Elizaren Berri


2021eko uztailaren 20an
Taizé-ri buruz Patxi Meaberi elkarrizketa
Elizaren Berri
Goiherriko Bost Gazte Taizé-Ko Haizetan Hegaldaka
Goiherriko bost gaztek Taizé-ko jira egin berri dutela entzun orduko, baraietako baten bila jo dut. Eta hona hemen ene aurrean Patxi Meabe. Haztapenean ene galderei iheska bezala, gero, ordea, bero-bero; beldurtu ere egin bait naiz afaria galdu behar ote nuen ene adiskide honen kezka hustu beharrean. Hain zuzen, hitza moztu behar izan diot. Eskerrak biok elkar ezagutzen dugun.
Hona bada gure elkarrizketa.
Zergatik eta nolaz jo duzue Taizé-ra?
Badakik, gazte jendearekin ibili ohi naizela. Eta mila bider entzuna diat, badakik, gazteren kontrako kritika: kontsumo gizartean amildurik dabilela gazteria, ez dela gauza elkarrekin biltzeko, ez dela eliza joaten... Akusazio horri buruz, zerbait ikuskatu nahian nenbilean. Halaxe jo nian Taizé-ra. Aspaldidanik nian asmo hori.
Eta ikusi diat. Eta ikusi diat, gazteren kontra botatzen denaren aurka, gazteri hori gai eta gauza dela gauza zailenak planteatzeko.
Eta asko poztu natxok esperientzi bizi honetaz.
Eta nortzu joan zarete Goiherritik?
Izenik ez diat emango. Baina, beste lau gazterekin joan ninuan. Bi neska eta bi mutil. Bat langilea, eta hiru ikasle, eta nerau.
Noiz joan zineten?
Eguberri biharamunean, eta Urteberritan etortzeko.
Nolaz haro horretan?
Oporraldiak aprobetxatu beharrez, bestela ez genian joaterik. Bestalde, gure asmotarako, Eguberri giroa ona zitekeela uste genian.
Eta nola elkartu zarete bostok?
Nik eta beste batek plana egina genian, eta bestek ere, bai, beren aldetik. Bi talde genituan, berez, haseran. Baina, elkarren berri jakitean, elkarrekin joan, elkarrekin ibili eta elkarrekin itzuli gaituk. Oso ondo elkartu ere.
Bostok kristautzat jotzen ahal duzue zeuon burua?
Inork ez zian esan kristau ez zanik; zenbait ez huen elizara joaten; itzuli, guztiok kezka biziz itzuli gaituk. Kristo sinestea, bostotan inork ere ez dik oztopo berala ikusten gizarte konpromisorako.
Baina, garbi ikusten diagu, kristautasana gaurko Elizan bizitzekotan, eliz molde asko aldatu beharko dela, burges molde asko alegia.
Taizé-n gauza asko ikusi diagu idealki; baina, komeriak nor bere txokora etortzean dituk: errealitatearekin topo egitean. Are esango niake: eliza ofizialarekin. topo egitean.
Eta Taizé, zer duk? Gazteri mugimendu horren oinarri bezala, nola ikusten duk Taizé?
Talde bat bizi duk han; Kristo onartzan daten kristau eliza desberdinetarik bilduak dituk; gauza pozgarri bat adierazten diate: eliza desberdinetarik izanik ere, beren artean bide bat egiteko gauza izan direla.
Ez diate, bestalde, propagandarik egin, baina jendeak erruz jotzen dit harantz.
Giro horretan, gainera, postura radikalenik ere planteatzen dut. Esan nahi diat, gauza bat ikusten duk han: Kristorengan sinesten dutenak, postura radikalenak bizitzeko gauza direla.
Fraideek beren artean bizi duten postura bera bizi dik han biltzen den jandeak. Fraideetan, katoliko, luterano, anglikano, baptista, Frantziako eliza eraberritutako, kalbinista... denetarik ikusten duk han; orain bi urte ortodoxorik ere bahuen; guztiek batera ospatzan diate eukaristia; hasera batetan, kultoa aparte egiten ziaten; gaur gaztiok batera; Ama Birjina ere guztiek ohoratzan diate.
Jendeak ere haniztasun eta batasun hori bizi dik han. Denetarik zegok han. Halere, igandetan erruz joaten duk jendea eukaristiara; gure artean askotan izan ohi diren kezka herstu horiek gabe.
Batez ere, isiltasun giroa dak har harrigarria. Eta isiltsun bileretan, Bibliarik testu aparta-apartak irakurtzen dituk tarteka; oso ongi hautatuak.
Eta bestelako bileretan, Roger Schutz-en "Jainko Herriaren karta" delakoa irakurtzan eta komentatzan dut.
Zer duk "Jainko Herriari karta" delako hori?
Badakik joan den urtean gazteen kontzilioari hasera eman nahi izan ziotela. Horretarako, lau urte luzez ari izan dituk gertuketak egiten, eta horren bilduma duk karta hori.
Dei bat egiten zeiok Kristo sinesten duen herriari, gauza batzu birplanteatzera deituz: Kristo anaia dogula, bizitzari sentidu bat ematen diola, munduan argia bezala dela; teknika mundu honetan kontenplazioa, isiltasuna, beharrezko dugula...
Isiltasunaz mintzo haiz, bi bider bederen. Zer esan nahi duk?
Isiltasuna, nork bere buruarekin topo egiteko beharrezko dik. Eta Taizé-n, jende askok, talde lanetara jo partez, isiltasun taldetara jotzen zian. Isiltasun horretan ez zegok pasibotasunik.
Itzul gaitezen Schutz-en karta horretara. Entzuna diat, kritikarik asko egin zaiola.
Bai. Aitzikarta edo delako bat agertu huen. Kritika, funtzean, honetara zetorrean: ageri hori zerbait etereoa dela, konpromiso politikorik ez dela nabari, kontenplazioak ez duela indarrik; gainera adiskidakuntzari buruz Taizé-n proposatzan dena utopia dela...
Baina, hau zioat nerekiko: ez ote diagu gaur utopia antzeko zarbait agertu behar? Ez ote diagu ezinezko dena ahalezko egiten saiatu behar?
Beste akusazioa, hau dak: Taizé aitzi-erakunde dela; ez zaiola bultzatzen jendeari politiko partidu batetara.
Honela erantzuten zitzaioan: egia da hori; baina, erlijiora inor ere behartzen ez dugun bezala, partidu politiko batetara ere, ez; egiten dena, jendea jabe erazi, kontzientzi erazi.
Nere aldetik hau esango niake: burrukari, han, gizatar kutsua ematen zaiola; pertsonataz baliatze eta bestelako bortzakeriari uko egiten zaiola. Eta hori, iraultzari ezezkoa eman gabe. Eta alderdi hori, kontenplazioan aurkitzen duk.
Luzeegi ari gaituk, Patxi. Amaitzeko, zar esango hiokek irakurleari?
Guztiz atsegin izan zaidala Taizé. Erlijio, kultura eta arraza guztietako jendea biltzen delahan. Ez zekiat adinako jendea horrela biltzeko gauza izango ote litzatekean. Gazteek, uste diat, badiate zarbait komunikatzeko.
Baina, handik etortzean, prolema latz baten aurrean aurkitzen diat ene burua. Gazteri ez zaiok lekurik uzten gure gizartean, ez eta gure elizan. Hertsirik bizi gaituk. Mihiz bakarrik uzten zieagu lekurik. Izatez, ez. Guk nahi duguna esatekotan bakarrik uzten zieagu; guk nahi genukean bezala esatekotan bakarrik. Eta horrek borroka handia eskatzen.
Badakik, beraz, Patxi. Borroka egin beharko. Taizé-ko mendia, bestela, Tabor mendia gertatzen ahal zaik. Baina, tartean esan duanez, heure burua erretzeke.
AMUNSA
9


GaiezGizarteaErlijioaBesteak
PertsonaiazMEABE2
EgileezAMUNSA1Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude