ANDONI LEKUONA BERASATEGI


2021eko uztailaren 16an
Andoni Lekuona Berasategirekin bere liburuaz
ANDONI LEKUONA BERASATEGI
- Berritu eta zalidu etorkizunari begira
- Jende zaharra dago baserrietan
- Hirutarik bi paseak bizi ezinik
Oiartzuarra dugu Andoni jaiotzez eta bihotzez. Itziarren ota Aian Urte batzuk pasa ondoren, Parisen egin zituen ikasketak hiru urtez. Soziologia hartu zuen ikasgaitzat, baina baserriari begira egin zituen ikasketa haiek. Soziologia horren osagarri bezala nekazari-ekonomia ikasten ere urtebete osoa igaro zuen.
Geroztik, Zabalegin ari da baserritar gazteei irakasten, zortzi urteotan. Beste lan gehiagoren artean nekazari-ekonomia irakastei die batez ere. Horretaz gainera SIADECO deritzan azterketa-elkartearen sortzaileetako bat eta bertako langile duzue. Hitzaldi eta idazlan asko egin du, baserri lanari lotuak gehienak. "Baserriko Irabazbideak" deitu liburuaren egileetako bat duzue.
Baserriari buruzko lan garrantzitsu bati emana duzue azken urteotan. Bukaturik du lan hoi. Inprimategira bidean duzue interesatu guztiok eskuartean izan dezazuen.
Liburu berri bat egiten ari zarela entzun izan dut.
Bai, egia da eta Zabalegiko giroaren berri dutenentzat eta baserritar askorentzat ez da nobedadea izango. Izan ere hiru urte t'erdi badira, oker haundirik gabe, baserriz-baserri ibili ginela eta lan horren berri askok izango dute. Behar bada ahaztuxea egotea ere baliteke...
Ez da harritzekoa. Ez al da denbora askotxo?
Bai eta ez. Zai dagoenak luzestea ez da harritzekoa. Egin behar duenak, berriz, denbora sobrarik ez du behin ere izaten. Lan eta liburu honekin ere gauza berdintsua pasa da. Jasandako buruhausteak, tripakominak eta ordu luzeak ikusita neri behintzat ez zait hain luzea iruditzen. Jakina, nik ere nahiago izango nukeen lehenago bukatzea. Esan beharrik zegoenik ere ez dut pentsatzen.
Zertan horrenbeste denbora?
Horrelako lan batek denbora asko eramaten du, batetik, eta bestetik, eguneroko martxari ere segitu beharra zegoen. Ez da hain harrigarria, beraz. Eskerrak Donostisko Aurrezki Kutxa Munizipalaren diru-laguntzari. Egin dugun lana ordaindua zegoen eta buru belarri horretara dedikatzeko zoriona izan dugu. Horrelako lan bat ez dago denbora galdutan eta txolarteetan jolasean egiterik.
Hiru zati nagusi izan ditu gure lan honek: datuak bildu eta garbira pasa, erantzunak sailkatu eta estadistikak atera eta, azkenik, idatzi.
Datoak biltzen, baserriz-baserri ibili ginen Gipuzkoa osoan eta denera, erantzunakin edo gabe, 856 baserri pasa genituen. Eginkizun honek hiru hilabete eskatu zituen eta 6 pertsonen lana. Ondoren erantzun hoiek garbira pasa eta kontrolpean pasatzea ez zen azkarrago egin, egia esan. Nahiko buruhauste izan genuen eta nahiko denbora eraman zigun.
Estadistikak, elektronizkako makinen bidez egin ziren. Halere, numeroz jositako 5 ale lodikoteak eginarazteto makina hoiek lan haundia eskatzen dute. Horrelako lanetan eskarmentua duenak erraz antzemango dio.
Idazketari buruz gauza berdintsua esango genuke. Denera 463 orritara iristen da lan hori. Hortik atera kontuak.
Egin den lanaren berri eman diguzu, baina probetxua...
Begira, horrelako lan bati etekina ateratzea norberaren eta denen esku dago. Azterketak eta estudioak berez ez dute salbatuko baserria, hartzen diren erabakiak eta egiten den lanak baizik. Estudio baten eginkizuna, hain zuzen, erabaki hoiek hartzeko eta lan hori egiteko argibideak ematea da. Probetxua, beraz, denen esku dago.
Hain zuzen, horixe da jakin nahi genukeena. Zer argibide ematen ditu azterketa horrek?
Horrela, bi hitzetan esatea ez da hain erraza. Horretara behartzen banauzu, bi ondoren hauetara ekarriko nuke azterketaren esnahia: alde batetik, baserritik baserrira dauden diferentzi ikaragarriak eta, bestetik, baserri askeren biziezina diru aldetik begiratuta.
Bizi-ezina esan duzu, nola neurtu duzue hori?
Puntu hau, egia esan, luze eta zabal aztertu dugu gure lan honetan. Azterketan sartu diren 762 baserri hoien sarrera eta irteerak nundik datozen eta zenbat diren ondo neurtua izan da, bai baserri bakoitzaren mailan, bai baserri batzuen edo sail-mailan eta bai erdira jota, hau da baserri denak kontuan hartzen ditugula. Jakina, sarreraz eta irteerez hitzegiten dugunean, diru-sarrerez eta diru-irteerez hitzegiten dugu.
Eta zenbat dira bizi-ezin hortan daudenak?
Gure kontuetan ehuneko 35. Beste modura esanda, hirutatik bi paseak alegia. Baserri hauetako familietara urtearen buruan industriako peoi-familiara baiño diru gutxiago sartzen da. Egia esan, pentsatzen jartzeko moduko datuak ditugu hauek.
Ez da beraz harritzekoa baserriak hustutzen ikustea...
Ez halajaina, maila hortan dabiltzan baserrientzat.
Eta baserri asko al dira hustutzen direnak? Han eta hemen ikusten ditugu baserri hustuak edo hustera doazenak. Nolako abiada ikusten da hustutze hontan?
Zenbat diren hustutzen direnak eta zer-nolako abiadan hustutzen diren, galderen bidez jakiterik ez dago. Galdera hoiek gaur oraindik zutik dauden baserrietan egin bait dira. Halere, baserri hoietan geroari begira zer asmo duten galdetu zaie eta %tik 85ek jarraitzeko asmoa zuten, %tik 8 zalantzan zeuden eta %tik 7ek uzteko asmoa zeukaten. Eta bai al dakizu zergatik zalantzan dauden edo uzteko asmoa duten? Gehienbat behintzat, %tik 51ek, baserritarrei dagozkien arrazoiengatik: jende zaharra, gazteak aspertuta egotea edo nekatuta egotea. Irabazi txikia izatea arrazoi nagusia bezala oso gutxitan azaltzen da.
Galdekizunaz kanpo, estudioaren barruan beste dato batzuk erabili ditugu eta hauen bitartez baserrien huztutze hori neurtzeko modua izan dugu. Eskuartean erabili ditugun datoak aditzera ematen digutenez, 1965etik 1970era bitarteko bost urte hoietan, batez-beste urtean 179 baserri hustu dira gure Probintzian.
Abiada haundi xamarra ez da, ala?
Bai haundia, ikaragarria ere esango genuke. Kontu egin ezazu, izan ere, eta ikusiko duzu martxa horretan segitzekotan 27 urte barru Gipuzkoako baserri guztiak hustuko liratekeela.
Eta baserriak hustutze ori kaltegarria izango da noski...
Jakiña, kasu hortan arkitzen diren baserritar guztientzat kaltegarria denik ezin uka. Bide berriak hartu beharrean arkitzen dira eta hau beti da penagarria. Hainbat gehiago hortarako laguntzarik ez badute eta preparatuak ez badaude askotan gertatzen den bezala. Halere zenbait baserritako bizimodua eta bizi-maila ikusirik, baserri hoiek hustutzea hobe dela esateko bildurrik ez dugu izan behar. Gehiagoren artean lehen esandako ezin-bizirik dabiltzan %ko 35 hoiek.
Eta hoiek denak hustu behar al dute?
Ez, hori ez, denak hustu beharrik ez dago baina baserri gehienak dute berritu beharra eta zer esanik ez esan ditugun hoiek. Hustutzearen alde ona, hain zuzen, hementxe egongo litzateke: disen baserri hoiek gelditzen diren baserrientzat mejora bat ekar dezatela batez ere eremu edo lurralde haundiagoak izan ditzaten.
Eta diru arazoa bakarrik ahal da baserriak hustutzea bultzatzen duena?
Ez horixe eta lehenago ere gai honetaz zer edo zer erantzun dizut. Baserriko bakardadea, zerbitzuak urruti edukitzeak, batez ere gaurko egunean eskola, sal-erosketako zailtasunak, kamioirik eza t.a. Gaurko egunean arrazoi hoiek guztiak indar haundia hartzen dute geroari begira eta seme-alaben etorkizunari begira.
Baiña ezin esango dugu Gipuzkoako baserri guztiak ezin bizirik daudela...
Ez horixe eta hemen datoz haseran esan ditugun baserrien arteko diferentziak. Lehen esandako diru kontuari begiratzen baldin badiogu, beste %ko 15 arkitzen ditugu estuasunean bizi direnak eta gainerako erdiak ondo xamar bizi direnak. Hauen artean ere alde haundiak direla esan behar.
Eta nondik datoz diferentzia hauek?
Erantzun bezela bi dato emango dizkizut: alde batetik zenbat eta terreno gehiago orduan eta irabazi haundiagoak, baina terreno hoietan mendia eta basoa sartu gabe. Ondoren bezala, esandakoaren ondoren bezala, zenbat eta buru gehiago eta batez ere behi gehiago, orduan eta irabazi gehiago. Eta alderantziz, zenbat eta langille gehiago lanean, orduan eta irabazi gutxiago langille bakoitzeko. Bi joera hoiek oso gogoan hartu beharrak dira geroko baserriari begira.
Hain zuzen geroko baserri horrek edo baserriaren etorkizun horrek baserritar eta baserritar ez diren guztiak kezkaturik gauzka. Nola ikusten duzu hori?
Hitz gutxitan nola esan? Puntu hontan gauza asko izango lirateke esan beharrak baina artikulu batean sartzeko luze joko luke.
Hitz batean hauxe esango nuke: berritu ditzagun gure baserriak. Ganaduari begira jartzen bagara, haunditu ditzagun geure baserriak. Langintzari begira jartzen bagara, berriz, terreno gutxi eskatzen duten langintzatara jar gaitezen: baratza t.a.
Baina berritze horren oinarri beharrekoena gizona, baserritarra izango dugu eta hemen ere badugu zer egina.
Nola ikusten duzu etorkizun ori, goibel ala argitsu?
Hori baserri-arazoetan parte hartzen dutenen esku dago. Ekonomi osoari begiratzen badiogu aldi txarragoak izan direla esango nuke. Nolanahi ere, zaildu gabe, gaurko egunean, ez dago inorentzat etorkizunik. Berritu eta zaildu edo zaildu eta berritu, nahi duzun bezala.
ERRIALDE
Andoni Lekuona Berasategi, 1974
16

GaiezEkonomiaLehen sektoNekazaritza
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakBesteak
PertsonaiazLEKUONA8
EgileezHERRIALDE1Ekonomia

Azkenak
Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


Eguneraketa berriak daude