Teatro-saioa Donostian aste ontan


2021eko ekainaren 30ean
Acostari elkarrizketa. Imanol Barriola, Euskal-Iztunde taldeko antzezlariari elkarrizketa. Iñaki Beobide, Jarrai taldeko zuzendariari elkarrizketa
Teatro-saioa Donostian aste ontan
Arostegi, Beobide ta Barriola jaunak, euskal edertiaren buruz itzegiten digute
Arostegi jaunarekin itzegitera azaldu nintzan lehengoan, Donostiar Ayuntamentura, teatro gorabeherak aitatu nahiaz, noski, "presidente de la Comisión de Cultura" dalakoaz gure aginte etxean... hain argitsu eta hain lehialki edertiaren buru jokatzen duenen gorabeherak jakitea, garrantzikoa baita. Ez det topatu lantokian, baino bere ordez, Akosta jaunarekin, itzegin det:

-Nola gabiltza horren berandu? Teatrorako aldi hau eskasa baita.

-Antzoki zaharrak (teatro prinzipalek) atzeratu gaitu gure asmoetan. Lehenbizi aginte berria hartu beharrak. Gero teatroa apaintzeko izan diren lanak, atzeratu egin gaitu derrigor. Baino jakin ezazu bide onean gaudela eta jendeak pitin bat laguntzen badigu, Donostiatik-eta esan nahi det, gure herriak-, antzerki trebeenetakoa ezagutuko dituala... Teatro aste honetan gure asmoak osatzen baditugu, ez da zaila izango, eta ziur naiz, datorren neguan, -orain dala bi urte bezala-, "Ciclo de teatro" berria berpiztuko dela.

-Zeintzuk dira haste hontan jokatuko dutenak?

-Zazpi talde dira guztira. Bi euskerakoak eta bost erderazkoak. Hauetxek dituzu: Argi, "Euskal izkunde"koaK, T.E.U., "jarrai", Antigona, Candilejas eta "Tablado", donostiarrak, ondo saiatuak eta borondate guztiarekin Donostiarako teatro sakon batek irautea dakarkitenak.

-Euskal-taldeak, goi-mailakoak izango dira?

- Euskal teatrorako dakigunez ustekunde haundia dauka jendeak. Nik esango nuke eta hala iruditzen zaigu hemen (eta Ayuntamentuan), "Jarrai" taldeak kanpoko lan itzulpetutakoari ekin diotela. "Euskal-izkunde", koak berriz, zearka-zearka, euskal-antzerki idazleari emanak dira. Eta halaxe sortzen da kontraste eragingarri bat. Oraindik orain, euskal idazlariak beren estiloan, neurtuko dira kanpotarren lanarekin.

-Erderazkoak onak ere?

-Hauetxek dituzu: "Los intereses creados" Benavente'rena. "Las sillas" Ionesco'rena, "Esperando a Godot" Samuel Beckett'rena eta "La tapia" Miguel Buñuel'erena. Ikusten dugunez ere erderazkoak jatorriz bi bakarrik dira. Badirudi ireki nahi degula eta kanporuntz goaz.

-Ea bada, Akosta jauna. Orain dela hiru urte hasiera izan zuen Club de teatro de San Sebastián"ek garaitu ditzala gaurkorainokoak eta esan dezagun gainera, Donostian bakarrik duela Ederti-jokaera honek halako bizitza.

Zorionak.

Barriola'tar Imanol, Aurrez-aurre.
Maria Dolores Agirre'ren ordez, -hain lanpetu bait dabil egun hauetan, buru-belarri lanari emana-hitz batzuek eskatzen dizkiot Barriola'tar Imanol jaunari hauxe baita euskal-iztunde'ko taldeak duen antzezlari zaharrena. Bere ezaguera teatro buruz bai sakona eta intentzioz josia ere.

-Utzi al dituzute guda aurreko teatro-gaietako idaz lanak?

-Ez, ez. Oraindik lehengokoak jarri daitezke eta baita ere argitaratzen ditugu bein edo bein. Ba�an aldaketa bat bear dute geienak.

-Ze ulertzen dezu orain aldeko teatrotzaz?

-Gaurkoa arina, gaurko izatea bezelakoxea. Hutsa. Lengokoa sakona eta horregatik garrantzi geiagokoa.

-Ikusten dudanez indar aundiarekin dakarki gazteriak gure antzerkia?

-Ez dakar gazteriak indar hauxe, ez. Gertatzen dena da, izkuntsa zabaltzeak dakarrela berez antzerkia. Ezin diteke izkuntzik antzerkirik gabe. Urte askoren lo-zorroan egon diren talde bizi batzuek gainezkatu dira, baino oraindik ez gera iritsi lehenengi mailara. Gerra aurretik Gipuzkoan baziren ogeitabi talde. Lau edo bost apartakoak. Donostian lau ziren eta igandero antzezten zan.
-Nola ta ez zineten agertu, jaramonik egin gabe Gereñu'ren deiari batzar baterako Eibar'en "Euskal-iztundekoak"?

-Ez naiz oroitzen zer gertatu zen ara ez agertzeko.

-Ze iduritzen zaizu, batzuek dioten bezela, egin al litekeela Txapelketa bat, euskal-antzerki taldeen artean?

-Antzerkiaren alde egiten guztia ontzakotzaz hartzen det. Bainan Txapelketarekin kontu. Ez bait zait iduritzen behar diren bezala egiten diradela. Eta azkenian sortzen dira aserreak.

-Nerekin egongo al zera esaten badizut oso zaila dela erriz-erri ibiltze, onek dakarren gastu ordu galtze eta nekea'gatik?

-Zaletasun eskasa diruba gutxi eta nekeak atzeratzen gaitu. Umore palta onek etxean uzten bait digu.

-Ayuntamentukoak izanik, dirutsu izango zerate, beti betetzen baitira antzokiak zeuen lana ikusteagatik.

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude