PI DE LA SERRA KATALAN KANTARIA

PI DE LA SERRA KATALAN KANTARIA
- Katalianez kantatzea jokabide bat da gaur egun
- Ez dugu behar hainako zabalkunderik.
- Euskal Herrian zein Katalunyan goi mailako kantariak ditugu.
Pi de la Serra katalan kantari ospetsua Euskal Herrian izan dugu egun batzutan. Bergara, Azpeiti eta Bilboko hainbat programatan behintzat, bere izena irakurri ahal izan dugu. Ez, ordea, haren abotsik guztiotan entzun.
"Inoiz, kantatu gabe ere kanta daiteke" entzuna diogu gure poeta handi bati, eta halako zerbait gertatu zaio Euskal Herrian Parisko "Olimpia"tik datorkigun katalan honi.
Guzti honetaz baino, beste hainbat gauzaz mintzo gara Bergarako Pelotalekuko gela batetan, jendeak haserre asko "Pi, Pi, Pi, Pi, Pi..." oihukatzen duen artean.
ðNon jaioa zaitugu?
ðBarzelonan.
ðNoiz?
ð1942 urtean.
ðNoizdanik diharduzu kantatan?
ð1960etik geroz.
ðHamalau urte honetan aldaketa sakonik izan ahal duzu, ala funtsean berdintsu kantatzen jarraitzen duzu?
ðNik neuk neure kantaz guti dakit. Haserako eta oraingo kantak gonbaratzen baditut, ohartzen naiz aldaketa bat izan dela. Badela badakit, zergatik ez beti, ordea. Eboluzio bat egon da, bai, guztiok gure baitan daramagun inkonformismo baten ondorioz.
ðZer gai eta kanta-mota darabilzu gehien bat?
ðBueno... nik badut bururatzen zaidan edozer egiteko akatsa. Zer gai darabilzkidan ez nizuke esango Zenbaitek dio kanta politikoak direla, beste zenbaitek ironikoak, zikin samarrak, irrifarrezkoak, protestakoak, sozial kantak... milaka txartel jartzen die ene kantei.
ðEta zuk zer errepresentatzen duzu edo zer nahi zenuke errepresentatu?
ðNik neuk, lehen eta behingoz kantari bat errepresentatzen dut eszenariora igo eta kantatu egiten duen pertsona bat. Teatroa bete dadila interesatzen zait, eta txalo egin dezatela.
Jakina, gure atzean badugu egoera bat... argi dagoen egoera bat. Normalak ez diren urte batzuk bizitzen ari gara. Guk gizarte horretan parte hartzen dugu, eta, behar bada, ez gara gu ere normalegiak. Hala ere, noiz edo noiz egoera aldatuko dela uste dut, eta anormalitate honetan ahalik eta normalen izaten saiatzen gara.
ðZure kontestu orokor horretan, katalanez kantatzea jokaera bat baino ez da, zaletasun bat ala egiazko aukera bat.
-Ez, begira... katalanez kantatzea une honetan jokabide bat da, egoera konkretu baten aurkako jokabide bat, katalan hizkuntzak duen laguntza ezaz ezerik, baita galerazteko egiten diren ahaleginez ere.
Baina, nik katalanez kantatzen badut ez da horregatik, katalan naizelako baizik, katalanez sortarazi nindutelako, katalanez pentsatu, katalanez adiarazi eta katalanez idazten dudalako. Baldin katalanez kantatzea zailtzen eta eragozten duten arrazoirik ez balitz ere, nik neuk katalanez bakarrik kantatuko nuke, katalanez baino ez bait dakit kantak egiten.
ðEta zer esan lehenik katalanez agertarazi eta gero "pasatu" diren kantariez?
ðBueno... hau gertaera normal bat da hainbat tokitan, ez agian Katalunya eta Euskal Herrian, beste herri zentzu eta atxikimendu batzuk ditugulako.
Baina dirua dirua da, eta bada zenbait guztiz asmo onez hasten dena baina hogei "berde" ikusten dituenean ikuspegiz aldatzen dena. Dirua egiteari atxikitzen zaio, eta orduan ondo edo txarto kantatuko du, baina beste arrazoi batez behinik behin. Halakotan hainbat baldintzapenek mugatuko duten haren kantagintza, hizkuntza aldatu behar, kanta errazagoak egin, gutiago konprometitu, etab. Etab.
ðOker ez banago, Katalunyan, Euskal Herrian bezalaxe edo, 1960 urte inguruan sortu zen "kanta berri" delakoa. Zer dela eta orduko kantariak jarraitzen dute oraindik ere nagusi? Atzetik gazteagoen bultzadarik falta ala lehengoak horren onak ote?
ðOraindik ere jarraitzea atxikimendu bat da alde batetik, eta etengabeko salatze bat, bestetik. Laboak, Letek, Lertxundik, Raimonek edo nik edo beste edozein Herritako kantari batek egin dezakeena eta egiten duena zera da, kantak egin eta kantatu, sortarazten zaizkizun burutapenak agertu, eta gizarte jakineko baten bizi zarenez gero, ikusten dituzunak azaldu azaltzen uzten badizute, noski.
Hauk honela, guk geuk guzti hori egiten dugu benetan gustatzen zaigulako. Horrez gainera, hortik bizi bagaitezke, profesionalak bagara, hainbat hobe, gehiago salatu ahal izango bait gara, eta hobeto egin gure lana.
ðHala ere, entzuleek behar dute erantzun...
ðHorretara nindoan hain zuzen. Ze, jakina, gu entzutera datorren entzulego bat bada. Nik berdin kantatuko nuke etxean baina kantari mantentzen nauen entzule multzo bat bada.
Gainera, Katalunyan ez zen herri kanta tradizio bat, Euskal Herrian bezala adibidez. Beraz, han, ene Herrian, kantari zein entzuleak gara berri, elkarrekin egin behar izan dugu bidea. Kantari berriak sortu dira, batzuek utzi dute, eta beste batzuk jarraitu egin dugu.
ðZer egiten ari da kantari katalan bat Euskal Herrian?
ðBa... teoriaz kantatu. Une honetan haserre egon, entzuleak zain daudelako eta kantatzerik ez duelako. Erabaki honek kalte handia egin diezaidake, ez gaur ez kantatzeagatik soilik ðhonek ere erabat samurtzen banau ereð, berriro ere beste horrenbeste erakar dezakeelako baizik
Aurten kantatua naiz Katalunyan Galizian Valladolid-en... eta berriro ere kantatzera noa Katalunyara. Ez dut hemengoa ulerzen.
ðSanto Domingon (Republica Dominicana) ere egon berri zara...
ðBai, Herri desberdinetako kantariak deituak izan gara "Zazpi egun Herriarekin" zeritzan programa batera. Sekula bizi ez dudan esperientzia bat izan zait, izugarria, ez dut uste berdinik ezagutuko dudanik. Han bildu ginenok manifestu bat egin genuen, eta harira ez badator ere zerbait esan nahi nizueke.
ðEsan, esan...
ðEgundainokoa izan da. Herriaz mintzo garenean sarritan uste dugu utopia batez ari garela. Santo Domingon, ordea, herriarekin egon gara. Egunero 25.000 entzule biltzen ziren gure inguruan, eta azken egunean 40.000. Zazpi egun izugarriak izan dira, Gobernuak gogoko izan ez duen arren, egin ahal izan dena.
Gu entzutera zetorren jendeak peso bat ordaintzen zuen sarreran. Jende xehea bentan, herri xumea. Hunkigarri izan da neretzat katalan bat hain ondo hartua izatea. Kantatzeak zerbait baino gehiagorako balio duela ikusi ahal izan dut. Nik, egia esan, Santo Domingoko esperientziaren ondoren apur bat aldatu behar izan dut kantatzeaz nuen iritzi moldea. Orain arte uste nuen ia ezertarako balio ez zuela, baina Santo Domingon ohartu naiz askotarako balio izan duela, Republika Dominicanako biztanleentzat behintzat.
Inoiz betetzeka zegoen estadioa gainezka. 40.000 lagun barruan eta 20.000 kanpoan. Sekula manifestazio bat egin gabeko Herriak zenbait adiarazpen egin ahal izan ditu. Harrinarria izan da.
Gero Parisko "Olimpia"n egon naiz, aspaldi Katalunyan ez nagoela, eta handik hona. Eta hemen nago... eserita.
ðZer iritzi dute Katalunyan Euskal Herriko kanta mugimenduaz?
ðZoritxarrez ez da guti baino ezaguna. Hemen hangorik ezagutzen ez den bezalaxe, han ere ez dute hemengorik ezagutzen. Informazio eza dago. Ez dago ze han eta ez hemen batere erraztasunik elkarren berri jakiteko, kantariez zabalkunderik egiteko. Guk kantariok elkar ezagutzen dugu, adiskideak gara, elkarrekin harremanetan gaude.
Han jendeak badaki euskal kantariak badirela; gauza jakina da Euskal Herrian ondo kantatzen dela, folklore ez diren gaiak ere kantatzen direla, gaurkotasunezko problemak azaltzen direla, baina ez dago behar hainako zabalkunderik, ez dago ez telebista, ez irrati, ez kazetarik... gauza asko falta da.
ðZeure iritzia?
ðNeurea... "Baga, biga, higa" delako batek zazpi egun luzetan Barzelonako teatro batetan gainezka irauteak berez erantzuten duela uste dut.
Artza anaien "txalaparta" adierazpena uste dut mundu guztiari intersatuko litzaiokeela, baldin zabalkunde apur bat egingo balitz. Laboa sensibilitate ikaragarrizko kantaria dugu, bakana da bere kanta-mota, oso gustatzen zait. Ez dut esango ona ala txarra den, hori bakoitzaren gustoa bait da.
Iriondo bat, Lete bat... eta hango nahiz hemengo hainbat goi mailako kantariak ditugu. Uste dut, zabalkunde biderik eskainiko baligute interes handiko kantariak izango ginatekela. Edo, beste modu batez esanez, ez digutela zabalkunderik egiten gure interesaren beldur direlako.
ðBesterik ez. Eskerrik asko.
ðMoltes graçias.
AMATIÑO
Amatiño eta Pi De La Serra elkarrizketan (Roman Argazkia)
6

Gaiez\Kultura\Musika\Musika mode\Pertsonak\Abeslariak\DE LA SERR1
Pertsonaiaz\DE LA SERR1
Egileez\ARANBERRI1\Kultura

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude