M.I.B.A. baserriaren zerbitzuan


2007ko otsailaren 21ean
Bittor Arriagarekin Markinako MIBA Baserritarren elkarteari buruz
M.I.B.A. BASERRIAREN ZERBITZUAN
Markinako M.I.B.A ren berri jakiteko asmoz, Bittor Arriagarengana jo dugu Bittor M.I.B A.ko buru da gaur egun. Amoroton jaioa Buru-biotzez nekazai arazoetan eta auen aurrerabidean sartua.
Baserriak dituen korapillo eta gaitzak ongi ezagutzen ditu gazte argi onek.
ZERUKO ARGIA aldizkarirako lantxo bat moldatu naiez ari nintzela nekazaritzaz eta M.I.B.A. Elkarteaz galdera batzuk egingo nizkiola agertu nion. "Aal duguna erantzuteko gertu gagoz", esan zidan. Eta beste gabe, elkarrizketari ekin genion.

Noiz sortu zen M I B A eta zertarako?

1961. urteko apirilean. Eskualde ontako baserritarren zerbitzurako sortu ere.
M I B.A. izenak, Markina inguruko Baserritarren Alkartasuna esan nai du. Noraiño zabaltzen da inguru ori? Zeintzuk dira elkarte onen babespean dauden erriak?
Markinako eskualdea: Izpasterren asi eta Ondarruara arte alde batetik. Ondarruatik Mallabiara arte bestetik. Mallabiatik Bolibar arte eta Bolibartik Izpasterrera arte. Lauki baten barruan dauden amaika erri dira guztiz.

Nolako etorkizuna du, elkarte baten babesik gabe bere baserrian eta bere kontura ari den baserritarrak? Ba ote du aurrera irtetzerik?

Bai, irten dezake aurrera. Baina orretarako, bai lur aldetik eta bai ganadu aldetik baldintza batzuk bete bear ditu. Beste batzuekin elkarturik jokatu bear du nekazariak aurrerabidea urratzen. Kooperatiba bat, laguntza txiki bat, eskillararen leenengo mailla baiño besterik ez da. Beste arazo guztiak, elkarturik erabaki bear ditu nekazariak. Gaur egun iñoiz baiño argiago ikusten da elkartu bearra. Bakarka ez dago ezer egiterik.

Ganadu buru asko eta lur sail andiak dituen nekazari aberatsak ere ezin ote du ezer, alkartu ezik?

Nola jokatzen duen ikusi bearko litzateke. Berak erantzun eziñeko edo beretzat geiegizkoak diren diru-eraite (inbersio) batzuk egin baditu, ondamendira doa zuzen-zuzen. Kapitala, irabazbidean aalmen andiko zerbait da, baiña nola erabiltzen den.. or dago kakoa. Pentsua bear ez den neurrian eman eta beste zer askotan burugabe jokatzen bada, teknika aldetik ondo eraturik ez badago baserri ori, ondamendira doa. Eta kapital andidanen jauskera arriskugarriagoa da, zartada gogorragoa artuko du ta.

Eta zuk diozunez, beste batzuekin elkarturik dagoen baserritarra nola babesten du M I.B.A k?

Kooperatita baten barruan elkarturik dauden nekazariei aal den neurrian laguntzen zaie. Zertan? Pentsuak merkeago lortzen, ongarriak ekarri eta banatzen. Elkarri laguntzen ere errazago da kooperatiba baten babespean: Bati ideia bat sor lekioke, baiña bear bada beste bosteun egongo dira an, eta ideia ori eztabaidatu, osatu, onartu edo eta baztertu egingo da.
Elkartean jokatzeak, asko aberasten du nekazaria. Kooperatibak lagundu bai egiten du. Geiago egin dezakeela? Bai, baina bazkideek eurek eskatu bear dute. Guztien artean argitu bear dituzte arazoak; baita guztien artean konponbidea aurtitu eta korapilloak askatu ere. Baten izenean baino errazago lortzen dira gauzak denen izenean.
Zerbaitetan gastatu bearrik balego ere, ez da berdin gastu guztia baten gain izatea edo bosteunen gain izatea. Ala ere ez da naikoa orain dagoen elkartasun au.

Diru aldetik edo ekonomia aldetik lagunduz gaiñera, eskaintzen aal die nekazariei beste laguntza erarik? Itzaldi batzuk, esate baterako, baserritarren eskubideak adieraziz, baserriaren egoera azalduz edo eta zer egin bear den esanaz?

Ni neuk denbora asko ere ez daramat emen, baiña aurtengo neguan ere batzarre batzuk egiteko asmoa badugu. Batzarre oietan, ongarri, azi eta ganadu jatekoari buruz itz egingo dela uste dut. Leen ere ez daude baserritarrak orrelakorik entzun gabe, baiña bakoitza bere bideari darraio. Beraz, beti izango zaie onuragarri dakienengandik orrelako zerbait entzutea.
Gaiñera nekazariek bear-bear dute aitzaki bat noizbait euren baserriko burukomiñak aaztu, kalera joan eta elkarrekin tabernarik taberna ibillalditxo batzuk egiteko.
Ikastaro batzuk ere jarri nai ditugu an eta emen, baserritarrekin ar-emana izateko, aiek dituzten arazo eta galderak entzun eta aal den neurrian erantzun.

Zuk, M.I.B.A.z gaiñera, beste baserri elkarte batzuk ere ezagutzen dituzu. Bizkaiko beste biak eta au, jokabidez berdintsuak dira ala ez?

Bai, irurak dira berdintsuenak, ala ere, M.I.B.A. eta Yurreko C.A.B.A. Biak industria girotik urbil daude. Karrantzakoa, ordea, nekazaritza giro garbi garbian. An ez da industriaren kutsurik iñondik ere.

Noraiño el daiteke kooperatiba bat nekazarien eskubideen aldeko lanean?

Kooperatita batek, berez, nekazariak dituen arazorik geienei erantzun diezaieke, baiña baserria bera dago mugatua. Oraindik ez dago erabakita baserri bakoitzak zertara jo bear duen: esnetara, aragitara, ortu aritara ala piñutara... Ez da ikusten bide argi bat. Ortik sortzen da baserriaren etorkizuna illuntzea eta eziña.

Esne, aragi eta pentsuen gora-beerean dago baserrtitar ganadu jabeen garaipena naiz ondamendia. Joko ontan, baserritarra ia beti galtzaille izaten dela entzuten da. Zergatik? Baserritarrak ez aal du bere eskubideez baliatzeko aalmenik?

Baserritarraren etorkizuna esne eta aragian dagoela esan genezake. Ala ere prezioena ez da emen arazorik larriena, baserritarrari kostatzen zaiona baizik. Esnea, aragia naiz beste edozer atera aal izateko arek eralgi bear duena.
Prezioi begiratuz, Europako merkatuan sartuta daudenetako toki batzuetan emen baiño merkeagoak dira. Aiek gu baiño 50 edo 60 urte aurreratuago dabiltza ganadu arloan. Erraztasun haundia dute esne asko lortzeko, laguntza eta aurrerapen andiak dituztelako. Au dela eta guk baiño askoz ere merkeago jar dezakete esnea. Beraz, prezioen gora-beerean ez dago arazoa, nekazariari berari kostaten zaionean baizik. Zer egiten dugu esnearen salneurriak 14 pezeta igotzeaz, nekazariari 15 kostaten bazaio? Baserritarrari kostazen zaiona gutxitzea lortu bear da. Bestela esnea edo beste zerbait garestiago jartzeak baserriaren bizia luzatu bai egingo du, baiña arazoa konpondu ez.

Nola ikusten duzu zuk Markina inguruko eta Bizkaiko nekazarien etorkizuna?

Oraingoz, illun. Ez daki nekazariak nola jokatu eta zer egin. Iñork ez die ezer esaten. Nekazaritzaz ikasketak egin eta titulu bat dutenek, traje eta gorbataz jazten direnek eurek ere ez dakite zer egin bear den baserrian. Oraingo egiturak aldatzen ez badira, baserriaren azkena dator. Iraun bai iraungo du zaarrak bizi diren bitartean, baiña besterik ez. Baserriak galdu ez dira egingo; izkutatu ez dira egingo mapatik. Baiña baserriaren etorkizuna baserritar bezala or bukatuko da. Arenak laster egingo du.

Baserrian piñua sartu eta kalera dator jendea. Orrek orrela izan bear ote du baserririk geienak sartu arte ala presaren bat jarri bear ote zaio uolde orri?

Ez, zerbait egin bear da baserriaren azkena etorri ez dadin. Zer? Leen ere ikutu dugu piska bat. Baserriaren etorkizuna, esnea, okela naiz beste edozer nekazariari aalbait gutxien kostata ateratzean dago. Ortarako egiturak aldatu bear dira. Oraingo neurriz ez dago ezer egiterik. Nola aldatu egiturak? Lur sail andiagoak ar, ganadoa obeto aukera, esku lana bear bearrezkoa bakarrik utz, aal den guztia mekaniza. Orrek ez du esanahi besterik gabe eta itsu-itsuan makinak erosten ekin bear dugunik. Makinak garestiak dira, eta baserriarentzat beste karga bat izan daitezke. Makinak erosterakoan kontuz jokatu bear dugu. Nekazariak ondo jakin bear du zertara jokatu bear duen. Baserriaren elburuak ondo erabakita egon bear dute. Ori egin ezik, baserritar gazteak piñua sartu eta kalera joko du. Orduan egiturak aldatzerik ez dago... eta aldamenean dauden baserritarrek ere utzi egin bearko dute, eta kalera aldegin. Au, arazoa konpontzea ez baiña arazoari ies egitea litzateke.

Baserriak industriarten laguntza bear du ala bakarrik konpondu bear du?

Laguntza ori, ondo letorke baserriarentzat. Euskalerrian, gaiñera, baserria industriatik gertu, esku-eskura dago. Baiña zer gertatzen da? Etxe batetan, esaterako, lau seme badira eta bi kalean ezkonduta, auen soldata kalean geratzen da, eta gaiñera aste azkenetan baserrira joan eta andik patatak, arrautzak, sagarrak edo esnea eramatea ez da arritzekoa. Eta jenero aiei preziorik ere ez zaie jartzen. Ortik atera kontuak zenbat buru mantenei bear dituen baserriak. Orduan, baserriari ondo datorkio industriaren laguntza? Bai, baiña industriak baserriari laguntzen dionean eta ez bestera.

Baserritarrek ba aal dute kultura bidean jartzeko aukerarik?

Orain arte ez du izan bear den bezala eskolatua izateko aukerarik. Leen esan dugunez, egiturak aldatzen badira, orduan nekazaria gauza asko ikasi bearrez aurkituko da. Baserriko aurrerapenak eta bizimoduak berak eskatuko dio jakitun egotea eta bere arloan zerbait espezializatua izatea.

Ala ere nekazaria, esnea dela, ganadu jatekoa deia, guztiz lanpetuta dabil goizetik gauera. Orduan ez du astirik ez gogorik liburu bat artu eta irakurtzeko.

Bai, zuk diozuna ere egia da. Baina oraingoz ere badira ondo eratutako taldeak. Talde auetan, onela jokatzen da gutxi gora beera: iru gazte elkartzen dira, esate baterako, baserri bat eramateko. Baserri ori, bai lurrez eta bai ganaduz, bear den neurrikoa da. Irurak bizi dira baserritik, baiña irurek ez dute ere batera egiten baserriko lana, txandaka baizik. Bien artean egiteko lana da. Bien bitartean bestea ikasten, oporretan edo eta talderako onoragarri den beste zerbait egiten ari da. Urrengoan, onek, baserriko lana egingo du eta orrela aurrera doa aria. Orrelako zerbait asmatu bearko du nekazariak. Ekonomia arloan naiz gizarte arloan aurreraturik egon daitezen.

Laguntzarik ba aal du M.I.B.A.k goitik?

Baserriari diruz laguntzeko badira erakunde batzuk. Oietatik laguntza andiak lor daitezke. Kortak egokitu, bideak edo obra berri batzuk egiteko. Ala ere diruz bakarrik laguntzea ez dela naikoa uste dut. Diru ori zertan erabilli bear den adierazi bear litzateke. Dirua bearrezkoa da, baiña diruari etekiñik (errendimenturik ) ateratzen ez bazaio, zertarako...?
Orduan, diruz lagunduz batera elburu batzuk eman nekazariari, Diru orrekin zertara jo bear duen adierazi. Ez dea?
Bai, ori da. Eta goiko erakunde oiek dirua ematen dute.. ematen dutenean eta or konpon. Eta leen esan duguna, gaur egun nekazariak ez daki zertara jokatu behar duen. Orretan bideak argitzea izango litzateke goiko erakunde oiek eman dezaketen laguntzarik onena; eta gero atzetik dirurik badator, askoz ere obe.

Kooperatiba ontan nola esku artzen dute bazkideek?

Kooperatibaren ardatz bazkideak dira eta aalbait geien esku artu bear lukete. Orain ditugun baiño ar-eman andiagoak bear lirateke. Eta ortan saiatuko gara.

Zenbat bazkide ditu orain M.I.B.A.k?

Bosteun eta irurageita iru bazkide. Arrasateko LANAA kooperatiba ere bazkide da emen, geu bertan garen bezala. Aiek emendik eramaten dute pentsua. Guk, baso-arloko beste sail bat sortu genuen igaz, eta ortan espezializatua den Arrasateko LANA-z konpontzen gara. Izan ere koopertiba batetik bestera sal eta eros daiteke. Orrela, ganadu eta baso, bietara jokatu nai dugu piska bat. Baso arlo ontan, gauza aundirik ez dugu egin oraindik, baiña emendik aurrera arlo oni gogotsuago eltzeko asmoa dugu.

Ezagutzen aal duzu zuk nekazari bizitzan egin den experientzi berririk?

Bai, batzuen entzutea badut. Esate baterako Nafarroako Oskoz errian gertatu dena. An erri guztia ekartu da eta danen artean kooperatiba bat sortu dute. Erri txiki bat da. Batasun ori lortu dute eta ondoren bezala, leen esan dugun egitura aldatzea gertatu da. Ori dela, uste dut, benetako bidea.
Beste experientzi bat Landosten (Ajurias-en) izan da. Aseran gaizki ibili ziren, baiña piska-piskaka argia ikusten asita ziren. Gero, ez bear bat izanda, irutik bi il ziren eta orain ez dakigu zertan gelditu den saio ori. Beste saio batzuk ere izan dira an eta emen, baiña orretan gelditu dira. Zerbait falta izan zaie.

Orririk edo aldizkaririk ateratzen ote da baserritarrentzako?

Orain arte, orri bat ateratzen da illero. Ez da gauza andirik baiña... Irratiz ere baserri gaia noizbeinka aztertzen da. Orain arte egiten dena ez da naikoa. Baserritarrak berak ez du egarririk agertzen. Gauza batzuk, berak eskatu bearko ditu. Ortarako dira egiten diren batzarreak. Ez alkarri begira egoteko...
Jardun luzea izan dugu eta emen bukatzen dugu. Gerta bedi zuk esan duzun egitura aldatzea, eta betor baserriaren aurrerapena!

Luis Barayazarra
"Pentsuak merkeago lortzen, angarriak ekarri eta banatzen..."
10

Gaiez\Ekonomia\Industria\Besteak
Gaiez\Ekonomia\Lehen sekto\Nekazaritza
Pertsonaiaz\ARRIAGA1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude