IDIAZABALGO BERRI


2021eko uztailaren 16an
Idizabalgo, Guraso elkarteko juntako batekin
IDIAZABALGO BERRI
GURASO ELKARTEA
Herriko jaiak dirala ta, San Blasak alegia, gure arteko lagun batena jo degu zerbaiten berri eman naiean eta bera degu, Guraso elkarteko juntako bat, eta berari galde dezaiogun erakunde honen barruan zer arkitzen den jakiteko.
Goierri aldean herri geienetan arkitzen dira gurasoen elkarte batzuek; gure herrian noiztik edo noiz sortu zan elkarte hau?
Milla bederatzireun eta irurogeita bigarrenean, Ordizian eta Beasaiñen sortu ondoren eta elkarte hauetako batzuen laguntzari eskerrak.
Zerk bultzatu ziñuzten elkarte hau osatzea?
Herriak zituen arazo batzuei erantzute arren. Esate baterako, etxe bizitza, irakaskintza, udal-etxe, eta abar, eta abar.
Aipatu dituzun puntu hoien zeastasun batzuek emango al dizkiguzu?
Elkarte honen sorreraren ondorena izan zen Goierriko etxe bizitzen elkartea osatzea, eta hau dala bide, gure herrian jasoak ditugu irurogei ta amabost etxe bizitza guraso elkartearen babesean.
Irakaskintzari buruz, bailarako guraso elkarteak sortu zuten, mill bederatzirehun eta irurogei ta irugarrenean, Goierriko eskola profesionala, era hontara gazteak herriko eskoletatik jarraipen bat izan zezaten.
Udal-etxeari buruz emandako ekintzarik garrantzitsuenak, konzejal aukeraldietan parte artu, plan jeneralari buruz itzaldi batzuek antolatu, eta abar.
Baita ere komeni da adieraztea, etxe bizitzari erantzuna emanaz, etxe hauetako baju batean, Guraso elkartearen lokala antolatu zala.
Ekintza hauek aurrera eramateko zenbat bazkiderekin kontatzen dezute?
Gaur egun berrehun bazkide ditu Idiazabalgo Guraso elkarteak.
Bai al dezute harremanik herriko beste elkartearekin?
Bai, azken aldi honetan, ikastola, abeslari talde, parroki eta gazteekin alkarturik eraman dira ekintza batzuek.
Ekintzak aitatu diran ezkero, zein izan dira garrantzitsuenak?
Zaarren omen aldia, haurren eguna, bertsolari txapelketa, gabonetako abesti txapelketa, hauren jolas lekuak, gazte eta haurrentzat zinea, jai aldi eta abar.
Ekintza hoek antolatzeko diru arazorik bai al dezute?
Diru kontu hontaz esan beharrean gaude, lokala ordaintzea bukatu gabe gaudela. Garai hartan bono batzuen bidez, beste laguntza askoren artean, eman zitzaion erantzuna diru arazo harri, nahiz ta batzuek jarritako dirua bertarako utzi, gaur egun oraindik berrogei ta hamar milla peseta biurtu bearrean gaude.
Beste aldetik azken ekintza hoek aurrera eramateko laguntza ugari izan ditugu, eta herritarrei eskerrak.
Hau guztia horrela izanik, nola ikusten dezute etorkizuna?
Esan liteke azken aldi honetan herriko arazoei erantzuteko giro bat sortzen ari dela. Bailarari buruz berriz alkartuak gaude esku artean ditugun arazo nagusi hoek dirala ta, subnormalen eskola eta Goierriko Residentzia.
Gure alkar hizketa hau luzeegia gertatu ez dedin, bai al dezu beste zerbait adierazteko?
Egokiera ematen dirazun ezkero, herritar danei adierazi nahi nieke datorren hilean izango degula urteko batzar nagusia eta bertan azalduko ditugula, xehetasun gehiagorekin esku artean ditugun lanak eta asmoak.
Milla esker eta besterik gabe amaitzen degu Idiazabalgo Guraso elkarteko arduradun batekin izan degun alkar hizketa hau, pozik ikusiko genduke zuen asmoak al dan azkarren errealitate bihurtzea eta hortarako alkartu gaitezen guztiok.
BIOK
Idiazabalgo "Gau-Txori" abeslari taldea
10

GaiezGizarteaHerri mugimGuraso Elka

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude