“Futbolean ere herria gogoan dugu”

  • Joseba Arzak futbolariari elkarrizketa. Talde bikain bat osa daiteke hemengo futbolariekin.


2007ko otsailaren 21ean

Gaur, elkarrizketa egin asmoz, Atotxa aldera jo dugu eta beste zenbait futbolariren artean Joseba Arzak bizardun futbolari euskaltzalearekin topo egin dugu. Josebak ez du aurkezpen beharrik. Bertako eta kanpokoek, kirol inguru giroa ezagutzen dutenek, badute gure Joseba Arzaken berri. Ez da gaur gaurko futbolaria. Aspaldidanik, hamairu urte luzez, hor dabilkigu han hemen Donostiako futbol talde barruan etengabeko lanean. Entrenamentu saioa egin ondoren, hitzetik hortzera hauxe galdetzen diogu:

Zuek, Joseba, kirolari afizionadu ala profesional zarete?

Gu futbolean afizioz hasi ginen, horretarako joera eta ggoa genuelako. Baina, bizi ere egin behar eta, orain ogibide bezala hartu dugu, gogoz jokatzen dugularik.

Partidu zailak egokitzen direnean prima "indizioa" ematen bazaizue, gehiago jokatzen ahal duzue?

Futboletik bizi behar dugunez gero bertatik irabazi dezakegun guztia ongi baino hobeto datorkigu. Baina, egia esatea nahi baduzu, futbol zelaian gaudenean irabazpideaz erabat ahaztutzen gara. Partidua nola irabaziko buru belarri ihardun ohi gara; aurrean daukaguna menderatu bitarteko onik ez dugu izaten. Gauzak aldapatsu egokitzen zaizkigunean guztiok bat, gure herria gogoan izanik, ditugunak eta ez ditugunak ematen ditugu jokoa irabaztearren.

Joseba, herria aipatu duzu, herriaz oroitzen zaretela adierazi ere bai. Euskalerrian goi mailan bi talde ditugu: Bizkaian talde bat eta Gipuzkoan bestea. Zer moduz konpontzen zarete hango eta hemengo futbolariak?

Amaika zurrumurru eta esames sortu izan da gai honetaz. Behin baino gehiagotan futbol jokoa aitzakitzat harturik, joku leiala alde batera bazterturik, batzuek eta besteak elkarren aurka jarri nahi izan gaituzte. Jendeartean ere orain baino giro bihurriagorik ezagutu izan dugu. Baina egiari zor zaiona aitortzea nahi baduzu oso ondo konpontzen garela esango dizut. Zelai barruan bakoitzak ahal duena egingo du, baina hortik kanpora, herrikide garelarik, anaitasunez jokatu ohi dugu.

Euskalerriko bi talde aipatu ditugu; beste taldeetan ere euskaldun futbolari asko dago sakabanatua. Euskalerriak futbolari asko sortu du. Bertako onentsuenak bilduko balira ekipo indartsua izango ote litzateke?

Euskalerriko futbolari asko dago Espainiako ekipoetan. Atezainak, adibidez, onentsuenak euskaldunak ditugu. Gainontzeko puestoetarako ere bada lagun egokirik. Zoritxarrez, profesional garenez gure irabaziak ere gogoan eduki behar ditugu eta horrek jendea sakabanatzea dakar. Zaila baino zailagoa litzaiguke guztiak ekipo batetan elkartzea. Bakoitzak bereari begiratu behar dio. Guk gure sorterriko taldeetan jokatzeko egokierarik izan dugu eta oso kontentu gaude. Jendeak maite gaitu eta guk ere gure herritarrak. Besteek kanpoko taldeetara jo dute. Baldin eta biltzeko modurik balego talde bikain bat osa liteke hemengo futbolariekin.

Futbolaren agintea eskutan dutenek pauso berririk emanik dute. Bertako futbol saioak atseginago, gustagarriago izan zitezen kanpotik jendea ekartzeari ekin diote. Batzuk jatorriz Espainiakoak omen dira, besteak berriz Alemania, Holanda, Amerikakoak eta. Onuragarri izan ahal da hau futbolarentzat?

Gai honetaz eztabaidarik sortu da. Zenbait talderen problema futbol zelaiak jendez betetzea da. Bertan haukerarik ez dagoen ustetan kanpora jo dute jende bila, eta ikus dezakegunez denetik dago. Batzuk oso onak dira eta gehienak halamoduzkoak. Bai Bizkaian bai Gipuzkoan beste biderik aukeratu dute eta, oraingoz, lehengo mailari eusten diogula ezin uka.

Euskalerritik futbolari ugari sortzen da. Neurriz ez da haundia baina hemengo baratza emankorra dugu nonbait. Zer dela eta horrelako haukera?

Hemen, zoritxarrez, ez dago behar hainbat toki haukerarik futbola egiteko, are gutxiago beste kirola motak lantzeko. Baina halaz ere, hondartzan parte hartzen duten haurrek, gaztetxoetan antolatzen diren txapelketek, goi maila eta beheko ekipoen artean dauden loturek beren fruitua ematen dute. Kanpotarrez betetako futbol taldeekin jendeak ez du futbolerako ilusiorik, ez gogorik, ez goraino iritsiko den itxaropenik. Zail eta aldapatsu ikusten dute bidea. Gure artean, ordea, denak bertakoak izanik goi mailara askoz errazkiago irirtsi daitezke. Herri giroan sortzen den futbola dugu, bertakoa, bai jendez eta baita futbola egiteko eraz ere.

Herri giroa aipatu duzu Joseba. Baina galdera bat ere egingo nizuke. Zuek zeuen artean, futbolean, euskeraz jokatzen ahal duzue? Golak euskeraz sartzen ahal dituzue?

Golak euskeraz sar daitezkeenik ez dut gehiegi pentsatu izan, lanik asko izaten bait dugu partiduak irabazten. Halare, euskaldun garenon artean euskeraz hitzegiten dugu. Baina, gure artean, denetik bada eta erdara sumatzen baldin baduzu ez harritu.

Futbola euskaldundu daitekeenik pentsatu ahal duzu inoiz?

Euskaldun garenez gero geure bizi osoa euskaldun bezala igaro nahi dugu. Gure inguruan euskaldun giroa sor dezakegu eta futbola ere euskal kutsuz kutsa dezakegu. Zerbait egiten da eta zer egin haundia dago.

Bai, ni ere horretan nago. Donostiako taldeak bere kartelak euskaraz eta erdaraz argitaratzen ditu. Jendea horretara jarri da eta begi onez ikusten ditu. Baina gehiagorik egin behar litzateke. Atotxan, adibidez, ematen diren oharrak, albisteak eta abar, zergatik euskara erabiliaz eskeini ez ! Ez dut uste hain gauza zaila izan daitekeenik. Arretaz jokatzea nahikoa izango litzateke. Ea Atotxan euskera gehiago entzuteko zoria izaten dugun.

Joseba, gure alkarrizketa aurrera doa, beste eginkizunik baduzula ere badakigu. Askotan neure buruari galdera hauxe egin izan diot: Bizkai eta Gipuzkoako goi mailan dabiltzan futbolariek, bizitzeko hainbat irabazten ahal dute? Zuk, Joseba, futboletik bizitzeko modurik ba ahal duzu?

Besteen berri ez dakit. Bilboko futbolariek irabazten dutenaren berri ez dut. Urtetan bertan irauten dute eta hau kontentu dauden seinalea izango da, noski. Ni neu oso kontentu nago. Jokatuz gabiltzan bitartean bizitzeko hainbat sortzen da eta geroari begira ateak ta lehioak zabaltzen saiatzen gara. Futbolaz gain beste eginbide batzuk izaten ditut; batzuetan lanez gainezka gabiltza, baina denbora sortzen saiatzen gara.

Bai, Joseba Arzak denbora sortzen saiatzen danik ezin uka. Futbolean azken saioaldiak oso bikainak eskaini dizkigu, futbol zelaian nagusitasuna erakutsi digu bahin baino gehiagotan. Josebaren buruari bildur haundia diote beste atezainek. Euskal herrigintzan ere gogor dabilkigu ikastola inguruan. Zer da sail horretan zure egitekoa?

Nere egitekoa euskaldun soil baten eginbidea da, guztiok ahaleginez bete behar genukeen egitekoa. Euskaldun nauzu eta bi haurren aita ere bai. Gure etorkizuna landu behar dugu. Gure etrokizuna ikastolak dira, gure seme-alaben hezketan datza gure herriaren geroa. Horregatik neure denbora apurra berari eskeintzen diot.

Ikastola barruan, egiteko bereziren bat bai ahal duzu?

Langile bat gehiago nauzu. Une honetan buru belarri Lizeo berri bat jaso nahirik gabiltza, Jose Migel Barandiaran Lizeo berria. Inoiz Zeruko Argian honen berri eman izan duzue; irakurleak baduke honen berri. Hurren ikastarorako martxan jarriko ote dugun gabiltza. Nork lagundurik ere izango ahal da. Guri ez zaigu itxaropenik falta.

Eta horretz gain?

Ikastolen Elkarte barruan badira asmoak, bada euskaltasunez kirolak lantzeko gose egarria, ikastolen arteko futbol saioak egin nahirik gabiltza. Baina hauek bigarren mailako arazoak dira. Hezketa jator baten beharrak kezkarazten eta aztoratzen gaitu. Hortik aurrera geroak esango du.

Azkeneko galdera, Joseba. Hogei eta hamaika urte dituzu eta dakusagunez oraindik sasoikoa zaude. Zenbat urte gehiago egingo dituzu futbolean?

Aldez aurretik erantzutea zaila da. Taldeari probetxugarri gerta nakion neurrian iraun nahi dut, eta suerteak laguntzen badit oraindik urte pare batez iraungo dudala uste dut. Horixe da behintzat nere gogoa.

Hala dadila. Guk ere, gure aldetik, luzaroan iraun dezazula opa dizugu.

Gaur Joseba Arzak izan dugu gurekin elkarrizketan. Aspaldidanik futbolean ezagutzen dugun arren oraindik gazte dirau. Futbolari bezala bere nortasuna erakutsi digu futbol zelaietan. Bere gizatasun eta euskaltasuna ikastolaren inguruan dabilen edonork ezagun dezake. Bejondeizula, Joseba. Ekin eta jarrai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Futbola
Iñigo Cabacas Herri Harmaila
“Jazarpena azken urte eta erdian areagotu da”

Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.


2025-01-08 | Onintza Enbeita
Garazi Murua. Taldeko kapitaina
“Gabarra ez da gizonezkoen sinbolo esklusiboa: guztiona da”

2002an ikusi zituen lehenengoz hamaika emakume kamiseta zuri-gorriarekin San Mamesen. Bere ametsa egia bihurtzeko aukerak errealak zirela ulertu zuen Garazi Muruak. Athleticeko nesken taldeko kapitaina izatera iritsi zen, baina lesio batek behar baino lehen ekarri dio... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Ertzaintzari “erantzukizunak” eskatu dizkio Realak, foam jaurtigailuz zaurituriko zalearen kasuan

Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak azaldu du gertaturikoa “argitzeko” eskatu diola Polizia autonomikoari. Zauritutako Amaia Zabarteren familiak klubari egotzi dio publikoki ez gaitzestea erasoa.


60.000 euroko isuna ezarri diote ‘Indar Gorri’ profilaren kudeatzailari

Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]


2024-11-13 | Julene Flamarique
Absolbitu dituzte Espainiako futbol selekzioaren zaleak jazartzea leporatu zieten Indar Gorriko kideak

2022ko urrian Iruñeko Sadar futbol zelaian jokatu zen Espainiako eta AEBetako emakumezkoen futbol selekzioen arteko partiduko zaleak iraintzea eta jazartzea leporatu zizkioten hainbat laguni. Epaiketa egin berri da eta akusatuak absolbitu ditu Iruñeko Zigor Arloko... [+]


2024-11-11 | Jon Torner Zabala
Frantzia-Israel: 4.000 poliziaren presentzia eta Palestinako bandera debekatua

Gazaren aurkako sarraskiak kirolean ere badu islarik, bateko eta besteko ekintzek erakutsi dutenez. Futbolean, zehazki, urak harro datoz, Israeleko taldeek Europako estadioetan jokatzen duten bakoitzean agerian geratzen den moduan. Pasa den astean Amsterdamen gertatutakoek,... [+]


2024-10-28 | Jon Torner Zabala
Amaia Zabarte, Realaren partida baten atarian Ertzaintzak zauritutako zalea
“Badirudi bideoko irudiak moztu eta difuminatzen ari direla, haiek kontatzen ari direnarekin bat egin dezan”

Pasa den martxoan, Realaren eta PSGren arteko futbol partidaren testuinguruan izandako istiluetan oso larri zauritu zuten Amaya Zabarte, ustez foam jaurtigailu batekin. Zazpi hilabete geroago, Probintzia Auzitegiak kasua ireki ala ez erabaki bezperan, elkarrizketa egin dio... [+]


2024-10-24 | Jon Torner Zabala
Jokin Aperribay, Realeko presidentea: “Maccabi gerrarekin lotzea bidegabea litzateke”

Realak Israelgo Tel Aviv-eko Maccabiren kontra jokatuko du ostegunean Belgradon. Segurtasun arazoak direla-eta, ez dute Israelen jokatuko. Talde txuri-urdineko zaletu batzuek Realari eskatu diote Palestinaren aldeko keinuren bat izateko, baina Jokin Aperribay presidenteak argi... [+]


2024-10-22 | Jon Torner Zabala
106 futbolarik FIFAri eskatu diote Aramco enpresarekin duen akordioa hausteko

Saudi Arabiak "emakumeen eta LGBTQ+ pertsonen eskubideak zapaltzen dituela-eta", 24 herrialdetako 106 emakumezko futbolari profesionalek Gianni Infantino FIFAko presidenteari eskatu diote Aramco petrolio-enpresarekin duten babesletza-akordioa hausteko.


2024-10-21 | Jon Torner Zabala
Movistar-ek eta Ligak zentsuratu egin dute San Mamesen Zabaleta eta Tembari egindako omenaldia

1980an Everesteko gailurrean ikurrina paratu zuten Martin Zabaleta eta Pasang Tembari omenaldia eskaini diote larunbatean San Mamesen, Athletic-en partida hasi aurretik. Mendizaleak txalo artean hartu dituzte zaleek, une ederra izan da, baina Movistar telebista kateak eta Futbol... [+]


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


Eguneraketa berriak daude