- Itxaropentsu Geure Euskal Kulturgintzan. / - Bada Sakon Lanean Ari Zaigun Gazte Argi Eta Jakintsurik. / - Nire Belsunaldia Gazteen Eta Zah


2007ko otsailaren 21ean
Imanol Laspiur, euskal kulturgintzan zaletuari elkarrizketa
Imanol Laspiur
- Itxaropentsu Geure Euskal Kulturgintzan.
- Bada Sakon Lanean Ari Zaigun Gazte Argi Eta Jakintsurik.
- Nire Belsunaldia Gazteen Eta Zaharren Arteko Lokarri Izan Liteke.
- Elkarri Esaten Hainbat, Elkarri Entzuten Ere Ikasi Behar Dugu.
Imanol Laspiur oso ezaguna da euskaldunon artean. Lanean nekatzen eta aspertzen ez den hoietakoa dugu. Euskal kulturgintzari loturik dihardu. Zentzuz eta buruz ari da lanean.
Orain berton euskara ikasbide bat idazten ari da. Astean bitan eta egun bakoitzean bi talde ezberdini euskara irakasten ari da. Talde bati beronek moldaturiko ikasbide horrez irakasten dio euskara.
Kontu kontari ari garelarik beste bi lantxoren berri eman dit Imanolek: Eibarko euskararen "azentu diakritiko" azterketa baten eta Elgoibarkoaren "gipuzkoartasunaz" ari den lanaren berri.
Baina, batez ere, ikastola dabil buru belarri sarturik. Ikastola batzordeko eta pedagogi batzordeko da Eibarren. Bilera bileraren gainean dabil.
Hizlari argia, egokia eta beroa dugu Imanol. "Gizona eta herria", "Hizkuntza eta Herria", "Gizona eta hizkuntza", "Euskara batua", "lkastola" eta abar dira bere gogoko mintzagaiak.
Mila kontu esan ondoren argitagarri zazikigun galderak egiteari ekin diot.
Urduri ala itxaropentsu zaude euskal kulturgintzaren abiada honekin? Abiada bizkortzen ala moteltzen ari da?
Orain hamabosten bat urte ez bezala, benetan itxaropentsu nauzu gure euskal kulturgintzak gaur egun daraman abiada ikusiz.
Inoiz baino euskal liburu gehiago idazten eta irakurtzen da. Liburu hauetan soziologia eta langileria gaiak, historia, ekonomia, politika, hizkuntza arazo eta araketak, artegintza, saiakera, olerki eta inoiz ez hainbat hedatu idazten dira eta, gehien batetan sekulan ez hainbateko maila goituan gainera, sakon.
Ez dugu hau bakarrik ordea: Ikastolak ugalduz datozkigu; horientzako testogintza ere martxan dugu, batez ere Gipuzkoako Ikastola Elkartearen eraginari esker; euskara batasunaren urratsek seiren bat urte daramate eta bere akats, oztopo eta guztiz ere aurrera doakigun uka ezinezko indar bat da; aditz laguntzailearekiko batasuna egina dago bide horretan joan nahi duenarentzat; euskal idazle gazteak gehitzen ari zaizkigu; gau eskoletan jendea goraka dator urterik urte gure hizkuntza ikasi nahiaz; euskal batxilerra guztion buruetan dago; Ikastolak E.G.B. osoa hartuaz datoz; uda unibertsidadeak abiatuak dira geroagokoaren bide antzo; euskal kantariak, bertsolariak, diskoak... indartsu sustraitu zaizkigu; han eta hemen euskal kulturazko hitzaldiak; ELHUYAR zientzi taldea eratu berri izanik, benetan interesgarri dira eskutartean darabiltzien asmo eta lanak; euskara ikasbide eta metodo oso onak ere argitara eman dira azken urte hauetan; alfabetatzen saioak eta... abar.
Zalantzarik ez dut, hizkuntza inguru den euskal kulturgintza une interesgarri eta aberats batean abiatua duguna. Horren abiada bizkortzen ala moteltzen ari ote den galdera horri behar bezala erantzutea ez da erraz, ez bait dugu horretaz araketa sakonik eginda. Agian, lehentxoago ukan bide duen harrotze bizkor hura baretu egin da; baina goraka bide batetan doakigunik ezin uka daiteke. Horra hor, Gasteizko eta Nafarroako Ikastola eta euskara loraberritze hori bera guztion begien aurrean. Ez dela hori aski? Hortik hasten baita.
Zer diozu hogei urtetatik beherako gazteriaz? Adibidez, "Rikardo Arregi" zenaren belaunaldiaren berotasunik nabaitzen ahal diozu?
Bai, noski. Belaunaldi haren ondoriorik badugu oraindik hogei urtetatik beherako gazterian, eta ez dut uste hori uka daitekeenik. Haren belaunaldikoak ordea bikainki diraute; bada sakon lanean ari zaigun gazte argi eta jakintsurik. Nola nahi dela ere, Rikardo Arregiren nortasun antzeko beste baten premian da gaurregun Euskal Herriko eta Herriaren kultura; ez dakitegu, oraindik, zer galdu genuen Rikardo maiteak ihes egin zigunetik. Baina haren izpiritu eta lanaren ondorioa bizi da oraino.
Zer hutsune sumatzen dituzu gazteriaren heziketan?
Erantzun zaila du galdera honek, sikologi eta pedagogi azterketa sakon bat behar baitu lehenik. Hamar-hamazortzi urte bitartean, eta, areago, hamalautik hamazortzi-hogeirako tarte horretan du gure gazteriak behar bexala bideratua izan dakiguneko hutsunea. Aldi horretan ez du gazteak heziketa bideratu egoki baten laguntza handirik, hau da, ez dugu ezer sakon eta eraginkorrik eratua arazo horretan eta, jakina, gaztea "autoformatu" edo "auto-hezi" egiten zaigu.
Bestalde, politiko giro nahasi bat bada munduan: diru interesak, gezurrak, zapalketak, injustiziak, kapitalismoaren indarkeria, azal-itxura hutsezko bizikera, kontsumo-gizarte madarikatuaren eragina. Guzti horrek mundu arraro batetan irentsi du gure gazteria. Gero, ordea, pertsona zahar eta nagusiengandiko ulertezina badu, horrez gain, zer nolako gazteria espero dugu? Zer da gaitzaren ondorioa?
Nola nahi dela ere, gazteriaz behar genukeen nolabaiteko heziketa bide egoki baten ekintza aurrez-eratu baten faltan garateke.
Eten haundiegia eta leze sakonegia nabaitzen ahal duzu zaharren eta gazteen artean elkartasun batera hel gaitezen?
Ez dugu leze, zulo edo tarte hori neurtzeko tresnarik, baina dudarik ez dago badela gizaldi zaharraren eta gaztearen arteko eten bat. Etena kondairaren belaunaldi garai guztietan izan da; baina gaurko munduaren giro eta izaerak berak handitu eta garraztu du eten hori. Begien aurrean dugu: gaur egungo giro politik-ekonomiko-sozialak berak eratu du gazteria den den lakoa. Gaurko gazteriaren jokaera eta pentsamoldea ez dira gaur egungo giro arraro eta anormal horren fruitu baizik.
Galdetzen didazun eten hori, gazte eta zaharren arteko elkartasun batetara heltzeko handiegia ote den? Ez dakit; ez dut uste. Agian borondate gutiegi jarri dugu guztiok elkartasun hori benetako eta sakon izan zehigun, eta dakigun. Gazteriari eskua luzatu bebar diogu; baina ez paternalismoz, zintzoki baizik eta gure arteko prolemak elkarrekin konpon ditzagun. Nire belaunaldia gazteen eta zaharren arteko lokarri izan liteke, eta behar luke apika. Belaunaldi honek badu, nire ustez, zereginik asko prolematika honen barnean. Zaharren eta gazteen arteko zubi eta lokarri egin dezake. Badu belaunaldi honek "zaharrek" duten zerbait eta baita "gazteek" dutenik ere. Horrela, "zahar" horien aurrean gazte aurkitzen gara bai pentsamoldez bai jokaeraz eta, bestalde, zahar garateke "gazteen" aurrean.
Zerbait egin beharra dago arazo honetan eta berandu izan baino lehen. Zuk diozon "eten" horrek badirau, guztion errua da. Helburuak eta bideak aztertu beharra dugu; urrats bakoitzak helburu izan behar du. Nola eta zergatik jarrai genezake elkarri harrika, benetan elkarri entzun eta konponbiderik aurkitu nahiez izan beharrean? Alde bietan bai daude erruak eta arrazoiak. Ez dezagun zaharra zahar delako harrika; baina ezta ere gaztea gazte delako.
Egia esan, ez dezagun uste gazteari mundu ederregia eman zaionik, oparoa badirudi ere, benetan akatsez betea du gaurko gazteriak. Honetan Goethe-z oroitzen naiz, duela ehun urte baino gehiago honela bait zioen: "Orain -1824- hamazortzi urte ez edukitzeaz pozten naiz. Hamazortzi urte nituenean, Alemaniak ere hamazortzi urte zituen eta zerbait egin zitekeen; baina orain asko eskatzen da eta bideak oro oztopoz beteak dira". Geroago ordea: "Aro moderno honetan gaztea ez naizelako eskerrak damazkiat zeruari. Ez nezake neure burua egokitu".
Buka dezadan, erantzun hau luzeegia bait doakit. Egitan, harro nago Euskal Herriak gaur-egun duen gazteria bikaina ikusiaz.
Lehen baino irekiagoa, gazteagoa eta aurrerakoiagoa ala itxiagoa erreminduagoa eta zapuztuagoa dagoela euskaldun jendea uste duzu?
Taldekeriak baditugu oraindik eta aski erreminduak. Baina lehentxoago genituen ur nahasiak zerbait garbitu direla esango nuke, eta gertakizun hau oso onurakor zaigu. Badakigu, gaur egan, gehien batetan eta beti ez bada ere, nor "nondik" eta "nola" dabilkigun. Orain urte batzuk ardi larruz jantziriko otso asko genuen tartean; baina ez dot uste gaur egun hainbestekerik dugonik. Beraz, bakeitzaren jokabidea lehen baino garbiago agertzen da. Erremintasunak ordea, badira, bai, eta frango gainera, zenbait taldetako gizonen artean, batez ere euskara batua ala ez-batua den horretan. Txarrena zera da, elkarrizketa ahalmena galdu dogula eta NORK ZER esan duen entzun edo irakurri orduko, ZER esan duen aztertu baino lehen NORK esan duelako alde ala aurka jarri ohi gara, NOR horren eta NOREN horren aurka, alegia. Pertsona kategoria falta dugu; denduna eta giza-oreka galdu dogu. Horretan itxiak darraigu oraindik; pertsonalismoak ditugu tarte. Hala ere zerbait badukegu mesadegarri: Ez ote gabiltza guztiok zerbait hobearen bila?
Gure egoeraz kezkatua ala bere "bizimodutxoan" goxo ikusten duzu zure adineko euskalduna?
Denetarikoa dogu. Egia da, noski, kontsumo-gizarte honek "burges" berri asko sortarazi duena eta ezertan arduratu baino lehen sabela bete duen alimalea bezain lasai lozorroan dirauena.
Gauza bat ikusten ari naiz eta gero eta garbiago gainera: lehen garai batetan, euskaltzalea burgesa omen zen, baina orain, ordea, alderantziz bihurtzen ari zaigu gertakizan hau. Hainbat eta hainbat "lehengo euskaltzalek" eta "prolema sentitze zalek" lantegi bat, denda bat, negozioren bat sortu duenean, pixkanaka pixkanaka urrutiratuz joan zaigu gaur eguneko prolematika osotik eta ez du, gaurregun, ezertan parte hartuko. Bere negozio lanak irentsi du eta, hortik at, etxeko giro epelean bapo egon eta diru pilatze egarriak bere atzaparretan birrindu du.
Hau ez da osoki guztiekin gertatu, baina bai erregela jartzeko hainbat kasu duguna. Gaur egun, euskaldun dirudunak, kapitalistak eta burgesak, gehien batetan ihes egin digu euskal prolematikatik; bost axola zaio euskal prolema: euskararekikoa, gure kulturarekioa, herrigintzarekingoa. Gauza horiek dirua egiteko balio ez duten txoroentzat dirateke.
Hara baina, bada zorionez, benetan gure adin maila honetan dirua egite ametsetarako astirik gabe burubelarri lanean ari den euskaldunik, kezkati, arduratsu, langile, garraztasun eta arantza bidean aurrera joten duenik.
Zeri heldu behar diogu "irekitasun" apur batek eskain diezagukeen aukerabidean? Zein dira gerorako utziezinezko bideak eta baldintzak?
Galdera hau egin didazulako pozten naiz.
Lehenik, kolkoan daramagun "intratsijentzia hartu eta "tumor" txar bat bailitzan kendu egin behar dugu. Bakoitzaren jokabidean demokratak garen ala ez froga garaia heldu delakoan nago. Intrantsijentziak ez garamatza inolazko bide onera. Norberekeria eta hertsitasun gehiegiak puska ditzagun eta benetako elkarrizketa sor. Elkarri "esaten" hainbat, elkarri "entzuten" ere ikasi behar dogu.
Nik deritzadanez, "pertsonalismoak" ditugu tarte eta elkarrenganako gorrotoan dira taldekeria batzuk. Ertzak ertz dirateke, bai euskara mailan "batu" delako hau urrutiegi eraman nahi dutenengan, baita horren aurka eginik bestalde muturregian jarri direnengan ere. Gure hauzi hau "H" dohakabe horrekiko erru soila baledi, erraza genuke euskara batasuna. Besterik da, ordea, jazotzen dena.
Baina, zer egin? Badugu, agian, "erdi bide" bat, artez-bide egokiren bat ere. Ertzetan diratekeen alderi di biok elkarrizketara bildu nahi ez badute ez dago horiekin ezer egiterik. Eta, baina ANAITASUNA, Z. ARGIA, GOIZ ARGI, AGUR, HERRIA, "Erribide" eta Kardaberaz taldeak IKER, JAKIN, GERO, ETOR, LUR.. ELHUYAR eta abar eta abar guzti hauen artean -eritzi eta tendentzia asko bada ere- ez ote dugu, bederen, bentan eta zintzo elkarrizketa, harreman eta konponbide batetan jar dakigukeen gizonik? Horretarako gertutasunik ez badugu, egia esan, ez dugu euskaldunak ezer onik merezi.
Euskal arazo hau zerbait politikakeriaz nahasia ere badakusat; batek eta bestek zera uste du, "euskara-molde" bakoitzaren azpikaldean bestelako asmo, interes eta helburu direla jokoan. Agian baditugu era horretako jokabideak, baina ez dago hau guztien bistar jartzeko eskubiderik; ez dezakegu hori jeneraliza. Zenbait letra eta idazkera ikurrin omen da batzuentzat. Hara, badira zulodun gaztak; baina ez gaitezen gaztaren zuloak ikusten geldi, balio duen mamia baizik.
Gaur egan ez ditut mamukeria horiek gehiegi sinesten. Mamu zahar horiek kentzeko garaia heldu delakoan naiz eta zerbait egin beharra dagoela uste dut. EUSKALTZAINDIko eta EUSkALTZAINDIAREN "alderdi" bi nahiz hiru horietan diren ordezkari EGOKIEN batzuk eta lehen aipaturiko argitaldari eta idazle "erdiratu" eta konpon-nahiko euskaltzaleek nolabait elkartzeko bilkurak egin beharra dute.
Berriz ere trena galtzeko arriskuan gaudela uste ahal duzu?
Galdu ala galdu ez, hori geure eskuetan dago. Nolako jokabidea halako ondorena izango dugu. Ez dezagun bihar edo etzi damurik ukan. Konponbidea eta elkartu nahia dutenek eskua jaso bezate. Gaur denboraz gaude orain dik. Eta "bat ez gatozen puntuan burrukan gelditu beharrean, ados garenetan elkar gaitezen". Kontuz, gazta zulozko ala mamizko denez burrukan gelditu gabe; ez biezagute -bien bitartean- saguek mamia jan eta gu zulo hutsez ta.
ERRIALDE
1

Gaiez\Kultura\Kulturgintz
Pertsonaiaz\LASPIUR1
Egileez\HERRIALDE1\Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude