Iruinean, Donostian eta Gasteizen dugu laster


2021eko uztailaren 16an
Juan Antonio Urbeltz, ARGIA DANTZA taldearen zuzendariari elkarrizketa
Joxe Ormazabal, ARGIA DANTZA taldearen idazkariri elkarrizketa

ARGIA DANTZA TALDEA
Iruinean, Donostian eta Gasteizen dugu laster
Laster ikusi ahal izango dugu euskaldunok ARGIA dantza taldeak eratu duen saioa Iruinean izango dute nafarrek Martxoaren 30ean. Donostian izango dugu gipuzkoarrok Apirilaren 3an. Gasteizen, berriz, araberrek Maiatzean.
Berrogeiren bat dantzarik osatzen dute talde hau Lehendik ere oso ezaguna da Euskal Herrian. Baina are ezagunago egingo da oraingoan. Ia galdurik zeuden dantza eta doinu berriak azalduko dizkigu oraingo agerraldian
Izugarrizko lana egiten ari dira dantzak bilatzen eta berritzen; pausoak, doinuak, jantziak ohiturak eta abar nola ziren aztertzen.
Jendearen aurrean egin behar duen agerraldia baino lehen ikusteko zoria izan dugu talde hau dantzan "San Telmo"n. Kazetari eta argazkigile asko ikusi genuen Taldearen zuzendari Juan Antonio Urbeltz eta idazkari Joxe Ormazabalekin mintzatzeko aukera ere izan genuen
-Noiztik hartu du honelako eraberritua taldeak?
-Orain dela zazpi urte eraberriitu zen taldea. Geroztik dantzen jatortasunaren bila gabiltza etengabe. Herriz herri ibili ohi gara dantza-bila. Herri bakoitzean egiten den bezala jaso nahi izaten dugu. Herri bakoitzeko aiton-amonengandik ikasi nahi izaten dugu. Gero, zaharrengandik ikasitakoa, geuk osatu behar izaten dugu.
-Bai al du batasunik zuen dantza saioak?
-Bai, azken urteotan halako batasun bat eman nahi izaten diegu gure dantzei. Eskualde edo bailara batekoak hartu ohi ditugu. Horixe egin genuen Nafarroa. Behereko inauteriaz. Horretan ere bi zati bereizten genituen. Aurreneko zatia Iztuetari jarraituz moldatu genuen. Bigarrena, berriz, plazako dantzari jarraituz, gizonezko eta emakumezko, nahasian zirelarik.
-"Lesakako dantzak" deituriko dantza dauzkazue beste batzuen artean Emaiguzu horren berri?
-Gipuzkoako ezpatadantzari oso loturik dago. San Fermin egunez dantzatu ohi da Lesakan. Garai batean San Juan eta Besta berri egunaz ere egin ohi zen. Bi hauzoek, Onin zubigainean egin ohi zuten batzarrea ospatzen da dantza horretan. Gillermo Agara, Santiago Irigoyen eta Manuel Igeak lagundu digute dantza hau osatzen.
-Nola borobiltzen duzue aurreneko zatia?
-"Lapurdiko iñauteriaz" amaitzen dugu lehenengo zatia. Nafarroa behereko eta Nafarroa goeneko zenbait dantzaren kutsuz taxuturik dago. Ustaritz aldean aurkitu dugu.
-Urdiaingo dantzak ere sartu dituzue.
-Aspaldiko dantzak dira. Emakume talde baten abestiz hasten dira. "Giza-dantza" deitzen zaio Urdiainen. Bizkaiko "Gizon-dantzaren" antza du eta Bi dasoako "soka-dantza"rena Tartean "Pazkuetan den alegerena" deituriko dantza sartzen dugu. Mende honen haseran galdu zen Urdiainen. Joxe Mari Satrustegik eta bertako gazteek lagundu digute ikastea. Jantzien berri, berriz, Karmele Gofiik eman digu.
-"Lizarrako Larrain dantzaz" amaitzen duzue saioa
-Nafarroako "Ingurutxo"aren antzekoa da Lizarragako Aita Hilario Olazaranek bildu, gorde eta moldatu zuen. Gizonezkoek eta emakumezkoek dantzatzen dute.
-Dantza hauekin azaldu behar al duzue boladi batean?
-Orain arte aldatzeko ohitura genuen. Baina oraingoan bolada batean dantza hauek egingo ditu gure agerraldietan. Badaiteke gerora Zuberoako iñauteriaz osatzea eta aberastea gure dantzak.
Dantza saio bikaina moldatu duela uste dugu ARGlAk. Dena zaintzen du ondo: jantziak, abestiak, musika-tresnak, dantzak .
Jendeak oso gutxi ezagutzen dituen dantzak agertuko dizkigu dantzari talde honek. Ez da nolanahikoa "Lapurdiko iñauteriak" sortzen duten alaitasuna. Jendea ahozabalik utziko dute dantza hauek.
Udaberria berain zoroa eta apaina agertzen zaigu ARGIA bere dantza hauekin. Dena kantu, dena lo dena bizitasun, alaitasun. Dantza batean jartzen Udaberriak izadi osoa. Hala jartzen du ARGIAk jendearen barruan.
ERRIALDE
12

GaiezKulturaDantzaEuskal Dant
GaiezKulturaDantzaTaldeakARGIA1
PertsonaiazURBELTZ1
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude