OSASUN - ZERBITZUAK URRI


2021eko uztailaren 16an
Osasun zerbitzuen urritasuna dela eta, Goierriko Gurasoen Batzordeko Felix Bengoetxeri elkarrizketa.
OSASUN - ZERBITZUAK URRI
2.500 gaixo txandaren zai
Donostian pilatuzala bailaraka erantzun beharrei?
Batzarre bat egina dute "Residencia Nuestra Señora de Aranzazu" deiturikoan zenbait sendagilek, Gipuzkoako zenbait alkatek, sindikatuetako zenbait ordezkarik eta Goierriko guraso batzordeko zenbait ordezkarik Lan-Ministeritzako ordezkaria buru dutelarik.
Aspaldidanik dabiltza Goierritarrak arazo honetaz kezkaturik. Inork gutxik sakondu du arazo hau Goierriko jendeak bezainbat. SIADECOri egin arazi zioten honetaz azterketa bat.
Eman digute Donostiako egunkariek batzarre honen berri, baina "etc." baten azpian izkutaturik geratu dira arazo honetaz buru-belarri arduraturik dabiltzan Goierriko gurasoek.
Guk herrira jo dugu gauzak zuztarrretik jakitearren. Ez da erraz laneko ordutan jendea betaz aurkitzea. CAFeko "Caja de Socorros" lan egiten duen Felix Bengoetxe aurkituko dugu gure galdeari erantzuteko tartetxo batzuekin. Goierri bailarako guraso.batzordekoa dugu Felix. Erabat bizi du osasun-zerbitzurik ezaren arazoa.
Barka iezadazu, Felix, esan diot sarreran. Zeruko Argiatik natorkizu argi bila. Jakin dudanez zu sartua zaude "Residencia Sanitaria" delako arazo honetan.
Bai bai. Berehalaxe hitzegingo dugu. Eseri zaitez hemen.
Jendea datorkio etengabe Felixi. Gipuzkoeraz baino gehiago mintzo da Bizkaieraz, hangoa izan nonbait jatorriz. Inor gabeko tartea dugu. Zernabitarako prest dago. Nondik eta nola hasiak zarete honetaz jabetzen eta kezkatzen? galdetzen diot.
Odol-emaleen taldea hasi zen lehenik problema honetaz kezkatzen. Baina berehalaxe heldu zion Goierriko Guraso Elkarteak zezenari adarretatik. Aurrena batzorde bat aukeratu zen honetarako gurasoen artean. Hutsune eta premia nabarmenak zeuden arlo honetan. Batzordea biltzen eta gai hau aztertzen hasi zen.
Alde aldera, zeuron artean, eginiko azterketetan oinarritzen zarete ala horretarako gai den norbaitek eginiko azterketaz baliatzen zarete?
Zenbait egoeraz ohartzeko ez da azterketa haundiren beharrik, baina gu ez gabiltza gai honetan arin-arin. SIADECOri eskatu genion laguntza. Honek egindako azterketaz baliatzen gara batipat.
Bigarren "residencia sanitaria" edo "osasun-etxea" Donostiatik kanpora egiteko aldekoak zarete zuek. Zergatik?
Gipuzkoako lurraldea bizilagunez horniturik dago. Gipuzkoan ez da jende guztia hirian, Donostian, pilatu. Probintzia osoan dago banaturik. Gipuzkoa ez daiteke bi zatitan erdibi: Donostia eta Probintzia. Probintzia osoa dago hiri baten antzera eraikia. Hibaiei jarraituz egin dira bailarak. Bidasoa, Urumea, Oria, Urola, Deba hibaiei jarraituz osatu dira bailarak. Bailaraka sortu da bizimodua eta bailaraka bildu da jendea ere. Bederatzi bailaratan eraturik dago Gipuzkoa.
1970garrengo zenbaketari jarraituz honela banatzen da jendea bailaraka:
1. Bidasoa Barrena (Irun-Ondarrabia) 55.531
2. Donostia eta ingurua (Errenteria, Pasaia, Oiartzun, Hernani, Usurbil) 271.232
3. Oria Erdia (Andoain, Billabona, Tolosa eta Ingurua ) 53.658
4. Oria Gorena (Ordizia, Beasain eta ingurua) 41.801
5. Urola Gorena (Zumarraga, Urretxu, Legazpia) 27.647
6. Urola Erdia (Azkoitia, Azpeitia, Zestoa) 27.464
7. Deba Gorena (Bergara, Oinati, Arrasate eta ingurua) 59.846
8. Deba Erdia (Eibar, Elgoibar) 57.393
9. Kostaldea (Zumaia, Zarautz, Orio) 36.431
Probintzia osoan 631.003
Jendearen banaketa aztertu eta gero zer aztertu duzue?
Bizilagunen banaketan bezala, oraingo eta geroko ibil-bideak aztertu ditugu: trenbideak eta autobideak ikusi ditugu. Nahiz eta bide asko aldapatsuak, bihurriak eta estuak izan Gipuzkoa bide-sarez elkarturik aurkitzen da. Ez litezke zerbitzu guztiak Donostian jar Probintzia osoa hutsik eta ibil-biderik gabe balego bezala. Zerbitzuak hirian pilatzeak Donostiari buruhausteak eta Probintziko herriei mixeria dakarzkie. Osasun-zerbitzuan ere berdin.
Bidez nahiko ondo bagaude eta gerora hobeto izango bagara, ez al da Donostiako residentzia aski?
Ez, noski 1970garrenean Gipuzkoak 631.003 bizilagun bazituen 1974-garrenean 650.000 izango ditu. Bestalde % 85 "Seguridad Social"en sarturik dago Gipuzkoan. Gaurregun Donostiako residentziak ezin ditzake Gipuzkoako gaixoak behar bezala begiratu. 2.500 gaixo daude txandaren zai. Hilabeteak eta askotan urte osoa egon behar izaten dute zai. Askotan gainera gaixoek ere etxera joan behar izaten dute ondo sendatu baino lehen. Donostiako "osasun-etxea" ez da aski eta nahiz eta Donostiraino hain bide luzerik ez egon, oso luzeak gertatzen dira jendearen emanaz itxiak bait daude. Bide berriez zerbait arindurik geratuko zaio Donostiarako joan-etorria zenbait bailarari. Lehen bezalatsu geratuko zaio Urola Goreneko eta Oria Goreneko jendeari. Bestalde, urrutiratzeak, dirua eramaten du: etxekoen atzera-aurrerak, lana galtzea, otorduak..
Zuek Probintzian egiteko aldekoak zarete, baina sendagileek Donostian bertan nahiago lukete? Ez al lizateke txar asko banaturik egitea baino bat ona Donostian eraikitzea hobe? Ez al litrateke bi "osasun-etxe" baino "osasun-Hiri" bat jasotzea hobe?
Guk, bailara bakoitzeko gaixoen beharrei erantzun behar zaiela ondo, esaten dugu. Gu, ez goaz "Osasun-Hiri" edo "Ciudad Sanitaria"ren aurka. Beharrezkoak ikusten ditugu medikugaien ikastetxea, "Osasun-Hiria", espezializazioenak eta abar. Baina egunero gertatzen diren ezbeharrei eta aldiei erantzuteko zerbitzuak eskatzen ditugu lehenik. Ez ditugu aparteko zerbitzuak eskatzen. Bailara mailako "Osasun-Etxeak" eskatzen ditugu. Bailarakoaz gain hiriburukoak zerbitzu hobeak izan beharko lituzke eta eskualde osorako egin beharko liratekeenak are hobeak.
Jakin dudanez, ordea, Donostiako residentzian ba omen dago lekurik. Gaxozainik ez omen dago. 253 gaixozain falta omen dira. Zer aurreratzen dugu "Osasun-etxea" eginaz?
Unibertsidadeak beterik omen daude. Zer gertatzen da sendagilerik ez aurkitzeko? Beste arrazoi batzuk egongo dira tartean, noski. Gaixozainak erraz ugalduko lirateke. Berriz Bailara bakoitzean sortuko liztateke nahikoa. Neskatxek nahiago dute Donostiara joan baino bailaran bertan geratu.
Donostian egin ezik non eraiki?
Hori besterik da. Bi herri eskainiko balituzte erraza litzateke. Bata Bergaran, Deba bailara balarakoa, bestea, berriz, Beasain-Ordizian, Oria Goreneko Ibarrerako. Baina bat bakarra eskatzen zaigunez gero ahal den lekurik onenean jar dezatela eskatu behar.
Bideari begiratuz, Zumarraga edo Bergara litzateke bigarren "osasun-etxea" egiteko lekurik onena kilometrorik gutxiena hoietakoren batera bait daukate bailarako beste herriek. Ikus lehenengo laukia.
Baina bide guztiak ez dira berdinak: koskak, bihurguneak, aldapak, kotxeen emana... Aisagago joaten da bide batzuetan. Denbora gutxiagoan.
Hona bideko denborari begiratuz nola geratzen diren bata bestetik. Denborari begiratuz Zumarraga dago bertoena. Hogei minuturen alde kentzen dio Begarari. Beste hirurei, berriz, larugeiren aldea. Ikus bigarren laukian batak besteari zenbat minuturen aldea kentzen dion.

Honela dago bigarren "Osasun-Etxearen" arazoa. Goierrik lan asko egin du eta egiten ari da. Hitzaldiak, batzarreak, azterketak, ibiliak, gastoak... Denean daukagu osasun-zerbitzuak ugaldu beharra. Benetan opa dizkiegu zerbitzu hobeak Donostiatik aparte samar dauden bailarei. Osasunak eta biziak urreak baino gehiago balio dute. Langileek, nekazariek, arratzaleek eta behartsuek ere badute osasuna eta bizia zaintzeko eskubidea.
ERRIALDE
1,12

GaiezGizarteaOsasunaGaixotasunaOsasun zent
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude