DONOSTIAN IKASLEAK MINTZO


2007ko otsailaren 21ean
DONOSTIAN IKASLEAK MINTZO
Euskal ikasleen artean elkarte gisako zerbait sortu beharko genuke.
Bada ikasleen artean kezkaril: bada COUko estudianteen artean zalantzarik, Unibertsidadea dela eta gero eta galbahe hestuagoa erabiliko ote duten bildur dira ikasleak. Kursoak berekin dituen korapiloaz gain, orain beste batzuk ezarriko dituzten bildur gara denok, Kursoa, bestalde, aurrera doa. Ondoren zer gertatuko ote da? Aurten istudiatutako gaiak besterik ez omen dituzte eskatuko selektibidade azterketan, orduan zertarako?
Donostian Institutoan COU ikasten ari den talde batengana jo dugu gai hauetaz hitzegiteko asmoz. Kezkati daude, baino badute lanerako kemenik, Bertako ikasleentzako Euskal Aste bat antolatu berria dute. Eta sarrera gisa gai honi ekiten diogu:
Euskal Aste bat antolatu duzue instituto barruan. Zein izan dira zuen asmo nagusiak Euskal Aste hau antolatzerakoan?
Institutuan kausitzen den euskaldungoaren ahuleziaz jabeturik, hutsune hau betetzera dator Euskal Kultura Aste hau. Bidenabar, ekintzarako prest dagoen jendeari bide berriak eskaini nahi genizkioke.
Euskal girorik bai ahal da ikasleen artean?
Hein batetan, esan daiteke euskal girorik eza erabatekoa dela.
Zentroan bada kezkatzen den zenbait jende; tamalez ordea, ez da gure herriaren problematikaz, bere orokortasunean jabetzen. Zera esan nahi dugu, euskaldungoa bigarren maila batetara baztertzen duela, edo eta berau jotzen duela herriaren esponente bakartzat, beste borroka fronteak alde batetara uzten dituela.
Bai ahal da euskera eta euskaldungoari dagokion guztia ikasteko zaletasunik?
Esana dugu euskaldangoa institutuan zeharo dela ahula. Halaz ere aipagarri da zenbait ikasleren interesa dela bide, Itziar Mitxelenaren laguntzarekin, antolatu ahal izan diren Euskara Klaseak.
Halaz ere, euskaldungoari dagokion zaletasuna, agian aste honen ondorio bezala, eta honi ematen zaion jarraikitasunean agertu beharko da.
Gai hau zuzentzeko, egunetik egunera euskaldunago izan dadin ze pausu eman daitezke?
Euskara Klaseak eta Kultura aste hau urrtas bat aintzina izanen direlakoan gaude, baldin eta honen inguruan Euskal Herriaren problematika guztiaz kezkaturiko mugimendua sortzen bada. Adibidez Euskara Klaseetako eta Kultura astean azaldutako jende kezkatua taldeetan bildu behar litzateke, gure herriaren problematikaz base on baten jabe bilaka daitezen, institutoan euskal indar bat sortzeari beha.
Bai ahal duzue, euskaldungoa dela eta gainontzeko ikastetxeekin harremanik?
Zoritxarrez ez dugu horrelako erlaziorik, eta oraingoz ez dugu idoro bide garbirik arazo horri erantzun jator bat emateko.
Esan beharra dugu arazo larria dela hau, zeren zentro desberdinetan ekintza independienteak ematen direlarik, bata besteekin batere erlaziorik gabekoak, ekintza erabat antzu eta motz gertatzen baita. Beraz, lehen bait lehen sortu behar genuke elkarte gisako zerbait euskal ikasle guztien artean batasun eta koordinazio maila bat lor dadin.
lkasleek baduzue gaurregun arazo larriagorik, COU mailako ikasle zaretenez zer esanik izango duzue unibersidadeari buruzko erabakiak gogoan izanik, Selektibidadeaz zer derizkiozue?
Ezaguna denez, selektibidade lege honek haserre bizitan jarri du ikaslegoa, ez bait da txantxetako arazoa. Izan ere, Selektibidadea dela eta, azterketa baten gorabeheran jokatuko da gure etorkizun osoa eta hori ezin onar genezake. Gauza jakina da Unibertsitateetan ez dela lekurik, baina horren soluzioa ez da Selektibidade lege bat inposatu nahi izatea oraingoz gure herrian unibertsitaterik ez dugularik?
COU ikastaroan behar bezala jantzi eta osatzen ahal zarete unibertsidadeari begira?
COU Unibertsitaterako prestaketa bat da, edo hala behar luke, zeren orain selektibo gisan jokatzen baitu. Beraz, ez dira Unibertsitaterako prestatzen ari, orain ezartzen dizkiguten azterketak pasatzeko baizik.
Bestalde COU ikastaroan, teoriaz, bada guti gora behera hogeitabatenbat gai desberdin, nolabait, unibertsitatean hauta genezakeen ikasketa orori zuzenduta. Halaz ere, gure institutean konkretuki, hamar hautagarri besterik ez zitzaigun eskaini. Beraz jende anitzek konkretuki nahi zituen asignaturen ordez halamoduzko batzu hautatu behar izan du.
Gure eritziz, beraz, ez gara ez jantzi eta ez osaturik aurkitzen unibertsitatean sartzeko.
Nola ikusten duzue ogibide edo profesio aldetik zuen etorkizuna?
Ogibide aldetik gauzak ez daude batere ondo, baina horrez gain herriari zertitzu bat eskaini nah izanez gero, hautapen erabat eskasa dadukagu. Jakina bait da euskal alor batetan profesionaltasuna lortzea zein zail gertatu ohi den. Alde honetatik, beraz, ez gaituzue optimistegiak.
Estudioak herriaren beharrak eta premiak gogoan izanik antolaturik ote dauden iruditzen ahal zaizue?
Euskaldun eta ikasle bezala, irakasten dena kultura arrotz eta klase menperatzaileen interesetara makurturik dagoela pentsatzen dugu.
Horretaz gainera ezartzen dituzten oztopo guztiak direla bide, herri xehea istudioetarik aldendurik gertatzen da, barnetik borrokatzeko bidea ere hersten zaiolarik.
Gure herrian ze lan puesto izango diren estudiorik edo prebisiorik bai ahal duzue? Zer da, esate baterako, gure herriak hemendik aurrera beharko dituenak? Sumatzen ahal da sail honetan ezeren planifikaziorik?
Ez, ez dugu horrelako istudiorik. Gauza jakina da zerbitzu sailean Euskal Herriak jasaten duen eskasia, beraz pentsa genezakeen sail honek lan puesto ugari eman zukeela, baina oraingoz ez dugu era honetako planifikaziorik batere ikusi, eta hori besterik ez baledi gaitzerdi, baina bertoko ekonomiak sufritzen duen deskapitalizatze eta menpekotasuna ikusirik etorkizun beltza, oso beltza dakusagu.
Zer da gai honi buruz bereziki eskatuko zenuketena?
Beharrezko ikusten dugu geure herriko ekonomiaren istudio sakon bat, eta ondorio bezala planifikazio jator bat. Agi denez, honek Euskal Herriaren egoeraren erabateko aldakuntza eskatzen du, bitartean hala holako konponketa eta petatxoak jarri besterik egiten ez diogularik.
Bai petatxoz ongi hornituak gaude. Egungo ikasleen eskutan dago gure etorkizuna eta, dakusagunez, unibertsitateoren arazoa dela eta gauzak ez daude batere argi. Bazegoen aldaketaren premiarik eta unibertsitatea aldatzen den neurrian erakundeak aldatu beharko dutelakoan gaude. Baina bien bitartean? Izan ere elkarrizketa honetan ikuitu ez dugun beste galdera sorta egin daiteke. Guk hementxe ipintzen ditugu zerorrek erantzun deizaiozun: Norena da unibertsitatea? Norentzat da unibertsitatea? Zertarako da unibertsitatea?
ERRIALDE
12

Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Unibertsita\Euskal Unib
Egileez\HERRIALDE1\Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude