Elgoibarko ikastola berria

Juan Jose Araolaza Elgoibarko ikastolako zuzendariari elkarrizketa

Elgoibarko ikastola berria
Herri oso baten ekintza. Zirt edo zart hamabost egunean barrena
Zurrumurrna zabaldu da Elgoibarren. Kezka, ardura, zer-esana ugari da egun hautan elgoibartarren artean. Elgoibarrek behar duen ikastola berria eraiki behar dugu dei zolia entzun da kalez kale. ZORTZI MILOI BEHAR DIRA... ustegabeka eskaria Eta elgoibartarrik inozoenak ere badaki, aho-beroko euskaltzaletasun txepelaz ez dela ikastolarik eraikitzen, are gutiago zortzi miloi biltzen. Egiazko planteamendu bat egiteko ordua da. Horra, nork bere burua definitu beharra.
SORRERA
Elgoibarko ikastola 1962 urtean sortu zen Ongarri Elkartearen eraginez eta Elgoibarko Izarra delakoaren ardurapean. Lehen urte hartan zazpi ikasle baino ez zituen, eta hamaika urteren buruan, berriz -aurten ikastaro honetan, alegia- 600 neska-mutil ditu, hoitako 320 E.G.B. delakoan ari direlarik. Ezin uka, beraz, ikastola honek herriarengan izan duen harrera eta arrakasta.
Hain harrera ona eze, urtez urte ikastola handituz joan bait zaigu, eta handitzeaz bat, banatzen eta . sakabanatzen, Euskal Herriko beste hainbat eta hainbat ikastola bezalaxe.
Hala ere, ikasgela guztiak ikastetxe bakar batetan bildu eta batu beharraren premia nabari zen gaur eguneko irakaskintza aukera bati buruz, eta, premiazkoa erezik, bai eta derrigorrezkoa ere, Heziketa Lege Berriak dioenaren arauera.
Hain zuzen, honetaz eta haretaz jakiteko, eta ondorengo asmoak agertarazi gurarik, Ikastolako zuzendari den Araolaza adiskidearengana jo dugu, gure jakin-mina asetuko duelakoan.
-Bueno, nolabait esateko diogun, orain arte ikastola Parrokiaren izenean egon dela, eta Elgoibarko Izarra delakoaren ardurapean ihardun duela. Ikastola bera 1970 urtean legalizatu zela, eta aurten hasiak garela Estaduak ikasgelako eskaini ohi duen diru-lagontza eskuratzen. Bataz beste 2.300.000,- pta. urteko, alegia.
Parrokiarena zela diok... Ez ote duk orain?
-Begira. Heziketa Lege Berriak dioenez, ikastolak -eta beste edozein eskolak- aurrera jarraituRo badu, zenbait baldintza bete bebarra dik. Baldintzarik zorrotzena, behar bada, ikastetxeari berari dagokiokeena duk. Ez duk hain zorrotz lehendanik erdi onean ari diren ikastetxeekin, baina bai eraikitzeko diren berriekin. Gu, jakina, ganorazko ikastetxerik sekula izan ez dagonez, azken sail horretan sartzen gaituk, ikastetxe berria eraiki bear dutenen artean, alegia.
- Eta?
-Eta horixe ba! Halako zere gin gorapilatsutan abiatzeko lege nortasun bat behar genian. Parrokiaren izenean egitea zilegi zuan, baina ez aukerako. Elgoibarko Izarra elkarteari berriz, ez zegokioan. Beraz, zer egin. Beste elkarte berri bat sortu baino ez zegoan. Honela sortu genian Pedro Migel Urruzuno Irakas-koperatiba Elkartea.
Zer asmo dik irakas-elkarte honek?
-Bereziena, noski ikastolari iraunaraztea, legeak agintzen dituan baldintza guztiekin.
Aipa hitzak baldintza hoik.
-Gauza xinplea duk esatea, ez, agian, horrenbeste, egitea. Geuri dagokigunez, hamasei gelako ikastetxe batek 11.000 m.2 behar zitik, hoitako 3.000 ( eraikiak direlarik.
- Eta?
-Ba... bete behar hoik ezagutuz, ikastolako guraso guztien biltzar bat moldatu genian, zenbait jokabide eta aukera azalduz.
Guzti honetan, lehendabiziko galdera zera zuan: Nahi dugu ala ez ikastola berririk egitea? Eta, baietz bada, nola?
Lehen galderak ez zian eztabaidarik sortu. Bigarrenak, ordea, hiru aukera hituan legearen aurrean: 1) Geuk ikastetxe berria egin eta diru-laguntza eskatu hari atxikiz. 2) Ikastetxea "interes social" delakotzat onar izan dadila lortu, eta erabateko laguntza norberaganatu. 3) Estaduak ikastetxea egin dezala eta eskari edo akerdioren batez hartaz baliatuz.
Guk geuk lehen ankera hautatu genian, bigarrena lortzea oso zai! eta luzerako asmoa zelako, eta hirugarrena, berriz, inoren jabetza, guztiz arriskutsua.
- Lehen aukera hori legez onartua izan dadin zein baldintza bete behar izan dituzue?
-Baldintza bat bakarra duk gure kasuan, hau duk, lurren jabe izatea, 11.000 m.2-rena alegia. Hiru mila metro Danobat koperatibak ernan zizkiguan dohan. Gainontzeko zortzi mila metrook "opción de compra" delakoaz lortuaz zitiagu jadanik Udaletxean.
- Beraz, egina zegok?
-Bai, "huskeria" bat falta... dirua alegia.
- Eta zenbat diru ba?
-Bataz beste, Estaduak emango digun diru-laguntza kontutan hartuz gero, zortzi miloiren faltan aurkitzen gaituk.
Eta nondik lorteko asmotan?
-Hau guzti hau guraso guztiekin batera erabaki genian. Zortzi miloi entzutean bat baino gehiago erabat txunditu zuan. Ezta txistik ere ez zuan entzun. Gero arnasa pittin bat hartu eta gero, zenbait formula asmatzeari ekin genioan.
Eta asmatu?
-Bai, baita asmatu ere. Zenbait eztabaidaren ondoren erabaki genian ikastola ez dela gaur egun bertan dauden haurren gurasoena bakar bakarrik, herri guztiarena baizik. Hau honela izanik ere, nola herria arazo honetaz arduratu? Kanpaina bat egitea pentsatu genian.
Zer nolako kanpaina?
-Lehenik herri zentsotik herri guztiko lau mila familia-buruen zerrenda lortu genian. Gero, familia bakoitzari ikastolarekiko dokumentazio osoa bidali genioan, bi hizkuntzatan, hiru sailetan banatuz
1 ) Zortzi orrialdeko liburuxka bat argazki eta guzti, ikastola sortu zenetik ipi-apa guztiak jakinaraziz. 2 ) Gutun bat, gure plangintza eta eskariaren arrazoiak azalduz. 3) Diru emaitzaren egitura, nor bere lanbide eta ogibidearen arabera baremo batzuk agertuz, jakingarri gisa.
- Eta hori guzti hori zer modutan banatu duzue?
-Banatu kalez kale eta eskuz esku banatu diagu, edo hobeto esan banatu diate, gurasoak eurak izan bait dira banatzaileak. Hain zuzen txalotzekoa duk gurasoen portaera, guztiak -goiko eta beheko- inork ere hutsik egin gabe, etxez etxe pertsonalki sobreak eramanez.
- Bueno, sobreok banaturik zeudek. Zer esango liekek orain elgoibariarrei ?
- Esan baino, lau puntu gogorarazi nahi nizkiekek; hauetxek: 1) Heziketa eta Zientzia Ministeritzak, 1970.ko Abenduaren 3an. E.G.B.ko irakaskintza emateko baimena eman zigula. 2) 1974-75eko. ikastaroan E.G.B.ko zortzi urteak emando direla. 3) 1973-14eko. ikastaroan, Estaduaren subenzioa dela eta, oso garrantzizko diru laguntza bat hartu dugula geure eginbeharrak aurrera eraman ahal izateko. 4) Laguntza eta baimen guztiari, IKASTETXE BERRIAREN ERAIKITZEARI BALDINTZAPETUAK AURKITZEN DIRELA.
Demagun alderantziz, jendeak diru hori ematen duela. Zer eskain diezaiokek ikastolak horren truke?
-Burutapen ugari egin zitekek galdera horri erantzun nahiz pertsonalki sobreak eramanez.batetatik, irakaskintza problema konpondu xamarra geratzen duk Egoibarren, eta bi hizkuntzatako irakaskintza gainera. Bestalde, lur hoik erosiz gero, Estadua ikastetxea egin beharrean gelditzen duk, bataz beste hogei miloi inguruko inbersioa egingo dik Elgoibarren, bestela inolaz ere egingo ez zakeena. Inbersio horren jabe herria izango dok.
Horrez gainera, aukera hau galtzen baldin badugu, ikastola bera ere galduko diagu, legalizaturik dugun ikastola bat, subenzionaturik dugun ikastola, seirehun haur dituan ikastola bat, azken hamabi urteotan urtez urte moldatzen ahalegindu garen ikastola gal zezakeagu, bai eta, behar bada, behin betiko aukera galdu ere.
- Eta guk zer esan? Elgoibartarrek diate hitza!
LUIS A. ARANBERRI
Ikastetxe aurrekaldea
8

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
PertsonaiazARAOLAZA1
EgileezARANBERRI1Gizartea

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude