Kinka Jarrian daude Elkarte hauek denak Elkarte hauen eginbideak nahi dira zaindu


2021eko uztailaren 26an
Iñaki Erauskin aparejadoreari elkarrizketa

PROFESIO ELKARTEEN LEGEA
Kinka Jarrian daude Elkarte hauek denak Elkarte hauen eginbideak nahi dira zaindu
Nork ez ditu ezagutzen 1972garrengo Abenduan "Legegizonen Elkarteak" Madrilen izandako gorabeherak? Mutur joka hasteko zorian jarri ziren legegizon patxadatsu eta zuriak. Eraba, beroturik ikusi genuen hotz hotzean hauziak eraiaki nahi izaten dituen jende hau.
Zer su ote dago azpian honela irakiten jartzeko? Zer gertatzea ote da
Aparejadorea denez, "Aparajadoreen Elkarte"koa den Iñaki Erauskinena jo dugu argi bila. "Colegios Profesionales" deituriko arazoaz dago oso arduraturik.
-Une larria pasatzen ari omen zarete, Iñaki, profesionalok. Zer gertatzen zaizue?
-Erdaraz "Colegios Profesionales" deituriko Profesio Elkarteak une larrian daude. Elkarte hauetaz lege berria atera baino lehen ari ginen giroz aldatzen. Gure profesio hauek nekazari garaikoak, itxiak eta irmoak ziren. Lehenari oso lotuak. Baina gaurregun industri girora aldatzen ari ziren: ekintzaileagoak eta demokratagoak dira. Soldatapean lan egiten dugu edezein langilek bezala gazteek. Edozein langileren arazoak ditugu guk ere: lansariena, lanorduena, lanoporrena, seguruena eta abarrena. Zerikusi haundia dute "Colegio" hauen egituran arazo berri hauek.
-Bernez duten aldaketa arazoaz gainera, ez ahal dute lepoaren zailtasunik?
-Gizartea bera eta politikaren sustraiak ere aldatuz joan ohi dira denboraz. Aldaketa honek badu zeresanik Profesio Elkarteetan. Honetan nabarmena da 1972garrenean Gobernuak zenbaiti jarri zion debekua. Gogozko ez zituen legegizonei galerazi egin zien Elkarteko zuzendari izatea.
-Ez dakit zuri zer irudituko zaizun, baina neri ez zait hain gaizki iruditzen zuei hesi batzuk jartzea Baduzue zerbaiten beharra.
-Baina ipini nahi zaizkigun hesiak ez dira onak inorentzat. Norbaitek Elkartearen Batzarderako aukeratua izatea nahi bazuen, zina egin behar zuen edozein kargu politiko hartu behar duenak bezala. Sistemaren erakundeko egin nahi dituzte. Elkarte hauek. Gobernuak eskua sartzeko eskubidea nahi luke debekuak jartzeko eta lan sariak erabakitzeko. Leialtasunezko zina egin beharko lioke "Oinarrizko Lege" eta Estaduko Buruzagiari Elkarte bateko batzordean sartu nahi lukeenak.
-Zer arrazoi ditu Gobernuak zuei hesi hoiek jartzeko?
-Politikan parte hartzeko bidea izango lukete honela Elkarte hauek. Oinarri hau jartzen dute menpetasuna eskatzeko. Baina hau ondo ondotik zaintzeko aitzaki bat besterik ez da. Ez zaio jaramonik egiten profesio arazoari. Esnatzen ari diren taldeak direnez soka motzetik eduki nahi ditu Gobernuak. Gizartearen aldaketan erein dezaketen hazia zaindu nahi du ongi.
-Zuek, berriz, zer arrazoi dituzue Gobernuaren euskarri ez izateko?
-Guk, talde bezala ere, askatasuna behar du - . Gu bakoitzaren interesak babesteko ere bagera. Alde honetatik elkartzeko eskubidea dugu. Guk geuk bilatu behar ditugu askatasun osoz geure eginkizuna betetzeko bideak eta moldeak. Ministerioko sail bihurtuz gure askatasuna eta nortasuna galtzeko arriskua dugu. Guztiekiko eta bakoitzarekiko ditugun erantzunkizunak nahasiaz askatasuna kentzen zaigu.
- -Hain lotura gogorra iruditzen ahal zaizu delako Zin hori egitea?
-Norbaitek batzorderako izendatua izatea nahi bada aldez aurretik idatzia agindu beharko du leiala izango dela Estaduko Buruzagiaz. Mugimentu Nazionaleko Printzipioez eta Oinarriko Legeaz. Beste nazioetan jokotik kanpora geratzen dira bakoitzaren pentsaerak. Baina hemen pentsaera jakin bati lotu behar dio bakoitzak bere burua. Pentsaera horrekin bat ez datozenak kanpoan geratzen dira. Bereizketa nabarmena egiten da. Gauza bat da legeak betetzea eta bestea pentsaera berdinekoa izatea. Zergatik sartu behar du batek derriorrean pentsaera jakin bat duen moldean?
-Beste arrazoirik?
-Bai Zin egiteko erak bere baitan darama erlijio kutusa. Barruan hozkia ematen dion zerbait eskatzen zaio sineskabeari Jainkoaren eta Ebanjelioen izenean zerbait betearazi nahi zaionean. Sinestunok, berriz, ez dezakegu onar baldintza horretan egiten den zinik. Elkarteen eginkizunaz kanpoko zereginetara behartzen gaitu. Kanpoan geratzen dira zin hori onartzen ez duten taldekoak.
-Erlijio askatasunaren aurka dagoela uste ahal duzu Elkarte hauek zaintzeko legea?
-Ezpairik gabe. D. Joakin Ruiz Gimenez-ek dioenez espanolen Fueroen aurka ere badago.
-Zer muga jartzen dizkizue Gobernuak lege honen bidez?
-Gobernuak onartu behar dit. Elkarte bakoitzaren araudiak. Elkartearen erabakiak ezezta ditzake. Hauzitara eraman dezake Elkarteak Gobernuaren ezespena, baina bi edo hiru urte joango lirateke hauzia garbitzerako. Bienbitartean babesik gabe geratzen dira profesionalen onerako hartu diren erabakiak.
-Arazo larria duzue. Besoak tolestaturik egoteko asmoa duzue ala...
-Egin genituen gure protestak legea gortetan eztabaidatzen ari zen bitartean. Baina legea atera denez gero giro hobea sortu arte zain egon beharra dago. Legeak ez die. Elkarte hauei duten larrialdia gainditzen laguntzen. Legeak ateak irekitzen baino ixten lan gehiago hartu du. Ez die gaurregun egin behar luketen aldaketarik egiten laguntzen. Politikarako gertaeretan ikusiko da legearen indarra nondik nora doan. Zer egin? Itxoin? Bakoitzak ikusiko du. Baina dena dela ez die bat ere onik egiten Profesio Elkarteei egoera honek.
Profesio bakoitzak bere zereginak ditu, bere premiak, bere bideak... Talde bakoitzak elkarturik gorde ohi du bere askatasuna eta nortasuna. Askatasun eta nortasun hau galtzeko arriskuan jarri ditu legeak.
Irekitzeko eta zabaltzeko garaiak heldu direnez gero katraimila honetatik lehenbai lehen atera daitezela opa diegu denei. Gutako bakoitzaren onerako da bide zabalean lan egiteko aukera izatea.
ERRIALDE
Gizartea bera eta politikaren sustraiak ere aldatuz joan ohi dira denboraz.
Iñaki Erauskin.
12

GaiezEkonomiaLanaBesteak
PertsonaiazERAUSKIN2
EgileezHERRIALDE1Ekonomia

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude