Joxe Erramun Erauskin


2007ko otsailaren 21ean
Joxe Erramun Erauskinekin Txirrita bertsolariaz
Joxe Erramun Erauskin
Garai bateko estrata zahar haien ondoan onak dira gaurko mendi bideak. Halere bada udazken honetan putzua eta lokatza bazterretan. Ez daude biziro txukunak Donostiako kaleak berak ere.
Herrerako zulokotetik Altzako gainera jo dugu lehenik. Handik, berriz, "Gazlelu-enea" baserrira. Hemen hil zen Txirrita bertsolaria. Hemen bizi da bertsolari sonatu honen hiloba, Joxe Erramun Erauskin.
Txirritaren ezpalekoa nonbait eta "San Isidro Saria" irabazi berria du. 50 mila pezetako saria, hain zuzen ere. "Auspoak" du ateratzekoa Uztapideren liburuaren molde eta apaindura berean.
Etxera bidean topo egin dugu Joxe Erramunekin. Bestetarako girorik ez dagoela eta sasiak moztera zihoan.
"Gaztelu-enea" non dagoen galdetzen neunean erderaz erantzuten zidaten baserritarrek ere. Erdaldunak al daude baserrietan ere?
Hor kalean erdaldun asko dago, baina baserrietan ez dago erdaldunik. Hori bai, erdaraz hitzegiteko ohitura haundia sartu da. Erdarara jotzen dute baserritarrek. Honelaxe jarria dago jendea.
Lehengo Altza ala oraingoa duzu maiteago?
Lehengoa dudarik gabe. Lehen denok ezagunak ginen, denok lagunak. Orain ez degu inor ezagutzen. Arrotz gertatzen da bertakoa ere hemen. Lehen euskaldunagoa zen. Lehenago "gu" ginen. Orain...
Hemen, zure baserrian, hil zen Txirrita ezta?
Bai hementxe hil zen. Hernaniko "Latzen" jaio zen, baina gero Altzako "Harrizar" baserrira etori zen bizitzera familia. Azkeneko hamasei urteak, berriz, hemen egin zituen. Nere amaren anaia bait zen.
Bai al duzu osaba Txirritak bezala bertsoetarako molderik?
Ez. Ez dut bat bera ere kantatu izan. Onenean ere bakarren bat jarri edo. Baina hutsa. Ez dut taxurik.
Gogoratzen al zaizu Txirritaren argitaratu gabeko bertsorik?
Zaila izango da. Aita Zabala hemen ibili da beti. Joan-etorri asko egin du Txirritaren bertso bila. Ez dut uste gehiago izan daitekeenik.
Zuk baduzu "San Isidro Saria" merezi izan duen liburua. Zertaz da?
Gure gurasoen baserriko denborak aipatzen ditut hor. Nik gaztetan ezagutu nuen bizimodua azaltzen dut. Orain urte askotako kontuak dira. Ez biderik, ez argirik, ez urik. Bizimodu latza zen hura. Nere gurasoei entzundako zenbait gauza ere jartzen dut. Esaera, gertaera harrigarri batzuk, sorgin kontuak, kontrabandoko gorabeherak eta honelako gauzak kontatzen ditut.
Nola hasi zinen liburu hori idazten?
Aita Zabalak berotu ninduen. Nik ez nuen nahi. Ez nuen uste balio nuenik, Baina noizpait ere baiezkoa eman nion. Honela hasi nintzen piskana piskana. 1972garrengo Ekainaren 17an hasi nintzen eta handik urte betera amaitu nuen. Jai eguartetan eta gauetan jarduten nintzen. Ni ez nengoen lan honetara ohitua, gauez gutxiago. Nere burua gogor hartu behar izaten nuen afalondoan horretan hasteko. Baina gustora jarduten nintzen behin hasiz gero. Hastea kostatzen zitzaidan. Izan ere askotan hotzak, nekaturik eta besteak oheratutakoan aritzen nintzen,
Noiz argitaratuko du "Auspoak"?
Martxo aldera, noski, esan didatenez. Ez dakit zer harrera izango duen. Ni ez naiz Uztapide bezain ezaguna. Ni beti etxean sartuta egon naiz. Ni ez naiz inora atera. Ez dut osabaren antzik.
Uztapideren "Lengo egunak gogoan" deitu liburuaren neurrikoa izango al da?
Luze-zabal-lodian, bai. Azalez bai. Hortik aurrera irakurleek esan beharko dute.
Uste al zenuen irabaziko zuela "San Isidro Saria"?
Ez nuen eramateko asmorik ere. Aita Zabalak berotu ninduen. Berak eraman ere egin zidan. Baina esan nion lotsagarri geratuko nintzela.
Aritzen al zen etxean bertsotan Txirrita?
Asko. Umore aldi ederrak pasatzen genituen. Aitaren anaia ere bertsolaria nuen. Txirrita bezain ona zen. "Gaxtelu" deitzen zieten. Ez zen Txirrita bezala kanpoan ibiltzen. Oso zintzoa zen. Behin edo beste bakarrik joan zela uste dut kanpora Txirritarekin kantatzera. Hemen sagardotegia genuen eta askotan jarduten ziren biak bertsotan. Une ederrak pasatzen genituen. Jendea gustora egoten zen. Nik orduan ez nion orain bezalako arretarik hartzen bertsoari, baina jendearen iritziz oso bertsolari ona zen.
Gutxitan joango zen Txirrita sorora lanera?
Ez zen gauza ere. Oso loditua, baldartua eta zahartua zegoen.
Poz haundia eman al dizu "San Isidro Sari" horrek?
Bai. Nik ez daukat orain gaztetan bezalako elusiorik. Baina poza ematen du honelako gauza batek.
Bai al duzu besterik egiteko asmorik?
Ez. Ni ez naiz jakintsu. Nik bizitzak erakutsi didana besterik ez dakit. Nik esan dut dakidana. Idazten asko erraztu naiz, baina gaia behar da. Ez daukat begibistarik ere.
Datorren igandean da bertsolari zaharen omenaldia. Zer deritzazu?
Oso ondo. Taberna zulotik atera behar dela bertsolaritza esaten da. Gaur beste jira bat hartu du bertsolaritzak. Baina taberna zuloei esker egin dira bertsolariak. Han bota dituzte lotsak. Gaur egun ere tabernan eta lagunartean ari denak aterako ditu bertsoilari berriak.
Burua jasoko dugula euskaldunok iruditzen al zaizu?
Nahiko etsia banago ni horretan. Zahartu nonbait.Baina erdaldun asko sartu da. Mokau goxoegia da Euskal Herria. Asko pizten ari da euskaltzaletasuna, baina bada eskubete lan gureari eusten.
Bere arotz lanak eta erleen aberaskak erakutsi dizkigu Joxe Erramunek. Erleak aberaska bezain txukun egiten ditu arotz lanak. Liburua ere hala egina izango dela uste dugu.
Mutiozabal
Joxe Erramun Erauskin
2

Gaiez\Kultura\Argitalgint\Argitalpena\Liburuak\Besteak
Gaiez\Kultura\Bertsolarit\Bertsolaria\TXIRRITA
Pertsonaiaz\TXIRRITA
Pertsonaiaz\ERAUSKIN2
Egileez\MUTIOZABAL1\Kultura


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude