta" bat? Antzerkirako ikusi duzunez Ernani'n amabitik gora izango lirake diñak papertxo bat egiteko... Zer gertatzen dan? Profesionalak batu egin dirala teatro-lanak gutxien artean praktikatzeko, ala dirutsuago irteten baitira eta ikusten desunez abiatu gaituzte "kapillismo" auetara...
-Atrebentziz. Zure denboretako euskal-artista on onena zuretzat nor izan zen?
-Eduardo P. Izagirre, tolosarra. Etzekien jatorriz izkuntza. Baña lanara joa izanik euskal-artista onena bezala era bat altxa zan. Ikusi egin behar onen egitea.
-?
-Ilusio guztiarekin Euskal jendea agertzen da Donostiara, or baitzerate antzezlari-trebeenetakoak...-(eztultxo bat)-... Bainan tristia da neretzat ez degula aspaldian ikusi-olatu berriak agintzen duelarik- jostirudi parragarri bat. Euskaldunok ez gara ain pentsakorrak. Eta esaten dizuten bezala "akademi" tarrak ez gera. Par-irria nai degu, ori errexago ulertzen baitugu:
-Segi ezazu horrela. Eutsi gureari.
Gaur gaurkoz, "Iziartxo" da neretzat euskal antzerki egokiena.
-?
-Udara oni kontu. Gure gaztediak sortuko du, gauko eragozpen auen aurka, tajuzko izango dan ederti motibu bat. Ernaniarrak zeuen ideia baldin bada beintzat, eutsi dezaio kezute tajuzko lan bati. Ikusi degunez, merezi dezuten edertiari beartuak zerate. ERriak laguntzen dizute. Ala izan baita "Aitor" teatroaren betekada oietan.

Ementxe antzeslariak: Jatortasuna dariotela buru-belarri. Zubeldia'tar Iñaki, Artola'tar Maria Pilar'ek, Lizeaga'tar Tomas'ek. Larretxea'tar Imanolek, Olano'tar Jesus M'ek Perurena'tar Begoña'k eta Etxeberria'tar Ixiarrek, lortu zuten errex, ardurarekin erabaki ziguten teatrotxoa.
Zati batean Bereziartua eta Olaskoaga abeslariak erenteritarrak, trebeak bere. Ortxe erakutsi baiziguten gaurko erara ere, gizonki biotzak eragiten duen indarraz gure izkuntza edozein doñuan, xamurki edo indartsu betetzen duela aitzalleen adimena...
Eta igande eder onetan, ainbeste bilduak gauden garaitxoan, gure bertsolariak eman diote bukaera jai-aldi zoragarri aueri...Gaur eta beti euskotartasuna eragiten duenarekin Z.ARGIA gertuko dala esan naiaz, agurtzen zaituztet bene-benetan.
TOLARETXIPI X.
8

GaiezKulturaAntzerkiaAktoreak
PertsonaiazENDOIA1
PertsonaiazITURRIAGA1
EgileezTOLARETXIP1Kultura
GaiezKulturaEkitaldiakOmenaldiak

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude