"MENDARO TXIRRISTAKA"-ren OMENEZ


2021eko uztailaren 23an
Juanjo Eizagirreri elkarrizketa.

"MENDARO TXIRRISTAKA"-ren OMENEZ
- Jaio zeneko ehun urtehurrena Mendaron
- Bertso-paper Sariketaren arrakasta
Oraintxe datoz juxtu juxtuan ehun urte Eusebio Mugerza –"Mendaro Txirristaka"– jaio zenetik. Gaitzizenak berak dioenez, Mendaron jaioa zen, Kilimon erreka bazterrean jaio ere.
Ehun urtehurren hau dela eta, Mendaroko "Gurutzpe" Elkarteak zenbait saio eratu du haren omenetan, hala hitzaldiak nola bertso-paper sariketa, eta, baita, haren bertso bildumaren aurkezpena ere.
Guzti honetaz Juanjo Eizagirre mendarotarra mintzo zaigu, "Gurutzpe" Elkarteko zuzendarietako bat denez gero.
-Zer eratan sortu zen "Mendaro Txirristaka"ren ehun urtehurrena ospatze hau?
–Aita Zabalak aspaldi zuan Mendaro Txirristakaren bertso liburu bat erdi taxutua. Zenbait eragozpen zela eta ez zuan, ordea, liburu hura argitaratzeko betarik. Nahi eta ezin honetan iritsi zuan Txirristaka bera sortu zeneko ehun urtebetetzea, eta Mendarora etorri zitzaiguan zerbait egin asmoz.
-Ideia Aita Zabalarena ote, beraz?
–Bai. Aita Zabala Mendarora etorri zuan, eta ehun urtehurren hori gogorarazi ziguan. Bai guk pozik haren asmoak ontzat hartu ere. Zer esanik ez, Mendaro herria zorretan dik Txirristakak.
–Zer dela eta zor hori?
–Seme ospetsu baten ehun urtehurrena beti duk, berez, nahiko zor edozein herrirentzat. Baina, horrez gainera, Txirristakak behin eta berriz Mendaro aipatzen dik bere bertsoetan. Ez zuan gero saltzeko bere sorterria. Ez horixe. Kilimon erreka ondoko "panaderokua" errotan jaio zuan, eta bere buruari "Duque del Kilimon" zeritzaan. Jaiotetxeaz badik zenbait bertso:
Zortzi seme ta iru alabak
ziran mundua ekarriak
nere gurasuak Pedro eta Juana
zorionekuak biak
panaderia etxian eta
errotan iru arriak
astuak eta zaldi bikaña
uztarria eta beiak.

Milla zortzireun irurogeita
amalaugarren urtian
ni naiz Mendaron jaio nintzana
Garagartzako partian.
Mutil koxkorra, urtiak zazpi
kunplitu gabe artian
kapellauari meza laguntzen
nion konbentu batian.
-Ez zuan, ordea, Mendaron bizi...
–Ezkongaietan bai, Mendaron gehien bat. Gero Donostian. Mundua ere politto ezagutu zuan. Afrika eta Ameriketan ibili huen. Cuba-ko gerran egon huen, eta Patagoniako puntaraino ere iritsi huen, bertsoetan dioenez, behintzat.
–Zer nolako bertsolaria zen?
–Bertsolaria baino, bertso-paper egilea zuan. Ez huan bat-bateko bertsolaria, lagunartekoa. Bertsoak burutu, idatzi eta "peritik perira" kantatzen eta saltzen zituena baizik. Zabalkunde honetan gizon fina genian.
–Nolatan fina?
–Gizon organizatua alegia. Bere bertso-paper gehienak Errenterian argitara eman zitian, Makazaganeko inprimategian. Bertso-paper guztiek bere erretratua zeramaten aurrekaldean, fetxa eta etxeko zuzenbidea. Baita bertso bakoitzaren doinua ere.
–Hau guzti hau kontutan izan ahal duzue omenezku programa burotzean?
–Jakina. Bi ardatz nagusi izan zetiagu programa prestatzean. Aita Zabalaren liburuaren aurkezpena eta Mendaro Txirristakaren nortasuna bertsolari eta bertso-paper sailtzailea zela, alegia.
–Zer eratan egin duzue ba programa?
–Nolabait esateko, kultur aste delako bat moldatu diagu, bertsolaritzari atxikia erabat.
Hilaren 8an bertsolari saioa izango duk. Ondorengo astean lau hitzaldi eta mahai inguru bat bertsolaritzaren hainbat alderdiri buruz. Hilaren 14ean Aita Zabalaren liburuaren aurkezpena eta Bertso-Paper Sariketaren erabakia.
Hilaren 15ean, berriz, sortu zen egun berberean alegia, Mendaroko lau bertsolarik antzerki gisako aurkezpen bat egingo diate, Txirristakaren bertso-paperak kantatuz, Txirristakak berak egiten zuen bezalaxe. Arratsaldean, azkenik, Antton Valverde, Julen Lekuona eta Xabier Leteren bertso eta kopla zahar eta berrien erakusketa izango duk eta, hain zuzen, egun horretan Txirristakaren bertsoak ere lehendabizikoz sartuko dizkiate beren errepertorioan.
–Bertso-paperen sariketa aipatu duk. Arrakasta handia izan duela aditzera diagu...
–Arraskasta? Bai horixe, inork uste baino handiagoa. Guztira hogeita hamazazpi bertso sorta jaso zetiagu. Zahar nahiz gazte, ipar zein hego aldekoak, hogeita bat bertsolarik hartu diate parte. Mendaroko bertakoak ere, lauren batek bai, behintzat.
–Hire ustetan, zergatik ote hain harrera ona? Sariak onak direlako ala...
–Ez zekiat ba... Guk ez genian horrelako harrerarik espero. Lehen saria 8.000,– ptakoa duk, eta, saritan, 19.000,- pta. guztiz.
Zenbaitek esan dik zergaitik ez dugun izkutuko sariketa egin, aldizkarietan argitara gabekoa alegia. Guk pentsatu izan diagu, ordea, aldizkariren baten agertzea komenigarri zela, gaur egun bertso idatzi eza susmatzen bait dugu.
–Diru laguntzarik izan ahal duzue?
–Elgoibar eta Mutrikuko Udaletxeei eskaribana egin zieagu. Gipuzkoako Aurrezki Kutxak, berriz, 30.000,– pta. eta zabalkundea ordaindu ziguk.
-Mendaro Txirristakarentzat kale bat ere eskatu ote duzuen entzun diagu...
–Bai, Elgoibarko Udaletxeari eskatu ere, Txirristaka Elgoibar aldekoa zuan eta, Garagartzakoa noski.
Mendaro herria osatzen duten Azpilgoeta eta Garagartza hauzoak gertu daude beren seme ospagarri bat ohoratzeko. Administrazioko banaketa bitxiek ez dute gero herri baten nortasuna desegin. Mendarok irauten du, bere seme prestuen baitan. Herri zaletasunak, eta, kasu honetan, bertso zaletasunak aste gogoangarri bat bizi ahal izango du.
KOLDO OLAZABAL
1

GaiezKulturaBertsolaritEkitaldiakOmenaldiak
GaiezKulturaBertsolaritBesteak
PertsonaiazTXIRRISTAK1
EgileezOLAZABAL1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude