Nafarroako euskeraren galtzea negargarria izan da. Duela berrogeita hamar urte hasi balitz gure olagintza...


2007ko otsailaren 21ean
Jose Mari Satrustegi idazleari elkarrizketa

Joxe Mari Satrustegi
Nafarroako euskeraren galtzea negargarria izan da. Duela berrogeita hamar urte hasi balitz gure olagintza...
Nafarroa zahar, haundi eta ezberdinera jo dugu oraingoan. Errege eta guzti osaturiko erreinua izan zen garai batean Nafarroa Kondaira aberatseko herria dugu. Aztarren zaharrez beteriko lekua. Edertasun bitxiz apaindutako tokia.
Baina Nafarroak ez du lehena bakarrik. Badu bizia. Badu arnasa. Bizi du oraindik bere "lingua Navarrorum". Bizirik du euskera.
Nafarren hizkuntza horretan argitaratua izan da 1973garren urtean eskuratu dugun libururik irakur errazenetakoa. EKAITZA deritza. Iruineko Aurrezki Kutxa Munizipalaren Ehun Urteburuko "Euskera" Lehiaketan lehendabiziko saria jaso zuen liburua duzu.
Joxe Mari Satrustegi dugu liburu honen egile, Nafarroako kondairaren aztertzaile eta euskararen suspertzaile haundienetako bat. Euskaltzain osoa.
Antzinako aztarrenen bila, eta euskararen eta ikastolen alde etengabe lanean ari da Urdiaingo erretorea
Nafarroaren egoeraren jakin minez inguratu gatzaizkio Joxe Mari Satrustegiri. Hiztun egokia eta hitz jario errazeko gizona dugu elkarrizketarako. Ehize zakur argiaren antzera usantzen du Euskal Herriaren egoera.
"Nafarroa izango da azken mendeotan euskara gehienbat galdu duena. Zergatik iruditzen zaizu, Joxe Mari?
Nafarroako euskararen galtzea negargarria izan da. Ezin ukatua. Bada, gainera, bereizketa bat egin beharra: multzoan ziren herrialdetan lehenago galdu da, baserri sakabanatutan baino. Errege bide eta atzerritarren kutsuak ere kalte haundia egin dio euskarari
Gure zoritxarra, halare, sakonagotik dator. Jakintza eta kulturmailako erroak ditu. Nekazaritza eta aberetzako bizibidea izan da, oraintze arte, gurea. Lurrarekin borrokan bizi izan den gizonak ogibidea zuen helburu nagusia. Hizkuntza eta herri-jakintza ez zituen haintzat hartzan. Ez hori bakarrik: euskaldunak gutxiagotzat zeukan bere burua.
Duela berrogeita hamar urte hasi balitz gure olagintza, herri gaien kezka ere lehenago sortuko zen gure artean. Ez da hala gertatu; eta hain zuzen ere, azken denbora hontan da gure hizkuntza gehienik galdu; bere burua du urkatu.
-Nola aurkitzen da gaur Euskararen egoera Nafarroan?
-Herri mailan oso ongi sartzen doa gure gauzenganako kezka. Inoiz ezagutu ez den bultzada Bizi nahia. Beste laguntza batzutan ez dago gehiegi sinesterik.
Ikasto1ek erantzuten al diote Nafarroaren euskara beharrari
-Nafarroako Ikastolen sorketa pozgarria da. Lan jatorra egiten ari direnak ere ikusten ditugu. Besteak giro exkaxean dabiltz. Bizi. Eta burua jasotzeko itxaropen gutxi, Ikastolan ikasitakoak ofizialki on-artzeko asmorik ikusten ez den bitartean. Zorioneko 'kartillak'.
Zenbat ikastola daude Nafarroan?
-Hamabi, hamairu; berdin da. Ez da zenbaketa kontua. Bideak behar zaizkie zabaldu ikastolei; ez trabak sortu. Lasaitasuna itzuli behar zaie gurasoei; ez ilunpe beltzean beren asmo hoberenak amildu Orduan sortu litaizke, bai, Ikastolak!
-Zentat ikastola beharko lirateke gauzak ondo konpontzeko?
-Hizkuntza-bitariko irakaskintza sartzen ez den bitartean, bide erdiko sendakuntzan gabiltz denok Euskal Herriak euskara, gela iluneko kutsurik gabe beharko du noizbait ikasten hasi.
-Nola ikusten duzu euskararen etorkizuna Nafarroan?
-Ilun
-Aberatsa da Nafarroa etnologia aldetik begiraturik. Zaintzen al duzue arlo hau?
-Nafarroa haundia da, eta oso ezberdina. Lankide asko behar izango litzake bereixketa nagusien adibide bat emateko bakarrik 'Etniker' taldea azken urte hauetan lanean ari da; aldizkari berexia ere badugu. Bideak badira; ibilkari gutxi.
-Argitaratu berria duzu EKAITZA deituriko liburua. Saiakera ala nobela dugu?
-Sariketari buruz idatzia da "Ekaitza". Oinarritan, herrikoia izan beharko zuela adierazten zitzaigun. Ez nuen, beste alde, asmaketa hutseko lana egin nahi; Euskal Herriko giroa aztertu eta ulertzeko eran adieraztea zen nere asmoa. Helburu bi dira, beraz, jokuan sartuak: ikertza bera, eta idaz moldea. Biak garrantzitsuak, neretzat. Inork irakurriko ez duen azterketarik ez nuen nahi; mami gabeko idazki politik ere ez. Lehenbiziko mailan uzten badugu, Etnologi saiakera izango da. Bigarrenera gehixegi jotzen badu, nobela. Nahiago dut irakurleak esan dezan. Udargi, Euskal Herria da.
-Nola ikusten duzu Euskal Herri osoa Nafarroatik?
-Nahasturik; eta gu nahasketan sartuak. Ez da Euskal Herriaren arazo hutsa; taldekeria eta norkeria dabiltz zalantzan Nerekin ez dagoena nere aurka dago, egiten du bakoitzak. Izen kontua da, gehienetan, gure borroka. Bada, gero, gure herriaren axola gutxi duen taldea. Hoientzat ongi dator zitalkeria Jendetasunez gabiltz eskas. Berezketarik gabe.
"Ur goiena, ur barrena
Urteberri egun ona,
pakearekin osasuna,
onarekin ondasuna"
Abesten dute UDARGIn. "Pakearekin osasuna eta onarekin ondasuna" opa digute abeslariok euskaldunoi. Ez da eskaintza txarra.
"Zerri gaseak ezkurra amets". Ohartu da EKAITZAren egilea. Jabetu da Esuskal Herriaren bizi-min eta poz-nekeak bizi dituen Joxe Mari Satrustegi. Bakea eta ona, osasuna eta ondasuna behar ditu Euskal Herriak. Ezin, ordea!
"Ilargi bete betea kanpoan Oskarbi. Izotz ari du. Ez du adierazten goiztegiak gure herria barne muinetan darabilen ekaitza"
ERRIALDE
Gure zoritxarra, halare, sakonagotik dator
12

Gaiez\Hizkuntza\Euskara\Normalkuntz\Egoera
Gaiez\Kultura\Literatura\Idazleak\SATRUSTEGI1
Pertsonaiaz\SATRUSTEGI1
Egileez\HERRIALDE1\Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude