UDAKO EUSKAL UNIBERSITATEA


2021eko uztailaren 20an
Jean Haritsxelharri elkarrizketa.

UDAKO EUSKAL UNIBERSITATEA
Jean Haritsxelhar mintzo:
Irailaren 2tik 13ra arteko hamabi egunen buruan, II Udako Euskal Unibertsitatea eratzen ari da Donibane Lohitzunen. Iaz lehena eratu zen Donibanen bertan, eta aurten, berriz, bigarrena.
Eratzaile IKAS deitu batasuna delarik, berorren lehendakariarengana jo dugu, Jean Haritsxelhar jaunarengana hain zuzen, gure galdera kozkorrei errez asko erantzungo dielakoan.
Elkarrizketa honen asmoa aspaldikoa dugu, duela hiru hilabetetakoa edo, Donemiliagako biltzarrean elkarrekin hitzegiteko beta izan genuenekoa. Hala ere, denbora azkar doakigu, eta honako honi ere heldu zaio, halakoren baten, bere txanda.
Mintza bedi ba, besterik gabe, gure Euskaltzainburu-ordezkoa, eta bioakio gure eskerrik sutsuena bere Baxenabarreko zoko horretara.
-Egun hautan eratzen ari da Donibane Lohitzunen II Udako Euskal Unibertsitatea. Iaz lehena eratu zen . Zer ondorio atera zen iazko ikastalditik?
-Lehenbiziko ondorioa, lehen aldikotz, aspaldi huntan izan dela Euskal Unibersitate bat, gai asko erabili izan direla, erran gabe doa, denak euskaraz. Lehenbiziko entsegu bat izan da, eta entsegu bat bakarrik izanikan ere, bere balio handia ukan du, bere akats eta gauza onengatik
-Aurtengo ikastaroa moldatzen izan ahal dira kontutan iazko esperientziak?
-Bai, zeren eta jazko unibertsitatea burutu zelarik, azken egunean bildu zen anitz ikasle eta irakasle, bakoitzak bere iritzia emanez. Biltzar haretan, orduko zuzendariek emaiten zuten ikusterat, geroari buruz eta bigarrena Unibersitateari buruz nahi zutela jokatu.
-Geroztik, egin ahal da nolabaiteko inkestarik?
-Joan den neguan bildu nahi izan genuen ikasle eta irakasle batzu Baionan, bainan denek dakiten gertariaren ondotik, ez gara bildu ahal izan. Hortakotz, urtarrilaren 12an IKAS-ek zabaldu zuen inkesta xume bat. Bazkoko bakantzak zirela-ta, bildu ginen Donostiako EUTG ikastetxean 37 ikasle eta irakasle, eta biltzar haretan zabaldu genituen inkestaren erantzunak. Sei oren (ordu) iraun zuen biltzarrak, eta elkarren artean hartu genituen erabakiak, denen iritziak entzun eta.
-Zein da aurten eratzen ari den programa?
-Hamar sail dira guztiz: Linguistika-literatura, Historia, Antropologia-Soziologia, Filosofia-politika, Ekonomia, Zientzia, Pedagogia, Edergintza, Antzerki-zinema eta Kazetagintza.
Sail bakoitzeko zuzendari, berriz, ordena berean, J. Haritsxelhar, R. Saint-Esteben, G. Bidart, A. Artamendi, G. Ansola, C. Arluxet, X. Mendiguren, J. San Martin, X. Irigarai eta M. Ugalde.
-Nork egin du irakasle eta gaien hautatzea?
-Horiek guziak Donostiako bilkuran hautatuak izan ziren, eta sail bakoitzak bere lana eramanen du berak nahi duen bezala.
-Nola banatzen da, bataz beste, lana?
-Erabaki zen ere, sail bakoitzak eramanen zuela bere lana goiz guziz, hiru oren dituela horrentzat. Arratsaldean ikasle guziak biltzen dira mintzaldi baten entzuteko. Sail bakoitzeko norbaitek beharko du arratsaldeko mintzaldi bat eman. Honela ez da ikaslea egonen bere sailean bakarrik, arratsaldeko mintzaldi guziak entzunen dituelakotz. Bertzalde, arratsalde guziz, euskara batuari buruzko ikastarotxo bat emana izanen da.
-Bestelako gairik edo saiorik ere izango ahal da?
-Bai, arratsetan gai libre batzu ere badira, hala nola bertsulariak, zinema, antzerki, kantari eta abar.
-Ilaztik hona ezer aldatu ahal da bereziki?
-Iaztik honarat asko aldatu da unibersitatea. Iaz denek entzuten zituzten kurso guziak. Aurten, aldiz, espezialitateka banatuak dira goizetan, eta, arratsaldetan elkar ezagutuko dute, mintzaldiek emanen duten batasunaren bitartez.
-Nork eratzen du hau guzti hau?
-IKAS batasunak eta bereziki IKAS-eko zuzendariek. Heietan, lanik handiena egiten duena Manex Goyhenetxe da. IKAS-en idazkaria. Bertze batasun batzuek ere parte hartu dute, hala nola. "Mendeberri ", "Zabal", "EKT", "Euskalduntzen", "Siadeco", "Jakin", "Zeruko Argia", "Anaitasuna", "Euskal Kultur Mintegia" eta abar.
-Diru laguntzarik ba ote da?
-"Pyrénèes Atlantiques"-eko Kontseilu Jeneralak alde batetatik. Horrez gainera, diru laguntza galdegin zaie banku eta lantegiei, bai euskal unibersitatearen eratzeko, bai eta beka batzuen emaiteko ikasleei ere. Dirua sartzen ari da orain, eta geroxeago jakinaraziko dugu nork lagundu digun. Bertzalde, Euskaltzaindiaren babespean egina da Unibersitatea, eta Bordeleko Unibertsitateko erretorearen baimenarekin.
-Zenbat ikaslek hartzen du parte Uda Unibersitate honetan?
-Ilaz ehunen bat. Hogeiren bat ipar aldeko eta laurogei hego aldakeko. Aurten, ez dakigu oraino, agian jaz bezenbat bederen.
-Langilerik bai ote? Edo unibersitariak bakarrik?
-Langileak baziren bospasei omen jaz.
-Udako Euskal Unibersitate honek izango ahal du jarraipenik?
-Sail bakoitzak ikusiko du behar duen eta nahi duen lan eta azterktei jarraiki unibertsitatea bukatu eta.
-Eta ba ahal duke, urtez urte, loturarik, batasunik?
-Zer nahi gisaz, Unibersitateak biltzen ditu barreiatuak diren ikasle eta irakasleak; elkar ezagutzen dute eta bata bestea estimatzen. Ez da guti gure Herriaren batasunaren lortzeko, eta, uste dut, Unibertsitatearen helburu bat dela.
-Bestelako helbururik?
-Bigarren bat, euskal kulturari emaiten dion oldar berezia izan daiteke. Ez dut uste ikasle eta irakasleak jalgitzen direla Unibertsitatetik sartu ziren bezala.
-Hala behar dugur, noski. Jarrai aintzina!
KOLDO OLAZABAL
Jean Haritsxelhar
6

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaUEU
PertsonaiazHARITXELHAR
EgileezOLAZABAL1Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude