PANTXOA SAINT ESTEBEN ESKULTOREAREKIN


2007ko otsailaren 21ean
PANTXOA SAINT ESTEBEN ESKULTOREAREKIN
Gaurkoan Ipar Euskal Herriko beste eskultore baten berri eman nahi dugu. Orain hilabete bat Jesus Etxebarria eskultorearekin eduki genuen elkarrizketaren berri agertu genuen. Jesus, adinez aurrera doa, eskultore handi bat dela esatea ez da aski, zeren eskultore handi eta maixu ere bada.
Hain xuxen ere, bere maixugintzaren fruitu ederrenaren aipamena egitea da orain gure asmoa.
Guk hemen esana, Jesusek eta Pantxoak, biek, aho batez aitortu digute. Jesusek apaltasun handienez Pantxoaren eskultura egiteko egokitasuna txalotu du; Pantxoak, berriz, bere maixuaren lehen aupada harrigarriaren onesmena aitortu du. Horrela bada, pasa gaitezen Pantxoarekin izan dugun elkar hizketaren berri ematera.
Ezkonduz kero Azkaingo herrian bizi zara. Baina, zure jaioterria al da?
Ez da hau nere jaioterria. Ni Uztaritzen jaioa naiz, Dorregaina izeneko baserrian, 1938garren urteko urriaren hamaikan. Egun, ordea, eta urte t'erdi baino gehiago delarik, Azkainen bizi naiz. Nere emaztea, Jakelin, baserri hontakoa da.
Zein da baserri honen izena eta zein mendi tartean dago kokatuta?
Baserriaren izena Handienia da. Konturatu zarekenez handi edo handi xamarren artean finkatuta dago Handienia. Ipar-sartaldera Esnaur izeneko mendia, bi muino ederrekoa, agertzen da; hegosortaldera Larraunen hastapen den Basa Trumil mendia ikusten da; etxearen aurrea sortaldera begira duzu, eta, noski!, bere atzea mendebaldera jarria dago. Hots, hasi sortaldetik eta mendebalderarte zelai une luzea arkintzen da Esnaur eta Basa Trumil mendien tartean; zelai une luze honen izena Aldagarai da.
Beraz, ia oraintsu arte, Uztaritzen bizi izandu zara. Inungo ikastetxetara joan ahal zinen?
Haurtzaroan Uztaritzen ikasten ihardun nintzen. Gero, gaztarora heldu nintzenenan, Angeluko "Ecole Technique" edo Tekniko Ikastetxera abiatu nintzen. Hamabost urte nituen. Egun erdiz ikasi eta beste erdiz lana egiten genuen ikastetxe honetan. Hemezortzi urtekin "Certifat d'Aptitude Professionnel" edo Profesiorako Gai Agiria lortu nuenean lantegi batetan hasi nintzen.
Lantegi hura nun zegoen? zer lan egiten zenuen?
Lantegia Angelun zegoen . Nere egitekoa metalezko txapa edo oholekin lan egitea zen. Baina lan hura ez nuen maite. Nere barneko indarrak lan hortara ez ninduen bultzarazten, urrunduarazten baizik. Halere, soldaduskara arte hantxe lanean jarraitu nuen.
Soldaduska pasatu eta zertan hasi zinen?
Hamaika urterekin esku soinua ikasten hasi nintzen. Gogoko nuen esku soinua, oso gogoko ere. Gero, ordea, utzi egin nuen. Soldaduska amaitzean, berriz ere eskuko soinuari bizkor heldu nion. Horrela bada, lantegia alde batera bazterturik nere ogibide bilakatu zen eskuko soinu jotzea. Talde bat sortu nuen (23 urtekin). Taldearen izena JAI-ALAI edo EL FUEGO da, zeren joaten garen toki guztietan jendea pozik da eta dantza, abestu, edan eta jan besterik ez da egiten,
Eskuko soinua jo besterik ez hal zenuen egiten?
Nik eskuko soinua aski maite nuen eta maite dot. Bi arrazoi eman behar dira: bata da, musika entzutea, jotzea eta egitea aski gustatzen zaidala; bestea, musikari esker nere ogibidea dudala. Halere, musika baino gehiago maite nuen beste gauza bat bazen: eskultura egitea. Musika aski maite izan badut eta maite badot, eskultura egiteko denbora eskaintzen didalako da.
Eskultura egiteko joera nola sortu zitzaizun ba ahal dakizu?
Neronek ekarri dut, betidanik, eskultura egiteko joera. Eskultura egiteko bidea, berriz, ene gurasoek hamalau urtetan eman zidaten. Ene amaren anai, hots, osaba harotza zen. Ene etxekoek nahi zuten nik haren segida hartzea. 14 urte nituelarik osabaren ondoan lanean jarri nintzen. Eta osabaren itzalean hauspoa ibiltzen, suari kontu hartzen eta burnia lantzen ikasi nuen. Egia esan, ene osabaren lana ez nuen maite baina tresna haietaz baliatzen gogo handi batez ikasi nuen. Osabaren ondoan urte bat igaro ondoren Angeluko Tekniko Ikastetxera abiatu nintzen.
Baina, noiztik hasi zinen benetan eskultura egiten? Inork lagundu izan ahal dizu, bereziki, lan horretan?
Eskultur lan ugari egin nuen laguntzaile baten eskua aurkitu baino lehen. Halere, nere eskultur lan oro ez zen ona. Nere eskultur lanak ez ninduen betetzen. Egun batez Jesus Etxeberria eskultorea ezagutu nuen eta honen egurrezko eskultura zoragarriak eta bereziak ikusi nituen. Are gehiago, Jesus nere lagun ona bilakatu zen. Nik ere hura asko maite nuen. Egun elkar asko maite dugu eta, bakoitzak bere bideari jarraitzen zaiolarik, elkarri asko laguntzen diogu.
Jesus eta ni ezagutu ginenean , nik hogeita hamaika urte nituen. Orduan egin nituen, burnian, Aitatxi eta Amatxi. Bakoitzak 800 gramo baditu; pieza bakarrean egin nituen sua bitarteko nuelarik.
Jesusek nere Aitatxi eta Amatxi ikusi zituenenan hara zer esan zidan: "Ongi zegok mutiko! Lantxo hoitan bazegok mugimendu eder bat". Ni ere ohartu nintzen banuela zerbait: grazia pixka bat, gauza berriren bat.
Beraz, esango genuke, Jesusek zugan eman zuen "atxurkadari" esker "gauza eder bat" bilatu zenuela: hots, zure eskultura egiteko gaia. Jesusek aparteko konseiluren bat eman ahal zizun?
Jesusek beti hauxe esan dit: "Eskultura oogi ulertzeko, egitea bezelakerik ez dak". Hark esana gero eta areago konprenitzen ari naiz. Eta, egun, nere gogoa, eskulturginizan ahalik eta neurri zabalenean sartzera da! Beste gauza oro aldebatera utzirik, eskultura gehiago egitera noa. Nere bidea eskultura egitea baita. Horregatik, Jesusi beti eskertuko diot neri eman zidan bultzada hura. Nere maixua, hots, ni eskulturkintza munduan erabat sartu nauena. Jesus izan da.
Zein gai erabiltzen dituzu?
Egun burnia eta harria, batez ere, lantzen ditut. Lehen ere esan dizut nola hamalau urtetan ene osabarekin burni lanean ikasten ibili nintzen urte baten buruan. Gero harrian eta egurrean ere lan egin dut. Gai guztiak, gai naturalak direnean behintzat, lantzea gustatzen zaizkit. Halere, konturatzen ari gauza batez, eta hauxe da: gai asko lantzea gauza ederra dela, baina era berean gauza zaila. Nik gehienik maite ditudanak burnia eta harria dira. Horregatik burnian eta harrian geroz eta lan gehiago egiten dut.
Nere eskultur egintzei dagokienez bilakaera handi bat sufritu dut. Lehenengo aldiz burnian lan egiten nuelarik, "Aitatxi eta Amatxi" bilduma ttipia egin nuenean burnia sutan lantzea eta antza bilatzea besterik ez nuen egiten . Gero, bigarren epean, hiltzez egiten nituen gauzei halako utilitate bat ematen saiatu nintzen (Horrela, bada, hiltzez egindako txoriak , hautsontziak, kriseiluak eta abar, baditut). Beranduago, gauza landuen bitartez "sorpresa" edo harridura lortzen ibili nintzen: hots, gauza hoiek oso sinpleak ziren baina aldi berean sortze pittin batez ikutuak ziren.
Orain, gure bizitzako zenbait fenomeno interesante eta bereziak ohinarritzat harturik forma berri eta eder batzutan agertzen saiatzen naiz.
Ikusten dudanez, zuretzako zer egin ez da arazoa, nola egin baizik. Zer diozu horretaz?
Ni ere bizitza guztian gure Ipar Herriko gorabehera eta eginkizun berezien giroan hazia izan naiz. Gauza asko egin izan ditut deus ere ulertu gabe. Orain, nere eskulturgintzan, nere eta Herriaren bizitza pentsatu eta azaldu nahi dut. Horrela bada, konturatuko zara zergatik neretzako "zer ez nola egin" den arazo nagusiena. Halere, ekintza bat ongi egindo badugu egin nahi dugunaren berri ikasten jardun beharrean gara. Eta nere eginkizunari dagokionez, egungo eskulturaren gorabeherak ikastea gauza beharrezkoa zait. Gainera, hala beharrez eta zorionez, gure etxean ditugu munduko eskultore hobenetariko batzuk.
Pantxoa, zurekin adots gara! Gure Herriaren izaera ere askotara eman daiteke. Artistek ere beren era badute. Zuk, eskultore izanik, zure eskulturaren bitartez gure Herriko gorabehera zenbait pentsatu eta agertu nahi dituzu. Gorabehera hauk gaurkoak eta iraganak izan daitezke: biak dira egokiak eta, bide batez, beharrezkoak. Zu, gaurdainokoan, iragandako gorabeherez edo gaurkoez gehiago baliatu zara?
Ez da erreza galdera honi zuzenean erantzutea. Zuk badakizu nola Ipar Herrian jende anitz (eta Nafarroa Beherean eta Zuberoan ia jende oro) baserrian bizi den. Baserritarrek, nahiz gaur bizi izan, aintzinatik datozen ohiturak gorde izan dituzte neurri handi batetan, eta zenbait gauzari dagokionean. Ni giro horretan hazia izan naiz. Gaur ere, baserri batetan bizi naiz nahiz eta ni baserritar ez izan , nere etxekoak bezala. Horregatik nere mundu hau gaurkoa eta atzokoa izanik nere eskulturetan , aldi berean, iragan eta gaurra erabiltzen ditut. Halere, konturatzen naiz, Ipar Herria ari den bezelaxe, ni ere, gero eta gehiago, "gaurkotasunean" murgildu behar dudala.
Erakusketa anitz egin ahal duzu?
Ez! Oso gutti! Erakusketak maite ditut. Eta komeni den bakoitzean, beti prest naiz egiteko, Egun, ordea, nere eginkizun handiena eskulturak egitea da. Lan asko egin behar da fruitu ederrik emango bada. Nere azkeneko erakusketa, eta oraindainokoan handiena, Baionako Zabal Erakustokian egin nuen. Oso kontentu gelditu nintzen zeren jendeak harrera ona egin zidan.
Zure hurrengo erakusketa nun eta noiz izango den bai ahal dakizu?
Ez! Baina nere hurrengo erakusketariko bat oso gustora egingo nuke hegoaldean.
URZOLA
8

Gaiez\Kultura\Artea\Eskultura\Eskultoreak\SAINT ESTEB
Pertsonaiaz\SAINT ESTEB
Egileez\URZOLA1\Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude